Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 25, astelehena



Bertan > Euskara > Sorburua
Bertan 24

Sorburua

Duela 35.000 urte inguru, Homo sapiens gizaki espeziea iritsi zen Europako alderdi honetara. 8.000 bat urte eman zituen beste gizaki espezie batekin, Homo neanderthalensis deituarekin; hau, azkenean, desagertu egin zen. Glaziazioan zehar, Europako mendebaldean ziren talde hauek murriztu egin ziren, klima latzaren eraginez, eta Bizkaiko Golkoko babeslekuaren inguruan bildu ziren. Duela 5.000 urte pasatxo hasi ziren herri indoeuroparrak Europan finkatzen. Ikertzaileak bat datoz, euskara herri horiek iritsi aurretikoa dela esateko unean.

34. Azken glaziazioaren amaieran, orain 11.500 urte inguru, babesleku franko- kantauriar deituan irautea lortu zuten giza taldeen migrazioak hasi ziren. Europa atlantikoan izotzik gabe geratutako lurraldeak birpopulatu zituzten, Eskandinaviara eta egungo Britainiar Uharteetaraino iritsiz. Ikerkuntza-ildo hau ari dira lantzen Theo Venneman eta Elisabeh Hamel hizkuntzalariak, eta baita Peter Forster eta Stephen Oppenheimer genetistak ere, besteak beste. 35. Europar leinu fundatzaileei buruz eginiko hainbat azterketa genetikok erakusten dutenez, euskaldunek dute Paleolito jatorriko ama-leinu portzentajerik handiena Europan. Gainera, Neolitotik datorkien zatia kontinenteko txikienetakoa da. Aipagarria da, baita ere, ama-leinu asiar eta afrikarrik ez dela agertzen euskaldunengan. Hitz gutxitan, bera, euskaldunen ama-leinuen osaketan oso nagusiak dira Paleolito jatorrikoak, europar kontinenteko beste populazioena baino askoz handiagoa. 36. Hasieran okupatutako Europako alderdi honetako Homo sapiens gizakiari Cro-Magnon esaten zaio, harengandik garatutako azpiespezie modura hartuta. 37. Cro-Magnongo gizakiek hizkuntzarako gaitasun handiagoa omen zuten, bai ahoskuntzaorganoengatik bai garunagatik, hau jada gai baitzen pentsamendu sinbolikoa garatzeko eta forma -tresnaeta irudikapen piktoriko bidezko espresiorako. Eremu oso honetan zehar labar artearen eta arte higigarriaren adierazpen bikainak daude, hala nola Altamira, Isturitz, Aitzpitarte, Altxerri, Ekain, Lascaux, Santimamiñe edo Praileaitz I-ean. 38. Luigi Luca Cavalli-Sforzak (Stanfordeko Unibertsitatea, Estatu Batuak, 1991) genetika arloan egindako ikerkuntzen arabera, duela 9.000 urte nekazaritza hasi zenean Ekialde Ertaineko Ilgora Emankorrean, biztanleria norabide guztietan barrena zabaldu zen. Kartografia honen arabera, Europan migrazio horiek duela 5.000 urte inguru iritsi ziren euskal lurralde menditsuaren mugetara; hemen, duela 35.000 urte finkatutako herri batek aurre egin zion, antza, heldu berriekin nahasteari. 39. Idotzingo (Nafarroa) harrizko aizkora, duela 5.000 urtekoa. 40. Sorginetxeko trikuharria (Opakua, Araba). Brontze Aroan eta Burdin Aroan zehar, hainbat kultura izango dira elkarrekin Euskal Herrian. Izan ere, batetik herri indigena bera dugu, hau da, kronikagile erromatarrek deskribatutako euskal tribuak eta, bestetik, bai merkataritzaren bidez une jakin batzuetan beren eragina zabaltzen duten herriak, bai mendeetan zehar iristen segituko duten migrazioak. 41. Brontzezko aizkora, duela 3.000 urtekoa. Arre, Nafarroa. 42. Pirinioetako harrespil edo mairubaratza, Okabe (Nafarroa Beherea). Hondoan, Orhi mendia. 43. Aralar mendia da, Gipuzkoa eta Nafarroan, herrialde osoan monumentu megalitiko ugarieneko toki bat. Euskal mitologiak bertan kokatzen ditu bere izaki nagusietako asko: Mari, Herensuge, Basajaun, Tartalo, jentilak eta iratxoak. Neolitoko jainkosak bezala, Mari da figura nagusia, eta ikertzaileen iritziz Ama Lurraren pertsonifikazioa da. 44. Mulisko gaineko (Hernani-Urnieta, Gipuzkoa) harrespilaren oinplanoa. 45. Euskarak eutsi egin zion herri indoeuroparrek K.a. III. eta II. milurtekoen artean egungo Europan zehar izan zuten hedapenari, eta arrastoa laga zuen Alemania, Ingalaterra, Eskozia, Frantzia, Irlanda, Espainia, Italia edota Sardiniako toponimian. Gero, germaniar, eslaviar, greziar edo italo olde horiek Europa atlantikoraino iritsi ziren pixkanaka, eta estali egin zuten populazio indigena, erabat diluituz kasu batzuetan. 46. Axtrokiko goporrak, Bolibarren (Eskoriatza, Gipuzkoa). Hallstatt kulturakotzat identifikatu dira, hots, Brontze Aroaren amaieraren eta Burdin Aroaren hasieraren artekotzat (K.a. VIII.- VII. mendeak). 47. Tipologia zeltako beirazko eskumuturrekoa, Burdin Aroko Basagaingo herrikoa (Anoeta, Gipuzkoa). Herodotok (K.a. V. mendea) aipatuko zituen lehen aldiz keltoï (zeltak) deituak, eta 2.500 urte lehenago Danubioren iturrietan kokatuko zituen, Pirinioen oinetan. Geroago, Julio Zesarrek I. mendean kontatzen du zeltak Galia hegoaldean bizi direla. Deba eta Arno jainko zeltak ere ageri dira herrialdeko toponimian. Alabaina, arkeologiak, hizkuntzalaritzak eta genetikak oraindik lan handia dute egiteko, mito zeltaren aztarnaren eta herri honek euskaldunekin izandako harremanaren inguruan. 48. Denario zilarrak, iberiar garaikoak, Iruñetik hurbileko Baskunes edo Barskunes txanpon-etxekoak (K.a. II.-I. mendeak).
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura, Gazteria eta Kirol - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net