Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan 23

Txalupa


Txalupa zen itsasbazterreko arrantzarako ontzietan handiena; 13 metro inguru zuen luze. Abendutik martxoa bitartean bisiguaren arrantzarako erabiltzen zuten. Jarduera honetan 20 bat tripulatzailek hartzen zuten parte, eta tretza bidez aritzen ziren. Txaluparen ezaugarriak ez ziren oso garrantzitsuak arrantzaldi honen garapenean. Alabaina, maiatza eta urria bitartean, ontzi bera hegaluzea eta atuna arrantzatzeko erabiltzen zuten, tripulazioa bisigutakoaren erdia baino txikiagoa zela. Arrantza lanetan xaxiango teknika erabiltzen zuten, aparailuak zabalean hedatzen zituztela pertxa edo botabera luzeekin. Aparailuak, bere aldetik, amu bakun edo bikoitza edukitzen zuen, lumaz edo arto-hostoz estalita eta kolorezko oihal edo artile zati batez apainduta, maluta egina alegia, arrain baten itxura ematearren. Amuak bizi-bizi mugitzeko eta atunak- eta engainatzeko beharrezko lastertasuna erraz hartzeko moduan zegoen diseinatuta txalupa.

Txalupak Ondarroako portutik irteten
goizaldean. Darío de Regoyosen lana.
Margolan honetan, txalupak urrunetik
ezagutzearren belak apaintzen
dituzten motiboak ikusten ditugu.
Txalupak Ondarroako portutik irteten goizaldean. Darío de Regoyosen lana. Margolan honetan, txalupak urrunetik ezagutzearren belak apaintzen dituzten motiboak ikusten ditugu. © José Lopez
Bermeoko San Francisco txalupa handia, 1917an argazkiz
jasoa. Arrantzarako belaontzien azken urteak ziren eta, baporeekin
lehiatu beharraz, 16 metro inguru luze hartzera heldu ziren.
Txalupa handi hau XIX. mendearen amaiera aldean sortu ziren
txalupa bizkardun haietakoa da.
Bermeoko San Francisco txalupa handia, 1917an argazkiz jasoa. Arrantzarako belaontzien azken urteak ziren eta, baporeekin lehiatu beharraz, 16 metro inguru luze hartzera heldu ziren. Txalupa handi hau XIX. mendearen amaiera aldean sortu ziren txalupa bizkardun haietakoa da. © José Lopez

Txalupak babesean, Hondarribiko hondar-barra igaro eta gero.
Txalupak babesean, Hondarribiko hondar-barra igaro eta gero. © José Lopez
Brokoa.
Txalupa handia, Mutiozabal
bildumako plano batetik
abiaturik Donibane Lohizuneko
Itsas Begia elkarteak eraikia.
Ontzi mota honen gaitasuna
ageri-agerian geratu zen
Bretainiako Douarnenez eta
Sokoa artean 2006ko udan
egindako nabigazioan, 42 ordu
besterik ez zituen eta behar
izan.
Brokoa. Txalupa handia, Mutiozabal bildumako plano batetik abiaturik Donibane Lohizuneko Itsas Begia elkarteak eraikia. Ontzi mota honen gaitasuna ageri-agerian geratu zen Bretainiako Douarnenez eta Sokoa artean 2006ko udan egindako nabigazioan, 42 ordu besterik ez zituen eta behar izan. © José Lopez

Hegaluzea.
Hegaluzea. © José Lopez
Legatza.
Legatza. © José Lopez

Bisigua.
Bisigua. © José Lopez
Txalupak palka mugikorrak zeuzkaten; hauek
karel gainean jartzen zituzten, belan zihoazela
frankobordoa handiagotu eta ontzian ura sartzea
saihesteko.
Belak apaintzen zituzten bezala, kroskoak ere
pintatu egiten zituzten, betiere identifikatzea
errazten zuten motiboak erabilita. Kasu honetan,
karel az-pian zerrenda apaingarri zuri bat ikus
dezakegu, tartean-tartean laukizuzenak dituela.
Txalupak palka mugikorrak zeuzkaten; hauek karel gainean jartzen zituzten, belan zihoazela frankobordoa handiagotu eta ontzian ura sartzea saihesteko. Belak apaintzen zituzten bezala, kroskoak ere pintatu egiten zituzten, betiere identifikatzea errazten zuten motiboak erabilita. Kasu honetan, karel az-pian zerrenda apaingarri zuri bat ikus dezakegu, tartean-tartean laukizuzenak dituela. © José Lopez

Folingo markesa,
Baionako portuko kapitaina
bera, zeharo interesatu zen
euskal ontzi txikiekin;
hainbat ontzi motari
buruzko azterketak eta
planoak egin zituen.
Marrazki honek zehaztasun
handiz erakusten du
txalupan botaberek duten
kokapena.
Folingo markesa, Baionako portuko kapitaina bera, zeharo interesatu zen euskal ontzi txikiekin; hainbat ontzi motari buruzko azterketak eta planoak egin zituen. Marrazki honek zehaztasun handiz erakusten du txalupan botaberek duten kokapena. © José Lopez

Ontzi-bizkar estankoaren adibidea. Itsas agintaritzak ezarri
zuen txalupak ontzi-bizkar estanko batez hornitzeko
obligazioa, eta hortik aurrera sortu ziren txalupa handiak;
izan ere, txalupa irekiekin
sarri gertatzen ziren
hondoratzeak.
Ontzi-bizkar estankoaren adibidea. Itsas agintaritzak ezarri zuen txalupak ontzi-bizkar estanko batez hornitzeko obligazioa, eta hortik aurrera sortu ziren txalupa handiak; izan ere, txalupa irekiekin sarri gertatzen ziren hondoratzeak. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net