gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

lunes 23 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro Versión en euskera: Berrikuntza ahaleginak

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Berrikuntza ahaleginak

60. Burdina gozoaren leuntze prozesua, Entziklopediaren arabera.
60. Burdina gozoaren leuntze prozesua, Entziklopediaren arabera.


62. Mirandaolako burdinolako forja mailua.
62. Mirandaolako burdinolako forja mailua.


61. Peñafloridako Markesa, Euskal Herriaren Adiskidearen Elkarteko bultzatzailea, antzinako burdingintzan eta bere birmoldaketan interes berezia erakutsi zuena.
61. Peñafloridako Markesa, Euskal Herriaren Adiskidearen Elkarteko bultzatzailea, antzinako burdingintzan eta bere birmoldaketan interes berezia erakutsi zuena.


Burdinolen atzerapen teknologikoaren eta XVIII. mendearen amaierako krisialdiaren ondorioz, instalazio batzuek ahalegin bat egin zuten beren egitura zaharkituak eraldatzearren, hain zuzen produkzio-prozesua hobetu nahirik burdina eta beste metal batzuk ijetzi, luzatu eta mehetzeko tramankulu batez; honek indar hidraulikoaz eragindako arrabol batzuen bidez egiten zuen lan. Instalazio horiei fanderia esaten zieten.

63. Aiako Agorregiko burdinolan berreraikitako ohol hauspoaren aurretiko bistaren eta ebakiduraren planoa. Metalurgia Tratatua izeneko liburutik hartua.
63. Aiako Agorregiko burdinolan berreraikitako ohol hauspoaren aurretiko bistaren eta ebakiduraren planoa. Metalurgia Tratatua izeneko liburutik hartua.


Aldi berean, Euskal Herriko Adiskideen Elkartea irtenbide bila aritu zen burdinaren sektore tradizionalarentzat, lurralde honetako aberastasun iturri aspaldikoa baitzen. Elkartearen

azterlan, txosten eta proiektuek emaitza triste samarrak atera zituzten oro har, eta ez zuten bilatutako gizarte zein ekonomi babesik lortu. Diagnostikoak bete-betean asmatu zuen -atzerapen teknologikoa- baina proposatutako neurri zuzentzaileek, hala nola olagizonen elkarte bat sortzeak “burdinaren galdaketa eta lanketa hobetzeko”, edo Suediakoen antzeko fabrika berriak bultzatzeak, topo egin zuten betiko olagizonen eta langileen errezeloekin. Elkartearen beraren ekimenek ere, Arrasateko Aranburun edo Bergarako Zavalon altzairua lantzeko esperientziak, azken herri honetako botoi-fabrikak, edo latorri eta alanbre-fabrika bat sortzeko ahaleginak besteak beste, ez zuten batere atarramentu onik atera, laguntzaile kementsuen zuzeneko bultzada falta izan zitzaielako.

64. Otsoentzako zepoa.
64. Otsoentzako zepoa.
Ahaleginak ahalegin, kontua da ez zutela berrikuntza tekniko osorik burutzen, sektorearen mesfidantzagatik eta sistema zaharrak baztertzeko beldurragatik-edo, eta halaz kanpoko inportazioen lehia izugarrizko oztopoa zen, gaindiezineko modukoa batzuetan. Babes neurri batzuk onartzea lortu zuten, hori bai, berezko merkatuetan (hots, penintsulan eta itsasoz haraindiko kolonietan) atzerriko jeneroen lehiakortasuna neurri batean galarazteko XVIII. mendearen azken herenean; berandu zen ordea,
66. Enborrak urratzeko falka.
66. Enborrak urratzeko falka.
ze beraiek 1768an dagoeneko ikusia zuten bezala, ekartzen diguten kinkila kintal batek guk ateratako berrogeita hamaikaren pare egiten du, eta gure erauzketa hutsean geratzen da. Arrazoi bat baino gehiago zegoen hori horrela izan zedin: produktu-unitatearen kostu handiak -bai burdinatan bai egur-ikatzetan-, eta produktibitate txikia -are kontu larriagoa urte-sasoi batzuetan soilik egiteagatik lana -. Horrenbestez, fabrika berriak sortzea gauza konplexua bazen ere, are konplexuagoa harrikatzaren erabilera hedatzea -hemengo bertako meatzeetan ateratakoaren kalitatea ez baitzen errentagarria-, nahiz eta Elkarteak aprobetxamendu programak eta pizgarriak diseinatu zituen lehengaietan aurrezteko, baina horiek ere ez zuten beharrezko babesa eskuratu.

 

67. Aizkora.
67. Aizkora.
Horregatik, fanderiak agertzea lehen pausua besterik ez zen izan, sektorea garai berrietara egokituagoko bidean barna abiarazteko. Lehena, Euskal Herriko zein Estatu osoko lehena alegia, Errenteriako Fanderia izan zen. Gabiriola edo Renteriolako burdinolaren azpiegituraz baliatuz, honen jabe Irandako Markesak 1771n eman zion hasiera aldi berriari. Orduan berria zen makineria eskuratu zuen, burdina erreberberazio-labeetan eta harrikatzez aurrez beroturik mekanikoki mozteko, eta hurrena, arrabol batzuen bidez, luzatu, zabaldu eta behar bezala mehetzeko. Horrela, forjaketa eta lanketa eginkizunak nabarmen laburtzen ziren, eta ez zeuden jada beharginen trebetasunaren eta gaitasunaren mendean soilik. Fanderia honek burdineria, iltze, hagatxo eta zumitzak egitera bideratu zuen produkzioa.

65. Zestoako Lili jauregiko aurretiko bista.
65. Zestoako Lili jauregiko aurretiko bista.
Teknologia berri honen aplikazioak izugarrizko garrantzia lortuko zukeen, non eta Konbentzio Gerrak eta Fanderian pairatutako hondamenak galarazi ez balute berrikuntza hori beste toki batzuetara hedatzea. Gerra kontuak amaitu ostean, toki honetan industri irinak egiten hasi ziren, sistema austrohungariar berriari segituz.

Bigarren tramankuluaren instalazioa ere noble baten ekimenaz heldu zen; Zestoako Iraetako Fanderia izan zen, Granada de Egako Dukearena berau, Iraetako burdinola aprobetxatuz eraikia 1774 inguruan. Honetan burdinazko flaskoak egiten zituzten, Ameriketako meatzeetan ateratzen zuten zilarbizi edo

68. Zestoako Iraetako fanderiako langile kolonia.
68. Zestoako Iraetako fanderiako langile kolonia.
merkurioa garraiatzeko; Madozek XIX. mendearen erdialdean emandako datuen arabera, berrogeita hamar langile zituen

69. Aingura tailer bateko langileak.
69. Aingura tailer bateko langileak.
Langile kopuru handi horrek kolonia edo etxebizitza-auzo bat sortarazi zuen, Gipuzkoako lehena berau. Guztira 14 etxe ziren, kale bakar baten alde banatan lerroan jarririk, administratzailearen etxea eta ermita zituztela kaleburu; etxe horiek izango ziren lurraldeko industri koloniaren jatorriaren paradigma. Eraikinak alboz albo erantsitako unitatetzat ageri dira, beheko solairua nekazaritza-abelazkuntzako espazioetara emana dute (ukuiluak), eta oin nagusia etxebizitzarako da. Langileek errentamendu kontratu baten bidez eskuratzen zituzten etxeak, eta bakoitzak bere lursailtxoa ere izaten zuen, baratza gisa erabiltzeko, auzoko ibarrean, baliabide osagarriak ateratzeko aukeraz inondik ere.

70. Era askotako aingurak egiten zituzten, esate baterako ontzi txikietarako erabiltzen ziren 3 edo 4 besokoak.
70. Era askotako aingurak egiten zituzten, esate baterako ontzi txikietarako erabiltzen ziren 3 edo 4 besokoak.
Iraetako Fanderian izugarrizko eraldaketa izan zen 1844an, Estatua hornitzeko kontratua eten ostean. Orduan José Arambarri y Cía gisa eratu zen, eta honek galdaketa mekanizatuaren eskaintza handiagotu zuen, latorriaren manufakturan ere sartuz, Ingalaterra, Belgika edo Frantziako prozesuen bide beretik joz hain zuzen ere. 1855ean Fábrica de Hierro de Vera-Iraeta izena hartu zuelarik, jarduerak hedatu egin zituen, Berako meategien ustiapenean sartuz. Geroago, Urola Beheko lehenbiziko zementu-fabrikek Fabricaren instalazioak erabili zituzten.

Hirugarren eta azken proiektua Oñatiko Fanderiarena da, Gomendio familiaren bultzadaz eta burdinola bat aprobetxatuz, hain zuzen Oñatiko Kondearen jabetzakoa izandako Zubillagakoa aprobetxatuz instalatua.

72. XVII. mendean, Gipuzkoako burdinola batzuetan ezaten zen lan gehiena Errege Ontzidirako aingurak egitea zen.
72. XVII. mendean, Gipuzkoako burdinola batzuetan ezaten zen lan gehiena Errege Ontzidirako aingurak egitea zen.
Konbentzio Gerra amaitu eta gutxira sortua, hasieran pairatu egin zituen gerra-arazoetatik, hots, gerra napoleondarretik eta Lehen Karlistalditik ondorioztatutako oztopoak, eta etorkizunerako itxaropenak are murriztuago zitzaizkion. Aurrekoetan bezala, produkzio bide hala moduzkoa izan zuen, inguru horretan metalurgia garaikidea garatu zen arte.

71. Koroarekiko kontratuek, besteak beste, Armadari69. Aingura tailer bateko langileak.
71. Koroarekiko kontratuek, besteak beste, Armadari aingurak eta aingura txikiak hornitzekoak, batzuetan, desagertzeko bidean zegoen metodo baten iraupena ziurtatzen zuten, beste hainbat latitudetako berrikuntza teknikoek burdinazko produktuak merkatu lehiakorretik gero eta gehiago ordezkatzen baitzituzten.
Hernaniko Aingura Fabrika ere kasu interesgarria da. 1750ean eta Ensenadako Markesaren bitartekaritzari esker, Fagollaga, Pikoaga eta Ereñotzuko burdinolek konpromisoa hartu zuen elkarrekin ainguraz eta ainguratzarrez hornitzeko Errege Armada. Hernanin jarduera honi bultzada emateko beharrezko inbertsio bakarrak ohiko tailerretako aldaketa txiki batzuk eta entregarako eta kontratuaren martxaren kontrolerako toki bat prestatzea izan ziren, eta halatan ez zen inolako berrikuntzarik heldu, ez tekniketan ez ekipamenduetan. Espainiako koroak jasandako porrotek berekin eraman zituztenez aurrez hitzartutako kontrata guztiak, aingura-horniketarako honekin batera jakina, XIX. mendearen erdialdean burdinola horiek dagoeneko amaitua zuten beren jarduera.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net