gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

lunes 23 diciembre 2024





Bertan > Bertan 10 Trenes de Gipuzkoa > Versión en euskera: Burdinbidearen Euskal Museoa

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Burdinbidearen Euskal Museoa

Tren garraio publikoan inbertsiorik egin gabe urte asko pasa eta gero, laurogeiko urteen amaieran hasi zen joera hori aldatzen. Euskadiko trenbideak piskanaka-piskanaka berritzen hasi ziren eta horrela, ordura arte zerbitzua eskaintzen ibilitako trenek, batzuek bizkar gainean hirurogei urte baino gehiago ere bazituztela, ondo merezitako atsedana hartu zuten.

132. Azpeitiko geltoki zaharra, gaurko egunean Burdinbidearen Euskal Museoko sarrera dena
132. Azpeitiko geltoki zaharra, gaurko egunean Burdinbidearen Euskal Museoko sarrera dena

Ezinbestekoa zirudien ordurako historikoak ziren tren haiek azkenean zatika deseginda bukatuko zutela, baina ondare aldetik zuten balioaz erakundeak gero eta sentsibilizatuago egotea akuilagarri izan zen Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan Sailak, 1989an, Burdinbidearen Euskal Museoa sortzera bideratutako lehen urratsak eman zitzan.

Aurrena inbentario bat egin zen eta horrek garbi erakutsi zuen Euskadin balio ikaragarriko tren-ondarea zegoela eta horrek bakarrik museo baten sorrera justifikatzen zuela. Gero egoitza egokia bilatu zen. Azpeitiko geltoki zaharra aukeratu zen, bertan terreno zabalak baitzeuden eskura, halako ezaugarriak edukiko dituen museo batek funtsezkoa duen gauza, hain zuzen. Azpeitiak gainera beste elementu interesgarri batzuk ere biltzen zituen, hala nola, bazeudela han trenbidearen inguruko eraikin batzuk estetika eta arkitektura aldetik balio handia zutenak, baita ere hantxe zegoela Urolako trenaren mantenimenduko lantegi zaharra, hasieran bezala gordea mende hasieratik. Bestalde, ez dugu ahaztu behar, Azpeitia eta gertu daukan Loiolako Santutegia, Euskadin turismo aldetik erakartasunik handiena duen alderdietako bat dela.

131. Treneko txartela
131. Treneko txartela

Museoaren lehen faseko obrak 1990ean hasi ziren, baita lehenengo piezak zaharberritzen ere. Urolako trenaren gordeleku zaharrak ere behin-behinekoz gaitu ziren, Euskadiko geografia osoan barreiatutako material historikoa hara biltzearren.

Museoaren lehen fasea 1992ko urtarrilaren 20an inauguratu zen. Bi erakusketa-areto, liburutegia, ekitaldi aretoa eta lurrinezko trenen aldizkako ibilaldiak, Museoa aurki izango zenaren aurrerakin bat baino ez ziren, hilabete batzuen buruan ekingo baitzieten Museoaren bigarren eta behin-betiko faseko obrei.

Obren bidez tren-gordeleku zaharrak eta eraldaketako indarretxe txikia erakusketa gunetarako berreskuratzen ziren bitartean, aurrera jarraitzen zuten trenbideko ibilgailuak zaharberrituz eta artatuz, baita beste gauza batzuk ere, esate baterako, Jesús Minguez jaunak egindako geltokietako erloju bildumarena.

Azkenean, 1994ko urriaren 4an inauguratu zen Museoaren bigarren fasea, gaur egun ikus daitekeena gutxi gora-behera.

Obrak bururatzeak, ordea, ez du esan nahi Museoa amaituta dagoenik. Aitzitik, pieza historikoen berreskuratze eta zaharberritze lanetan jarraitu dute. Asmoa ere badute, aurki, material historikoaren ibilbidea luzatzekoa, handik gertu dagoen Zestoako Bainuetxeraino luzatu ere.

Hauxe baino ez zaigu falta, lerro hauen bidez gonbita luzatzea jendea museo interesgarri hori bisitatzera joan dadin. Beharbada ez da oso ezaguna Gipuzkoan, baino arlo horretan Europan dagoen onenetakotzat jotzen dute.

133. Topoaren '101' makina, Museoan gordetzen dena.  Estatuan martxan dagoen trena makina elektrikorik zaharrena da.
133. Topoaren '101' makina, Museoan gordetzen dena. Estatuan martxan dagoen trena makina elektrikorik zaharrena da.
134. Vasco-Navarroko automotorea
134. Vasco-Navarroko automotorea
135. Geltokiko erlojua
135. Geltokiko erlojua
136. Trenbideetako abisu petardoak
136. Trenbideetako abisu petardoak
137. Garai bateko treneko txartela
137. Garai bateko treneko txartela
138. 'Breguet' telegrafoa
138. 'Breguet' telegrafoa
139. Mahai gaineko kriseilua
139. Mahai gaineko kriseilua
140. Euskal Herrian erabili izan diren errailen ebakidurak
140. Euskal Herrian erabili izan diren errailen ebakidurak
141. Treneko txartela
141. Treneko txartela
142. Treneko txartela
142. Treneko txartela
143. Lurrinezko lokomotorako takografoa
143. Lurrinezko lokomotorako takografoa
144. Wagons-Lits trenetako hautsontzia
144. Wagons-Lits trenetako hautsontzia
145. Norteko konpainiaren zigilua
145. Norteko konpainiaren zigilua
146. Treneko txartela
146. Treneko txartela
147. Wagons-Lits konpainiaren eskudoa
147. Wagons-Lits konpainiaren eskudoa
148. 42 kg/m-ko erraila
148. 42 kg/m-ko erraila
149. Treneko txartela
149. Treneko txartela
150. Karburozko argia
150. Karburozko argia
151. Treneko txartela
151. Treneko txartela
152. Norteko konpainiaren 7. 000 saileko tren makina elektriko baten planoak
152. Norteko konpainiaren 7. 000 saileko tren makina elektriko baten planoak
153. 1932ko tren makina elektrikoa
153. 1932ko tren makina elektrikoa
154. Treneko txartela
154. Treneko txartela
155. Urolako trenetako lantegi mekanikoa, Burdinbidearen Euskal Museoan gordea
155. Urolako trenetako lantegi mekanikoa, Burdinbidearen Euskal Museoan gordea
156. Treneko txartela
156. Treneko txartela
157. Furgoi barruko argiontzia
157. Furgoi barruko argiontzia
158. Erakusketaren zati bat zentral elektrikoa izandako eraikinean
158. Erakusketaren zati bat zentral elektrikoa izandako eraikinean
159. Tren txartelak osatzeko makina
159. Tren txartelak osatzeko makina
160. Treneko txartela
160. Treneko txartela
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net