Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 25, astelehena



Bertan > Euskara > Eguneroko bizimodua
Bertan 24

Eguneroko bizimodua


Euskararen erabilera sozial gero eta normalizatuagoa euskal herrietako eguneroko bizitzaren esparru guztietara ari da iristen, lan mundura, aisialdira edo negozioetara. Bidaiatu, ikertu, administrazioarekin harremanak izan, museoak ikusi, zaletasunak landu edo teknologia berriak erabili, horra adibide batzuk.

491. Elhuyar kultur elkartea 1972an sortu zen, zientziaren eta teknologiaren alorrean euskararen erabilera garatu eta bultzatzeko asmoz. Zientziaz eta teknologiaz aldizkari bat argitaratzen du, ikasmaterialak sortu eta argitaratzen ditu, eta zientziaren dibulgazioaren esparruan saioak ekoizten ditu, irratirako nahiz telebistarako. 492. Merkataritza euskaraz. Euskal Herriko udal askotan egiten dira kanpainak euskararen erabilera sustatzeko merkataritzan, ostalaritzan eta saltoki handietan. Zumaia, kirol portutik ikusita. 493. Nafarroako Argitaratzaile Independenteen Elkartea (NAIE) 2005ean sortu zen, Txalaparta, Pamiela, Mintzoa, Igela eta Txoria Errekan argitaletxeak bildurik, Nafarroako Gobernuak euskal kulturari eta hizkuntzari (lingua navarrorum) egiten dion arreta eskasari aurre egin nahirik. 494. Informatikaren munduan, Microsoft Windows eta Office bertsio berriak euskaraz eskura daitezkeenez, ordenagailuak euskarazko tresna horien preinstalakuntzaz eskaintzen dituzte Dell, Inves eta HP fabrikatzaileek. 495. Blog asko ari dira sortzen euskaraz azken urteotan; era horretako lehen tresna sustatu.com-ek sortu zuenez geroztik, 2001ean, bost mila inguru izan daitezke bitakorak gaur egun, gehienak blogari.net plataforman. Era guztietakoak daude: pertsonalak, kolektiboak, idazleenak, unibertsitateari lotuak… 496. Zerbitzu erakundeek eta enpresa pribatu askok txertatua dute euskara beren eskaintzatan. 497. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa 1977an sortu zen, euskara unibertsitate mailan erabilera zientifiko-teknikoetarako gai izan zedin. Bere lehen hiztegia, Fisika hiztegia, 1979an argitaratu zuenetik, hiztegi berezi sail luze bat plazaratu du. Gaur egun, Euskalterm terminologiako datu bankua garatzen du, Eusko Jaurlaritzaren babesean. Horrekin batera, hizkuntza naturalaren trataerari buruzko ikerketak garatzen ditu, aplikazio askoren oinarrian daudenak, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, kasu. 498. Larrunarri eta Aralar, Gipuzkoan. 499. KZgunea proiektua, alfabetatze digitala sustatzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek antolatzen dute, doako zen-troen sare zabal baten bitartez (KZguneak), IKTen erabilera hedatu nahirik, herriz herri. Sareak 315.000 erabiltzaile ditu egun. 500. Software libreak, bereziki Linux sistema eragilearen inguruan gauzatutakoak, ekarpen handi bat egin dio euskarazko tresna informatikoen garapenari. Horrez gain, euskaldun erabiltzaileek tresna finkatu asko dituzte eskura, besteak beste, Google bilatzailea, Xuxen zuzentzaile ortografikoa, edo Firefox nabigatzailean, Euskalbar tresna, hiztegi multzo handi bat eskura ipintzen duena. 501. Fonatari euskararen fonetikari buruzko webgune osatu bat da, hizkuntzaren maila fonikoari buruzko informazioa biltzen duena, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta gaztelaniaz. 502. Eskuko telefono askok -174- euskara eskaintzen dute nabigazio hizkuntzen artean. Eroski, Euskaltel, Telefonica, Vodafone, Yoigo eta Orange operadoreak,eta Alcatel, Nokia, Samsung, eta Nokia Ericsson fabrikatzaileak bat etorri ziren Eusko Jaurlaritzarekin, 2007an, eskuko telefonoetan euskararen erabilera sustatzeko. 503. Salgai askotan, etiketak euskaraz daude. Adibide argi bat dira Eusko Label etiketa daramatenak. Kalitatezko K baten bitartez bereizten dira EAEn ekoiztu, bihurtu edo egiten diren jakiak, batez bestekoen gainetik izaten direnak kalitatez edo bakantasunez. 504. Euskal Herriaren hizkuntza paisaia itxuraldatu egin da: euskara ikusgarriago da gure kaleetan, azken hamarkadatan. Udalen zeregina ezinbestekoa da euskararen bizitasunari eusteko. Tolosa aitzindaria izan zen, 1990eko udal ordenantza onartu zuenean. 505. Euskal Herriko museo ugarien artean, nabarmena da Guggenheim, Frank Gehry arkitektoak egina 1997an, eta Bilboko ibarra berreskuratzeko ardatz izan dena. Urtero, milioi bat ikusle hurbiltzen dira bere bilduma eta arte garaikideko erakusketak ikustera. Ikastetxeentzako programa pedagogiko aski interesgarriak egiten ditu. 506. Nafarroan, euskararen ofizialtasunaren alde lanean ari diren taldeek etengabe eskatzen dute euskararen ikusgarritasun handiagoa. 507. Kafe antzokiak ekimen berritzaile eta esanguratsu bat izan dira, euskararen erabilera soziala bultzatzeko. Izen bereko lehen Kafe Antzokia Bilbon zabaldu zen, 1995ean, Zenbat Gara elkartearen ekimenez, hiriko milaka euskaldunei elkartoki bat eskaini nahirik, euskara lasaitasunez erabiltzeko, ikuspegi komunitario batez. Geroztik, Ondarroan, Durangon, Elgetan eta Donostian sortu dira gisa horretako guneak. Haiekin batera, nabarmentzekoa da udalek eta aldundiek, antzokietan eta kultur etxeetan, eskaintzen duten programazio zabal eta ugaria.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura, Gazteria eta Kirol - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net