Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan > Arantzazu tradizioa eta abangoardia > Erromesak eta ibiltariak

Erromesak eta ibiltariak

Arantzazura, makina bat erromes eta ibiltari joaten hasten da, ia hastapenetatik bertatik, otoitz eginez barneko bakearen bila, beren kontzientziak aitorpenaren eta jaunartzearen bidez garbitzera edota egindako botu eta agintzarien berri zehatza ematera.

Arantzazu 1890 aldera
Arantzazu 1890 aldera. © Arantzazu Artxibategia.

Iñigo Loiolakoa izango da hauetako bat. Gaua esnai emango du bertako elizan eta Jainkoagandik bere arimarentzako probetxurik jasoko du, Francisco de Borjak 1554ko abuztuaren 20an bere eskutitzean adierazi bezalaxe.

Esteban de Garibay, arrasatear historiagileak ere bisita egingo dio Arantzazuko Amari, 1571 ko urtean Amberesen bere "Compendio Historial" Ian eskerga 40 liburu aletan argitara eman ondoren, hauetariko batean leku sakratu honen berri eman zuelarik.

P.Uranga (1918). Fernambucon Antonio de Okendok eman
zuen bataila (1631).
P.Uranga (1918). Fernambucon Antonio de Okendok eman zuen bataila (1631). © Antton Elizegi
Arantzazuri buruzko libur zaharrenetako baten erreproduzioa,
Mejikon 1686an argitaratua
Arantzazuri buruzko libur zaharrenetako baten erreproduzioa, Mejikon 1686an argitaratua. © Antton Elizegi

Aurreko elizaren erretaula.
Aurreko elizaren erretaula. © Antton Elizegi

Baina Pirinioen isurialde bietako Euskal Herriko jende apala izango da, nagusiki, otoitz egitera agertuko dena, edo zenbait arrazoi dela medio, hauen artean itsaso sakon eta ekaiztiekin zerikusia zutenak aipagarri, ezer eskatzera edo esker ona azaltzera. Senide kutunak lehorrera onez itzul daitezen eskatzera edo, berau lortu izanagatik "Itsasoko izarrari" eskerrak ematera etorri ohi dira. Harrigarria da, zentzu honetan, Arantzatzuko Andre Mariari, nahiz eta kostaldetik horren urrun egon, zernolako gurtza dion itsasbazterreko jendeak, Komentuko bertako artxibategi eta hormetan gordetako idatziek eta dokumentu ikonografikoek frogatzen duten legez. Sekulako limosna, eskaintzari eta legatuak utzi zizkioten Santutegi honi itsasgizonek, Antonio de Oquendo, Juan Sebastián Elcano eta Miguel López de Legazpik kasu.

Urte osoan zehar, neguko hilabeteetan ezik, milaka erromes abiatzen da Santutegi honetara, bereziki Araba, Bizkaia, Gipuzkoa Nafarroa eta Iparraldeko erromesalditan. Gotzai, apaiz nahiz fededun herriak leku sakratu honetara jotzen dute otoitz egitera.

Baina, mundu osoko bazterretan zehar ibiliko diren ibiltari ospetsuak ere abiatuko dira Arantzazutik. Hemendik irtengo zen Mexiko alderantz Juan de Zumarraga, hango lehen gotzaia, hemen prestatuko ziren eta hemendik abiatuko ziren, halaber, Gipuzkoako komentu gehienak beteko zituzten frantziskotar gazteak, Tuy-ko Gotzaigoa betetzera irtengo zen Francisco de Tolosa anaia, Salvador de Almia anaia Palestinara, Luzuriaga anaia Mexikora, Juan de Durana Perura, José de Lerchundi Marokkora, eta beste hainbat eta hainbat, mundu osoko ezin konta ahala pertsonari argia ematera.

Lehena 1553ko abenduaren 26an gertatu zen nahigabeko arrazoiek eraginda. Komentu osoa errauts bihurtu zuen, eliza ezik. Oñatin etxea zuten josulagunek gordetako dokumentazio garrantzitsuari esker dakigu. Eskuzabaltasuna, laguntzak eta herriaren gogo beroak berehala altxatu zuten lehengoa baino eraikin handiagoa eta hobea, Aita Gamarraren esanetan. 1618 inguruan eraikita zegoen tenplu berriaren kapera, trokarte gaineko zimentarri sakonek eutsitako gurutzaduraz. 1621eko irailaren 8an festa eta ospe handitan inauguratu zen eta Gaztela Zaharretik ere etorri zen jendea.

Oraindik urtea ere bete ez zenean, beste sute bat izan zen 1622ko uztailaren 14ean, lehena bezain suntsitzailea, ordu gutxitan guztia errauts bihurtu zuelarik. Eliza berriaren zenbait zati, gela batzuk eta liburutegiko liburu batzuk besterik ez ziren libratu ahal izan, eta irudi sakratua, Gurutz -tokiko baselizan bella egin ziotelarik. Berriro ere, fededun herria samaldaka heldu da idi-uztarri, zur eta era guztietako materialekin, eta denbora laburrean berreraiki du planta gainezarria duen tenplu berria, Gregorio Hernández gaztelar eskultorearen aldare, harlandu eta irudiak dituena.

Baina, suterik larriena 1834ko abuztuaren 18an karlisten eta liberalen arteko liskar bizian nahita eragindakoa izango da. Rodil Generalaren aginduz, Iñurrigarro komandantearen zuzendaritzapean "Gipuzkoako bolondresak" deituriko batailoi liberal batek komentuari su eman eta errauts bihurtu zuen goizeko 4etan, matxinatu karlisten aterpe eta babesleku zelakoan. Erlijiosoek irudia Oñatira jaitsi zuten eta eurak handik Gasteizera eta Espainiako hegoaldera abiatu ziren. Sutetik, lehen eliza eta kanpandorrea atera ziren onik. Mendizabalen desamortizazioak erlijiosoak esklaustratu eta ondasunak bahituko ditu, Arantzazuk garai ilun eta latza ezagutuko duelarik.


Fr. Joxe Mari, fraile hain gozo eta ezaguna
Fr. Joxe Mari, fraile hain gozo eta ezaguna. © Antton Elizegi
Arantzazuko autoplaza orain 30 bat urte.
Arantzazuko autoplaza orain 30 bat urte. © Antton Elizegi
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net