Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 25, astelehena



Bertan > Euskara > Unibertsitateak
Bertan 24

Unibertsitateak


Euskararen aldeko ospakizun bilkura handiak egiten dira Euskal Herrian, batzuetan diru bilketa moduan, gehienetan euskaren irakaskuntzan ari diren antolakundeen lana errazteko helburuaz. Ospakizun horietan aditzera ematen da gizartearen engaiamendua, gure hizkuntza berreskuratu eta normalizatzeko ahaleginarekin. Esan daiteke euskararen eta euskal kulturaren atxikimendu adierazpen bihurtu direla.

344. EHUren hasierako muina izan zen Bilboko Unibertsitate Autonomoa, unibertsitate barrutia Gipuzkoara eta Arabara zabalduta. Araban, Unibertsitate Eskolan euskara katedra sortu zen 1977an, Koldo Mitxelenaren ekimenez. Euskal Herriko Unibertsitatea-Universidad del País Vasco izendapena 1980an baimendu zen, eta 1982an izendatu zen lehen Gobernu Batzordea. 345. euskal hizkuntza eta literatura Jose Antonio Agirre lehendakariak Euzko Irakastola Nagusia zabaldu garatzeko. zuen, 1936ko abenduaren 1ean, Bilboko Basurtoko Ospitalean. Ez luza- rorako, ordea: ateak iltzez eta giltzez itxi zizkioten, Francoren gudarosteak hiria bereganatu zuenean, 1937an. Berrogei urte geroago, 1974an, lehen tesina irakurri zen euskaraz; 1976an, lehen ikasgaiak irakasten hasi ziren, ofizialki, euskaraz, eta 1979an Biologiako lehen ikasturtea, osorik, euskaraz ikasteko aukera zegoen. 346. Euskal Filologiaren ikaskuntza, 1978an hasita Donostian, Bilbon eta Gasteizen, garrantzizkoa izan zen euskal hizkuntza eta literatura garatzeko. 347. EHUn euskaldunak % 2 ziren 1980an; egun, berriz, % 32 dira, eta nahitaezko ikas kredituen % 95 euskaraz egin daitezke. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako campusetan, 45.000 ikasle inguru dira. 4.500 irakasleetatik, % 35 gai da irakaspenak bi hizkuntzetan emateko. EHUren titulazio eskaintza zabalaren barruan, enborreko ikasgaien % 75 euskaraz eskaintzen dira; izan ere, eskaera gero eta handiagoa da, EAEko ikasleen erdiak unibertsitatean sartzeko hautaprobak euskaraz egiten baititu. 1976-2009 bitartean, EHUn 325 doktore tesi irakurri dira euskaraz. Eskola publikoan ikasketa guztiak euskaraz egin- dako lehen belaunaldia,1995ean iritsi zen unibertsitatera. 1997an, unibertsitatean sartzeko hautaprobak % 31k egin zituen euskaraz; ordurako, EHUk eskaintzen zituen 3.540 ikasgaien erdia euskaraz ematen ziren. 348. Pedro Migel Etxenike (Izaba, 1950) fisikari ospetsua, zientzialari euskaldunen belaunaldi berri baten lekukoa da. Donostia International Physic's Center erakundeko zuzendaria da. 349. Baionako campusean, Unibertsitatearteko Euskal Ikastokia dago, Michel de Montaigne (Bordeaux III) eta Université de Pau et des Pays de l'Adour unibertsitateen mende; euskal hizkuntzaren lizentzia ematen da bertan, maila guztietan. René Lafon eta Jean Haritschelhar katedradunen eraginez sortu zen; Jean Baptiste Orpustan eta Txomin Peillen izan ziren, geroago, arduradunak; gaur egun, irakasleen artean dira Aurelia Arkotxa, Jon Casenave, Xarles Bidegain eta Ur Apalategi. 350. Mondragon Unibertsitatea 1997an sortu zen, hiru hezkuntza kooperatiba elkartu zirenean. Goi Eskola Politeknikoa, Enpresagintza Fakultatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, eta Gastronomia Zientzien Fakultatea ditu. Guztira, 4.000 bat ikasle ditu, hiru eleko hezkuntza eredu batean (euskara, gaztelania eta ingelesa). 351. Estatu Batuetako Stanford Unibertsitateak euskal ikaskuntza ikastaroak eskaintzen ditu, 2009az geroztik, Eusko Ikaskuntza Visiting Professor of Basque Culture programaren barruan, Eusko Ikaskuntzarekin egindako hitzarmen bati esker. 352. Nevadako Renoko Unibertsitatearen Basque Studies Program 1967an eratua izan zen. Bere liburutegiko Basque Collection bilduma euskal diasporan dagoen zabalena eta onena da. 353. Euskal Herriko unibertsitate sareak, oro har, 80.000 bat ikasle biltzen ditu. 354. Deustuko Unibertsitatea 1886an sortu zuen Jesusen Lagundiak. Bilboko eta Donostiako bi campusetan, 21 gradu eta 3 titulu propioetan, 13.000 ikasle inguru ditu; irakaskuntza euskaraz ere eskaintzen du. Zuzenbide Fakultatean, enborreko eta nahitaezko ikasgai gehienak euskaraz eskaintzen gain, lan handia egiten du legegintza euskaraz sortzen eta itzultzen, hiztegi berezituak egiten, eta, oro har, euskara tekniko-juridikoa lantzen. 355. Boiseko Unibertsitateko Basque Studies Program ekimenaren xedea da Idahoko estatuko euskal-amerikar antolakunde guztiek (Cenarrusa Center for Basque Studies, Basque Museum and Cultural Center, Boiseko Euskal Etxea edo BSU) euskal kulturaren alde egiten duten lana bildu eta indartzea, ikerketa eta ikaskuntza zentro baten bitartez. 356. Euskal testuen eta hizkuntzaren gaineko IKER zentroa Baionako campusean dago, CNRS Centre national de la recherche scientifique-ren ardurapean. 357. Nafarroako Unibertsitate Publikoa 500 ikaslerekin abiatu zen, 1987an. Gaur egun, 9.000 ikasle ditu; euskaraz eskaintzen ditu Irakasletzako tituluak, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, eta ikasgai batzuk Agronomian, Ekonomian, eta Industria nahiz Telekomunikazio Ingeniaritzan. Urterik urte, hazten doaz ikasle euskaldunen kopuruak; gaur egun, % 22,37 dira. Unibertsitatera sartzeko azken hautaprobetan, D eredutik datozen ikasleak gora doaz, eta emaitza hobeak dituzte, beste ereduetako ikasleen aldean. 358. Opus Dei-k Nafarroan duen Unibertsitatean, 1964az geroztik dago Euskal Hizkuntza eta Kulturaren Katedra; lehen zuzendaria Joxe Miel Barandiaran etnologoa izan zen. Euskal Ikaskuntzen diploma eskaintzen du, 1994az geroztik. 359. Euskal unibertsitateetan lehena Oñatikoa izan zen, 1542tik 1901ra bitarte. 360. Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) 1973an sortu zen, euskal unibertsitate bat sustatzeko asmoz, unibertsitate ikasketetan euskara bultzatzeko, euskaldun erkidego zientifikoa biltzeko, eta gizarte berrirako jakintza-gaiak sortzeko. Gaur egun, UEUk 1.200 bazkide ditu, 27 jakintza esparrutan antolatuak, lau egoitzatan: Bilbon, Baionan, Eibarren eta Iruñean. 361. Euskara 30 unibertsitatetan irakasten da, munduan barrena: Estatu Batuetan, Uruguain, Txilen, Mexikon, Argentinan, Alema- nian, Frantzian, Polonian, Finlandian, Italian, Hungarian edo Txe- kiar Errepublikan. Euskara eta euskal literatura irakasten da, baita ere, Erromako Universitá della Sapienza-n. Espainian, zenbait unibertsitatetan irakasten da, Valentziako Erkidegoan, Bartzelonan eta Madrilen, baita UNEDen ere.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura, Gazteria eta Kirol - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net