gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2020ko ekainak 5, ostirala





Bertan > Bertan 18 Gotorlekuak Gipuzkoan:XVI-XIX. mendeak > Euskara bertsioa: Gazteluzar

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Gazteluzar

Fernando Katolikoak, 1512 inguruan, Behobiako ibitik hurbileko muino baten tontorrean gaztelu bat eraikitzea erabaki zuen, frantziar gudarosteei Bidasoa ibaia zeharkatzea eragoztearren. 1518an altxatua zuten nonbait, eta Hernan Perez Iartzari emana zioten ordurako bertako agintaritza nagusia (1518-1521).

18. Gazteluzar (Irun):1- Gordetako murruak; 2- Beheko kanoi-zuloen kotatik behera galdutako edosuntsitutako murruak; 3- Kuboa; 4- Sarrera; 5- Goiko oinaren euskarriaren harrizko oinarria; 6- Beheko kanoi-zuloa.© Juan Antonio Sáez
18. Gazteluzar (Irun):
1- Gordetako murruak;
2- Beheko kanoi-zuloen kotatik behera galdutako edosuntsitutako murruak;
3- Kuboa;
4- Sarrera;
5- Goiko oinaren euskarriaren harrizko oinarria;
6- Beheko kanoi-zuloa.© Juan Antonio Sáez

Komunitateen Gerran zehar, Gazteluzar Bonnivet almirantearen gudarosteen eskutan geratu zen, nahiz gero aurreko jabeek atzera eskuratu. Oso borroka latzak izan ziren bertan, eta kalte larriak eragin zizkioten gazteluari; honen ondorioz, eta kokapen estrategikoaren inguruko zalantzak ere asko zirela, Karlos V.ak gaztelua eraisteko agindua eman zuen 1539an, agindutakoa 1542ra arte bete ez bazuten ere. Eraisketa lan honetatik ateratako silarri gehienak Hondarribiko harresiak hobetzeko erabili zituzten. Une horretatik aurrera, gazteluaren hondarretan behin-behineko gotorlekuak edo etxebizitzaren bat edo beste moldatu izan dituzte.

Diego de Verak diseinatutako gotorlekuaren berezitasun nagusia oinplano triangeluarra edukitzea zen; 22 m luze eta 5 m lodiko hiru murru-atalez osatuta zegoen, hauek kare-harrizko harlangaitzez, hots, neurri txikiko harri landugabez eginda zeuden, karez zementatuta, eta silarriz (harlanduz) estalita. Angeluetan oinplano zirkularreko kuboak zeuden, 21 m-koak hauek kanpo diametroan neurtuta.

21. Harresiko mosketea.© Gorka Agirre
21. Harresiko mosketea.© Gorka Agirre

Murru-atalen beheko aldean hiru kanoi-zulo zeuden (tiro egitea ahalbidetzen zuten murruko irekiuneak ziren), eta 6 m-ko altueran beste bi; hauek, ezinbestez, bigarren pisuan egon behar zuten. Hauei guztiei erantsi behar kubo bakoitzak defentsarako zituen kanoi-zuloak. Gaztelura sartzeko, berriz, hegoaldeko murru-atalean zabaldutako ate bat erabiltzen zuten.

22. Gazteluzar (Irun). Kubo edo dorreetako batean zabaldutako kanoi-zulo baten hondarrak.© Juan Antonio Sáez
22. Gazteluzar (Irun). Kubo edo dorreetako batean zabaldutako kanoi-zulo baten hondarrak.© Juan Antonio Sáez

Gaur egun oraindik bi horma-atal (IM eta H) oso-osorik daude, eta altuera ere mantentzen dute neurri handi batean (9 m inguru). Hirugarren horma-atala (E) ia-ia erabat suntsituta dago. Kuboetako baten barreneko aldea ere badugu oraindik (HE), eta baita beste bien zati batzuk ere.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net