Atunketari modernoa
Euskal Herriko arrantza modernoaren bitxikerietako bat eskulanezko
teknikei gogor eutsi izana da. Hauei teknologia modernoen
abantailak aplikatu zaizkie. Motorizazioa heldu zenean, xaxiango
arrantzan segitzen zen lanean, eta hozteko ganberak
heldu zirenean atunketa luzatzeko aukera sortu zen.
Xaxiango arrantzak, XX. mendearen erditik aurrera, beita
biziko teknikarekiko lehian jardun beharko zuen. Teknika
berri hau urte gutxi lehenago etorri zen Kaliforniatik,
eta atunetako ontzi handietan finkatzea lortu zuen;
horrenbestez, xaxiango arrantza atunketari
txikietarako eta kirol ontzietarako geratu
zen. Azpimarratzekoa da sistema biak erabiltzen
dituztela, oraindik ere, euskal arrantzaleek,
eta selektiboenetakoak izateaz gain kalitaterik onena eskaintzen diotela kontsumitzaileari.
Diesel atunketari balioaniztuna. 1940. Lurrunaren ordez diesela erabiltzeak, aldaketa hau 40ko hamarkadan gauzatu
baitzen, ontzian bertan leku gehiago edukitzea ekarri
zuen. Lurrunerako behar ziren ikaztegia, galdara eta ur
gezaren deposituaren ordez, arraina gordetzeko hozkailuak
egongo ziren. Horrela, arrantzu-egunen kopurua
handitu eta produktibitatea areagotu ahal izan zen. © José Lopez
Arrantza-ontzien branka eta txopen
bilakaera. Ontzien profilaren bilakaera
motorren potentzia handitzeari
lotuta egon da, betiere gure
itsasoko baldintzetara
egokitzearren. © José Lopez
70eko urteetako atunketaria. Garai honetan,
arrantza-ontziak dagoeneko nabigazio eta arrantzarako
ekipo elektronikoz hornituta daude. Sarepolipasto
motorduna sartuko da ontzietan; honen
bi-dez ez dago sarea eskuz jaso beharrik, eta ontzi
ba-rruko lan-baldintzak nabarmen hobetuko dira. © José Lopez
Hegaluzea
(Thunnus
alalunga.
Bonn). © José Lopez
90eko urteetako atunketari modernoa.
Gaur egungo itsas zabaleko atunketari handiek
atunak harrapatzeko teknologiarik aurreratuena
daukate. Inguraketa-sare izugarria
zabaltzen dute, potentzia handiko txalupek
lagunduta. Eta bertan daramaten helikopteroak
gidatzen ditu atunketari hauek. Gaur
egun, besteak beste Indiako Ozeanoko kala
handietan jarduten dute arrantzuan. © José Lopez
1910eko baporea. Hauxe da
belan nabigatzen zuten txalupa
tradizionalei tokia kendu
zien ontzia. Ontzi mota
honen arrakastaren arrazoi
nagusia uda partean
sarri
gertatzen ziren barealdietan zehar
erabat erabilgarria izatea zen, garai
horretantxe etortzen baitira, gainera, atunak gure kostaldera. © José Lopez
1952ko atunketaria. Haztegi-andelak eta botaberak ikusten dira. 17 metroko
luzera. Ontzi handiak berehala hasi ziren beita biziaren teknika erabiltzen,
eta xaxian egiteko aparailua ontzi txikienentzat geratu zen. Teknika
honek ontzi bizkarrean haztegiak
edukitzea eskatzen du,
horietan gordetzen baita besteak
beste sardina eta txitxarroa
izaten den beita (ingelesezko
bait hitzetik dator). © José Lopez
Atuna. © José Lopez
80ko urteetako atunketaria.
Orio. Zurezko atunketari tradizionalen
azken garaia da; are gehiago,
batzuk altzairuz egiten zituzten,
tradizionalen neurriak eta
proportzioak mantenduta.
Eta 35 metro inguru luzeko
ontziak egitera iritsi ziren.
Euskal Herriko zurezko
ontzigintzaren amaiera
izango zen. © José Lopez
Poliesterrezko atunketaria.
Milurteko berria sartzean poliesterrezko atunketariak
egiten hasiko ziren, Hondarri-biko
Olaziregi ontziolan eraikitakoen kasuan
bezala, esate baterako. Unitate berri
hauen ezaugarria txopa laua da.
Honek oso lanerako eremu handia ematen
du ontzi-gainean. Ontzien profilaren
bilakaera motorren potentzia handitzeari lotuta
egon da.
Antzeko ontziak eraiki dituzte, halaber, neurri
handiagokoak baina -eta altzairuzko kroskoaz-,
Pasaiako Luzuriaga ontziolan, eta teknologiarik
aurreratuenaz hornituta gainera. © José Lopez