Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 25, astelehena



Bertan > Euskara > Ahozko literatura
Bertan 24

Ahozko literatura


Mendetan zehar, ahozkotasuna izan da bi- tarteko bakarra, herri batek bere oroimen historikoan bildurik dituen sinesmenak, jakintza, elezaharrak edo izuak belauna di batetik hurrengora eskualdatzeko. Euskal Herrian hain erroturik dagoen ahozko literaturak bizirik iraunarazi ditu gure tradizioak, atsotitzak, ipuinak eta kantuak; euskal kulturaren irudikaria, labur esanda. Ondare ukiezin hori gureganaino heldu da ahozko literaturaren molde guz- tietan, gizarteak mendez mende berritutako bitartekoez.

398. Euskara aberatsa da atsotitz eta elezaharretan. Lehen bilduma, XVII. mendean apailatu zuen Arnaud Oihenartek (Paris, 1657); 706 atsotitz biltzen ditu, frantsesezko itzulpenekin batera. 399. Beste bilduma ederrak dira Naparroako erran zarrak, Damaso Intzarena (1974); eta Atsotitzak, refranes, proverbs, proverbia (1998), Gotzon Garaterena, beste hizkuntzetako esamoldeak ere jasotzen dituena. 400. Kopla zaharrak. Erdi Arotik datoz, 8-10 ahapalditan kantatzen dira; bada 80tik gorakorik ere. Eske kantuak dira, Santa Agedan edo Eguberritan kantatzekoak. Eramolde eza- gunena, trikitiarekin batera kantatzen diren koplak dira. XV. mendeko Bereterretxeren Kanthoria poema, kopla batekin hasten da:Haltzak ez dü bihotzik, Ez gaztanberak hezürrik. Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.401. Euskal Erromantzeak, gure baladen bilduma zabalena da. 402. Igarkizunen bildumarik osatuena Resurrec- ción Maria de Azkuek moldatu zuen. Beraren aurretik, bilduma apalago- ak egin zituzten Çerquan- dek (1874) eta Julien Vinsonek (1843-1926). Azken horrek ikerlan asko argitaratu zi- tuen, hizkuntzari eta literaturari buruz, Revue de linguistique aldizkarian. 403. Nestor Basterretxearen hilarriek eta serie kosmogo- nikoak euskal izakiaren uni- bertsoa irudikatu nahi dute. 1970eko hamarkadan sor- tu zituen, bere obra za- balaren multzo jato- rrenetako hauek. Nik ez dut euskaraz egiten; nire eskulturek, bai. 404. Hilarri garaikidea, Jose Rotak (Garralda, 1920-2006) egina. Harginek tradizioari jarraitu diote, behinolako irudikapenak sortuaz. 405. Errenteriako Eresbil artxiboak euskal musikaren ondarea biltzen, gordetzen, babesten eta zabaltzen du, 1974az geroztik. 406. Ahozko euskal literaturak ikertzaile ospetsuak izan ditu. Manuel Lekuona (Literatura oral Vasca), Resurrección Maria de Azkue (Cancionero Popular Vasco eta Euskaleriaren Yakintza), Joxe Miel Barandiaran (Obra guztiak), Juan Mari Lekuona edo Jose Maria Satrustegi. 407. Jose Maria Satrustegi (Arruatzu, 1930-2003) aditua izan zen etnografian, antropologian, lexikografian eta onomastikan; Barandiaranen laguntzaile izan zen, eta Nafarroan ikerkuntza etnografikoa bultzatu zuen, Etniker taldean eta Fontes Linguae Vasconum edo Cuadernos de Etnología y Etnografía aldizkarietan. 408. Jose Maria de Lakoizketak (Narbarte, 1831-1891) Diccionario de los nombres euskaros de las plantas (Iruñea, 1888) argitaratu zuen. Apaiz botaniko hau aditu handienetako bat izan zen landareen sailkapen eta izendapen gaietan. 409. Rosa Bustintza Mañariko Errose (1899- 1953) idazleak bere kontakizun eta alegiak bildu zituen Euskalerriko Ipuinak obran, baserriz baserri egindako bilketaren emaitza. Joxe Arratibel (Ataun, 1923-2011) haurtzaroan entzundako herri narrazioen biltzailea izan zen. Bere Kontu zarrak (1980) benetako altxor bat dira. 410. Wentworth Webster ingeles abade eta euskalariak Basque Legends collected chiefly in the Labourd bilduma argitaratu zuen, 1879an. Ibarron auzoko baserria, Senperen. 411. Benito Lertxundiren ibilbidearen mugarri bat izan zen Ez Dok Amairu taldearen barruan egin zuen lana, tradizioan galdutako testu asko berreskuratzeko. Bere obra zabal eta askotarikoak mukuru betetzen ditu kontzertuak. 412. Oskorri taldeak antzinako poesia jostalariaren hitz eta aire asko berrituta zabaldu ditu jende artean, arrakasta handiz. Horien adibide dira Bela bela jauna elkarrizketa errimatuak, Katuen Testamentua diskoan. Bizkaiko haur kanta tradizionalak berreskuratu zituzten bertan, eta Kukubiltxo antzerki taldearen laguntzaz, ikuskizun harrigarri bat moldatu zuten. 413. Justo Maria Mokoroa Mujika (Tolosa, 1901- 1990). Bere obra garrantzitsuena da Ortik eta emendik, Repertorio de locuciones del habla popular vasca (1990), euskarazko berrehun bat mila lokuzio eta esamolde, gaur egun on-line kontsultatzeko modukoak. 414. Euskal Herriko Ahotsak (www.ahotsak.com) proiektuaren xedea da Euskal Herriko ahozko ondarea bildu, katalogatu eta hedatzea, gure zaharren ahotsaren bitartez. Mintzola Fundazioak lagundua da, eta Eusko Jaurlaritzaren nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketa du. Webgunean biltzen dituzten lekukoen bitartez, herri bakoitzaren oroimen historikoa, bizimodua eta, nola ez, euskalkia ere ezagutu daitezke. Artxiboan duten informazio guztia Internet bidez eskura daiteke. 415. Ondare ukiezinaren artxiboen garapena lurralde askotan ari da gauzatzen. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Filologia eta Didaktika Departamentuak martxan du ahozko ondare ukiezinaren artxiboa, Nafarroa garaia eta beherea biltzen dituena. Iruñeko Euskara Kultur Elkargoa edo Uztaritzeko Euskal Kultur Erakundea lanean ari dira giza ondare kultural aberats hori grabatu eta gordetzeko. 416. Mintzola, ahozkotasunaren zentroa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Villabonako Udalak bultzatutako proiektua da. Ahozko euskal ondarearen lantegi honetan partaide dira, baita ere, EHU, Kutxa eta Eusko Jaurlaritza. 417. Aita Donostia. Jose Gonzalo Zulaika Agirrek (Donostia, 1886-1956) bizitza osoko lana egin zuen herri kanta eta melodiak biltzeko. Idazle eta musikologo aditua, Preludios Vascos izeneko obra konposatu zuen pianorako, herri melodien harmonizazioak eginda.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura, Gazteria eta Kirol - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net