gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2020ko ekainak 5, ostirala





Bertan > Bertan 18 Gotorlekuak Gipuzkoan:XVI-XIX. mendeak > Euskara bertsioa: Artilleria-piezak eta jaurti gaiak

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Artilleria-piezak eta jaurti gaiak

128. Burdinazko bala. Posible zen gori-gori jartzea su txiki batean, eta orduan 'bala gorri' esaten zioten; oso eraginkorra zen ontzien kontra borrokatzeko. Bi bala erdi, katea batez loturik (bala kateatuak) ontziei mastak txikitzeko erabiltzen ziren.© Gorka Agirre
128. Burdinazko bala. Posible zen gori-gori jartzea su txiki batean, eta orduan 'bala gorri' esaten zioten;
oso eraginkorra zen ontzien kontra borrokatzeko. Bi bala erdi, katea batez loturik (bala kateatuak) ontziei mastak txikitzeko erabiltzen ziren.© Gorka Agirre
129. Harrizko bola, nagusiki bonbardetan eta lehen mortairuetan erabilia.© Gorka Agirre
129. Harrizko bola, nagusiki bonbardetan eta lehen mortairuetan erabilia.© Gorka Agirre
130. Burdinazko bonba hutsa, mortairurako. Zulo bat edukitzen zuten, eta bertatik bolbora eta espoleta bakun bat sarturik, halako une jakin batean barneko karga lehertu egiten zen. Jaurtigai esferikoek tokia utzi zieten, ondoren, zilindro-ojiba formakoei.© Gorka Agirre
130. Burdinazko bonba hutsa, mortairurako. Zulo bat edukitzen zuten, eta bertatik bolbora eta espoleta bakun bat sarturik, halako une jakin batean barneko karga lehertu egiten zen. Jaurtigai esferikoek tokia utzi zieten, ondoren, zilindro-ojiba formakoei.© Gorka Agirre
131. Arima marraduneko granada, artilleriako pieza baterako. Behartze zerrenda horien eginkizuna -metal bigun batez eginak ziren- arimaren ildaskek bide gisa erabili ahal izateko moduko ildoak sortu ahal izatea da; izan ere, horien bidez jaurtigaiak mugimendu birakaria hartzen du bere ardatzaren inguruan.© Gorka Agirre
131. Arima marraduneko granada, artilleriako pieza baterako. Behartze zerrenda horien eginkizuna -metal bigun batez eginak ziren- arimaren ildaskek bide gisa erabili ahal izateko moduko ildoak sortu ahal izatea da;
izan ere, horien bidez jaurtigaiak mugimendu birakaria hartzen du bere ardatzaren inguruan.© Gorka Agirre
132. Whitworth kanoi-granada (XIX. mendea). Karlistek mota honetako 70 kanoi eskuratu zituzten azken karlistaldian; jaurtigaien forma zela eta, hauei pepino esaten zieten, eta eragiten zituzten ondorioei pepinazoa. Usurbilgo Benta-zikineko bateriatik horrelako pila bat bota zuten Donostiara.© Gorka Agirre
132. Whitworth kanoi-granada (XIX. mendea). Karlistek mota honetako 70 kanoi eskuratu zituzten azken karlistaldian;
jaurtigaien forma zela eta, hauei pepino esaten zieten, eta eragiten zituzten ondorioei pepinazoa. Usurbilgo Benta-zikineko bateriatik horrelako pila bat bota zuten Donostiara.© Gorka Agirre
133. Whitworth kanoi-granada baten ikuspegia eta sekzioa. Sekzio hexagonalekoak ziren, eta barruan bolbora zeukaten. Hau lehertu egiten zen, espoleta bati esker.© Martín Izagirre
133. Whitworth kanoi-granada baten ikuspegia eta sekzioa. Sekzio hexagonalekoak ziren, eta barruan bolbora zeukaten. Hau lehertu egiten zen, espoleta bati esker.© Martín Izagirre
134. Ojiba-granada. Jaurtigai esferikoen ondotik era askotako munizioak agertu ziren: metraila-potea, segmentu-granadak, pareta bikoitzekoak, izar-segmentudunak, su-eragileak,  metrailadunak (sharpnell). Gehienen diseinuaren helburua zera zen, lehertzean sortutako zatiek kalte eragitea bai pertsonei, bai gotorlekuei edo bestelako eraikinei. Granada zulatzailea lehenbizi buru kamutsa zuela erabili zuten, eta gero ojiba itxuran, gerraontzien korazak suntsitzeko. Torpedo-granada (egungo jaurtigai suntsitzailea) gotorlekuetako lurrezko blindajea zulatu eta, fabrika-obraraino iritsirik, lehergailu indartsu batez berau txikitzeko erabiltzen zuten.© Gorka Agirre
134. Ojiba-granada. Jaurtigai esferikoen ondotik era askotako munizioak agertu ziren:
metraila-potea, segmentu-granadak, pareta bikoitzekoak, izar-segmentudunak, su-eragileak, metrailadunak (sharpnell). Gehienen diseinuaren helburua zera zen, lehertzean sortutako zatiek kalte eragitea bai pertsonei, bai gotorlekuei edo bestelako eraikinei. Granada zulatzailea lehenbizi buru kamutsa zuela erabili zuten, eta gero ojiba itxuran, gerraontzien korazak suntsitzeko. Torpedo-granada (egungo jaurtigai suntsitzailea) gotorlekuetako lurrezko blindajea zulatu eta, fabrika-obraraino iritsirik, lehergailu indartsu batez berau txikitzeko erabiltzen zuten.© Gorka Agirre
135. Brontzezko bonbarda, jatorri alemaniarrekoa (XVI. mendea). Lehenbiziko artilleriako piezak burdina forjatuzkoak izan ziren (XIV.-XVI. mendeak), eta pieza nagusia bonbarda (edo lonbarda) izan zen. Hauek bi zati dituzte: errekamara, hau da, bolbora-karga zuena, eta kana (edo tonba), kalibre eta luzera handiagokoa, hain zuzen jaurtigaiak zeharkatzen zuena. Zati biak lotuta zeuden, eta soka bidez zeuden muntatuta. Kargatze lana oso nekeza zen, eta egunean gehienez 8 bat tiro egin zitzaketen, 200 metrotik gora egiten ez zuen distantzia eraginkorraz. Garai bereko beste pieza arin batzuk pasabolantea, bonbardeta, falkonetea, erribadokina eta mosketea ziren.© Gorka Agirre
135. Brontzezko bonbarda, jatorri alemaniarrekoa (XVI. mendea). Lehenbiziko artilleriako piezak burdina forjatuzkoak izan ziren (XIV.-XVI. mendeak), eta pieza nagusia bonbarda (edo lonbarda) izan zen. Hauek bi zati dituzte:
errekamara, hau da, bolbora-karga zuena, eta kana (edo tonba), kalibre eta luzera handiagokoa, hain zuzen jaurtigaiak zeharkatzen zuena. Zati biak lotuta zeuden, eta soka bidez zeuden muntatuta. Kargatze lana oso nekeza zen, eta egunean gehienez 8 bat tiro egin zitzaketen, 200 metrotik gora egiten ez zuen distantzia eraginkorraz. Garai bereko beste pieza arin batzuk pasabolantea, bonbardeta, falkonetea, erribadokina eta mosketea ziren.© Gorka Agirre
136. Burdinazko mortairua. Mortairua kalibre handiko eta luzera txikiko artilleriako pieza bat da, zeharkako tiroan erabiltzen dena; hau da, jaurtigaiaren traiektoriak kurba bat egiten du, tiro zuzeneko edo tenkatuko piezetan ez bezala. Honen eginkizuna gotorlekuen barnealdera iristea da, harresi gainetik igaro baitaiteke, edo ikusten ez diren tokietara tiro egitea (esaterako mendi baten beste aldera). Burdinazko edo brontzezko pieza bakar batez eginda dago; barnealdean errekamara (bolbora jartzeko tokia) eta kana daude. Lehena askoz motzagoa eta kalibre txikiagokoa da bigarrena baino.© Gorka Agirre
136. Burdinazko mortairua. Mortairua kalibre handiko eta luzera txikiko artilleriako pieza bat da, zeharkako tiroan erabiltzen dena;
hau da, jaurtigaiaren traiektoriak kurba bat egiten du, tiro zuzeneko edo tenkatuko piezetan ez bezala. Honen eginkizuna gotorlekuen barnealdera iristea da, harresi gainetik igaro baitaiteke, edo ikusten ez diren tokietara tiro egitea (esaterako mendi baten beste aldera). Burdinazko edo brontzezko pieza bakar batez eginda dago;
barnealdean errekamara (bolbora jartzeko tokia) eta kana daude. Lehena askoz motzagoa eta kalibre txikiagokoa da bigarrena baino.© Gorka Agirre
137. Burdinazko kanoia. XVI. eta XVII. mendeen artean kulebrinaren erabilera hedatu zen (luzea eta kalibre txikikoa zen). Bere ezaugarriak zirela eta, ez zuen gotorlekuak erasotzeko balio. Horregatik, XVI. mendearen lehen laurdenean kanoia agertu zen, luzera txikiagoaz baina kalibre handiagoaz. Elementu bi hauek pieza bakar batekoak dira, eta ahotik kargatzen dira. Brontzezkoak eta burdinurtuzkoak egin zituzten, eta erroak zeuzkaten, pieza kanoi-gurdian bertikalean mugitu ahal izateko. Askok, gainera, bi helduleku zituzten, hobeto maneiatzeko. Piezen 'kalibrea', XIX. mendearen erdialdera arte, ez zen ahoko diametroko zentimetroen arabera neurtzen, baizik eta erabiltzen zuten burdina mazizozko balaren pisuaren arabera, libratan neurtuta. Helmen eraginkorra 400 metrokoa zen kulebrinaren kasuan, eta 300 metrokoa kanoien kasuan. XVIII. mendean artilleriak normalizatu egin zuen ordura arte erabilitako tipologia konplexua, eta horrela agertu zen ordenantzako artilleria deitua, aniztasun hura nabarmen bateratu zuena.© Juan Antonio Sáez
137. Burdinazko kanoia. XVI. eta XVII. mendeen artean kulebrinaren erabilera hedatu zen (luzea eta kalibre txikikoa zen). Bere ezaugarriak zirela eta, ez zuen gotorlekuak erasotzeko balio. Horregatik, XVI. mendearen lehen laurdenean kanoia agertu zen, luzera txikiagoaz baina kalibre handiagoaz. Elementu bi hauek pieza bakar batekoak dira, eta ahotik kargatzen dira. Brontzezkoak eta burdinurtuzkoak egin zituzten, eta erroak zeuzkaten, pieza kanoi-gurdian bertikalean mugitu ahal izateko. Askok, gainera, bi helduleku zituzten, hobeto maneiatzeko. Piezen 'kalibrea', XIX. mendearen erdialdera arte, ez zen ahoko diametroko zentimetroen arabera neurtzen, baizik eta erabiltzen zuten burdina mazizozko balaren pisuaren arabera, libratan neurtuta. Helmen eraginkorra 400 metrokoa zen kulebrinaren kasuan, eta 300 metrokoa kanoien kasuan. XVIII. mendean artilleriak normalizatu egin zuen ordura arte erabilitako tipologia konplexua, eta horrela agertu zen ordenantzako artilleria deitua, aniztasun hura nabarmen bateratu zuena.© Juan Antonio Sáez
138. Obusa, 21 cm-koa, brontzez egina; karga kulatatik egiten da, eta arima marratua du. 1885 modelokoa da, 'Seraing' afuste batean kokatuta dago, eta 6.000 m-ko helmena du. Obusa artilleriako tarteko pieza bat da, kanoiaren eta mortairuaren artekoa, hau da, zeharkako tirorako prestatua. XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, artilleriako piezak arima marradunekoak izango ziren, zehaztasun eta helmen handiagoa lortzen zelako. Gero eta presio eta desgaste handiagoak jasan behar zituztela eta, arimarako material berriak erabili zituzten (brontze konprimatua, altzairua), edo fabrikazio-forma berriak: uztaiak erabiltzea (hau da, metalezko uztai bidez sendotzea) (ikus 192 zk.ko irud.) eta hodia erabiltzea (erresistentzia handiagoko materialak erabiltzea desgaste handieneko zonetan) (ikus 188 zk.ko irud.). Tiro egiteko bizkortasuna areagotu egin zen kulatatik kargatzean eta atzerapena txikiagoa izateko hainbat mekanismo (balazta eta berreskuragailua) edukitzean.© Juan Antonio Sáez
138. Obusa, 21 cm-koa, brontzez egina;
karga kulatatik egiten da, eta arima marratua du. 1885 modelokoa da, 'Seraing' afuste batean kokatuta dago, eta 6.000 m-ko helmena du. Obusa artilleriako tarteko pieza bat da, kanoiaren eta mortairuaren artekoa, hau da, zeharkako tirorako prestatua. XIX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera, artilleriako piezak arima marradunekoak izango ziren, zehaztasun eta helmen handiagoa lortzen zelako. Gero eta presio eta desgaste handiagoak jasan behar zituztela eta, arimarako material berriak erabili zituzten (brontze konprimatua, altzairua), edo fabrikazio-forma berriak:
uztaiak erabiltzea (hau da, metalezko uztai bidez sendotzea) (ikus 192 zk.ko irud.) eta hodia erabiltzea (erresistentzia handiagoko materialak erabiltzea desgaste handieneko zonetan) (ikus 188 zk.ko irud.). Tiro egiteko bizkortasuna areagotu egin zen kulatatik kargatzean eta atzerapena txikiagoa izateko hainbat mekanismo (balazta eta berreskuragailua) edukitzean.© Juan Antonio Sáez
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net