gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2020ko apirilak 2, osteguna





Bertan > Bertan 18 Gotorlekuak Gipuzkoan:XVI-XIX. mendeak > Euskara bertsioa: Gerra hispano-amerikanoko gotorlekuak

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Gerra hispano-amerikanoko gotorlekuak

1898an Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerra piztu zen. Ontzi amerikarrak Gipuzkoako kostaldetik urrun mantentzearren, eta balizko lehorreratze bat galarazteko, kostako defentsa presaka sendotu behar izan zuten.

188. Gipuzkoako Diputazioaren bateria Monpasen. Ezker alboko kokagunea, Hodi Burdinazko 15 cm-ko 'Ordóñez' kanoia duela goi-markoan.
188. Gipuzkoako Diputazioaren bateria Monpasen. Ezker alboko kokagunea, Hodi Burdinazko 15 cm-ko 'Ordóñez' kanoia duela goi-markoan.

Sendotze lan horiek ia-ia erabat amaitu eta gero, "Proyecto de mejora y aumento de las defensas marítimas (del litoral de Guipúzcoa) utilizando la Artillería disponible en esta plaza" izeneko proiektua erredaktatu zuten, eta 1899ko martxoan onartu, hain zuzen gerra bukatu eta gero. Proiektuan Donostiako hainbat bateria eraldatzea jasotzen zen, hala nola Erreginarena, Printzearena eta Bardokasekoa Urgull mendian, eta Ulian, berriz, Monpasekoa eraikitzea planteatzen. Pasaiako portua babesteko Ontziolako bateria jotzen zuten egoki, eta Zarautzen defentsarako hondartzaren mendebaldeko zatian kokatutako beste bat.

Obrak finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirua (300.000 pta) eta hainbat udalek eskainitakoa erabili zuten; izan ere, gerrako gastuei aurre egiteko diru-bilketa ireki bat antolatu zuten.

189. Gipuzkoako Diputazioaren bateria: 1- Ezker alboko kokagunea;2- Lubeta;3- Abangoardiako kokagunea;4- Munizio-hornia;5- Eskuin alboko kokagunea;6- Bolbora-biltegia;7- Sarrerako atzeko atea; 8- Erretagoardiako kokagunea;9- Munizio-hornia;10- Erretagoardiako kokagunerako sarbideko atzeko atea;11- Sarbidea;12- Lubeta;13- Erantsitako pabilioia;14- Kuartela;15- Atondoa;16- Gauzatu gabeko atal baterako hondeaketa; 17- Aginteko etxola;18- Telemetri estaziorako sarbidea;19- Telemetri estazioa;20- Eustorma.© Juan Antonio Sáez
189. Gipuzkoako Diputazioaren bateria:
1- Ezker alboko kokagunea;
2- Lubeta;
3- Abangoardiako kokagunea;
4- Munizio-hornia;
5- Eskuin alboko kokagunea;
6- Bolbora-biltegia;
7- Sarrerako atzeko atea;
8- Erretagoardiako kokagunea;
9- Munizio-hornia;
10- Erretagoardiako kokagunerako sarbideko atzeko atea;
11- Sarbidea;
12- Lubeta;
13- Erantsitako pabilioia;
14- Kuartela;
15- Atondoa;
16- Gauzatu gabeko atal baterako hondeaketa;
17- Aginteko etxola;
18- Telemetri estaziorako sarbidea;
19- Telemetri estazioa;
20- Eustorma.© Juan Antonio Sáez

Multzo osoko eraikin sendoena Monpaseko bateria izan zen. 1909an izena aldatu zioten, aurrerantzean Gipuzkoako Aldundiaren Bateria izango baitzen. Honetan lau hobi daude, aurrealdean bat, alboetan bi eta atzealdean laugarrena, eta hauetarako sarrera bi atzeko atek ematen digute. Artilleriako elementuak 15 cm-ko Hodi Burdinazko 4 kanoi (Ordóñez) izan ziren; 9 km-ko helmena zuten.

Multzoa osatzeko kuartel txiki bat zegoen, 20 soldadu hartzeko gaitasuna zuena (1909an 60 soldadu hartzeko gai zen beste batez ordezkatu zuten), aginte-postua (64 m-ko kotan, 1917an inauguratua), telemetria-estazio bat (73 m-ko kotan, 1914an inauguratua) eta Urgullen instalatutako erreflektore bat.

Ontziolako Bateria Pasaiako portuko sarrerako kanala mendean hartzen duen muino txiki batean kokatu zuten. Hau egiteko arrazoia portuaren defentsan laguntzea izan zen, hain zuzen San Markoseko gotorlekuko suarekin eta Txoritokietako bateria osagarriarekin batera. Erdiko luban bat zuen, eta honen pean zegoen munizio-hornia, eta ostean bazituen bi zelaigune alde banatan, aukera izatearren 15 cm-ko Burdina Uztaiduneko lau kanoi instalatzeko behe-markoan; dena den, horrelakoak kokatzera ez ziren heldu, gerra berehala bukatu baitzen. Gaur egun ez da bateria honen aztarnarik.

190. Telemetri estazioa. Oraindik ere bere kamuflajea dauka, hormigoiari itsatsitako harriez eta landareez prestatua.© Juan Antonio Sáez
190. Telemetri estazioa. Oraindik ere bere kamuflajea dauka, hormigoiari itsatsitako harriez eta landareez prestatua.© Juan Antonio Sáez
191. Gipuzkoako Diputazioaren bateriaren kuartela.© Gorka Agirre
191. Gipuzkoako Diputazioaren bateriaren kuartela.© Gorka Agirre
192. Bardokaseko bateria, Urgullen, goi-markoan muntatutako Burdina Uztaiduneko 15 cm-ko hiru kanoiez.
192. Bardokaseko bateria, Urgullen, goi-markoan muntatutako Burdina Uztaiduneko 15 cm-ko hiru kanoiez.
193. Monpaseko lurmuturra. Honen gainean Gipuzkoako Diputazioaren bateriaren kuartela ikus daiteke.© Juan Antonio Sáez
193. Monpaseko lurmuturra. Honen gainean Gipuzkoako Diputazioaren bateriaren kuartela ikus daiteke.© Juan Antonio Sáez
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net