Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan 23

Trainerua


Trainerua bat-batean agertzeak bat egingo du Utrechteko Itunaren ondorioz gertatutako gatzunetako bakailao eskasiarekin. Egoera horrek piztu egin zuen itsasbazterreko arrantzaleen sormena, mantenu alternatibo gisa sardina gehiago harrapatzera begira. Duhamel du Monceauren arabera, Hondarribiko arrantzale batek asmatu zuen inguraketa-sarea XVIII. mendearen lehen erdialdean, eta baita sare mota hori erabiltzeko behar zen traineru bizkor eta maniobragarritasun handikoa ere. Trainerua ontzi arina zen, hamabi arraunlarik bizkor propultsatua eta arku-ebakidura txiki-txikiko gila batez hornitua. Forma horri esker, oso ziaboga itxiak egin zitzakeen, xerku esaten zioten ingu- raketa- sare bat ababorreko aldetik largatzeko. Sare hau, izenak berak dioen bezala, arraina inguratzeko diseinatu zuten, eta txiki samarra zen gainera, hain zuzen maniobrak arrantzarako teknika berriak eskatzen zuen bizkortasunez egin ahal izateko.

Traineru hitza berandu
agertu zen, hemeretzigarren
mendearen bigarren
erdialdean; ordura
arte, izen orokorragoak
ematen zizkioten,
ha-la nola txalupa
edo manjuera.
Traineru hitza berandu agertu zen, hemeretzigarren mendearen bigarren erdialdean; ordura arte, izen orokorragoak ematen zizkioten, ha-la nola txalupa edo manjuera. © José Lopez
Baliteke inguraketa-sarea eta trainerua txingan eta uarikan inspiratuta egotea. Txinga Bidasoaren
estuarioko sare mota bat zen, nahiz Pasaian ere erabili izan den. Oso-oso antzinakoa omen da, eta berak
eman du, gainera, Txingudi toponimoa (txinga lekua), Bidasoaren estuarioko badiaren izena alegia. Sare honekin arrantzuan jarduteko, hondartzatik zabaldu egiten zuten, sei bat metroko uarika edo ubarika
izeneko ontzi batez, eta zirkuluerdi bat egiten zuten, tarteko espazioan zeuden arrainak erdian
harrapatzeko. Azkenean, txingaren mutur bietatik tira egiten zuten hondartzatik, sarea eta arraina jasotzeko.
Arrantza-aparailua hondartzan largatzen zuten, itsasbeheran edo marea erdian, egunsentian
eskuarki, korrokoia eta, neurri txikiagoan, mihi-arraina eta beste arrain batzuk arrantzatzeko.
Baliteke inguraketa-sarea eta trainerua txingan eta uarikan inspiratuta egotea. Txinga Bidasoaren estuarioko sare mota bat zen, nahiz Pasaian ere erabili izan den. Oso-oso antzinakoa omen da, eta berak eman du, gainera, Txingudi toponimoa (txinga lekua), Bidasoaren estuarioko badiaren izena alegia. Sare honekin arrantzuan jarduteko, hondartzatik zabaldu egiten zuten, sei bat metroko uarika edo ubarika izeneko ontzi batez, eta zirkuluerdi bat egiten zuten, tarteko espazioan zeuden arrainak erdian harrapatzeko. Azkenean, txingaren mutur bietatik tira egiten zuten hondartzatik, sarea eta arraina jasotzeko. Arrantza-aparailua hondartzan largatzen zuten, itsasbeheran edo marea erdian, egunsentian eskuarki, korrokoia eta, neurri txikiagoan, mihi-arraina eta beste arrain batzuk arrantzatzeko. © José Lopez

Inguraketa sistemak irauli egin zuen gure kostaldeko
ekonomia. Harrapatzen zituzten arrain kopuruak hain
egin zuelarik gora, arrain gazituaren
industria garatu zen. Xerku
arrantzaren arrakasta sekulakoa
izan zen, eta mundu osora
zabaldu zen berehala. Ontziak
motorrez hornitzeak, honek potentzia
handiagoa eman die, sarearen
rria pixkanaka handitzen joatea ekarri du.
Inguraketa sistemak irauli egin zuen gure kostaldeko ekonomia. Harrapatzen zituzten arrain kopuruak hain egin zuelarik gora, arrain gazituaren industria garatu zen. Xerku arrantzaren arrakasta sekulakoa izan zen, eta mundu osora zabaldu zen berehala. Ontziak motorrez hornitzeak, honek potentzia handiagoa eman die, sarearen rria pixkanaka handitzen joatea ekarri du. © José Lopez

Traineruetako belak
mugitzeko erabiltzen zituzten
bakarrik, arrantza-jarduera bera arraunez.
Traineruetako belak mugitzeko erabiltzen zituzten bakarrik, arrantza-jarduera bera arraunez. © José Lopez

Sarritan, kaioek eta
beste itsas hegazti batzuek
erakusten zuten non
zeuden sardina-sardak.
Talaiariek horiei
esker ikusten zuten
arraina non zen, eta
arrantzaleei adierazten zieten hurrena.
Sarritan, kaioek eta beste itsas hegazti batzuek erakusten zuten non zeuden sardina-sardak. Talaiariek horiei esker ikusten zuten arraina non zen, eta arrantzaleei adierazten zieten hurrena. © José Lopez
Traineru baten
forma-planoa.
Traineru baten forma-planoa. © José Lopez

“Ameriketatik”, XIX. mendearen
bigarren erdialdeko traineru baten
kopia, Mutiozabalen plano batetik abiatuta
egina. Autoreak eraiki zuen 1998an
Rocklandeko (Maine, Estatu Batuak) The
Apprenticeshop ontzigintza eskolan. Amerikar kontinenteko
euskal diasporak finantzatu zuen, ondoren Euskal
Herriari oparitzeko. Harrez gero,
“Ameriketatik” honek ordezkatu du
euskal itsas ondarea nazioarte
mailako ekitaldi ugaritan.
“Ameriketatik”, XIX. mendearen bigarren erdialdeko traineru baten kopia, Mutiozabalen plano batetik abiatuta egina. Autoreak eraiki zuen 1998an Rocklandeko (Maine, Estatu Batuak) The Apprenticeshop ontzigintza eskolan. Amerikar kontinenteko euskal diasporak finantzatu zuen, ondoren Euskal Herriari oparitzeko. Harrez gero, “Ameriketatik” honek ordezkatu du euskal itsas ondarea nazioarte mailako ekitaldi ugaritan. © José Lopez

Sardinak
Sardinak. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net