XV. Mendea
Korasta-lemari esker karga-ahalmena handitzean,
propultsiorako indarra ere areagotu
beharra sortuko da. Ordura arte
ontziak zeukan bela bakarraren altuera eta
azalera handitzerik komeni ez denez, hain
zuzen ontziaren egonkortasunari arazorik
ez sortzeko, masta bakarrari trinketa erantsiko
diote branka aldean, eta mesana txopan;
aparailu berri honek nabarmen hobetuko
du ontziaren gober-nagarritasuna, eta
lemak jasaten duen presioa arinduko gainera,
belak behar bezala doituz gero.
XV. mendearen bigarren erdialdean hasiko
dira kroskoa topeka, hau da, oholen ertzak
elkarren kontra-kontra jarrita, forratzeko
sistema erabiltzen; honek erabateko
aldaketa ekarriko du, ontziak diseinatzeko
eta ekidatzeko moduari dagokionez.
Hasiera batean, bakarrik kroskoaren urpeko
zatian erabiliko zuten, baina
pixkanaka-pixkanaka
forrua egiteko metodo
honek erabat ordezkatuko
zuen oholak teilakatuta eraikitzeko
sistema.
Fase honetan baztertu egingo
dute txopa biribila, eta txopa
laua
hartuko dute ordezko, eraikititzen askoz errazagoa bera.
Zumaiako San Pedro elizan dagoen zinoparia. Joan Martinez de Mendaroren
ontziek Gibraltarreko Itsasartean 1475ean armada portugesaren eta genoarraren
kontra lortutako garaipena irudikatzen du. © José Lopez
Cubellseko elizako Santa Ursularen erretaulan, Joan Reixachek pintatu zuen
1468an, eta Mataroko kokaren modeloan, ikus daiteke ezen, XV. mendearen erdialdean,
artean mantentzen zutela masta bakarreko aparailua Mediterraneoaren
inguru honetan. Alabaina, ontzi biotan Zumaia ontzikoaren antzeko eraikuntza
elementuak daude. Erretaulako
irudiak zehaztasun handiz
e-rakusten du poparen morfologia,
Zumaiako koadroan behar
bezala ikusten ez den bitartean.
Brankari dagokionez,
berriz, Mataroko koka Zumaia
ontziarenaren oso antzekoa
da.
100. © José Lopez
Mataroko koka, XV. mendearen
erdialdekoa. Zinopari
bat da, eta gordeta dagoen
europar ontzi baten modelorik
za-harrena dugu.
Rotterdameko Prins Hendrik
Itsas Museoa-ren bilduma
iraunkorrean dago ikusgai. 1471ko ilustrazio honetan,
trinketeko mastatxo bat ikus dezakegu;
txopan, aldiz, ez da oraingoz
gibel-masta edo mesanakoa antzematen.
Geroago masta hauek garatuz
joango dira, harik eta aparailuaren
funtsezko alderdi bat izatera iristen
diren arte. Trinketeko eta mesanako
belak jartzeak oihal-eremua
handitzea ahalbidetuko du, bela-erdigunea
igotzeke eta ontziaren egonkortasunari
arazorik sortzeke gainera.© José Lopez
Martinez de Mendaroren ontzidiko
kapitana zen Zumaia ontzia
iru-dikatzen duen zinoparitik ateratako
irudia. Zehatz-mehatz erreproduzituta
ikus ditzakegu trinketeko
masta eta masta nagusiaren osagarri
diren mesana biak, erabat funtzionalak
ja-da, mendean zehar garatuz
joango zen bilakaera prozesuaren
ostean. Brankako gaztelua handitu
egin da, eta dagoeneko erabat txertatuta
dago kroskoaren egituran, txopako
zubia edo alkazarra bezalaxe.
Horrekin guz-tiarekin, badirudi elementu
hauek are sendoago egin nahi
dituztela, garaiko gerra-beharrei
erantzun ahal izateko, inolaz ere.
Ikus dezakegunez, Zumaia ontziak
artilleria dauka ka-relean muntatuta,
eta trapan jarritako lantzak ere bai,
bere armamentuaren zati gisa. Zumaiako zinhitzezko oholean ez da oholak trinkaduran egindako kroskoaren
ohiko erliebea antzematen. Baliteke Zumaia ontzia izatea topeka egindako lehen
ontzietako bat; alabaina, ezin dugu horrelakorik baieztatu, zeren eta teilakatze sistema
horretan egindako lehenagoko ontzien irudikapenetan erliebe hori ez baita beti
agertzen. Dena den, esan behar garai honetan hasi zirela eraikuntza mistoko kroskoak
garatzen: urpeko aldea topeka egina, eta gainaldea teilakatuta. Hauxe dugu
Frantziako Cavalaire-n aurkitutako ontzi-hondarraren kasua. © José Lopez
Txopa lauak
karga-bolumena
handituko du. © José Lopez
XV. mendearen
amaieran, ontziek
bes-te oihal bat jarriko
dute nagusiaren gainean,
eta horrela optimizatu
egingo dute belaeremuaren
banaketa;
berri honi gabia esango diote.
Gabia -edo trapa- zelataria jartzen
zen lekua zen. Hitz hau euskarazko habia
hitzetik dator, eta kontzeptu
mailan bat dator zelatari-postua
izendatzen duen ingelesezko
crow's nest edo bele-habi. © José Lopez
Aparailua aniztu egingo da,
trinketa, mesana eta nagusiaz.
Gainal-deak bolumen handiagoa hartuko
du, edukiera edo karga-ahalmena
han-ditzearen eraginez. © José Lopez