Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan 3

Otoigua

1965ean Arantzazura ikastera joandakoan, Xabier Egaña pintore gazteak fatxadako Apostolutza egiten hasia zen Jorge Oteyzarekin egin zuen topo. Hark, egiten zuen guztia erakusten zion maisuari eta honek adorea ematen zion beti. Oteyzaren maisutasuna eta burutapen bero eta bikainak izan ziren bere elikagairik onena eta bere zereginean aurrera egiteko bultzadarik handiena. Hamar urte geroago, Oteyza Iruñean topatuko zuen berriro. Han zegoela proposatuko zioten, hain zuzen ere, Arantzazuko Ama Birjinaren otoigua egitea.

Xabier Egañaren kamarineko pinturak

Pinturas en la cripta de Nestor Basterretxea

Bozeto abstraktu bat prestatu zuen, zurezko blokeekin, lehen maketa batean. Gaztainki ugari eta kolore ugari. Baina, Oteyzak eta Eulatek burutik kendu zioten, horretatik bazela nahikoa Basilikaren beste leku batzuetan. Beste bozeto batzuk egin zituen pintura hutsezkoak, pintura laua, eta hauekin Saenz de Oizarengana jo zuen. Guztia izan zitekeen egoki. Ez zion aitzakiarik edo eragozpenik jarri. Horma­pinturaren zikloak, tenplez eta oleoz erabakia, ondokoa irudiztatzen zuen: Sorkuntza (eraikitzeko bidean dagoen hiria), Mundua (lana eta heriotza), Salbazioa (Maria eta Jesus), Apokalipsia eta Azken Garaia (Parusia eta jendetza bizi den hiria). Pintore gazteak, Picasso, Arteta, Oteyza, Guayasmin eta Chagall ikasita zituenak, kutsu sinboliko espresiboa ematen die bere irudi eta multzoei, konposizioak eta irudiak bihurrituz eta zabalduz. Urdin, gris eta okre sakonak gorri, hori eta berde argitsuen bidez zabaltzen eta egokitzen dira. Sarrerako pertsonaia erori eta astunek hegaldakorrak eta arinak diren beste batzuei uzten diete lekua, argiz blaitutakoak eta lirainak.

Halere, salbazio-mezua eta guzti, gizonezko eta emakumezko biluzki batzuk agertu izanak, liskar larriak sorrarazi zituen burutzapenean zehar eta batzuk ezabatu egin behar izan ziren. Polemika berria sortu zen Arantzazu inguruan eta hau aldizkari eta egunkarietara iritsi zen. Egileak guztia adierazi zion Frantziskotarren Komunitateari eta honek piskanaka onartu egin zuen. Gaur egun mezua asumituta dago eta ezerk ez du inor asaldatzen.

Xabier Egañaren kamarineko pinturak

Pinturas en la cripta de Nestor Basterretxea
Pinturas en la cripta de Nestor Basterretxea

30 metroko luzera eta 4,5eko garaiera duten erazko panelak hiru hilabetean burutu ziren, jite sinboliko espresiboko ikonografia giza-erlijiosoa gauzatuz. Marrazkera eta grafia indartsu eta ahaltsuak dira orokorrean. Beharbada, gehiegi ere bai, zenbaiten ustez, Otoiguaren buruan dagoen irudi sakratuarengana eramaten gaituen pasabiderako. Forma eta bolumenen espresionismo kementsuak bisitaria eta erromesa gehiegizko indarrez jo eta aztorazen ditu, beste esparru plastiko eta erlijoso telurikoagoetatik hara sartzen denean.

"la izendatu ere ez dugu egin Gurutziltzatua. Baina Andre Mariari deika ari zaion herri nahigabetuaren sinbolo da: hemen bere penak hustutzen dituen debotua, justiziaren gose eta egarri den gizon bakoitza, here bizitzaren entregua dagien edozein emakume... Jesus da, Semea, Mariarekin Baltzategiko Errodrigori agertu zitzaion berbera, Basilika honetan igandero ospatzen dena, gure nahigabeak bere nahigabe egin zituena eta gure esperantza pozten duena".

Javier Garrido
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net