Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gure Itsasontziak > Ontzi nagusiak. XVIII. Mendean
Bertan 23

Ontzi nagusiak. XVIII. Mendean


Ontzi nagusi edo nabioa zen belaontzietan izandako gerraontzirik ahaltsuena. Itsas potentzia baten boterea ontzi nagusi kopuruaren arabera neurtzen zen; ontzi hauek artilleriako bi bateria edukitzen zituzten alboko, eta baita hiru ere kasu batzuetan, eta berak ziren itsasoko bataila handien nondik norakoa markatzen zutenak. Hasiera batean, espainiar Armadako ontzi nagusi hauetako asko euskal ontzioletan eraiki zituzten, nahiz geroago jarduera hau beste kostalde batzuetara aldatuz joango zen. Ontzigintza honetan trebatutako euskal arotz eta ofizial asko kontratatu zituzten penintsulako eta itsasoz bestaldeko errege ontzioletan lan egiteko. Hasiera batean ontzi nagusiak, fragata baino handiagoa bera, egonkortasun arazoak izaten zituen, armamentuaren gainkargaren eraginez. Antonio Gaztañeta mutrikuarrak karenarako sistema berritzaile bat garatuko zuen, eta honi esker ontziaren egonkortasunak nabarmen egingo zuen hobera, lastertasunik galtzeke gainera. Sistema grafiko batean oinarritutako metodo honek kroskoaren aurrealde eta atzealdearen forma zehatz-mehatz finkatzea ahalbidetuko du; izan ere, ordura arte forma hori inprobisazioaren eta ontzigile bakoitzaren esku onaren mendean zegoen.

Iratiko pagadii
z e i d i a ,
Nafarroan.
Ontzietako masteriak or-dura
arte inoiz ikusi gabeko neurriak
hartu zituen, eta basoko zu-haitzik
handienak erabili behar ziren
horretarako. Forma, erresistentzia
eta arintasunagatik izeia
zen mastak egiteko espezierik bilatuena.
Pirinioetan 35 luzerainoko
piezak eskuratzen zituzten,
baina hauek mendietan zehar garraiatzeko
injinerutza lan handiak
egin behar ziren.
Osterantzean, neurri ertaineko
ontzi bat eraikitzeko 2.000 haritz
heldu baino gehiago behar ziren.
Zur eskari masibo honek Europako
eremu handiak soildu zituen.
Iratiko pagadii z e i d i a , Nafarroan. Ontzietako masteriak or-dura arte inoiz ikusi gabeko neurriak hartu zituen, eta basoko zu-haitzik handienak erabili behar ziren horretarako. Forma, erresistentzia eta arintasunagatik izeia zen mastak egiteko espezierik bilatuena. Pirinioetan 35 luzerainoko piezak eskuratzen zituzten, baina hauek mendietan zehar garraiatzeko injinerutza lan handiak egin behar ziren. Osterantzean, neurri ertaineko ontzi bat eraikitzeko 2.000 haritz heldu baino gehiago behar ziren. Zur eskari masibo honek Europako eremu handiak soildu zituen. © José Lopez
XVIII. mendea arte, ontzi nagusietako
lema lema-zurrunaren bidez gobernatzen
zuten; lema-kanarekiko perpendikularrean
jartzen zen makila bat zen, eta lemadunak
berak maneiatzen zuen txopako zubitik.
To-na kopuruaren gorakadak, baina, sistema
horren bidez hain ontzi handiekin
behar bezala nabigatzerik eza ekarri zuen;
horregatik, gobernu-gurpila
asma-tu zuten eta
honek, polea sistema
ba-ten
bidez, arindu
egiten zuen
lemariaren lana.
XVIII. mendea arte, ontzi nagusietako lema lema-zurrunaren bidez gobernatzen zuten; lema-kanarekiko perpendikularrean jartzen zen makila bat zen, eta lemadunak berak maneiatzen zuen txopako zubitik. To-na kopuruaren gorakadak, baina, sistema horren bidez hain ontzi handiekin behar bezala nabigatzerik eza ekarri zuen; horregatik, gobernu-gurpila asma-tu zuten eta honek, polea sistema ba-ten bidez, arindu egiten zuen lemariaren lana. © José Lopez

Fragataren
branka
eta
txopa
aldeko
ikuspegiak.
Fragataren branka eta txopa aldeko ikuspegiak. © José Lopez

Ontzi
nagusia,
txopatik eta
brankatik ikusita.
Ontzi nagusia, txopatik eta brankatik ikusita. © José Lopez

90 kanoiko ontzia.
Gaztañetaren planoa. Arte de fabricar reales.
90 kanoiko ontzia. Gaztañetaren planoa. Arte de fabricar reales. © José Lopez
Ontzi hauek, ur gaineko katedralak,
euskal ontzigintzaren
bilakaerak iritsitako teknologia mailarik
gorentzat hartuak ziren. 90
kanoiko ontzia, 1720koa.
Ontzi hauek, ur gaineko katedralak, euskal ontzigintzaren bilakaerak iritsitako teknologia mailarik gorentzat hartuak ziren. 90 kanoiko ontzia, 1720koa. © José Lopez

Marinelak
eta itsas
infanteria
kontatuta,
maila
ertaineko
lineako
ontzi batek
zazpiehun pertsona
inguru behar
zituen. Hainbeste jende
hornitzeko eta hartzeko,
ezinbestekoa zen lauzpabost
ontzi-gain edukitzea;
horietan egoten ziren, halaber,
ordezko piezak, munizioak,
armamentua, etab.
Espazio eta higiene neurririk
ezaren eraginez,
ontzi hauetako
komandanteen
kezka nagusietako
bat
gaixotasunak
izaten
ziren. Ontzi hau
Nuestra
Señora de la
Asunción
izeneko beste
baten antzekoazen;
azken hau Pasaian
egin zuten 1779an, eta euskal
kostaldean La Guipuzcoana izenaz
ezagutzen zuten.
Caracasko Errege Konpainia
Gipuzkoarrarentzat nagusietan nagusia
zen ontzi hau, baina egin
zuen lehen bidaian
bertan
ingelesek harrapatu,
eta
beren
gerrako
armadan
sartu zuten, Prine William izenaz.
Marinelak eta itsas infanteria kontatuta, maila ertaineko lineako ontzi batek zazpiehun pertsona inguru behar zituen. Hainbeste jende hornitzeko eta hartzeko, ezinbestekoa zen lauzpabost ontzi-gain edukitzea; horietan egoten ziren, halaber, ordezko piezak, munizioak, armamentua, etab. Espazio eta higiene neurririk ezaren eraginez, ontzi hauetako komandanteen kezka nagusietako bat gaixotasunak izaten ziren. Ontzi hau Nuestra Señora de la Asunción izeneko beste baten antzekoazen; azken hau Pasaian egin zuten 1779an, eta euskal kostaldean La Guipuzcoana izenaz ezagutzen zuten. Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrarentzat nagusietan nagusia zen ontzi hau, baina egin zuen lehen bidaian bertan ingelesek harrapatu, eta beren gerrako armadan sartu zuten, Prine William izenaz. © José Lopez
Ontziak gero eta handiago izaten
segitzen dute, ontzi-gain edo b i z k a r
kopuruari dagokionez bereziki;
fragaten kasuan be-zala,
estaia-belak erabat garatuko
dira, eta haize alderako na-bigazioa
nabarmen hobetuko
dute. Lema-gurpila hasiko dira
erabiltzen, ontzia errazago
gobernatzearren.
Ontziak gero eta handiago izaten segitzen dute, ontzi-gain edo b i z k a r kopuruari dagokionez bereziki; fragaten kasuan be-zala, estaia-belak erabat garatuko dira, eta haize alderako na-bigazioa nabarmen hobetuko dute. Lema-gurpila hasiko dira erabiltzen, ontzia errazago gobernatzearren. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net