Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 25, astelehena



Bertan > Euskara > Euskara, Europan aztergai
Bertan 24

Euskara, Europan aztergai


XIX. mendean zehar, euskararen erabilerak oso atzerakada handia izan zuen, landa inguruetan batez ere, Nafarroan eta nagusiki Araban. Madrilen eta Parisen zentralismoa, hiri- eta industria- burgesia sortu berriaren euskararekiko hoztasuna eta Karlistaldien (1833-1876) emaitza, foruen abolizioa iritsi baitzen 1876an, izan ziren gainbehera honen eragileak; eta Iruñea eta Bilbo hiriburuetan ere gertatu zen prozesua. Iparraldean, euskaldunen kopurua mantendu bazen ere, euskararen gizarte ospeak nabarmen egin zuen behera. Paradoxikoa bada ere, eta Erromantizismoaren bihotzean sarturik, euskarak bereganatu egin zuen Europako kulturaren arloko intelektualen arreta, ikertu beharreko altxortzat.

146. Hizkuntzaren zatiketa handienaren unea da literaturan, zeren eta arau baturik ez izatean egile bakoitzak bere euskalkia baliatzen baitu. Martin Duhalde izan zen, bere Meditacioneac (1809) lanean, ortografiako arauak euskararen ezaugarrietara egokitu beharra planteatu zuen lehenetako bat. 147. Wilhelm von Humboldt, (Potsdam, 1767-1835) hizkuntzalari alemaniarra izan zen Europako kultur giroetan euskarari buruzko informazio zehatzak zabaldu zituen lehena, eta berarekin hasi zen hizkuntzaren ikerkuntza zientifikoa. Garai honetan bertan, Louis Lucien Bonaparte printzeak ere euskararen gaineko ikerkuntzak egin zituen, euskalkiak harturik nagusiki langai. 148. Victor Hugo idazle frantsesa (Besançon, 1802-1885) sarritan etortzen zen Euskal Herrira, eta oso sentsibilitate handia erakutsi zuen, beti, bertako hizkuntza eta kulturarekiko: Lotura ezkutu eta sakon batek (…) biltzen ditu, itun guztiak badira ere (…), Pirinioak hor egonagatik (…) euskal familia misteriotsuaren kide guztiak. Euskaldun jaio, euskaraz hitz egin, euskaldun bizi eta euskaldun hil. Euskara aberria da, erlijioa diot ia-ia. 149. Agosti Xaho (Atharratze, 1811-1858). Kazetari, historialari eta filologoa. Parisen ikasi zuen, eta bertan argitaratu zituen bere lehen obrak, frantsesez eta euskaraz. Errepublikanoa eta ateoa, jaioterrira itzuli eta politikan parte hartu zuen, karlisten alde. Ospe handikoa izan zen sortu zuen Aitor patriarkaren mitoa, eta bere testuetan gai askori heldu zien, gramatikako estudioetatik historia, filosofiara eta eleberriraino helduz. 1848an abian jarri zuen euskarazko lehen egunkaria, Uscal-Herrico Gaseta izenekoa. 150. Bizet-en Karmen opera ospetsuan (1895), Prosper Mérimeé idazlearen eleberrian oinarriturikoan, bi protagonistak euskaldunak dira: Karmen ijitoa Etxalarrekoa da, eta Jose Lizarrabengoa Elizondokoa (Baztan). 151. Anton Abbadia (Antoine Thompson d'Abbadie), zientzialari, esploratzaile, astronomo eta filologoa (Dublin, 1810-1897), bidaiari eta euskarazko kulturaren sustatzaile nekaezina izan zen. Hendaian zeukan finkatik abiarazi zituen, 1853an Urruñan, urteroko Euskal Lore-Joko ospetsuak. Hauetan literatura eta musika lehiaketak ziren, koplarien guduak, euskal kirolak, merkatua, oturuntza eta koruak. Euskal Lore- Jokoak arrakasta handiz izan ziren, hainbat herritan zehar, 1899 arte, eta Abbadiak lortu zuen garai hartako euskal intelektualetako asko horietan inplikatzea. 152. 1996az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Abbadia Saria ematen die euskara gizarte mailan bultzatzeko lanean nabarmentzen diren pertsona edo erakundeei. 153. Joan Inazio Iztuetak (Zaldibia, 1767-1845). Europa osoko folklore liburuetan lehenetako bat idatzi zuen, Gipuzcoaco dantza gogoangarriak eta Gipuzcoaco condaira (1824). Lan horretan herri kantu eta dantzak bildu zituen. Idazle, poeta, folklorista, bertsolaria, garai hartako euskararen aldeko askoren espirituaren adibide dugu, hizkuntzaren gainbeherak eta jasaten zuen jazarpenak kezka eragiten baitzien. 154. Pierre Loti eta bere euskaldunen unibertsoa. Honen bizitza eta literatur lana espiritu erromantikoaren adierazle dira. Euskal kulturaren irudi ideal batekin liluratuta zegoen. 155. XIX. mendean, Amerikarako euskal emigrazioa oso neurri handietaraino hazi zen, Iparraldean batez ere. Arrazoi ekonomikoez gain, asko eta asko Napoleonen kanpainetan derrigor alistatu beharretik ihesi zihoazen. 1832 eta 1907bitartean, ehun bat mila pertsona atera omen ziren Iparraldetik. Amerikarako emigrazioarekin bat eginez, lehen euskal etxeak sortu ziren: Laurak Bat Montevideon (1876), Buenos Airesen (1877) eta Habanan (1878), eta Euskaldunak Orok Bat Rio de Janeiron 156. Garai honetan sortu ziren bertso-paperak, orri inprimatu solteak alegia; bertsolari lehiaketetako bertso txalotuenak jasotzen zituzten horietan. Oso eskari handia zuten, eta feria, festa eta merkatuetan bilatzen zituzten. Horiei esker, jendeak aukera zuen bai konposizioak ikasteko bai beste batzuei helarazteko, eta XX. mendeko hainbat bertsolarik, Xenpelarrek eta Bilintxek esaterako, inoiz ikusi gabeko ospea lortu zuten horrela. 157. Armada ingelesak eta frantsesak euskara erabili zuten okupatzen zituzten euskal lurretan beren bandoak egiteko, esate baterako Wellingtongo dukeak Baigorrin eta Bidarrain egindako moduan (1814) edo Reille jeneral frantsesak Iruñean legez, 1811ko urtean sei milla duro, hagradezimendutako edo preziotako eskaini baitzituen, Espotz Mina gerrillaria harrapatzeagatik. 158. Euskal Herrira iritsi zen erromantizismo berantiarreko figura poetikoen artean, Pierre Topet Etxahun dugu (Barkoxe, Zuberoa, 1786-1862). Osatu zituen kantu liriko handiek, Mundian malerusik, Bi berset dolorusik, Etxahunen bizitziaren khantoria eta Ahaide delezius huntan izenekoek, biltzen egiten dute haren bizimodu gorabeheratsu osoa, kartzela, traizioa eta erromesaldia barne. 159. Dominique (1881). Joseph Garat-ek (1749-1833), Napoleonen kontseilari berau, Euskal Estatu Nazional bat sortzeko proposamena aurkeztu zion hari 1811n; estatu honek 7 probintziak bilduko zituen, Napoleonen babespean, eta euskara izanik hizkuntza bakar. Fenizia Berriaren proiektua ez zen, baina, garatu. 160. Joan Antonio Mogelen Peru Abarca eleberria 1880an atera zen argitara, hainbat galarazpenen ondotik. Lan honekin, euskararen mendebaldeko euskalkiak literatur maila iritsi zuen.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura, Gazteria eta Kirol - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net