Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena

Bertan > Gure Itsasontziak > Ontzi motak
Bertan 23

Ontzi motak

Eskura ditugun dokumentazio iturriak azterturik, ondoriozta dezakegu ezen euskal ontzi txikiek morfologia eta aparailu bera partekatzen dutela, garaian garaikoa betiere; desberdintasun bakarrak neurria eta, maila batean, proportzioak dira. Arrantzarako teknikak ziren ontzien neu- rria ezartzen zutenak; h a u e k , hala, tosta kopu-ruaren ar a b e ra bereizten ziren. Tosta arteko espazioa berdina zen beti. Txalupa handiak esate-rako, atunetan edo hega-luzetan erabiltzen zenak a-legia, hamar-hamaika tosta zeuzkan; kaleruak, zortzibederatzi; potinak, sei-zazpi; txikienak, batelak alegia, lau. Patroi honixe jarraitu zaio, oro har, mendeetan zehar; hala, esan de-zakegu ontziaren neurriaren eta zegozkion jardueren arabera, lau multzo osatzen zirela.

Arraunak. Arraun bidezko propultsioa izan da euskal ontzi txikien diseinuaren oinarria. Ontzi hauek ahalik eta arraunlari kopururik handiena hartzeko zeuden eginda, eskuarki. Eta arraunak pago egurrez egiten zituzten, nahiz batzuetan lizarra erabiltzen zuten horretarako.

Arraunak. Arraun bidezko propultsioa izan da euskal ontzi txikien diseinuaren oinarria. Ontzi hauek
ahalik eta arraunlari kopururik handiena hartzeko zeuden eginda, eskuarki.
Eta arraunak pago egurrez egiten zituzten, nahiz batzuetan lizarra erabiltzen zuten horretarako.
© José Lopez

Lemak. Euskal ontzi txikietako lema desmuntagarria izaten da, eta bakar-bakarrik bela bidezko nabigazioan zehar erabiltzen da. Ontzia gidatzeaz gain, lemak jito-plano eginkizuna ere betetzen du, jitoa saihestuko lukeen gila sakonik ezaren arazoa arindu alegia; horregatik, lemak hartzen duen sakonera ontziaren beraren zingoa baino handiagoa izaten da.
Lemak.
Euskal ontzi txikietako lema desmuntagarria izaten da, eta bakar-bakarrik bela
bidezko nabigazioan zehar erabiltzen da. Ontzia gidatzeaz gain, lemak jito-plano
eginkizuna ere betetzen du, jitoa saihestuko lukeen gila sakonik ezaren arazoa
arindu alegia; horregatik, lemak hartzen duen sakonera ontziaren beraren zingoa
baino handiagoa izaten da.

Aurtzak. Haize alderantz nabigatzean, baliteke lema behar besteko albo-plano ez izatea jitoa saihesteko. Ontzi hauetan, urpeko alde txikikoak baitira, aurtza edo aurtzol bat jartzen zuten ontziaren kanpoaldean, haizebeko saihetsean, eta horrela jitoa murriztea lortzen zuten.
Aurtzak. Haize alderantz nabigatzean, baliteke
lema behar besteko albo-plano ez izatea
jitoa saihesteko. Ontzi hauetan, urpeko alde txikikoak
baitira, aurtza edo aurtzol bat jartzen
zuten ontziaren kanpoaldean, haizebeko saihetsean,
eta horrela jitoa murriztea lortzen zuten
© José Lopez
Aurtzak. Haize alderantz nabigatzean, baliteke
lema behar besteko albo-plano ez izatea
jitoa saihesteko. Ontzi hauetan, urpeko alde txikikoak
baitira, aurtza edo aurtzol bat jartzen
zuten ontziaren kanpoaldean, haizebeko saihetsean,
eta horrela jitoa murriztea lortzen zuten.
© José Lopez

Trainerua. Trainerua ezin da euskal arrantza-ontzien ohiko sailkapenean sartu. Hamabi bat metro zituen luze,
eta eskuarki bederatzi tosta izaten zituen. Proportzioetan eta profilean besteen desberdina zen. Sardina inguraketasareaz
harrapatzeko sortu zen, zeren eta horretan sardinetan erabili ohi zena baino ontzi bizkorragoa eta maniobratzeko
ahalmen handiagokoa behar zen. Ontzi mota honen arrakastak ekarriko zuen gure kostaldeko kontserba-industriaren
garapena.
Trainerua. Trainerua ezin da euskal arrantza-ontzien ohiko sailkapenean sartu. Hamabi bat metro zituen luze, eta eskuarki bederatzi tosta izaten zituen. Proportzioetan eta profilean besteen desberdina zen. Sardina inguraketasareaz harrapatzeko sortu zen, zeren eta horretan sardinetan erabili ohi zena baino ontzi bizkorragoa eta maniobratzeko ahalmen handiagokoa behar zen. Ontzi mota honen arrakastak ekarriko zuen gure kostaldeko kontserba-industriaren garapena. © José Lopez
Berga hereneko oihalak eta
ontzi-gain estankoa dituen txalupa
baten modeloa.
Berga hereneko oihalak eta ontzi-gain estankoa dituen txalupa baten modeloa. © José Lopez

Potina.
Zortzi bat metro luze eta sei-zazpi tosta.
Sardinetan erabiltzen zen kostaldetik
hurbil, sare zuzenekin. Beste txalupa
motek bezala, zegokion espezialitatean
jarduteaz gain noizean
behin beste arrantza mota batzuetan
aritzen zen.
Potina. Zortzi bat metro luze eta sei-zazpi tosta. Sardinetan erabiltzen zen kostaldetik hurbil, sare zuzenekin. Beste txalupa motek bezala, zegokion espezialitatean jarduteaz gain noizean behin beste arrantza mota batzuetan aritzen zen. © José Lopez

Kalerua.
Hamar bat metro luze eta zortzi-bederatzi
tosta. Zeuzkan neurriekin oso egokia
zen plataforma kontinentalaren ertzean
kokatutako kaletaraino joateko,
hots, kostaldetik hainbat
miliatara urruntzeko.
Urte-sasoiaren arabera
legatzetan, bisigutan
eta, lantzean behin,
hegaluzetan ibiltzen
zen. Kalerua, ostean,
ontziak atoian eramateko
erabiltzen zen txalupa
mota zen.
Kalerua. Hamar bat metro luze eta zortzi-bederatzi tosta. Zeuzkan neurriekin oso egokia zen plataforma kontinentalaren ertzean kokatutako kaletaraino joateko, hots, kostaldetik hainbat miliatara urruntzeko. Urte-sasoiaren arabera legatzetan, bisigutan eta, lantzean behin, hegaluzetan ibiltzen zen. Kalerua, ostean, ontziak atoian eramateko erabiltzen zen txalupa mota zen. © José Lopez
Txalupa.
Hamahiru bat metro luze eta hamar-hamaika tosta. Honen jarduera nagusia uda partean atunetan aritzea zen, eta
eginkizun honetan Bizkaiko Golkoan barrena ibiltzen ziren, bela indarrez, batetik bestera, sarda bila. Sarritan kostaldetik
urrun jotzen zuten, eta egunetan egon zitezkeen itsasoan, batere erosotasunik gabe. Eta Asturias edo
Kantabria aldeko portuetara ere joan ohi ziren, arraina saltzen zuten eta horietan.
Txalupa. Hamahiru bat metro luze eta hamar-hamaika tosta. Honen jarduera nagusia uda partean atunetan aritzea zen, eta eginkizun honetan Bizkaiko Golkoan barrena ibiltzen ziren, bela indarrez, batetik bestera, sarda bila. Sarritan kostaldetik urrun jotzen zuten, eta egunetan egon zitezkeen itsasoan, batere erosotasunik gabe. Eta Asturias edo Kantabria aldeko portuetara ere joan ohi ziren, arraina saltzen zuten eta horietan. © José Lopez

Batela
Bost bat metro luze eta lau tostakoa. Ontzi
txiki hau kostaldeko arrantzan erabiltzen
zuten, estuario eta badietan. Itsasadarretan
pertsonak batetik bestera igarotzeko ere
erabiltzen zuten, zubirik ez zenean.
Batela Bost bat metro luze eta lau tostakoa. Ontzi txiki hau kostaldeko arrantzan erabiltzen zuten, estuario eta badietan. Itsasadarretan pertsonak batetik bestera igarotzeko ere erabiltzen zuten, zubirik ez zenean. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net