Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gure Itsasontziak > Erromatarren presentzia
Bertan 23

Erromatarren presentzia

Irunen, antzinako Oiasson, portu erromatar garrantzitsua aurkitu izanak zabaldu egin du euskal itsas historiaren esparrua. Datu guztien arabera, Oiassoko kokalekuaren fundazioaren oinarrian lekuaren izaera estrategikoa eta inguruko mea-hobiak zeuden; puntu honetan bada pasagune natural bat, Pirinioetako mendikatea kostaldetik igaro ahal izateko, eta inguruotan erromatarren mea-ustiategietako kilometro asko aurkitu ahal izan da; ustiategi ho-rietan, izan ere, zilarra, kobrea eta burdina ateratzen zuten. Erromatar kolonizazioaren lehen datuak K.a. I. mendearen amaierakoak dira. Horietatik aurrera hazkunde dinamikoa izan zen, eta flavioar epetik aurrera, eta batez ere gure Aroko I. mendearen amaiera aldean, bere une gorenera iritsiko zen. Loraldi hau oso estu lotzen zaio eskualde mailan garrantzitsua zen portu bateko kaiak, ontzitegiak, morruak eta biltegiak eraikitzeko lanari. Portu honek oso jarduera handia izango zuen, K.o. II. mendearen amaiera arte behintzat. Oiassoko portua inperioaren itsas antolamenduaren barnean zegoen, Burdigalako (Bordele) eta Portus Victoriae Iuliobrigensiumeko (Santander) portuetatik tarte berdinera, Bizkaiko Golkoaren ardatz berean.

Portua.
Zaila da portu garrantzitsu bat ontzirik zein ontziolarik gabe irudikatzea. Zalantzarik gabe, hiriaren fundatzaileek bere eraikitzaile gremioekin iritsiko ziren, eta tartean izango ziren, noski, arotz-maisu ontzigileak; Nantesen gertatu bezala alegia, Julio Zesarren aginduz mediterranear motako erromatar galerak ekidatu zituztenean gaur egun bretoitzat ezagutzen ditugun kostaldeetako Venetoen kontra borrokatzeko. Pentsatzekoa da, inolaz ere, Oiassok ezinbestez eduki behar zituen ontzioletan bertako langileak aritzen zirela, eta bertakoak zirela, halaber, ontzietako tripulatzaileak. © José Lopez

Kroskoak oholak teilakatzeko sistema.
Baliteke kroskoak oholak teilakatzeko sistemaz eraikitze horren sorburua kanoa monoxiloei lotuta egotea. Kanoa hauek, enborraren neurria muga zutela, alboetan gainjarritako oholez garatu ahal izan ziren. Eta teknika honek, teknologiari begiratuta, bat ez badator ere ziri sistemarekin, honekin partekatzen du kroskoa forrutik hasita egiteko kontzeptua. Kontzeptu antzekotasun honek ekarriko zuen, agian, gure kostaldean teilakatze sistemaz erromatar erako ontziak egitea. © José Lopez

Erromatarren
eraikuntza teknikak
Atlantiko
aldeko teilakatze sistemarantz
izan omen zuen
bilakaera
erakusten
duen eskema.
Erromatarren eraikuntza teknikak Atlantiko aldeko teilakatze sistemarantz izan omen zuen bilakaera erakusten duen eskema. E r r om a t a r ontzietako ohol l o d i a k dagoeneko m u n t a t u t a daudenei lotzen zaizkie, aurretiazko armazoirik izateke ordea sostengu, eta kroskoa oholak gehitu ahala osatzen da. Hauek el-karri lotzeko, ertzetan zehar banatutako arteketan sartututako mihiak erabiltzen dira. Arotzeriako lan zehatza behar da, azkenean egiturako barne piezez sendotuko den mihiztadura akasgabea kortzeko. © José Lopez
Portu-bilbearen aztarnak
Oiassoko erromatar portuan.
Portu-bilbearen aztarnak Oiassoko erromatar portuan. © José Lopez

Oiassoko erromatar portuan aurkitutako
mazoa.
Oiassoko erromatar portuan aurkitutako mazoa, Londres eta Ostian aurkitutako beste pieza batzuekiko antza dela eta ontzigintzako zereginei lotua. © José Lopez
Arkeolan-en lantaldeak 2008an Oiartzungo Arditurriko meategi
handian (Arditurri 20) egindako arkeologi indusketetan.
Arkeolan-en lantaldeak 2008an Oiartzungo Arditurriko meategi handian (Arditurri 20) egindako arkeologi indusketetan, erromatarrek egindako lanen lekukotasun handiak atera dira argitara. Zainetik zilar-meak ateratzeko lanak nabarmentzen dira. Meazuloak zabaltzeko torrefakzio sistema erabili zuten, hau da, egur kopuru handiak erretzen zituzten haitzezko pareten ondoan, beroaren indarrez bigunxeago zeudelarik errazago erauzi ahal izateko. Erromatar meatzariek olio-lanparak, luzernak, erabili zituzten lurpeko lanak argitzeko; buztinezkoak zirenez, puskatu egiten ziren sarritan, eta zatiak meategi barnean geratzen ziren. Irudian ikusten dugunak popa garaiko arraunontzi bat erakusten digu. Branka zatia desagertu egin da, eta berarekin batera joan dira gerraontzia ote zen zehaztea ahalbidetuko ziguten aztarnak. Erromatar armadako ontziek metalezko ontzi-mutur bat zeramaten, rostrum izenekoa bera, eta etsaiei oldartzeko erabiltzen zuten. (Mertxe Urteaga). © José Lopez

Mendebaldeko inperioaren
Atlantiko aldeko testuingurua.
Mendebaldeko inperioaren Atlantiko aldeko testuingurua. Honetan hainbat erromatar portu zegoen, hala nola Portus Victoriae Iuliobrigensium (Santander), Oiasso (Irun), Burdigala (Bordele), Gesoriacum (Boulogne-sur-mer), Atlantikoko erromatar ontzidiaren basea berau, Condevicnum edo Portus Namnetum (Nantes) eta Londinium (Londres). © José Lopez
E r r o m a t a r r e n
merkantzia-ontzia
E r r o m a t a r r e n merkantzia-ontzia. Oso garrantzi han-diko kontua da sorburua Mediterraneoan zuten erromatar ontziak Biz-kaiko Golkoaren ezaugarrietara behar bezala egokitzea; prozesu honek ontzi tipologia berri bat ekarriko zuen, seguruenik. Erromatarrek gure kostaldean aurkitu zituzten nabigaziorako baldintzak ez ziren berak ohituta zeudenak, esate baterako marea-erregimena, Atlantikoko olatuak, barrak izatea edota haize nagusiak, besteak beste. Osterantzean, eraikuntzarako materialak eta eskulanerako teknikak ere desberdinak ziren, eta horien guztien ildotik, azkenean, ontzigintzaren tekniken bilakaeraren hasiera ekarriko zuen sinbiosia etorriko zen. © José Lopez

Ontzi hauek testuinguru atlantikoan,
Ingalaterrako Tamesis ibaian,
egindako indusketetan
aurkituen berreraikuntzak
dira.
Ontzi hauek testuinguru atlantikoan, Ingalaterrako Tamesis ibaian, egindako indusketetan aurkituen berreraikuntzak dira. © José Lopez
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net