gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko azaroak 22, ostirala




Bertan > Gipuzkoa ezezaguna > Euskara bertsioa: Bolibar
Bolibar

Aitzorrotzeko mendi-hegalean altxatua, Bolibar auzoak Arabako Lautadatik Gipuzkoaranzko pasabiderik zaharrenetariko bat izatearen ospea du. Teoria honen adierazpen gisa, Aitzorrotzeko haitzean babesleku zahar bat dago, legendaren arabera jatorri erromatarra edo aurre-erromatarra duena. Pentsamendu honek badu bere oinarria, gaztelutik ikuskatzen zuten ibilbidea derrigorrez Artia-Elgeako mendizerrako mendilerro txikietatik heltzen zen eta Leintzeko haranerantz -Aretxabaletatik hurbil- behera egiten zuen edo Erginako "Errege-bidea" deitutakoaren norabidean abiatzen zen galtzara izan behar baitzuen.

Bolibarren posizioak, mendiko herrietako egitura klasikoari erantzuten dio. Inolako ordenik gabeko etxe mailakatuak, elkarrengandik hain desnibelatuak non gorago kokatutako etxeetako leihoek beheko hurrengokoaren teilatu gainera ematen duten. Hauen artean, elizako dorrea nabarmentzen da. Harmailaldi estuak, arrapala zorrotzak eta ondoen datorkien lekuan zabaldutako plazatxoak dituzten bi kaleek sortutako nahaspila txiki horretan orden piska bat jarri nahi duela dirudi. Eta hain zuzen ere hiri-ordenazio eza horretan datza bere xarma.

Bolibar 1955eko abuztuan
Bolibar 1955eko abuztuan.
Bolibarreko Harana iristen duten mendiak
Bolibarreko Harana iristen duten mendiak.
21 cm.ko diametroa duen gopor baten kanpoaldea. Eskuinean, 19cm.ko bete gopor baten barnealdea
21 cm.ko diametroa duen gopor baten kanpoaldea.
Bolibarreko elizate osoa, Eraina eta Mendiolako mendien gaineko begiratoki bikaina da. Gainera, balkoi estrategiko batean burdinezko gurutze batez errematatutako gurutzadura bat ipini dute. Bertatik, Kurutzebarriko arkaitzak Leintzeko haranean zehar are gehiago luzatzen direla dirudi.

Bolibarreko San Migel parrokiak, leiho erromaniko interesgarri bat du oraindik bere hormetan gordeta. Linea sinpleak ditu, bai bere arkuan, bai bere zutabe eta kapiteletan. Bere interes artistikoaren kaltetan izan gabe, leku honetan gutxienez duela zazpi mendetatik aurrera komunitate bat izan zela frogatzen duten testigantzetariko bat izatean datza bere garrantzia. Tenpluaren beste lekuetan, bere hormetan inkrustaturik, bi leiho gotikoen arrastoak eta leiho erromanikoak izan litezkeenen zatiak daude.

Datu guzti hauek, Bolibarreko antzinako elizak mendeen iraganean hainbat transformazio jasan zituela ematen dute ondorio gisa, konponketa eta zabalkuntza hauek astiro jatorrizko egitura hutsaldu zutelarik erabat ezagutezin bihurtu arte. Duela gutxi, antzinako bataio-harria, erromanikoa hau ere, Donostiako San Telmo museoari utzi zioten. Honek elizate honen antzinatasuna berresten du, bere jatorria XII.mendean koka dezakegularik.

Axtrokiko (Bolibar) urrezko goporrak. Europa erdialdeko garai hallstatikoko piezekiko paralelismo nabarmenak azaltzen dituzte. Kristoren aurreko lehen milurtekoaren hasieran penintsulan sartu ziren Europako erdialdekoek inportatu omen zituzten.
Axtrokiko (Bolibar) urrezko goporrak. Europa erdialdeko garai hallstatikoko piezekiko paralelismo nabarmenak azaltzen dituzte. Kristoren aurreko lehen milurtekoaren hasieran penintsulan sartu ziren Europako erdialdekoek inportatu omen zituzten.

Duela hilabete batzuk, elizaren ganga errestauratzeko obra batzuetan, uste ez bezala sabaitzaren egitura zurezkoa zela aurkitu zuten, eta ez harrizkoa betidanik uste bezala. Hain estalki original honek berezi bihurtzen du Gipuzkoako elizen artean.

Ustez, Santa Kruz apaizak bere Aramaioko giltzapetik ihes egin zuenean, Bolibarreko apazetxean errefuxiatu zen. Kontatzen dutenez, auzoan izkutaturik egon zeneko egunetan, burua makurturik otoitz egitearen itxura egiten ari zen bitartean, egiaz bere gizonei aginduak ematen zizkien Zaraiako mendizerra latzetara joan zitezen, tropa kristauek antzinako mandobideko eta Arlabaneko bideko lepoetan egiten zituzten mugimenduak zelatatzera.

Santa Kruzek kanpainan zehar erabilitako jatorrizko tanpoia
Santa Kruzek kanpainan zehar erabilitako jatorrizko tanpoia.

Gaur egun, Bolibar auzo lasaia da, ikur gisa ikurrin beltza zuen apaiz ospetsuaren "goardia beltza" ospetsua ere ahaztu duena.

Bolibarren zelatan, masta baten antzera, Aitzorrotzeko kararrizko arkaitza dago zut. Tximistak hainbat alditan suntsitutako ermita hau beste hainbatetan berreraiki izan da soro, abere eta etxeak ekaitzez defenda ditzan. Autoreren batek, Aitzorrotzeko babeslekuaren hondakinak, Jimenez de Rada artzapezpikuaren arabera gaztelatarrek gure lurraldea okupatu zutenean -nafarrei kenduz- gipuzkoarrek Alfontso VIII.ari emandako gazteluetariko batekin erlazionatu ditu. 1200.urtea zen. Aurrerago, XV.mendean, Aitzorrotzek Enrike IV.aren eskubideak defendatu zituen. Santa Kruz ermitaren inguruko gotorleku horren balio estrategikoak, azken karlistadararte iraun zuen.

Babesleku horren lehen indusketan, gorpuzkiak, kaskoak, lantzak eta txanpon erromatarrak agertu omen ziren. Gaur arte az zaigu horri buruzko ezer iritsi. Indusketa barriago batzuetan, Felipe II.aren, Felipe III.aren, Felipe IV.aren eta Carlos IV.aren erresumetako txanponak aurkitu ziren. Lanetan aurrera egin ahala, harresietako mihiseak, babestokiak, lubetak eta uraskak azaldu dira baina Erromak oraindik bere sekretua gordetzen du nahiz eta herri-tradizioak bizitza eman nahi dion.


Bandera beltza
Bandera beltza.
J.M. Tuduri,
J.M. Tuduri, "Santa Cruz el Cura Guerrillero" obraren errealizadorea, aktore eta figuranteekin filmearen filmaketan zehar, 1991n. Filmaketarako egin zen bandera ospetsuaren erreplika ikus daiteke. Hala ere, errealizadoreak berak azaltzen duenez, garai hartan ez zuten benetakoaren irudirik.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net