Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gure Itsasontziak > Ontzi monoxiloak
Bertan 23

Ontzi monoxiloak


Estrabonek, Bizkaiko Golkoko kostaldeko biztanleei buruz aritzean, haiek erabiltzen zituzten ontziei dagokienez aditzera ematen digu ezen Brutoren espedizioa baino lehen (K.a. 138-137) "larruzko ontziak besterik ez" zutela herrialdeko estuarioetan eta aintziretan nabigatzeko, baina "gaur egun dagoeneko zuhaitz-enbor batez egindako ontziak erabiltzen dituzte, nahiz horien erabilera ez den oso ohikoa". Zurezko pieza bakar batez eginda dagoela-eta monoxilo esaten zaion ontzi mota hau Europako leku gehienetan izan da, behar besteko diametroko zuhaitzak egon diren leku gehienetan alegia, barnealdea landu eta gero tokia eduki behar zuen eta pertsona bat edo batzuk hartzeko. Euskal Herria ez da salbuespena izan, eta ontzi apal hau izan da gure kostaldean denbora gehien iraun duena, XIX. mendea arte iritsi baita; ikonografiak eta arkeologiak erakusten digutenez, tipologia hau oso ohikoa zen Aturri ibaian.

Egin beharrekoa haritz enbor bati behar
duen forma ematea da; horretarako, aizkoraz
arbastatu eta gero zeioz hustu behar
da. Kasu batzuetan egitura sendotu egiten
da, zuaker gisako ostiko batzuk landuz
horretarako; izan ere, horiek indar handiagoa
ematen diote egiturari, eta deformaziorik
gerta ez dadin laguntzen. Horrelako
ontzi moten erabilera ibai eta estuarioetara
mugatzen zen, egonkortasun kaxkarra
zela eta nabigatzeko bal- dintzak ez
baitziren onegiak. Eta b u l t z a
egiteko,
pertika edo arraun
motz gisako bat
erabiltzen
zuten.
Egin beharrekoa haritz enbor bati behar duen forma ematea da; horretarako, aizkoraz arbastatu eta gero zeioz hustu behar da. Kasu batzuetan egitura sendotu egiten da, zuaker gisako ostiko batzuk landuz horretarako; izan ere, horiek indar handiagoa ematen diote egiturari, eta deformaziorik gerta ez dadin laguntzen. Horrelako ontzi moten erabilera ibai eta estuarioetara mugatzen zen, egonkortasun kaxkarra zela eta nabigatzeko bal- dintzak ez baitziren onegiak. Eta b u l t z a egiteko, pertika edo arraun motz gisako bat erabiltzen zuten. © José Lopez
Kanoaren kopian erabilitako arrauna.
Kanoaren kopian erabilitako arrauna. © José Lopez

Burdinazko aizkora.
XIX. mendea.
Burdinazko aizkora. XIX. mendea. © José Lopez
Haritz kanduduna. Quercus robur
Haritz kanduduna. Quercus robur. © José Lopez

Neolitiko ontzi monoxilo primitiboak konifera enborrak erabiliz egiten zituzten
Neolitiko ontzi monoxilo primitiboak konifera enborrak erabiliz egiten zituzten eskuarki, zur bigun hori erraz landu zezaketen eta harrizko lanabesak erabilita. Geroago, lanabesetan metalak, burdina batez ere, sartzen hasi zirelarik, haritz enborrak mozteko eta lantzeko aukera izan zuten. Hauen zur gogorrak eta lantzeko aukera izan zuten. Hauen zur gogorrak askoz gehiago irauten du ur ingurunean. © José Lopez
Baionako
E u s k a l
Museoan
ikusgai dagoen
kanoaren
kopia, Albaola elkarteak
egina. Eraikitzeko unean,
bakar-bakarrik eskuzko la-nabesak
erabili zituzten, eta
360 lanordu inguru behar
izan
zituzten lana burutzeko. Uretaratu
ostean probatu egin zuten, eta agerian geratu zen hiru tripulatzaile eramateko egokia zela.
Baionako E u s k a l Museoan ikusgai dagoen kanoaren kopia, Albaola elkarteak egina. Eraikitzeko unean, bakar-bakarrik eskuzko la-nabesak erabili zituzten, eta 360 lanordu inguru behar izan zituzten lana burutzeko. Uretaratu ostean probatu egin zuten, eta agerian geratu zen hiru tripulatzaile eramateko egokia zela. © José Lopez

Aturri ibaiaren ertzean aurkitutako kanoa monoxiloa, Baionako Euskal
Museoan gordea. XVIII. mendekoa omen da, eta bi milurteko baino denbora
luzeagoan zehar erabili den teknologia baten lekukotasuna
da.
Aturri ibaiaren ertzean aurkitutako kanoa monoxiloa, Baionako Euskal Museoan gordea. XVIII. mendekoa omen da, eta bi milurteko baino denbora luzeagoan zehar erabili den teknologia baten lekukotasuna da. © José Lopez
Neolitoko ontzi monoxilo primitiboak konifera
enborrak erabiliz egiten zituzten eskuarki, zur bigun
hori erraz landu zezaketen eta harrizko lanabesak
erabilita. Geroago, lanabesetan metalak, burdina batez
ere, sartzen hasi zirelarik, haritz enborrak mozteko
eta lantzeko aukera izan zuten. Hauen zur gogorrak
askoz gehiago irauten du ur ingurunean.
Neolitoko ontzi monoxilo primitiboak konifera enborrak erabiliz egiten zituzten eskuarki, zur bigun hori erraz landu zezaketen eta harrizko lanabesak erabilita. Geroago, lanabesetan metalak, burdina batez ere, sartzen hasi zirelarik, haritz enborrak mozteko eta lantzeko aukera izan zuten. Hauen zur gogorrak askoz gehiago irauten du ur ingurunean. © José Lopez

Harrizko aizkora, Paleolitikoa
Harrizko aizkora, Paleolitikoa. © José Lopez
Neurri handiagoko ontzia egitearren kanoa monoxiloak izandako eraldaketa erakusten duen eskema.
Neurri handiagoko ontzia egitearren kanoa monoxiloak izandako eraldaketa erakusten duen eskema. © José Lopez

Jouve-ren albumean irudikatutako garraio-ontzia, 1679koa,
XVII. mendearen amaiera aldean Baiona eta kostaldea barnealdearekin
lotzearren Aturri ibaian eta honen ibaiadarretan
gora joateko erabilia. Tarteko pieza batzuez lotutako
saihets monoxiloak dituen ontzia da. Horrela errun handiagoa
lortzen zuten, hain zuzen zuhaitzaren diametroak
ezartzen zuen muga gainditzeko.
Jouve-ren albumean irudikatutako garraio-ontzia, 1679koa, XVII. mendearen amaiera aldean Baiona eta kostaldea barnealdearekin lotzearren Aturri ibaian eta honen ibaiadarretan gora joateko erabilia. Tarteko pieza batzuez lotutako saihets monoxiloak dituen ontzia da. Horrela errun handiagoa lortzen zuten, hain zuzen zuhaitzaren diametroak ezartzen zuen muga gainditzeko. © José Lopez
Pinu gorria. Pinis Silvestris
Pinu gorria. Pinis Silvestris. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net