Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan > Arantzazu tradizioa eta abangoardia > Abentura eta ekaitza
Bertan 3

Abentura eta ekaitza

Ia jende guztiak ezagutzen du Oteyzaren eskulturek eragindako abentura eta ekaitza eta ordurako bazetozen Pascual de Lara eta Nestor Basterretxearen proposamen piktorikoak. Proeiktu haren aurrean eliz-agintariak izuak hartu zituen eta bertako indarrik erreakzionarienek proiektuko indarrik bizienei eraso egiteko aprobetxatu zuten, batez ere, sinbolizatzen zutenagatik eta beraiek zekarten berrikuntza soziokultural-erlijiosoa eta eguneratzeagatik. Arantzazuko artista taldeak eta beronen euskarri zen komunitateak "abangoardia artistiko" eta "erlijio-tradizio herrikoi" zantzuak argi eta garbi erakusten zituzten eta berauen aurka zuzenduko zituzten asmorik gaiztoenaz funtsik gabeko eraso eta susmoak. Juan Plazaolak dio artista handien patua dela: izuaraztea. "Oteyzaren erretratuek, gizakiaren misterioa agertuz, erretratua bera izuaraz dezakete; bere Amatasunak bizitzaz blai daude; bere Apostoluak kristautasun konformistaren gainera horzka oldartzen diren erraldoi erasokor eta ikaragarriak dira; bere Madonnak, Buitragokoa kasu, harri eskergak dira, elementalak, masiboak, baina tentsioz josiak, gizonaz -gaindiko maiestatea iradokitzen dutelarik".

Izan ere, nahiago izango zuketen Jaime Font y Andreu jaunak, Diozesiar Elizako artzainak eta goi-kleroak, frankismoarekin gehiegi kideturik zegoenak, Lucarini, San Sebastianen eskulturarik figuratiboenen eta deboziozkoenen egilearen presentzia, Oteyza proteiko eta polemikoarena baino, zeinak gainera, bere burua euskal kulturaren militantetzat baitzeukan eta halaxe aldarrikatzen baitzuen. Ez zirudien Euskal Herriko zenbait sektoreri ere oso atsegin zitzaizkienik absidearen eta alboko kaperen burutzapenerako Lehiaketara aurkeztu izan ziren proposamen piktoriko desberdinen izaera "abstraktuegia" eta "euskal erlijiosotasunaren izpiritu falta". Paula Erasok dokumentatu du sortutako ekaitza, bertan parte hartu zutenak, besteak beste, Vicente Cobreros Uranga, Agustín Ibarrola eta Flores Kaperotxipi izaki.

Apostoloen frisoari azken ikutuak ematen
Apostoloen frisoari azken ikutuak ematen. © Arantzazu Artxibategia.
Apostoloen friso gogoetegarria
Apostoloen friso gogoetegarria. © Antton Elizegi

1953ko irailean, Gotzaiak eta lurraldeko agintariek Santutegia bisitatu zuten eta idazleak dioenez, ezadostasun latzak sortu ziren. Gotzaiak Batzorde Diozesiarra sortu zuen eta honek hamar hilabete eman zuen biltzeko. Artistei txostenak eskatu zitzaizkien, eta hauei esker, gaur egun obren sorrerari eta esanhaiei buruzko dokumentu bikainak ditugu; batzordekideek beren buruak eskumenik gabekotzat jo zituzten eta Erromara Txosten bat igortzea erabaki zuten. Irizar arkitektua izan zen txostena lantzeko arduraduna eta obrari izaera plastiko erlijiosoa ukatzen zion bertan. Artistek, hau da, Oteyzak, Basterretxeak eta Larak, beren aldetik, herriaren sektorerik jantziena beren alde dagoela eta erasoak lehiaketan izandako epaiarengatik eta arrazoi antieuskaldunengatik muturtuta zeuden artistengandik zetozela adieraziko dute. Beren obrak, baieztu dute Erromakoen aurrean, Frantziskotarren eskariz eta beraien aholkularitzapean eginak dira eta fede-egien eta teologia katolikoaren izaera pedagogikoa dute. Honela, beraz, artistak eta beraien formak ez ziren ulertu eta baztertu nahi izan ziren oraindik gorpuztu gabe eta erabat sortu gabe zeudenean.

Apostoluak karretera bazterreklo bertan behera luzean.
Apostoluak karretera bazterreklo bertan behera luzean. © Antton Elizegi
Apostoluen harrizko baleta
Apostoluen harrizko baleta. © Antton Elizegi

Italiarako Arte Batzorde batek eta Constantini kardinaleak sinatutako erabakiak obrak geldiarazi zituzten 1955eko ekainaren 6an. 1968ko azarora arte, Oteyzak ez zion Arantzazura igo eta bere obrari akaberarik eman nahi izango. Beste artista batzuk zori okerragoa izan zuten. Pascual de Lara, gaztetan hildakoa, Lucio Muñozek ordeztuko zuen 1962an, eta Nestor Basterretxeak ikatz-ziriz egindako frisoen bozetoak, fraideek ezabatu ondoren, 1984ean pintatu ziren, Xabier Aizarna jn. Gipuzkoako Diputatu Nagusi zela. Ondoriozko multzoa hobetu egin zen azkenean Lucio Muñozen mural erdiabstraktuari esker, baina ezin esan da gauza bera Nestor Basterretxeak "in situ" egindako eta desagertutako muralei buruz. Beronen pinturek ez zuten, jada, hastapeneko proiektuari bizia eman zioten izpiritua, ez eta formak ere.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net