Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 25, astelehena



Bertan > Euskara > Historia
Bertan 24

Historioa


Aro Berria sartu zen unean, euskararen lurraldea Erromatar Inperioaren eraginpeko eremuan dago. Euskara, indoeuroparrak iritsi aurretik Europako lehen biztanleen hizkuntza izan omen zena, latinaren ondoren irautea lortu zuen erromatarren aurretiko hizkuntza bakarra izan zen Erromak inbaditutako lurraldeetan. V. mendetik aurrera, eta erromatarren nagusitasunaren gainbeheraren ondoren, baskoiak etengabeko borrokan arituko dira, Ebro harana kontrolatu nahi zuten herri bisigodoekin lehenik, eta Akitanian finkatutako frankoekin gero. Erromaren garaia igaro ostean, euskara indartu egin zen eta, mende batzuk geroago, 1000. urtean, bere lurralde hedapen handiena lortu zuen.

49. Aditu batzuen iritziz, euskara arkaikoa antzinako akitaniera da, eta beste batzuen iritziz antzinako Europako hizkuntza ere bada. Europako toponimoen sorburua ikertzean, euskara Europako historiaurreko biztanleen hizkuntzarekin, hots, indoeuroparrak iritsi aurretikoen hizkuntzarekin lotzen dute. Tesi hauen arabera, Europako zati batean hitz egiten zen hizkuntza komun bat edo enbor komuneko hizkuntza familia bat zegoen, euskararekin ahaidetua bera. Hala, protoeuskara izango zen lehen europar biztanleen hizkuntza. Julio Zesarrek kontatutako Galietako gerraren garaian (K.a. 58-51), hizkuntzaren mugak Garona ibaian egongo ziren iparrean, Bordeletik iparrera alegia, Okzitaniako Tolosan ekialdean, eta erdialdeko Ebron hegoaldean. 50. Legionario eta tronpetari erromatarrak, I. mendea. 51. Aro berriko lehen mendeetan zehar, kultura erromatarrarekiko harremanen garaiko aldare eta hilarrietan agertzen da euskara. Lergako (Nafarroa) hilarria, I. mendekoa. Antroponimo indigenak daramatza idatzita. 52. Iruñeko harresiak. 53. Ponpeio K.a. 75. urtean etorri zen. Iruñeko hiria (Pompelon) fundatu zuen negu hartan. 54. Iruña-Veleiako erromatar aztarnategian (Araba), 2005 eta 2006an 400 grafito aurkitu zituzten, eta K.o. II.- V. mendeen arteko data atxiki zieten. Horietako 50etan baziren euskarazko hitz eta esaldiak (ata, ama, neba; zuri, urdin, gorri; lura, sua; egin, ian, lo). Batzuek diotenez, horiek egiazkoak direla baieztatuko balitz, garai horretan euskaraz alfabetatzeko saioak egin zirela ondorioztatuko litzateke. 55. 400. urtean, euskal-erromatar gudaroste batek bandaloak garaitu zituen. 409koan, sueboak, bandaloak eta alanoak Iberiar penintsulan sartu ziren, Pirinioetatik zehar. Erromak galdu egin zuen Akitaniako probintzia, eta bisigodoek porrot egingo zuten, sistematikoki, euskal lurraldeak mendean hartzeko ahaleginetan. 56. Euskara izan zen Erromak inbaditutako lurraldeetan latinaren aurrean irautea lortu zuen erromatarren aurretiko hizkuntza bakarra. Erdi Aroko latinaren, klasikoaren eta eklesiastikoaren eragin handia hor bada ere, eta hizkuntza erromanikoena iritsi arren gero, euskarak bere fisionomiari eutsi dio bi milurteko igaro eta gero. 57. Gerlari bisigodoa. 58. VI. mendeko gerlari baskoien ostilamendua: gerrikoaren belarria (Buzaga, Nafarroa) eta frantziska -borrokako aizkora- (Aldaieta, Araba). 59. 449ko urtean, Rekaredo sueboak eraso egin zien euskaldunei, Ebro haranaren gainean erabateko kontrola ziurtatzeko. Ez zuen, baina, lortzerik izan. 507ko urtean frankoek, mendebaldeko tribu germaniarrek alegia, Akitaniatik atera zituzten bisigodoak. Euskal lurraldeak bi erresumaren artean geratu ziren: iparrean frankoak zeuden, Garona ibaia zela muga, eta hegoaldean bisigodoak, Ebro ibaiarekin kasu honetan. 581eko urtean, horiek biek eraso egin zioten Baskoniari, arrakastarik gabe. Frankoen bigarren erasoa 587an izan zen, eta euskaldunak garaitu egin zitzaizkien Akitaniako ordokietan. 60. Geroago, frankoek markak sortu zituzten, hau da, beste herri batzuk sartzea eragozteko hesi lana egiten zuten lurraldeak. Baskoniako dukerria frankoen marka bat zen hasieran, VII. mendean antolatua zehazki, Akitaniako muga baskoien aurrean babestearren. 61. Musulmanek 711n Iberiar penintsula inbaditu, eta bertako erresuma bisigodoa konkistatu zuten. 64. Baskoiek behin baino gehiagotan egin zieten aurre frankoei. Borroka ezagunena 778koa da. Orduan Karlomagno hartu zuten mendean, honen gudarostearen atzealdea suntsiturik, eta Errolan eta erresumako hamabi pareak hil zituzten. 62. Baliteke euskararen hizkuntza aldetiko egitura lagungarri gertatu izana iraun ahal izan zezan, inguruko hizkuntzekiko zeharo bestelakoa baita; hala, eragotzi egingo zuen hizkuntza erromanikoek edo zeltiberiarrek xurga zezaten. 63. Karlomagno enperadorea. 64. Baskoiek behin baino gehiagotan egin zieten aurre frankoei. Borroka ezagunena 778koa da. Orduan Karlomagno hartu zuten mendean, honen gudarostearen atzealdea suntsiturik, eta Errolan eta erresumako hamabi pareak hil zituzten. 65. 824ko urtearen inguruan, Eneko Aritzarekin Iruñeko erresuma finkatu egin zen Pirinioen alde banatan eta Bizkaiko Golkoan zehar. Erresuma hau, geroago, Nafarroako erresuma bihurtuko zen. 66. Gelari frankoa. 67. Monasterio- eta errege-scriptorietatik, horietan garatzen zuten mundu kristau-latindarreko jakinduria, rusticum vocabulum (1045), lingua vulgaris jotzen zuten euskara. Alabaina, biztanleria gehiena giro euskaldun elebakarrean bizi zen. Horrelaxe kontatu zuen kronikagile musulman Al-Himyarik, ezen 924ko urtean mendi garai eta haran sakoneko paisaia marraztu zuen, jende pobreak eta gaizki elikatuak bizi zirela bertan; eta hauek euskaraz (bashkunis) hitz egiten zutenez, ezin zen esaten zutela ulertu. 68. Banu Qasi euskal-muladiar dinastiak Ebroren goiharana kontrolatu zuen IX. mendean: Gartzia semeno (Garcesen Semea), edo Gartzia Ximenez. Gartzia I.a Ximenez, Gaskoiniako dukea, 816 eta 818 bitartean. 69. Erresumak musulmanekin eta frankoekin zituen mugak 905 inguruan finkatu ziren. Eta 1000ko urtearen bueltan iritsiko zuen Nafarroako erresumak hedadurarik handiena; bertako biztanle gehienek euskaraz egiten zuten. Antso III.a Nagusiaren erresuma (1000-1035) Pirinioetako hegoalde osoaren gainean zabaltzen zen, Burgostik eta egungo Kantabriatik Aragoiraino.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura, Gazteria eta Kirol - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net