Logotipo gipuzkoakultura
2024ko azaroak 25, astelehena



Bertan > Gure Itsasontziak > Inguru egokia
Bertan 23

Inguru egokia


Euskal kostaldeak ontziak eraikitzeko beharrezko natur baliabide guzti-guztiak eduki izan ditu beti. Gure basoetan ugari den haritza izan da, betidanik, arotz ontzigileen lehen aukera. Zur sendoa du eta, aldi berean, oso erresistentzia handikoa busti-lehorrean luzaroan irauteko. Haritza, era berean, oparoa da forma bihurri eta linealetan, eta horrela ontzi bat osatzen duten piezen forma sorta osoa eskain dezake. Bizkaitik ekartzen zuten mea bikaina gure geografiaren itsas aldeko isurialdean banatutako burdinoletan prozesatzen zuten. Instalazio hauek erreken indar hidraulikoa ba-liatzen zuten, eta baso zabaletan produzitzen zuten egur-ikatza zuten elikagai. Mea, energia eta erregaia konbinatzeak burdin-gintza industria arrakastaz garatzea ahalbidetu zuen. Honen sostengu nagusietako bat ontzigintza bera zen.

Euskal Herriko geografia menditsuari esker, zuhaitz
espezie ugari zegoen eskura, mendi mazeletan banatuta.
Haritz ugaritasunaz gain, ontzioletako zur gogokoena
baitzen hau, beste espezie batzuk ere erabiltzen zituzten
arraunak, poleak, mastak eta beste zenbait egiteko,
tartean ziren eta pagoa, gaztaina, lizarra, intxaurra,
izeia eta gorostia, besteak beste.
Euskal Herriko geografia menditsuari esker, zuhaitz espezie ugari zegoen eskura, mendi mazeletan banatuta. Haritz ugaritasunaz gain, ontzioletako zur gogokoena baitzen hau, beste espezie batzuk ere erabiltzen zituzten arraunak, poleak, mastak eta beste zenbait egiteko, tartean ziren eta pagoa, gaztaina, lizarra, intxaurra, izeia eta gorostia, besteak beste. © José Lopez
Ur ibilguak. Plubiometria altuak eta gure lurraldeko
malda handiek behar adina energia hidrauliko
sortuko dute burdinoletako gabiei eta
hauspoei eragiteko.
Ur ibilguak. Plubiometria altuak eta gure lurraldeko malda handiek behar adina energia hidrauliko sortuko dute burdinoletako gabiei eta hauspoei eragiteko. © José Lopez

Egur-ikatza. Ontzietarako piezak basoan bertan
arbastatzen zituzten. Prozesu honek egur
pi-la handiak sorrarazten zituen, eta horixe baliatzen
zuten ikatza egiteko. Izan ere, ikatza ezinbestekoa
zen burdinoletako labeak elikatzeko.
Egur-ikatza. Ontzietarako piezak basoan bertan arbastatzen zituzten. Prozesu honek egur pi-la handiak sorrarazten zituen, eta horixe baliatzen zuten ikatza egiteko. Izan ere, ikatza ezinbestekoa zen burdinoletako labeak elikatzeko. © José Lopez
Agorregiko burdinola.
Euskal meategietatik ateratako burdin
meari burdinoletan ematen zioten
lanketa industriala, energia hidrauliko
eta ikatz ugariari esker. Itsasoko
jarduerekin estu lotua bera, burdin
produkzioa euskal ekonomiaren ardatza
izan da hainbat mendetan
zehar.
Agorregiko burdinola. Euskal meategietatik ateratako burdin meari burdinoletan ematen zioten lanketa industriala, energia hidrauliko eta ikatz ugariari esker. Itsasoko jarduerekin estu lotua bera, burdin produkzioa euskal ekonomiaren ardatza izan da hainbat mendetan zehar. © José Lopez

XVIII. mendetik aurrera, Iratiko pagadi-izeidiak ontzigintzarako material bikainak
eman ditu. Iratiko izei erraldoiak errege-ontzioletako fragata eta ontzietarako
mastak egiteko erabiltzen zituzten, eta pagoek, berriz, arraunak egiteko
materiala ematen zuten.
XVIII. mendetik aurrera, Iratiko pagadi-izeidiak ontzigintzarako material bikainak eman ditu. Iratiko izei erraldoiak errege-ontzioletako fragata eta ontzietarako mastak egiteko erabiltzen zituzten, eta pagoek, berriz, arraunak egiteko materiala ematen zuten. © José Lopez
Pagoek zur luze eta zuzena
e-maten zuten, gilak egiteko egokia
alegia. Pago egurrak ongi eusten
ez badio ere uraren eta haizearen
arteko txandatze horri, ontzietako
gila egiteko unean ez zen
eragozpen hau gertatzen, gila bera
beti urpean egoten delako.
Pagoek zur luze eta zuzena e-maten zuten, gilak egiteko egokia alegia. Pago egurrak ongi eusten ez badio ere uraren eta haizearen arteko txandatze horri, ontzietako gila egiteko unean ez zen eragozpen hau gertatzen, gila bera beti urpean egoten delako. © José Lopez

Haritz motz edo lepatua.
Basoetan bazkatzen zen ganaduak
suntsitu egiten zituen zuhaitz kimu
eta altsumak. Honek basoak kudeatzeko
modu berezi samar bat garatzea
ekarri zuen. Zuhaitzak altuera
jakin batean inausten zituzten,
hain zuzen moztu berriak ordezkatuko
zituzten adar gazteak ganaduaren
helmenetik kanpo gera zitezen.
Adar gazteak gidatu egiten
zituzten hurrena, haztean ontzigintzarako
behar ziren formak har zitzaten.
Haritz motz edo lepatua. Basoetan bazkatzen zen ganaduak suntsitu egiten zituen zuhaitz kimu eta altsumak. Honek basoak kudeatzeko modu berezi samar bat garatzea ekarri zuen. Zuhaitzak altuera jakin batean inausten zituzten, hain zuzen moztu berriak ordezkatuko zituzten adar gazteak ganaduaren helmenetik kanpo gera zitezen. Adar gazteak gidatu egiten zituzten hurrena, haztean ontzigintzarako behar ziren formak har zitzaten. © José Lopez
Haritz
landatuak.
Haritzaren
zati guztiak
erabil
zitezkeen
ontzi bat
osatzen
duten
pieza mota
guztiak
egiteko.
Haritz landatuak. Haritzaren zati guztiak erabil zitezkeen ontzi bat osatzen duten pieza mota guztiak egiteko. © José Lopez

Haritz landatuak.
Haritz landatuak. © José Lopez
Olagizonak
Legazpiko
Mirandaolako
burdinolan.
Olagizonak Legazpiko Mirandaolako burdinolan. © José Lopez
Burdinoletako produkzioaren zati handi bat ontzietarako iltze,
aingura eta arma beharrak asetzera bideratzen zen.
Burdinoletako produkzioaren zati handi bat ontzietarako iltze, aingura eta arma beharrak asetzera bideratzen zen. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net