gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2020ko ekainak 5, ostirala





Bertan > Bertan 18 Gotorlekuak Gipuzkoan:XVI-XIX. mendeak > Euskara bertsioa: San Telmoko gaztelua

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

San Telmoko gaztelua

34. San Telmoko gaztelua (Hondarribia). (1755eko plano batean oinarritutako marrazkia): 1- Goardia-atala eta sukaldea; 2- Tropa kuartela; 3- Komunak; 4- Artilleriako bost pieza hartzeko bateria; 5- Kapera; 6- Ofizialaren pabilioia; 7- Komunak; 8- Hego garita; 9- Sarbidea; 10- Bigarren atea, armarri eta legendaduna; 11- Dorrea; 12- Dorrearen isolamendua; 13- Ipar garita; 14- Lurpekoak; 15- Ataria.© Juan Antonio Sáez
34. San Telmoko gaztelua (Hondarribia). (1755eko plano batean oinarritutako marrazkia):
1- Goardia-atala eta sukaldea;
2- Tropa kuartela;
3- Komunak;
4- Artilleriako bost pieza hartzeko bateria;
5- Kapera;
6- Ofizialaren pabilioia;
7- Komunak;
8- Hego garita;
9- Sarbidea;
10- Bigarren atea, armarri eta legendaduna;
11- Dorrea;
12- Dorrearen isolamendua;
13- Ipar garita;
14- Lurpekoak;
15- Ataria.© Juan Antonio Sáez

1598an eraiki zuten Higer Lurmuturretik hurbil, piraten aurka borroka egitearren. Oinplano angeluzuzena zeukan, eta itsasora begirako aldeetan bost kanoi hartzeko bateria bat. Gazteluko beste alderdia elkarren perpendikularrean kokatutako bi eraikin angeluzuzenek osatzen zuten, alde txikietako batean bat eginda zeudela altuera handiagoko eraikin lauangeluar batekin.

33. Hondarribia. Higer lurmuturreko gaztelu zaharra, probintzia honetan 1498an Kapitain Jenerala zen Juan Velazquezena. - Fototipye Marcel Delbay,  Bordeaux..© Marcel Debay
33. Hondarribia. Higer lurmuturreko gaztelu zaharra, probintzia honetan 1498an Kapitain Jenerala zen Juan Velazquezena. - Fototipye Marcel Delbay, Bordeaux..© Marcel Debay

1755ean Fernando VI.a erregeak agindua eman zuen Hondarribiko Gotorlekuko harresitik at biltegi sinple bat eraikitzeko, bertara eramatearren une hartan aipatu gotorlekuetako biltegietan gordeta zegoen bolbora -...fuera de los muros de la Plaza de Fuenterrabia un Almazen sencillo para trasladar a el la polvora que actualmente se custodia en los que hay en la referida Plaza...-; biltegi hori kokatzeko San Telmoko gaztelua aukeratu zuten, inguru egokiena zelako horretarako; izan ere, biltegia egiteak modua emango zuen denboraren joanak eta sute batek erabat hondatuta utzia zuten gaztelua eraberritzeko, eta gainera oso komenigarria zen eraikin hura mantentzea, hain zuzen bertako bateriak babesten zuelako senaiaren irteera -.. por ser el paraxe mas a proposito para ello como por el duplicado beneficio... de restablecer aquel Puesto que la injuria del tiempo y un incendio tenia casi arruinado, siendo tanto mas conveniente su conservación, quanto por que su bateria defiende el surgidero de aquella ensenada...

37. San Telmoko gaztelua. Ipar garita.© Juan Antonio Sáez
37. San Telmoko gaztelua. Ipar garita.© Juan Antonio Sáez
38. Itsasoaren ikuspegia San Telmoko gaztelutik hurbil.© Gorka Agirre
38. Itsasoaren ikuspegia San Telmoko gaztelutik hurbil.© Gorka Agirre

Dagoeneko deskribatu dugun egiturari bakar-bakarrik murru bat erantsi zioten, eta honen eginkizuna gazteluaren perimetroan sartutako dorrearen bi horma-atalak eta kanpoaldea bereiztea zen. Murru honetan zaintzako bi garita jarri zituzten, eta tarte batean baita hainbat gezi-leiho ere.

35. San Telmoko gaztelua. Sarrerako atea. Honen gainean parapeto bat dago, hainbat gezi-leiho dituena, eta zaintzako garita.© Juan Antonio Sáez
35. San Telmoko gaztelua. Sarrerako atea. Honen gainean parapeto bat dago, hainbat gezi-leiho dituena, eta zaintzako garita.© Juan Antonio Sáez
36. San Telmoko gaztelurako sarreraren aspaldiko argazkia
36. San Telmoko gaztelurako sarreraren aspaldiko argazkia

Sarrera hegoaldeko horman dago, eta ate zaharrera zihoan pasagune estu baterako bidea ematen du. Ateburuan idatzirik, errege-armen azpian, honakoa irakur dezakegu: PHILIPVS II HISP INDIAR Q REX / AD REPRIMENDA PIRRATARVM I LATROCINIA / HOC SANTERMI CASTELLUM EXTTUERE MANDANIT / ANO DOM -MDXCVIIII / SIENDO DON JVAN VELAZQUEZ CAPN GN DE ESTA PROA. Urte askoan zehar egoitza pribatua izan da.

39. Plano del castillo de Santelmo de Higuer... 1755ean Felipe Cramer-ek marraztuak (zatia).
39. Plano del castillo de Santelmo de Higuer... 1755ean Felipe Cramer-ek marraztuak (zatia).
40. San Telmoko gaztelua. Armarria eta legenda bigarren ateko ateburuan.© Gorka Agirre
40. San Telmoko gaztelua. Armarria eta legenda bigarren ateko ateburuan.© Gorka Agirre
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net