Logotipo gipuzkoakultura
2024ko abenduak 26, osteguna



Bertan > Arantzazu tradizioa eta abangoardia > Apostolutza eta pietatea
Bertan 3

Apostolutza eta pietatea

Laorga eta Saenz de Oiza arkitektuek eskultura-lana arkitekturari atxikitako osotasun gisa pentsatu zuten; horrela jasoarazi dute Basilikari buruzko Txostenean. Proiektua sortzerakoan, pintura eta eskultura lanak ez dituzte dekorazio gisa aurrikusten, Arantzazuko multzoaren zati izankide bezala baizik. Arantzazun bertan pintatzea eta tailatzea, diote arkitektuek jarraian, behar-beharrezkoa da. Lan hau gabe, proiektua amaitzeke geratuko litzateke, zentzurik eta bizirik gabe.

Tenpluaren fatxadarako, arkitektuek proiektatu dituzte, ez deboziozko irudiak, fedez eta elizkoitasunez hornituak, objektu artistiko iradokitzaile eta erreferentzialak baizik, balore estetiko-dekoratzailez hornituak. Artelan hauek piztutako polemika, neurri handi batean, funtzio hauek ulertu ez eta beste zentzu bat eman nahi izanean datza, hain zuzen ere.

Eskaiola eta harria. Proiektua eta errealizazioa.
Jorge Oteiza
Eskaiola eta harria. Proiektua eta errealizazioa. Jorge Oteiza © Arantzazu Artxibategia.

Artisten hautaketa, adierazten dute arkitektuek, ez zen halabeharrez edo behatzez egina izan, guztia aholku eskatuz eta konpromisua hartutako alderdi guztien kontsentsuz egin zen eta, gainera, lehiaketa publiko bidez. Secundino Zuazo jn. ospe handieneko arkitektu espainiarrak, eta Daniel Vázquez Díaz, saririk handienak jasotako pintore espainiarrak, hala nola Aita Frantziskotarren Komunitateko gehienek abalatu zuten egiteko hau.

Honela beraz, Jorge de Oteyza eskultorea 1950ean hasiko da lanean Madrilgo inguruetan, Ciudad Lineal-eko Fernández Cano kaleko 3an dagoen estudio batean, Paula Eraso historiagileak dioenez. Oteyza eskultore abangoardista gisa agertzen da eta halaxe aitortzen diote eta bere lana une horietan Ferrault, Ferrera, Serra, Miró, Alberto eta Moore -renarekin batera azaltzen da mostra, erakusketa, proiektu eta bienaletan. Eskultorea bere "Interpretación estética de la estatuaria megalítica americana" (1952) lanean ari zen buru -belarri eta artista amerikar nahiz europarrei munduko arte berriaren sorpena proposatzen zien, beti ere, lekuan lekukoa berreskuratzetik, gure sentsibilitate historiko-plastikoan hurbilen eta kuttunen dugunetik abiatuta.

Eskaiolazko bozetoa(Goikobenta)
Eskaiolazko bozetoa(Goikobenta). © Antton Elizegi
Ama Birjinaren bozetoa
Ama Birjinaren bozetoa. © Antton Elizegi
Apostoluen
bozetoa
Apostoluen bozetoa. © Arantzazu Artxibategia.
Lararen murala (Goikobenta).
Lararen murala (Goikobenta). © Antton Elizegi

Oteyzak, frontisaren zabalera kontutan hartuta, 14 irudiz osaturiko Apostolutza proposatzen du, eta izaera sinbolikoa ematen die berauei: guztiok izan behar dugu Apostolu, ez hamabi haiek bakarrik; 14 arraunlari aritzen dira traineruan eta Eliza untzia ere bada; irudietako bi elkar besakartzen ari dira, multzoan zehar dabilen angustiari kristau irtenbidea Andre Mariaren Jasokundearen irudiak gidatzen dituelarik ". Eta zertxobait geroago Oteyzak dio hemen guztia zama arteko borroka gisa dagoela sortuta, beherantzako zama duenaren eta gorantzako zama duenaren artekoa, borroka hori izpirituaren aide askatzen delarik. "Hemen guztiak gorantzako zama du, haragiak galtzen du beti ".

Lanaren burutzapena baino lehen hamaika bozeto eta maketa egin zen, hauetako asko igeltsuzkoak. Berauen aldagaiek eta ezaldagaiek frogatzen dute bere ideiak zertzeko hamarkada luze batez borrokan aritu behar izan sinatuko du Aita Julio de Eguiluz, Kantabriako Frantziskotarren Komunitatea ordezkatzen zuenarekin eta, obren egile eta zuzendari gisa, Damián Lizaur, Saenz de Oiza eta Luis Laorga arkitektuekin. Hirurehun eta berrogei mila pezeta jasoko zituen bere lanaren truke eta kanpo eskulturak 1955eko irailaren 1erako beharko zuen amaituta egon.

Jorge Oteyzak Arantzazuko Goiko-Bentan hartuko du ostatu bere laguntzaileekin batera; Pascual Lara eta Nestor Basterretxea izango ditu lagun Ian horretan. Artistek ostatuko horma eta paretetan utziko zituzten gaur egun oraindik ikus daitezkeen obra eta bozeto batzuk: Pascual de Lararen Rodrigo de Balzategiren pintura eta Jorge de Oteizaren igeltsuzko Pietatea.

Frontista beteko Ama Doloretakoa
Frontista beteko Ama Doloretakoa. © Antton Elizegi

Urteak joan ahala eta zenbait prozesuren ondoren, eskultoreak hasierako bere proposamen eta proiektuak neurri batean xahutu eta desmaterializatu egingo ditu. Beti dirau ideia finko edo ardatzak, baina lana beronen inguruan tajutuz iristen da orain ikus daitekeen zehazpen plastikora. Prozesu hau Apostolatuan eta Pietatean ere ematen da.

Artistak berak kontatzen du Andre Mariari buruzko bere ideiak zernolako bilakaera izan duen; lehenik bat erromanikoegia egin du, bigarren batean beronen materia nabarmentzen da, eta azkenik bi hauen sintesian gauzatu dena aurkeztu du, baina hau ere ez da behin betirakoa izango. Bere ikasle eta laguna zen Txabi Echebarrieta hil ondoren, ama zutik ezarriko du, zeruari aldarri eginez, seme hila oinean duela. Pietate zoragarri hau izango da gaur egun ikus dezakeguna eta, beraz, behin betirakoa.

Behin betiko proiektuan, eskultoreak eta arkitektuek horma hutsik utziko dute, euskal herriko frontoien antzera, Apostolutza behealdean kokatuko du, bi dorreen artean, eta Pietatea horma horren goialdean frontoia burutuz. Planoaren biluztasun eta hutsak beronen gainean ezarritako irudien erabatekotasuna eta indar bolumetrikoa nabaritzen ditu. Oteyzak lan bikain honetan antzematen dio eta neurri batean garatzen hasia da espazioaren erabateko desokupazio abstraktua, gerora "Cajas metafíscas ", "Poliedros vacíos" eta "Homenaje a Velázquez" lanetan garatuko duena. Proposamen osoaren garbitasun eta orekak etorkizuneko iksupegi argia erakusten du, gaur egun ere denborak aztarnarik utzi ez baitio.

"Aurpegi bat eta begirada bat. Garenetik ez garenerantz ametsez? Misteriora hurbildu baino lehen, geure burua eta nahia ditu azterbide, eta Andre Maria aurkitu baino lehen dorre eta arkupez harri diamante-puntadunen artean Harri Bizia dugu bilatzen izenik gabeko apostoluen, zutikako Ama Doloretakoaren eta zurrunki datzan Errugabe entregatuaren galderek eraginda".
Javier Garrido
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net