Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gure Itsasontziak > Altzairuzko kroskoak
Bertan 23

Altzairuzko kroskoak


Ibaizabaleko ontzioletan altzairuzko ontzien eraikuntza XIX. mendearen amaieran hasi zen garatzen. Industriaren arlo hau gaur egun arte garatuz joan da, eta merkantzia-ontzi handien eraikuntzan espezializatu da. XX. mendearen bigarren hamarkadaren amaieran, Gipuzkoako ontziola batzuk altzairuzko kroskoak egiten hasi ziren Zumaian eta Pasaian, batez ere arrantzaontzi flota hornitzera begira. Lurrunmakinen konponketa eta instalazioan ari ziren lantegi txiki askok bereganatutako eskarmentua erabakigarria gertatu zen altzairuzko ontziak eraikitzeko erronkari ekiteko unean. Gerra zibila arte, altzairuzko eraikuntza zurezkoarekin batera izan zen; gerra ostean gertatutako lehengai eskasiak, baina, arrantza-ontziak berriro zurez eraikitzen hastea eragin zuen. Gipuzkoan, Pasaia eta Zumaiako ontziolek gaur egun arte jarraitu dute altzairuzko ontziak egiten eta konpontzen, nahiz beti gainean izan duten sektore honen zailtasunen zama.

Bakailao-ontzi bera
Gipuzkoa bou artillatu
gisa jada.
Bakailao-ontzi bera Gipuzkoa bou artillatu gisa jada. © José Lopez
Mistral bakailao-ontzia, Pasaiako
Pysbe enpresarena, 1929an egina.
Bakailao-ontzi bera, bou gisa erabilia;
artillatu egin zuten, eta
Euzkadiko Gudontzidiaren
zerbitzuan aritu zen gerra
zibilean, Gipuzkoa
izenaz horretan.
Mistral bakailao-ontzia, Pasaiako Pysbe enpresarena, 1929an egina. Bakailao-ontzi bera, bou gisa erabilia; artillatu egin zuten, eta Euzkadiko Gudontzidiaren zerbitzuan aritu zen gerra zibilean, Gipuzkoa izenaz horretan. © José Lopez

Lolita Artaza merkantzia-ontzia,
XIX. mendearen amaieran Ingalaterran
egina eta Pasaiako Naviera
Artaza-k erosia.
Lolita Artaza merkantzia-ontzia, XIX. mendearen amaieran Ingalaterran egina eta Pasaiako Naviera Artaza-k erosia. © José Lopez
Soldadura.
Metalezko bi pieza fusio bidez
lotzea da soldadura.
Euskal ontzi-mekanikako lantegietan
soldadura erabiltzen
zuten jada 20ko urteetan,
baina teknika honek denbora
behar zuen orokor bihurtzeko;
izan ere, hurrengo
hamarkadetan zehar joango
ziren gainditzen prozedura honen
zailtasun teknikoak. XX. mendearen
er-dialderako, soldadurak
tokia erabat janda zion errematxatze
tek-nikari; isila
izateaz gain, teknika
hau bizkorragoa eta
merkeagoa da, eta
errematxe bidezkoa
baino lotura arinagoa
egiten du.
Soldadura. Metalezko bi pieza fusio bidez lotzea da soldadura. Euskal ontzi-mekanikako lantegietan soldadura erabiltzen zuten jada 20ko urteetan, baina teknika honek denbora behar zuen orokor bihurtzeko; izan ere, hurrengo hamarkadetan zehar joango ziren gainditzen prozedura honen zailtasun teknikoak. XX. mendearen er-dialderako, soldadurak tokia erabat janda zion errematxatze tek-nikari; isila izateaz gain, teknika hau bizkorragoa eta merkeagoa da, eta errematxe bidezkoa baino lotura arinagoa egiten du. © José Lopez

Hasieran, altzairuzko ontziak egiteko altzairuzko xaflak teilakatu egiten zituzten,
eta ondoren hauek errematxe bidez lotzen. Errematxe bat metalezko berno bat
da, eta lotu beharreko piezetan aurrez egindako zuloetan gori dagoela txertatzen
da. Geroago, langile batek errematxe-buruaren aldetik presioa egiten duen bitartean, beste aldean ari
denak beste muturra zabaltzen du. Errematxea, hozten denean, uzkurtu eta xaflak are estuago hartzen
ditu. Hasieran errematxeak eskuz moldatzen zituzten, mazoak erabilita. Geroago mailu kolpekari hidraulikoak,
pneumatikoak edo lurrunezkoak erabiltzen zituzten. Jarduera honen ezaugarri nagusia
sortzen zuen zarata handia zen, ezen entzumen arazoak
eragiten zizkien langileei berei, eta hainbat eragozpen
inguruan bizi zirenei.
Hasieran, altzairuzko ontziak egiteko altzairuzko xaflak teilakatu egiten zituzten, eta ondoren hauek errematxe bidez lotzen. Errematxe bat metalezko berno bat da, eta lotu beharreko piezetan aurrez egindako zuloetan gori dagoela txertatzen da. Geroago, langile batek errematxe-buruaren aldetik presioa egiten duen bitartean, beste aldean ari denak beste muturra zabaltzen du. Errematxea, hozten denean, uzkurtu eta xaflak are estuago hartzen ditu. Hasieran errematxeak eskuz moldatzen zituzten, mazoak erabilita. Geroago mailu kolpekari hidraulikoak, pneumatikoak edo lurrunezkoak erabiltzen zituzten. Jarduera honen ezaugarri nagusia sortzen zuen zarata handia zen, ezen entzumen arazoak eragiten zizkien langileei berei, eta hainbat eragozpen inguruan bizi zirenei. © José Lopez
Jaizkibel draga. Altzairuzko lehen
ontziak errematxatze teknikaren bidez
eraiki zituzten, teknika hau, aurretik
ere, oso erabilia zen eta lurrun-makinak
eraikitzeko. Jaizkibel draga, Bilboko
Euskalduna ontziolan 1933an egina,
Kultur Intereseko Ondasun deklaratu
zuen Eusko Jaurlaritzaren Ondare
Batzordeak, Monumentu kategoriaz,
1992an. Euskal Herrian errematxe bidez
egindakoen artean Gipuzkoan geratzen
den bakarra da.
Pasaiako portua dragatzeko
lanetan
jardun zuen
1984 arte.
Jaizkibel draga. Altzairuzko lehen ontziak errematxatze teknikaren bidez eraiki zituzten, teknika hau, aurretik ere, oso erabilia zen eta lurrun-makinak eraikitzeko. Jaizkibel draga, Bilboko Euskalduna ontziolan 1933an egina, Kultur Intereseko Ondasun deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzaren Ondare Batzordeak, Monumentu kategoriaz, 1992an. Euskal Herrian errematxe bidez egindakoen artean Gipuzkoan geratzen den bakarra da. Pasaiako portua dragatzeko lanetan jardun zuen 1984 arte. © José Lopez

Rezola baporea, Añorgako zementu-
enpresaren karga-ontzia. 50eko urteetan,
Donostiako portuan atrakatuta ikus
zitekeen.
Rezola baporea, Añorgako zementu- enpresaren karga-ontzia. 50eko urteetan, Donostiako portuan atrakatuta ikus zitekeen. © José Lopez
Jaizkibel draga. Altzairuzko lehen
ontziak errematxatze teknikaren bidez
eraiki zituzten, teknika hau, aurretik
ere, oso erabilia zen eta lurrun-makinak
eraikitzeko. Jaizkibel draga, Bilboko
Euskalduna ontziolan 1933an egina,
Kultur Intereseko Ondasun deklaratu
zuen Eusko Jaurlaritzaren Ondare
Batzordeak, Monumentu kategoriaz,
1992an. Euskal Herrian errematxe bidez
egindakoen artean Gipuzkoan geratzen
den bakarra da.
Pasaiako portua dragatzeko
lanetan
jardun zuen
1984 arte.
Jaizkibel draga. Altzairuzko lehen ontziak errematxatze teknikaren bidez eraiki zituzten, teknika hau, aurretik ere, oso erabilia zen eta lurrun-makinak eraikitzeko. Jaizkibel draga, Bilboko Euskalduna ontziolan 1933an egina, Kultur Intereseko Ondasun deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzaren Ondare Batzordeak, Monumentu kategoriaz, 1992an. Euskal Herrian errematxe bidez egindakoen artean Gipuzkoan geratzen den bakarra da. Pasaiako portua dragatzeko lanetan jardun zuen 1984 arte. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net