gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2020ko apirilak 2, osteguna





Bertan > Bertan 18 Gotorlekuak Gipuzkoan:XVI-XIX. mendeak > Euskara bertsioa: Endarlatsa-erlaitz lerro gotorra

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Endarlatsa-erlaitz lerro gotorra

Lerro honetan bost elementu gotor zeuden, hego-ekialdetik ipar-mendebalderantz kokatuta: Endarlatsako zubia ixten zuen parapeto-gune blindatu bat, forte bat Pagogaña mendian, eta hiru dorre; hauek guztiak 1878 eta 1879 bitartean proiektatu zituzten. Frantziar inteligentzia militarrak zuen ustearen arabera, gotorleku horiek ...berez ia-ia baliogabetzat har daitezke, eta eskasak inondik ere artilleriaz hornitutako edozein gudarosteri aurre egiteko.... Elementu hauei aitortzen zien eginkizun baliozko bakarra hurrena zen, karlisten mugimenduak zailago egitea, beste gerra bat gertatuz gero.

124. Endarlatsako lerroa: 1- Endarlatsako ataria (hondarrik gabe);2- Endarlatsako dorrea; 3- Pika dorrea;4- Pagogañako fortea; 5- Erlaitz dorrea (hondakinik gabe);6- Erlaitzeko forteko indusketak eta barrakoiak;7- GI-3454 errepidea;8- N-101 errepidea;9- Muga;10- Bidasoa ibaia.© Juan Antonio Sáez
124. Endarlatsako lerroa:
1- Endarlatsako ataria (hondarrik gabe);
2- Endarlatsako dorrea;
3- Pika dorrea;
4- Pagogañako fortea;
5- Erlaitz dorrea (hondakinik gabe);
6- Erlaitzeko forteko indusketak eta barrakoiak;
7- GI-3454 errepidea;
8- N-101 errepidea;
9- Muga;
10- Bidasoa ibaia.© Juan Antonio Sáez

Endarlatsako parapeto-gune blindatuak paralelepipedo angeluzuzen itxura zuen, 7 x 2 m eginez oinarrian eta 3 m, berriz, altueran; metalezko xafla batez blindatuta zegoen, eta egoki hornituta gezi-leihoz. Gainera, harrizko hainbat pilareren gainean altxatuta egonik, azpitik igarotzeko modua eskaintzen zuen, eta halaz zubiko trafikoa berdin igaro zitekeen. Inolako interes militarrik ez zuela, 1903an eraitsi zuten.

125. Pagogañako fortea (1916): 1- Troparen kuartela;2- Erantsitako lau nabeen arteko komunikazioa;3- Sukaldea;4- Tresnak;5- Sarjentuen gela; 6- Komuna;7- Fusileriako galeria;8- Goardia-atala; 9- Jakitokia;10- Ofizialen pabilioia;11- Komandantearen pabilioia;12- Ofizialen jangela;13- Patioa;14- Erdiko dorreko oin bien arteko komunikaziorako eskailera.© Juan Antonio Sáez
125. Pagogañako fortea (1916):
1- Troparen kuartela;
2- Erantsitako lau nabeen arteko komunikazioa;
3- Sukaldea;
4- Tresnak;
5- Sarjentuen gela;
6- Komuna;
7- Fusileriako galeria;
8- Goardia-atala;
9- Jakitokia;
10- Ofizialen pabilioia;
11- Komandantearen pabilioia;
12- Ofizialen jangela;
13- Patioa;
14- Erdiko dorreko oin bien arteko komunikaziorako eskailera.© Juan Antonio Sáez

Endarlatsa, Pika eta Erlaizko dorreak 30, 224 eta 500 m-ko garaieran kokatuta zeuden hurrenez hurren, Endararen arroko uren banalerroan. Hirurak oinplano zirkularrekoak ziren, 26 m-ko kanpo-perimetroa zeukaten, eta harlangaitz arruntezko 60 cm lodiko murruak; ostean, bi oin eta azotea zituzten. Atea goiko oinean zabaltzen zen, eta bertara heltzeko bazen metalezko eskailera altxagarri bat. Beheko oinetan 17 gezi-leiho zeuden, eta hauetako lauren gainean argizulo erdi-zirkularrak. Goreneko oinean gezi-leiho kopurua txikiagoa zen, zeren eta haien tokia lau leiho karratuk eta aipatu ateak hartzen baitzuten.

Erlaizko dorrearen aztarnarik ez dago batere, 1891n eraitsi zuten eta izen bereko gotorlekuko lanak hastearekin batera. Agirietan jasota dagoenez, ordea, lubanarroa eduki zuen, eta lerroko telegrafo optikoa bertan egon zen. 1915ean artean zutik zeuden dorreak abandonatuta eta oso egoera txarrean zeuden, eta gaur egun itxiturako murruak ditugu, ez besterik.

126. Endarlatsako parapeto-gune blindatua (txosten frantsesaren arabera): A) Altxaera-planoa: 1- Metalezko teilatua, oihal alkitrandunez estalia;2- Paretak, errematxe bidez jositako metalezko xaflez estalitako haritz-zurezko egitura batez eginak;3- Ate blindatua, gezi-leiho batez hornitua;4- Atera heltzeko metalezko eskailera ezkutagarria;5- Metalezko sarea, zubitik zehar trafikoa igarotzea eragoz dezakeena;6- Harrizko pilareak, parapeto-guneari goian eusten diotenak;7- Gezi-leihoa (alde nagusietan 7, eta txikietan 2); B) Oina: 8- Zurezko langaluze eusleak;9- Gezi-leihoak, 14 guztira, metalezko zoruan irekiak;10- Mentsulak, parapeto-gunearen oinarriko langaluzeei eusten dietenak.© Juan Antonio Sáez
126. Endarlatsako parapeto-gune blindatua (txosten frantsesaren arabera):
A) Altxaera-planoa:
1- Metalezko teilatua, oihal alkitrandunez estalia;
2- Paretak, errematxe bidez jositako metalezko xaflez estalitako haritz-zurezko egitura batez eginak;
3- Ate blindatua, gezi-leiho batez hornitua;
4- Atera heltzeko metalezko eskailera ezkutagarria;
5- Metalezko sarea, zubitik zehar trafikoa igarotzea eragoz dezakeena;
6- Harrizko pilareak, parapeto-guneari goian eusten diotenak;
7- Gezi-leihoa (alde nagusietan 7, eta txikietan 2);
B) Oina:
8- Zurezko langaluze eusleak;
9- Gezi-leihoak, 14 guztira, metalezko zoruan irekiak;
10- Mentsulak, parapeto-gunearen oinarriko langaluzeei eusten dietenak.© Juan Antonio Sáez

Pagogañako fortea lerroko gotorleku garrantzitsuena da. Dorre oktogonal bat da, harlangaitz arruntez egina eta kantoitzarrez hornitua (kantoi hauek beste zatietako materialak baino sendoagoak erabiliz egiten zituzten); barnealdean, berriz, bi oin eta gezi-leihoz hornitutako azotea zituen. Lau alde nagusietatik beste hainbeste nabe angeluzuzen abiatzen ziren, oin bakarrekoak eta isurialde biko estalkia zutenak; horrenbestez multzo osoak gurutze-oinplanoa hartzen zuen, eta 84 soldadu koarteleratzeko gaitasuna zeukan. Fusileriako galeria txiki batek lotzen zituen gurutzearen segidako bi beso, bide batez lau gezi-leiho ere eskainiz.

127. Pika dorrea (Irun). Hasieran luzituta egon zen, eta harlangaitz arrunta eta adreilua ez ziren ikusten.© Juan Antonio Sáez
127. Pika dorrea (Irun). Hasieran luzituta egon zen, eta harlangaitz arrunta eta adreilua ez ziren ikusten.© Juan Antonio Sáez

Forteak glazisa eta sekzio triangeluarreko lubanarroa izan zituen; honek, goiko zatian, 3,75 m-ko zabalera hartzen zuen. Ur-zuzkidura bermatuta zegoen, estalkietara eroritako euri-ura patin batera biltzen baitzuten.

1882ko maiatzean gotorleku honetan Infanteriako soldaduak egon ziren, eta sei urte geroago gotorlekuaren sektore bat Karabineroen komandantziari ematea erabaki zuten; 1893an gotorleku osoa bere kargu hartu zuen komandantziak. 1916an kontserbazio arazo nabarmenak zeuden jada, eta gaur egun aztarna batzuk besterik ezin dugu ikusi bertan, Gerra Zibilaren garaian ere (1936-1939) borroka latzak izan ziren-eta inguruotan.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net