Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 25, astelehena



Bertan > Euskara > Bertsotan
Bertan 24

Bertsotan


Bertsolaritzak sustrai sa- konak ditu euskal herri literaturan. Tradizio zaharrean oinarritutako sustrai sendoak galdu gabe, sormen handia erakusten du gaur egun, jendetza handiak biltzen dituen ikuskizuna bihurtze- raino.

Mendian gora haritza ahuntzak haitzean dabiltza itsasoaren arimak dakar ur gainean bitsa. Kantatu nahi dut bizitza usteltzen ez bazait hitza mundua dantzan jarriko nuke Jainkoa banintza.

379. Xabier Amuriza (Zornotza, 1941), bertso horien egilea, 1980ko hamarkadan bertsolaritza errotik berriztatu zuenetako bat izan da. Idazle, ikerlari, poeta eta entsegugile emankorra izateaz gain, bertsolari berrien teknika eta irakasbidea irauli ditu. 380. Bertsolaritza ahozko erronka inprobisatua da, elkarrizketa bat da, gai eta neurri baten barruan egin beharrekoa. Puntuak ditu bertsoak; puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba kopuru bat. 381. Kepa Enbeita Urretxindorra (Muxika, 1878-1942). Bertsolaritza sagardotegietatik antzokietara eramateko bidea erakutsi zuen, gerraren aurretik. 382. Txapelketak izan ziren garai hartako iraupen bertsolaritzaren eragilea (1960-1979). Auspoa, Antonio Zavalak 1964an sortutako bilduma, txapelketa haietako lekuko eta eledun izan zen. Sendoa argitaletxeak denbora batez jarraitu ziolarik, gaur egun bilduma Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago; 300 izenburu baino gehiago biltzen ditu, ahozko literaturaren benetako altxor bat. 383. Bertsoak eta bertsolariak zeregin sozial bat dute. Gizartearen kezkak jasotzen dituzte, gai guztiak jorratzen dituzte, antzinakoak bezala gaurkoak: hegazkina eta eskuko telefonoa, diktadura garaiko zapalkuntza eta trantsizio urteetako debekuak, langabezia eta arrazakeria, sexua eta immigrazioa… 384. Txirrita, Jose Manuel Lujanbio (Hernani, 1860-1936), bertsolari klasikoaren eredua da, XIX-XX. mende artean sagardotegietan garatutako bertsolaritza zaharraren erakusle. 385. Iñaki Eizmendi, Basarri (Errezil, 1913) eta Manuel Olaizola, Uztapide (Zestoa, 1909-1983) plazarik plaza ibili ziren elkarrekin. Basarri eta Uztapide bertsolariak oso garrantziz- koak izan ziren, besteak beste, gerra ondorengo bertsolaritzari jarraitasun bat emateko, bertsoa baitzen diktadurak euskaraz baimentzen zuen jendaurreko eginkizun bakarra. 386. Fernando Aire Xalbador (Urepel, 1920-1976). Artzaina eta bertsolaria. Jarritako bertso asko utzi zituen, asko eta asko gaur egun kantutan gordeak; gainera, bat-batean ere bertsolari handi bat izan zen, poetikotasun aparta zuena. 387. Zortziko handian eta zortziko txikian egiten dira bertso gehienak, edo hamarreko handian eta txikian; bakoitzak bere neurri eta doinuak ditu, aukeran gai bakoitza lantzeko. Poto egiten da errima daraman hitz bat bertso berean errepikatzen bada; plazan inoiz entzuten da poto- rik, nekez txapelketetan. 388. Maialen Lujambio , 2009ko txapelduna. 389. 1950eko hamarkadaren amaieran, Euskaltzaindia herriz herri ibili zen, bertsolari bila, eta lurralde txapelketak antolatzen. Emaitza izan zen Euskal Herriko txapelketa nagusia, Euskaltzain- diak berak antolatua 1960an. 390. Goi mailako bertsolaritzan, gaur egun belaunaldi landu zabal bat dago, sormen handikoa, ahozko tradizioa elkartzen dakiena egungo literaturarekin, zinemarekin edo artearekin, oro har. Andoni Egaña (Zarautz, 1961) filologo eta idazlea; lau bider jarraian irabazita txapelketa nagusia (1993tik 2005era), bera da bertsolaritza berriaren erakusle onena. 391. Gaur egun, norgehiagokak era askotan egiten dira: mahai baten inguruan, plazan, jaialdietan, txapelketetan, omenaldietan… Forma berrietan ere hasi da bertsolaritza plaza- ratzen, musikarekin batera (jazz, hip-hop), saio tematikoetan, edo kabaretean. 392. Pernando Amezketarra (Amezketa, 1764-1823), bertso- lariaren ateraldi zorrotzak ospetsuak dira. Esan daiteke haren ateraldiak, honez gero, herri kulturaren parte direla; 1981ean marrazki bizien serie bat egiteko gaia hartu zuen Juanba Berasategi zinema zuzendariak. 393. Lehen bertsolari txapelketa nagusia 1934an egin zen, Joxe Ariztimuño Aitzol zenak bultzatuta; lehenengo aldiz, arauak, epaimahaia eta sariak ipini ziren. Txapelketari esker, tabernatik atera eta opea hartu zuen bertsolaritzak. Entzuleak ere aldatu ziren: betiko bertsozalearekin batera, euskal intelektualak ere hasi ziren saioetara joaten. 394. Bertsolaritzaren benetako hedakuntza 1980ko hamarkadaren azkenetan gertatu zen, bertsolari belaunaldi berri baten eskutik. Sebastian Lizaso, Jon Enbeita, Jon Sarasua, Jon Lopategi, Angel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua eta Andoni Egaña. Asko lagun- du zuen Hitzetik Hortzera (1988) telebista saioak: 1993ko txapelketa nagusiko finalerako, euskal kultu- raren eragile ospetsu bihurtuak ziren bertsolariak. 395. 2009ko txapelketa nagusiaren finalean, 15.000 bertsozale elkartu ziren Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en, zortzi bertsolarien saioa entzutera, eta Maialen Lujanbioren (Hernani, 1976) bertsoak txalotzera; bera izan da txapela jantzi duen lehen emakumea. 396. Getxoko bertso txapelketa baten kartela. 397. Bertso eskolak oso garrantzizkoak dira bertsolaritza haurren eta gaztetxoen artean zabaltzeko; gaur egun, ehun bat bertso eskola dira Euskal Herrian barrena. Amaia Iturrioz, Euskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako buru.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura, Gazteria eta Kirol - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net