gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2020ko ekainak 5, ostirala

Bertan > Bertan 18 Gotorlekuak Gipuzkoan:XVI-XIX. mendeak > Euskara bertsioa: Pasaiko dorrea

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Pasaiko dorrea

19. View of Passages port and fort Hay. Day & Haghe-ren litografia, T L. Hornbrook-en marrazki batean oinarritua. London 1837. Pare-parean, Pasaiako dorrea. Mendian Lord John Hay gotorlekua, lehen Karlistaldian altxatua.© Gorka Agirre

20. Pasaiako portua. Eskulturatik hurbil zegoen Pasaiako dorrea. Hondoan Bonantzako Santo Kristoren basilika (Pasai Donibane).© Gorka Agirre
20. Pasaiako portua. Eskulturatik hurbil zegoen Pasaiako dorrea. Hondoan Bonantzako Santo Kristoren basilika (Pasai Donibane).© Gorka Agirre

Donostiak behin baino gehiagotan defendatu zuen Pasaiako portuaren gaineko jurisdikzioa, portu estrategikoaren inguruan sortutako hiribildu berriek aldian-aldian galdatzen zituzten eskubideen aurrean. Hau zela eta, are defentsa lanetan laguntzearren, mendebaldeko itsasertzean dorre bat altxatu zuten XVI. mendearen lehen erdialdean; dorrearen oinplanoa zirkular samarra zen, eta bertan izan zen, 1805 arte, dorreko erregidorea, jurisdikzioa zuena sarrerako kanalaren eta senaiaren gainean. Dorreari erantsirik plataforma bat egokitu zuten, hainbat artilleria-pieza kokatu ahal izatearren, dorrean bertan jartzea posible zen artilleriako ekipamendu apala osatzeko. 1835ean eraikinean sute bat izan zen, eta betiko desagertu zitzaigun 1867an.

23. Plano de la Ría y Puerto de los Pasages y de las Poblaciones situadas en su Costa según se hallaban en el año de 1760, Felipe Cramer ingeniari militarrak egina (zatia).© Carlos Mengs
23. Plano de la Ría y Puerto de los Pasages y de las Poblaciones situadas en su Costa según se hallaban en el año de 1760, Felipe Cramer ingeniari militarrak egina (zatia).© Carlos Mengs
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2020 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net