Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gure Itsasontziak > Batela geratzen den azkena
Bertan 23

Batela geratzen den azkena


Batela izan da euskal kostaldeko arrantza-ontzietan txikiena. Hiru edo lau tosta ditu, eta eginkizun pila baterako erabili izan da. Arrantzalearen ontzi partikularra zen, arrazoia zena zela txalupak itsasora irteten ez zirenean portu inguruan lanean segitzeko aukera ematen ziona. Masta bakarra zeukan eskuarki; alabaina, kasuren batean txalupa handiagoen biko masteria imitatu izan du. XX. mendearen lehen zatian aisialdiko ontzi gisa hasi ziren erabiltzen, kostaldeko herri turistikoetan. Mendearen erdialdean behin betiko baztertu zen belaren erabilera, eta arraunez propultsatua izateko forma egokiagoak hartzen hasi zen. Azken urteotan, aldiz, Donostiako badian ontzi honekiko interes gero eta handiagoa ikus daiteke. Horri esker, oraindik ba-diren batel tradizionaletako batzuetan bela bera ere berreskuratu egin da.

Batela berga
hereneko oihalaz.
Batela berga hereneko oihalaz. © José Lopez
Eraikitze fasean den XIX. mendeko batel baten kopia, Pasaiako Ontzi Tradizionalen
Eraikuntza eta Ikerkuntzako Ontziola Zentroan. Ontzi hau euskal ontzi tipologiak
berreskuratzeko programa baten barnean ari dira eraikitzen.
Eraikitze fasean den XIX. mendeko batel baten kopia, Pasaiako Ontzi Tradizionalen Eraikuntza eta Ikerkuntzako Ontziola Zentroan. Ontzi hau euskal ontzi tipologiak berreskuratzeko programa baten barnean ari dira eraikitzen. © José Lopez

Mutiozabal bildumak
batel plano batzuk
ditu, XVIII. mendearen
amaieratik XX. mendearen
hasiera artekoak. Horri esker,
gaur
egun badugu ontzi haien ezaugarrien eta
epe horretan zehar izan zuten bilakaeraren
berri.
Mutiozabal bildumak batel plano batzuk ditu, XVIII. mendearen amaieratik XX. mendearen hasiera artekoak. Horri esker, gaur egun badugu ontzi haien ezaugarrien eta epe horretan zehar izan zuten bilakaeraren berri. © José Lopez

Gozategitarren
lantegia, Orion. Jose
Manuel oholak galdarako
lurrunetan berotzen, arotz
ontzigileek eraikitako azken batelerako.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren
Untzi Museorako egin zuten, Orioko ontzi zahar
baten txantiloietatik
abiatuta.
Gozategitarren lantegia, Orion. Jose Manuel oholak galdarako lurrunetan berotzen, arotz ontzigileek eraikitako azken batelerako. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Untzi Museorako egin zuten, Orioko ontzi zahar baten txantiloietatik abiatuta. © José Lopez

Itsas
identitatearekikohalako
sentikortasun bat baduten pertsonei esker, zurezko hainbat batel tradizional
gorde izan da. Gaur egun, ontzi hauek kirol arrantzarako eta itsas inguruko
laketerako erabiltzen dira.
Itsas identitatearekikohalako sentikortasun bat baduten pertsonei esker, zurezko hainbat batel tradizional gorde izan da. Gaur egun, ontzi hauek kirol arrantzarako eta itsas inguruko laketerako erabiltzen dira. © José Lopez
Ontzi txiki honek
eragindako interesa Euskal
Herritik haratago iristen da;
Défi du Traict elkarte
bretoiak, 2008an,
XIX. mendeko euskal
batel baten lehen kopia
eraiki zuen, eta Pasaia
izena jarri zioten.
Ontzi txiki honek eragindako interesa Euskal Herritik haratago iristen da; Défi du Traict elkarte bretoiak, 2008an, XIX. mendeko euskal batel baten lehen kopia eraiki zuen, eta Pasaia izena jarri zioten. © José Lopez

Batela zen estuarioak
zeharkatzeko erabiltzen
zuten ontzia. Victor Hugok,
Pasaiatik igaro zenean, ospetsu
egin zuen herri honetan
bakar-bakarrik emakumeen
eginkizuna den lanbide
hau; Pasaiako portua garai
horretan itsasoz haraindiko
merkataritzan murgilduta
egonik, gizonezko
gehienak ontzietan ari
ziren.
Batela zen estuarioak zeharkatzeko erabiltzen zuten ontzia. Victor Hugok, Pasaiatik igaro zenean, ospetsu egin zuen herri honetan bakar-bakarrik emakumeen eginkizuna den lanbide hau; Pasaiako portua garai horretan itsasoz haraindiko merkataritzan murgilduta egonik, gizonezko gehienak ontzietan ari ziren. © José Lopez
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net