Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gure Itsasontziak > Ontzi primitiboak
Bertan 23

Ontzi primitiboak

Duela 11.500 bat urte arte, izotz geruza iraunkor batek estaltzen zuen europar kontinentearen zati handi bat. Guk ezagutzen dugun Bizkaiko Golkoa izotz geruza horretatik libre zegoen, eta Ozeano Atlantiko hotz horren kostaldean populatze prozesu garrantzitsua garatu zen. Giro honetan garatu ziren ontzi primitiboak. Egitura edo armazoia adar, hezur eta adarrez egiten zieten, eta gero guztia larruz forratzen zuten. Avieno eta Estrabonek aipatu zituzten jada horrelako ontziak, eta horien erregistroa Eskoziatik Euskal Herriraino, eta Galiziako Fisterraraino iristen da. Oraindik ere, zirkulu polar artikoko biztanleek mota honetako ontziak erabiltzen dituzte, material eskasiaren eraginez, eta kayak, umiak edo baidarka esaten diete; baina, bitxia bada ere, gugandik hurbilagoko Irlandan ere bizirik diraute curragh izeneko ontziek.

Glaziazioa Atlantikoan
Glaziazioa Atlantikoan. Inupiat talde bat, larruzko ontzian, izotz bankuen artetik igarotzen BBC telebista-katerako film baterako. Dokumental honek Bradley eta Stanford doktoreen (Washingtongo Smithsonian Institutua) teoria azaltzen du; teoria hau bere bidea egiten ari da zientzialarien artean, eta Solutre aldiko Soluzio gisa da ezaguna. Honen arabera, duela 17.000 urte europar talde batzuk iritsi ziren Ipar Amerikara Bizkaiko Golkotik, eta han modu iraunkor batez finkatu ziren. © José Lopez
K.a. I. mendeko urrezko bitxia
K.a. I. mendeko urrezko bitxi hau Irlandako Broighter-en aurkitu zuten, eta herrialde horretako Museo Nazionalean dago. Larruzko ontzi bat irudikatzen du. Tipologia hau bat dator Antzinateko hainbat kronikagilek gure inguruko ontziei buruz idatzi zituzten deskripzioekin. © José Lopez

Partholon-en elezaharra.
"1136ko urtean, Geoffrey Monmouth
galestar monjeak latinez idatzi zituen bere
Historia Regum Britanniae izeneko obraren azken
orriak. Monmouthek kontatzen duenez, Kristo
aurreko 1484ko urtean gizon eta emakumez beteriko
hogeita hamar ontziz osatu euskal espedizio
bat,
Partholon zuen buru, harrapatu zuen
Orkada
uharteetan Gurguntius britainiar erregeak.
Partholonek aditzera eman zion
denak Basclense-ak zirela, bere
lurretatik kanporatuak, eta
urte eta erdi zeramatela
itsasoan, finkatu ahal
izateko toki baten bila.
Gurguntiusek, Bakezalea izenez ezaguna bera, Irlandako uhartea eskaini zien, jederik ez baitzen bizi artean uhartean. Han finaktu ziren, eta bere ondorengoak Irlandan bizi dira harrezkero.
Partholon-en elezaharra. "1136ko urtean, Geoffrey Monmouth galestar monjeak latinez idatzi zituen bere Historia Regum Britanniae izeneko obraren azken orriak. Monmouthek kontatzen duenez, Kristo aurreko 1484ko urtean gizon eta emakumez beteriko hogeita hamar ontziz osatu euskal espedizio bat, Partholon zuen buru, harrapatu zuen Orkada uharteetan Gurguntius britainiar erregeak. Partholonek aditzera eman zion denak Basclense-ak zirela, bere lurretatik kanporatuak, eta urte eta erdi zeramatela itsasoan, finkatu ahal izateko toki baten bila. Gurguntiusek, Bakezalea izenez ezaguna bera, Irlandako uhartea eskaini zien, jederik ez baitzen bizi artean uhartean. Han finaktu ziren, eta bere ondorengoak Irlandan bizi dira harrezkero. © José Lopez
Curragh, gaur egungo ontzia
Curragh, gaur egungo ontzia (postala 50eko urteetakoa da), Irlandako kostaldean arrantzaleek erabilia. Han oso ohikoak dira, eta oraindik ere eskulanez egiten den kostaldeko arrantzarako erabiltzen dituzte, eta estropadetarako halaber. Larruaren ordez lona bikeztatua erabiltzen ari da egun, baina ez zaizkio ontziari bere egitura bakuna zein itxura aldatu. © José Lopez

2001ean, Albaola elkarteko
kideek ontzi hipotetiko esperimental
bat eraiki zuten
2001ean, Albaola elkarteko kideek ontzi hipotetiko esperimental bat eraiki zuten, larruz estalitako zurezko armazoi batez. Kostalde atlantikoan zeharreko nabigazioa egin zuten, Pasaiatik Vigoraino, eta horretan egiaztatu ahal izan zuten Antzinatean horrelako ontziak egiteko erabiltzen zituzten materialak zeharo egokiak zirela. © José Lopez
Azken glaziazioa espaziotik
Azken glaziazioa espaziotik. Berreraikuntza honetan ongi antzematen da europar kontinentearen zati handi bat estaltzen zuen izotza; Ozeano Atlantikoaren masa izotzik gabe zegoen, Europatik Ipar Amerikaraino, eta ur eremua gaur egungoa baino askoz txikiagoa zen. © José Lopez

Saint Efflam, Colmcille
eta Brendan monje zeltak
izan ziren, eta Erdi
Aroaren hasieran
kristautasuna predikatu
zu-ten, Atlantikoko kostaldean
zehar larruzko
ontzietan nabigatuta. "De
Nabi-gatio" taldearen ontzi
bretoi honen izena Sant
Efflam da, talde honek interpretatu
egiten baitu
monje haiek bere bidaietan erabiltzen zuten ontzi mota. Hemen Bizkaiko Golkoan ageri zaigu, Eskoziatik Galiziarainoko nabigazio batean zehar.
Saint Efflam, Colmcille eta Brendan monje zeltak izan ziren, eta Erdi Aroaren hasieran kristautasuna predikatu zu-ten, Atlantikoko kostaldean zehar larruzko ontzietan nabigatuta. "De Nabi-gatio" taldearen ontzi bretoi honen izena Sant Efflam da, talde honek interpretatu egiten baitu monje haiek bere bidaietan erabiltzen zuten ontzi mota. Hemen Bizkaiko Golkoan ageri zaigu, Eskoziatik Galiziarainoko nabigazio batean zehar. © José Lopez
Robert
Dudley-ren 1647ko
mapa bateko legenda,
Del'Arcano del Mare obrarakoa.
Robert Dudley-ren 1647ko mapa bateko legenda, Del'Arcano del Mare obrarakoa. © José Lopez

Bizkaiko Golkoaren ezaugarrietako bat itsaso zakarra izan da.
Bizkaiko Golkoaren ezaugarrietako bat itsaso zakarra izan da, betidanik. Euskal kostaldean hainbat nabigazio esperimental egin da larruzko ontziak erabiliz, zurezkoak baino nabarmen arinagoak baitira, eta ingurune honetarako egokitzapen bikaina erakutsi dute.
Bizkaiko Golkoko itsas hondoko erliebeak, itsaslaster nagusiekin eta haize-erregimenarekin batera, itsaso zakar eta haize-erregimenarekin batera, itsaso zakar eta arriskutsua eragiten du ur azalean. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net