Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan 3

Arantzazuko eskola

Artista talde oso honek, ikusi dugunez, berrikuntza eta eguneratze proiektu integralean elkarrekin lankidetzan parte hartu zutenek, 50 eta 60ko hamarkadan nagusiki, izpiritu berbera arnasten eta jaulkitzen zuten: berrikuntza eta abangoardien izpiritua, berezko historiatik eta berezko lurretik abiatuz, maite dugun eta gainera astunegi ez zen tradizio plastikoa ukatugabe eta baztertu gabe. Hau dela eta deitu zioten, Santiago Amón, Mª José Arribas, Ana Guasch eta kideko historiagileek artista multzo honi "Arantzazuko Taldea". Beren komunitateari eta bizi zireneko herriari, leku erlijioso eta publiko pribilegiatutik, plastikari dagokionez beraiek zeukaten onena eskaintzen saiatu zen taldea izan baitzen.

Aita Villasante bere gelako txokoan
Aita Villasante bere gelako txokoan. © Antton Elizegi
Aitta Lasa hain Arantzazukoa.
Aitta Lasa hain Arantzazukoa. © Antton Elizegi

Arantzazuk, bestalde, Herrialdeko santutegi eta monastegi handiek legez, liburutegi eta artxibategi bikaina zuen, bertako pinakoteka eta bilduma zuen gai etnologikoei dagokienez, dokumentu fondo garrantzitsua gordetzen zen eta liburuak inprimatzen ziren bertan. Fraide talde jakitun batek bultzatu zuen Arantzazun mende honen bigarren erdian Euskal Herriaren kultura garaikidearen ardatz hedakorra gauzatu zuen berrikuntza eta birsorpen fenomenoa esplikatzen zuen kultur loratzea, eta berauen buruan kokatu behar ditugu Pablo Lete, Julian Alustiza, Eugenio Agirretxe eta Iñaki Beristainen gisako hitzeko eta ekimeneko gizonak, Jose Goitia, Jose Luis Elortza eta Ramon Irizar, Biblian adituak, Luis Villasante, Kandido Izagirre, Jose Ignazio Lasa, Mariano Errasti, Demetrio Garmendia, Pedro Anasagasti, Joseba Intxausti eta Juan Mª Torrealday bezalako hizkuntzalari eta historiagileak, Salbatore Mitxelena, Jose Agustin Elustondo, Bitoriano Gandiaga, Joxe Azurmendi, Javier Garrido, Paulo Agirrebalzategi, Manuel Pagola, Jose Antonio Garate eta Jose Luis Zurutuza poeta eta idazleak, Jose Mª Arregi, Leonardo Zelaia, Karmelo eta Jose Iturria, Estanislao Sudupe, Bittor Etxeberria, Pello Zabala eta Félix Ibarrondo musikari eta organojoleak, Kandido Zubizarreta, Joseba Etxeberria eta Martin Mendizabal artxibozain eta liburuzainak, Jose Agustin Mendizabal, Nikolas Segurola eta Luis Arrayago naturalistak, Xabier Alvarez de Eulate, Jose Luis Iriondo, Xabier Egaña, Jon Arriola eta Joan Mari Martinez de Ilarduya artistak. Hauxe da Arantzazuko benetako Eskola, eta berau, aldi berean, zenbait mendez geroztik datorren tradizio luzean barne dago. XVII. mendetik dauka Santutegiak berezko Musika-Kapera, bertara gainera Gasteizko eta lruñeko musikariak etorri izan dira, XVIII. mendeko fraideek berek orkestra bikaina osatu zutelarik. Larunbaterako Mariaren gorespenaren eta "Benedicta"ren kantuaren ondorioz ere, mende honen bigarren erdira arte iraun duen Haur-Eskolania sortu zen XVIII. mendean.

Arantzazuko musika banda 1917.
Arantzazuko musika banda 1917. © Arantzazu Artxibategia.
"Jakin" aldizkariaren adierazpen bat
"Jakin" aldizkariaren adierazpen bat. © Antton Elizegi

Bertako predikarien ospeak ere XVII. mendetik gaur egun arte iraun du. Komunitateko fraideak Logroñotik deitu zituen Inkisizioak Sorginkeriei aurre egiteko. Gaur egun ere Euskal Herriko tenplu askotan ibili ohi dira, Gipuzkoan batez ere, Garizumako predikualdia egiten. Bertako poeta eta musikariak artista nazional gisa onarpen zabala jaso dute hiritarren sektore askoren aldetik, beren testu eta konposizioak erromantze-sorta herrikoian, literaturan eta gurtza liturgikoan bildu izanak adierazten duen bezalaxe.

Arantzazu, XX. mendearen amaiera aldean eta XXI.aren bezperatan, oraindik ere, Euskal Herriko Andremariar Santutegirik garrantzizkoena da, eta otoitzerako nahiz Izadiaren eta Bizitzaren Arkitektu Guztiz Eder eta Onarekin adiskidetzeko eta topatzeko lekua da. Asisko Frantziskoren anaia "gizarajo" batzuen komunitatea apalki bizi da Maitasunaren misterioan, eta beren aitormena eta abegi ona eskaitzen dizute.

Bitoriano Gandiaga lan-gelan
Bitoriano Gandiaga lan-gelan. 1917. © Antton Elizegi
Pablo Lete Arantzazu berriaren eragilea.
Pablo Lete Arantzazu berriaren eragilea. © Arantzazu artxibategia.
Candido Zubizarreta bere giroan
Candido Zubizarreta bere giroan. 1917. © Antton Elizegi
Iñaki Beristain hitzaren iturri oparoa.
Iñaki Beristain hitzaren iturri oparoa. © Antton Elizegi
Pello Zabala, eguraldi, musika eta luma gizona
Pello Zabala, eguraldi, musika eta luma gizona. © Antton Elizegi
Julian Alustiza, hitz mintzatuaren eta idatziaren modulatzaile
handia.
Julian Alustiza, hitz mintzatuaren eta idatziaren modulatzaile handia. © Antton Elizegi
José Luis Zurutuza,
idazle, itzultzaile, organista, gizon gordea
José Luis Zurutuza, idazle, itzultzaile, organista, gizon gordea. © Antton Elizegi
Julián Alústiza, gran modulador de la palabra hblada
y escrita

ARANTZAZU

Harkaitz eta harkaitzarte handiak, elorrondo zahar bat eta aspaldiko Andre Maria harrizkoa, frantziskotar fraile talde rnaratz bat eta denetariko aleunka erromes maitagarri.

ARANTZAZU

Eliza nasal moderno ongi orekatu bat, artista handien lan plastiko ikusgarriak, tarte, gune naharo isiltasun zabaleko gardenak eta transzendentzi giro eragingarria.

ARANTZAZU

Elizkizun gogoz eta patxadaz eginak, aitortza eta gogoeta ordu nare astitsuak, erromesentzat bizi den komunitate otoizlaria eta herri iorantsu bat historia luzean gora.

Bitoriano Gandiaga
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net