Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gure Itsasontziak > Pleiteroak eta katxemarinak
Bertan 23

Pleiteroak eta katxemarinak


Euskal pleiteroak arrantzarako txalupak garraiorako egokitzean sor-tu ziren. Mendetan zehar, eta motorra erabiltzen hastean biak de-sagertu ziren arte, tipologia bera izan dute. Pleiteroaren desberdintasuna karga errazago egin ahal izateko tostarik gabeko barne espazioa edukitzea zen. Gainera, kasu askotan edukiera handiagokoa ere izaten zen, nahiz tripulazioan bost bat pertsona besterik ez ziren izaten. Frantzian, pleiteroaren bilakaerak chasse-marée edo katxemarin deitutako ontzi mota bat emango zuen. XVIII. mendean katxemarina, hasiera batean txaluparen antzekoa zela, aldatuz joango zen, harik eta arrantzarako zein maila txikiko kabotajerako balioko zuen beste ontzi mota bat izan zen arte. Bretainia eta Normandiako kostaldeetan garatutako egokitzapen batek bisquine izena hartuko zuen; honen etimologia biscayenne terminotik dator.

I t x u r a
batean pleiteroaren
antzekoa
bada ere, urpeko aldean korasta sakonagoa da, eta
honek, txopako aldakari bertikaltasun handiagoa ematearekin
batera, hautsian nabigatzea hobetzen du. Geroago, ontzi honi
mesanako bela bat jarriko zioten, eta edukieran ere gora egingo
zuen; horrela, beste mota bateko ontzi gisa erabateko garapena
izan arte aldatuz joango zen.
I t x u r a batean pleiteroaren antzekoa bada ere, urpeko aldean korasta sakonagoa da, eta honek, txopako aldakari bertikaltasun handiagoa ematearekin batera, hautsian nabigatzea hobetzen du. Geroago, ontzi honi mesanako bela bat jarriko zioten, eta edukieran ere gora egingo zuen; horrela, beste mota bateko ontzi gisa erabateko garapena izan arte aldatuz joango zen. © José Lopez
Pleitero hau belak Euskal Herrian izan zuen azken aldikoa da.
Bela-eremu handia eta diseinuaren erradikaltasuna ontzi motordunen
mehatxuari aurre egiteko modu bat dira. Arreta ematen du trinketaren
neurriak, nagusiaren parekoa baita ia-ia. Bela biak berga seirenekoak
dira, eta nagusiak, bere neurri handia dela eta, mastaoinerantz
ditu eginda mustrokak, maniobrak
errazteko.
Nª Sª de la
Concepción,
Simon
Berasaluze
Arrietaren
hiru
“ p l e i -
t xeruetako”
bat.
G. Gréze
margolariak
Baionan,
1878an,
egindako
olio-pinturaren
kopia”.
Simon Berasaluze
Aginagalderen
o l i o - p i n t u r a
(Deba).
Pleitero hau belak Euskal Herrian izan zuen azken aldikoa da. Bela-eremu handia eta diseinuaren erradikaltasuna ontzi motordunen mehatxuari aurre egiteko modu bat dira. Arreta ematen du trinketaren neurriak, nagusiaren parekoa baita ia-ia. Bela biak berga seirenekoak dira, eta nagusiak, bere neurri handia dela eta, mastaoinerantz ditu eginda mustrokak, maniobrak errazteko. Nª Sª de la Concepción, Simon Berasaluze Arrietaren hiru “ p l e i - t xeruetako” bat. G. Gréze margolariak Baionan, 1878an, egindako olio-pinturaren kopia”. Simon Berasaluze Aginagalderen o l i o - p i n t u r a (Deba). © José Lopez

Pleitero baten forma-planoa.
Orioko Mutiozabal ontziolak eraikitako XIX. mend
e k o pleitero honek ongi islatzen ditu ontzi mota honetan ohikoak diren ezaugarriak. Zingo txikia eta
kroskoko flotazio-lerroak garai bereko arrantzarako txalupenen berdinak dira, eta, hauek bezala, trinketa eta nagusiaz
zeuden hornituta. Alabaina, pleiteroaren neurriak handiagoak ziren, eta hamabi eta hirurogei tona bitartean
har zitzakeen.
Orioko Mutiozabal ontziolak eraikitako XIX. mendeko pleitero honek ongi islatzen ditu ontzi mota honetan ohikoak diren ezaugarriak. Zingo txikia eta kroskoko flotazio-lerroak garai bereko arrantzarako txalupenen berdinak dira, eta, hauek bezala, trinketa eta nagusiaz zeuden hornituta. Alabaina, pleiteroaren neurriak handiagoak ziren, eta hamabi eta hirurogei tona bitartean har zitzakeen. © José Lopez

Katxemarinaren
kroskoaren forma beteek
oihal-eremu handia eskatzen
dute, haize ahularekin nabigatu
ahal izateko: nagusia eta trinketa
bere gabiekin, eta fokeak eta mesana,
hauek lagundu egingo dute-eta ontzia gobernatzen
saihetseko haizeak direnean, eta
lemazainaren lana ere errazagoa
izango da. Bizkaiko Golkoan
izaten diren bat-bateko eguraldi
aldaketek goiko belak bizkor jaitsi ahal
izatea eskatzen dute, ontzia haize
gogorraz nabigatzeko moduan gera
dadin. Hai-zeak are gogorrago jotzen
badu, aparailuan nagusia eta trinketa
bakarrik laga daitezke, hau da,
txalupan ohikoa den aparailua.
Katxemarinaren kroskoaren forma beteek oihal-eremu handia eskatzen dute, haize ahularekin nabigatu ahal izateko: nagusia eta trinketa bere gabiekin, eta fokeak eta mesana, hauek lagundu egingo dute-eta ontzia gobernatzen saihetseko haizeak direnean, eta lemazainaren lana ere errazagoa izango da. Bizkaiko Golkoan izaten diren bat-bateko eguraldi aldaketek goiko belak bizkor jaitsi ahal izatea eskatzen dute, ontzia haize gogorraz nabigatzeko moduan gera dadin. Hai-zeak are gogorrago jotzen badu, aparailuan nagusia eta trinketa bakarrik laga daitezke, hau da, txalupan ohikoa den aparailua. © José Lopez

Pleitero baten zuaker-kaxa, Zumaia,
1869. Zingo txikiko ontziek berezkoa
duten ezegonkortasuna hondo lauko
karena batez konpentsatzen zuten
ontziotan. Aldi berean, forma
hauek gorenera eramaten zuten
karga-ahalmena. Ontzi hauen
urpeko alde txikia zela eta,
aurtzol bat erabili behar izaten
zuten alboan, jitoa murriztearren.
Pleitero baten zuaker-kaxa, Zumaia, 1869. Zingo txikiko ontziek berezkoa duten ezegonkortasuna hondo lauko karena batez konpentsatzen zuten ontziotan. Aldi berean, forma hauek gorenera eramaten zuten karga-ahalmena. Ontzi hauen urpeko alde txikia zela eta, aurtzol bat erabili behar izaten zuten alboan, jitoa murriztearren. © José Lopez
1910eko baporea. Katxemarin baten masteriaren planoa. Irudi honetan begi-bistan
ageri zaigu mastei eta hauen mastagainei eusteko behar diren estaia eta
abenken konplexutasuna. Bela-barreneko eremua murrizteko kizkurze-
rrendak ere ikus ditzakegu, eta baita
mesana-gabiatxo bat ere.
Katxemarin baten masteriaren planoa. Irudi honetan begi-bistan ageri zaigu mastei eta hauen mastagainei eusteko behar diren estaia eta abenken konplexutasuna. Bela-barreneko eremua murrizteko kizkurze- rrendak ere ikus ditzakegu, eta baita mesana-gabiatxo bat ere. © José Lopez

Granvillaise azken bisquine-etako baten kopia
da, 1990ean Granvillen, Saint-
Maloko golkoan, Association des
vieux gréements-ek eraikia.
Nabigazio-probek berretsi
egin zituzten ontzi mota honen ezaugarri nautiko
bikainak, eta hauen artean maniobratzeko
egokitasuna nabarmendu
zen.
Granvillaise azken bisquine-etako baten kopia da, 1990ean Granvillen, Saint- Maloko golkoan, Association des vieux gréements-ek eraikia. Nabigazio-probek berretsi egin zituzten ontzi mota honen ezaugarri nautiko bikainak, eta hauen artean maniobratzeko egokitasuna nabarmendu zen. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net