gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2020ko apirilak 2, osteguna





Bertan > Bertan 18 Gotorlekuak Gipuzkoan:XVI-XIX. mendeak > Euskara bertsioa: Karlos V.aren gaztelua Hondarribian

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Karlos V.aren gaztelua Hondarribian

28. Karlos V.aren gaztelua © Juan Antonio Sáez
28. Karlos V.aren gaztelua Hondarribia
1- Behe-oineko estalkia;
2- Bide estalia;
3- Garitoia;
4- Goiko artilleria-bateria;
5- Bolbora-hornia;
6- Eskailera;
7- Armagela;
8- Arropa-biltegia;
9- Goardia-atala;
10- Erabilerarik gabeko gela;
11- Zalditegia;
12- Atondoa;
13- Ziegak;
14- Egurtegia;
15- Komuna;
16- Sukaldea;
17- Patioa;
18- Artilleria Parkeko Patioa;
19- Bonba-kontrako biltegia;
20- Artilleria Parkeko
sarbidea;
21- Artilleriako tresnen
biltegia;
22- Bonba-kontrako biltegia;
23- Tresnak goiko bateriara igotzeko tranpola;
24- Kuartela;
A) Lehen oina;
B) Bigarren oina;
C) Hirugarren oina;
D) Laugarren oina.

Hiri zaharra zabaltzen den bilbearen gaineko muinoan tontor-tontorrean kokatuta dago. Nukleo zahar sendoa du, patio karratu baten inguruan antolatua, eta oraindik bada Erdi Aroko dorre zirkularren hondarren bat edo beste.

Handitze lan garrantzitsuena, jauregi itxura emateko egina, Karlos V.aren erregealdian burutu zuten; honenbestez, Arma Plazari fatxada nagusi soila erantsi zioten. XVIII. mendean, eraikineko sektore honetako bost oinak 850 soldadurentzako kuartel gisa erabili zituzten, eta azotean artilleriako bateria bat prestatu zuten. Honek eraikineko sektorerik zaharreneko estalkiarekiko lotura bat zeukan, eskailera baten bidez. Artilleriako Parkea deitua oin bakarreko erantsi bat zen, L itxurakoa, eta bertan zeuden bolbora-biltegia, bonba kontra prestatua, patioa eta lurpeko egonleku bat.

Frantziar armadak gazteluaren zati handi bat kaltetu zuen 1794an, eta XX. mendearen hasieran, zeharo hondatuta zegoela, enkantera atera zuten; halaz, 1928ra arte esku pribatuetan egon zen. 1968an Turismoko Paradore gisa berregokitu zuten, eta horrelaxe segitzen du gaur egun ere.

29. Karlos V.aren gazteluko barne-patioa (1930 inguruan).© Pascual Martín
29. Karlos V.aren gazteluko barne-patioa (1930 inguruan).© Pascual Martín
30. Karlos V.aren gazteluko fatxada nagusia. Artilleriako bateria bat dauka erremate gisa.© Gorka Agirre
30. Karlos V.aren gazteluko fatxada nagusia. Artilleriako bateria bat dauka erremate gisa.© Gorka Agirre
31.Karlos V.aren gaztelua. Albo-ikuspegi honetan garbi bereizten dira Karlos V.ak eginiko handitze lanak (eskuinean) eta eraikin zaharrena (ezkerrean).© Gorka Agirre
31.Karlos V.aren gaztelua. Albo-ikuspegi honetan garbi bereizten dira Karlos V.ak eginiko handitze lanak (eskuinean) eta eraikin zaharrena (ezkerrean).© Gorka Agirre
32. Hiri harresituaren ikuspegi orokorra. Hiria mendean dutela ikusten ditugu Karlos V.aren gaztelua (ezkerrean) eta Andre Maria Jasokundekoaren Eliza. Maketa.© Gorka Agirre
32. Hiri harresituaren ikuspegi orokorra. Hiria mendean dutela ikusten ditugu Karlos V.aren gaztelua (ezkerrean) eta Andre Maria Jasokundekoaren Eliza. Maketa.© Gorka Agirre
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net