Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 23, astelehena



Bertan > Gure Itsasontziak > Baporetik dieselera
Bertan 23

Baporetik dieselera


XX. mendearen bigarren hamarkadan, euskal arrantzaontzi flota baporez zegoen osatuta, eta hauekin izugarri hobetu ziren ontzi barruko bizi-baldintzak. Eragozpenak ere baziren hala eta guztiz; makinaren, uraren eta ikatzaren bolumena eta pisua gehiegizkoak ziren. Lurrun-makinen ordez diesel motorrak jarriko zituzten berehala, zeren eta motorraren beraren pisua erdia zen, erregaia laurdena, eta baporeak behar zuen ur geza pila handi ha-ren beharrik ere ez zuen. Gipuzkoan, ordezkatze prozesu hau hogeita hamarreko urteetan hasi zen Pasaian, diesel motorrak instalatu zituztenean. Hauek inportaziokoak ziren nagusiki, nahiz Sestao eta Zumaian hamarkada bat lehenago hasita zeuden itsasorako diesel motorrak egiten.

Amula bertikaletik amula kurbora. Motorraren
garapenak kroskoaren arkitektura baldintzatuko du.
Po-tentzia eta lastertasuna igotzeak gainalde altuagoa
es-katuko du, olatuaren kontra jotzean ontzi-bizkarra
le-hor mantentzeko. Garaiera handiagotzearekin batera,
amula ahurrak gara- tuko dira,
olatuen zipriztinak kanpoalderantz
desbideratzeko.
Amula bertikaletik amula kurbora. Motorraren garapenak kroskoaren arkitektura baldintzatuko du. Po-tentzia eta lastertasuna igotzeak gainalde altuagoa es-katuko du, olatuaren kontra jotzean ontzi-bizkarra le-hor mantentzeko. Garaiera handiagotzearekin batera, amula ahurrak gara- tuko dira, olatuen zipriztinak kanpoalderantz desbideratzeko. © José Lopez
Makinak kroskoan duen kokapena.
Belaontziekin batera ziren
garaian, baporeek bela osagarriak
eramaten zituzten. Bela hauek batez
ere makina matxuratzen
zenean erabiltzen zituzten, eta
baita ikatz gutxiago erretzeko ere
bidaia luzeetan, edo hornitzeko
zailtasunak sortzen zirenean.Ikatz
biltegia.
Makinak kroskoan duen kokapena. Belaontziekin batera ziren garaian, baporeek bela osagarriak eramaten zituzten. Bela hauek batez ere makina matxuratzen zenean erabiltzen zituzten, eta baita ikatz gutxiago erretzeko ere bidaia luzeetan, edo hornitzeko zailtasunak sortzen zirenean.Ikatz biltegia. © José Lopez

Mamelena baporea. Euskal ontzidiaren arrantzarako lehen baporea. Ignazio Mercader donostiarrak erosi
zuen Leith-en (Erresuma Batua) 1879an. Hasieran bela-txalupak atoian eramaten zituen kaletaraino; eta probako
saio batzuen ostean, arrasteko arrantzan erabili zuten gero.
Mamelena baporea. Euskal ontzidiaren arrantzarako lehen baporea. Ignazio Mercader donostiarrak erosi zuen Leith-en (Erresuma Batua) 1879an. Hasieran bela-txalupak atoian eramaten zituen kaletaraino; eta probako saio batzuen ostean, arrasteko arrantzan erabili zuten gero. © José Lopez

Galdaretan ura berotu eta makineria mugitzeko
behar zen lurruna produzitzeko ikatza.
Galdaretan ura berotu eta makineria mugitzeko behar zen lurruna produzitzeko ikatza. © José Lopez

Lurrun-makina.
Mutiozabal. Orio.
Lurrun-makina. Mutiozabal. Orio. © José Lopez
Arrantza-batel tradizionala, gasolina-motorra duena. Neurri txikiak zirela eta, arrantzaontzi
tradizional txikiak ez ziren lurrun-makinak instalatzeko egokiak, ezta lehen diesel
motorrak jartzeko ere. Horregatik, gasolina-motor txikiak jarri zizkieten.
Arrantza-batel tradizionala, gasolina-motorra duena. Neurri txikiak zirela eta, arrantzaontzi tradizional txikiak ez ziren lurrun-makinak instalatzeko egokiak, ezta lehen diesel motorrak jartzeko ere. Horregatik, gasolina-motor txikiak jarri zizkieten. © José Lopez

Arrantza-ontzi modelo desmuntagarria, ontzigileak egina, ondoren eraikuntza-planoak atera ahal izateko.
Arrantza-ontzi modelo desmuntagarria, ontzigileak egina, ondoren eraikuntza-planoak atera ahal izateko. © José Lopez
Dieselaren sarrera.
Berrogeiko urteetako arraste-ontzia,
zuriz pintatutako krosko klasikoarekin.
Dieselaren sarrera. Berrogeiko urteetako arraste-ontzia, zuriz pintatutako krosko klasikoarekin. © José Lopez

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net