gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 28, larunbata




Bertan > Gipuzkoa ezezaguna > Euskara bertsioa: Getaria, San Prudentzio eta Askizuko galtzara
Getaria, San Prudentzio eta Askizuko galtzara

Ez zuen oraindik egunargitu. Galeasenua igaro genuen. Eguzkia, gorriska, hodeiertz griseska baten gainetik irteten hasi zen. Astiro, zerua bioleta bihurtu zen eta denbora tarte luze batean zehar olatu luzako itsaso baten astro handiak markatutako urre eta zilarrezko bidea jarraituz ibili ginen. Urrutira, Getaria ilun ageri zen. Nik gogartetsu eta pentsakor samar begiratzen nion. Beharbada, nire iraganaren deia, zegoeneko betirako argiezina, zen. Agian, nire haurtzaroko oroimen nahasien distirak ziren. Etxean arditutako istorioenak. Nire odolaren zati garrantzitsu bat Getariakoa da. Hori dela eta, Getariak, bide eta oroimenean azaltzen den guztietan, herrimin berezi bat sortarazten dit.

Getariako San Anton mendiko faroa
Getariako San Anton mendiko faroa.
Sareak adabatzen
Sareak adabatzen.
Getaria euskal kostaldeko itsasporturik garrantzitsuenetarikoa dugu zalantzarik gabe. Erromatarrek babes gisa erabilirik, bere gorakadarik handiena Erdi Aroan lortu zuen, Europako iparraldearekiko merkataritza areagotu zenean eta gure itsas gizonak baleak ehizatzera irten zirenean, Kantauri itasoan lehenik eta Ternua eta Labrador Penintsulako ur izoztuetan aurrerago.

Baina Getariak badu ere denbora igaro ahala mitiko bihurtu den galtzara bat. "Kostaldeko Galtzara" deitutakoaz ari gara, erromatarrek eraiki omen zuten eta Bidasoako estuariotik urrutiko Galiziaraino zihoan ibilbide harritsuaz hain zuzen. Oraindik, bideune luze samar batean zehar Zarauzko hiribildutik Getaria eta Askizuraino jarrai daiteke. Hareharriz eraikita dago, batzuetan bi metro baino gehiagoko zabalera duelarik. Laborantza lurren, baserrien eta txakolina lantzeko mahatsa heltzen deneko mahastien artetik doa. Bide handi hori Getariatik igarotzen zen, alde batean San Salvadorreko eliza parrokiala utziz. Tenplu gotiko bikain horretako koruan, XIV.mendean, Gipuzkoako gaur egungo lurraldea sortu zen eta bere bataio-harrian itsas bizitzaren motiboak daude jasorik.


Getariako armarria
Getariako armarria.
Getariatik, galtzarak San Prudentzio ermitaren ibilbidea hartzen du. Oso portada erromaniko xumea duen eliza txiki bat da, bere barruan santu titularraren irudia eta Andra Mariren taila gurtzen delarik. Andra Mariren figura hau, "Ama Birjiña Sokorrokuarri" izenez da ezaguna eta metro t'erdi inguruko altuera duen irudi gotikoa da (XIII-XIV.mendeetakoa). Duela gutxi arte figura hau nitxo batean gordetzen zen, kristalera baten atzean, baina gaur egun aldare nagusiaren ondoan dago kokatuta. Nire iritziz, Ama Birjina Sokorrokua izena eskulturaren garaiaren ondorengoa da. Bertara joaten ziren erromesek bere oinetako harriak igatu dituzte, harrikozkor batez igurzteko ohitura zaharrari jarraiki, era honetan ateratzen den hautsa buruko gaitzen aurkako sendabide gisa erabiliz. Pertsona askok adierazi dute San Prudentzio eta Andra Mariren irudi hauen bitartez beren minak sendatu izana. Hori dela eta, ez da harritzekoa apirilaren amaierako jai egunean lekuaren ospeak erakarritako ehundaka erromes etortzea. Duela asko ez dela, eta itsasbazterreko arrantzaren krisi handi baten garaian, erreguteak eginez San Prudentzio ermitarainoko ibilaldi bat egin zen eta hurrengo egunean untzietako sareak arrainez gainezkatu egin ziren.

San Prudentzioren mendebaldean, mendixka luze batean, Askizuko auzoaldea ikus daiteke. Auzo horren bihotza San Martin de Tours izeneko eliza da, Gipuzkoako landa-eliza gotikorik interesgarrienetarikoa alegia. Urte askotan ahaztuta utzi ondoren aurri egoeran zegoela, ia erabat konpondu zuten, errestaurazioak bere leihateak, ganga, aldareak eta irudiak errebaloratu zituelarik. Zaindu zuten gizakiek antzinako edertasuna itzuli zioten, behar bezala egokituz. Horretarako harria xehetu, jatorrizko bataio-harria artatu eta guruzpide bikain bat eta San Martinen taila bat berreskuratu ziren.

Untziak itsasportuan
Untziak itsasportuan.
Bale baten grabatua, XIX. mendea
Bale baten grabatua, XIX. mendea.


San Prudentzioren irudia
San Prudentzioren irudia.
Andra Mariren taila (
Andra Mariren taila ("Ama Birjiña Sokorrokuari").
Hareharria egindako gurutzeriazko gangak, giltzarrien dolatuen grazia erakusten du, guztiak izarrez, larreliliz eta Jesusen izena duten tailez apainduak.

Itsasora, Zumaiako "barrara" zabalik dagoen plazaren beste aldean, Benta baserria dago. Etxe honek adierazten digunez, bertatik jarraitzen zen Zumaiako ibiranzko bide eta galtzara. Ibi honetan Santiago ermita zegoen. Gainera, parajea Ignacio Zuloagak erosi zuen, denborarekin bere izena duen museoa instalatu zelarik bertan. Zumaiako itsasadarraren aurkako ertzean, Kresala etxean, Julio Beobide eskultorearen museoa dago.

Zarauztik Zumaiaraino, "Getariako Galtzara" mitikoan zehar ibili gara. Aipatu dugun bezala, bere bideunerik garrantzitsuena Getariako hiribilduaren eta San Prudentzio ermitaren artean geratzen dena da.



Lurra igurtzi ondoren zenbait gaitzen sendabidea den are-hautsa lortzeko harri borobila.
Lurra igurtzi ondoren zenbait gaitzen sendabidea den are-hautsa lortzeko harri borobila.
San Martin de Tourseko eliza
San Martin de Tourseko eliza".


Askizuko inguruak
Askizuko inguruak.
Zumaia eta Debako kostaldea Askizutik
Zumaia eta Debako kostaldea Askizutik.
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net