gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

lunes 23 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro Versión en euskera: Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles

137. Gurpilak forjako irteeran.
137. Gurpilak forjako irteeran.
Patrizio Echeverria Legazpiko hazkuntzaren motore nagusia izan zen bezala, Compañía Auxiliar de Ferrocarriles-ek gauza bera egin zuen hurreko Beasainen. Enpresa honen sorburua 1860an aurkituko dugu, lehen aipatutako Fábrica de Hierros de San Martin de Urbieta hartan. Bere lehen bi urteetan burdina beratzeko labeak eta arrabol bidez ijezteko instalazioak zituen, ez besterik, baina, lehen esan bezala, 1862 eta 1865ean labe garaiak eraiki zituzten, egur-ikatzez produzitzeko.



136. Beasaingo CAFeko planta berri eta aurreratuak udalerrian nahiz eskualdean berebiziko garrantzia du.
136. Beasaingo CAFeko planta berri eta aurreratuak udalerrian nahiz eskualdean berebiziko garrantzia du.
Etorkizun bikaina zuen, itxura, baina Bigarren Karlistaldia lehertzeak etenaldia ekarri zion, eta gerra amaitu arte ez zen atzera lanean hasi enpresa, dagoeneko Goitia y Cía izenaz. Metalurgiaren panorama nabarmen aldatua zen ordurako: kokezko labeak ari ziren nagusitzen, eta Bessemer bihurgailuak, ondoko Bizkaian hedapen handia lortua baitzuten jada. Arlo honetan lehian aritu ezinik, Francisco Goitiak bere negozioaren produkzioari beste bide bat eman zion, eta Londresa joan zelarik handik inportatu zituen latorria egiteko behar zituen patenteak; horrela, Estatuko enpresa nagusia izan zen jenero honetan.

1892ko apirilaren 16an sozietate berri bat eratu zuten, La Maquinista Guipuzcoana, trenbideetarako era guztietako makineria eta material mugikorra egiteko, eraikin, zubi eta mota

135. CAFeko ekoizpen lerroa.
135. CAFeko ekoizpen lerroa.
guztietako metalezko eraikuntzetarako bezalaxe. Enpresa honek galdatze, fintze eta erreberberazio-tailerrak, galdaragintzakoak, eta forja eta doiketakoak zituen. Bagoi muntaketarako departamentuak, ostean, zurgintza, pintura, dekorazio eta marrazki atalak zituen. Neurrien handitasunaz eta industri espazioaren konplexutasunaz, pabilioi guztien komunikazioa ahalbidetzearren barne-garraiorako sare trinko bat eratu behar izan zuten. Izan ere, instalazio horiei guztiei erantsi behar turbina-gela bat, biltegiak, bulegoak eta zuzendariaren zein langileen etxeak.

Bere produkzioaren alderdi nagusia bagoiak eta trenbideko piezak izango ziren, eta merkatu arlo hori beretzat hartu eta abantailaz lehiatu ahal izateko, sozietate berri bat sortu zuten Bilbon, Sociedad Española de Construcciones Metálicas, 1901eko martxoan; hilabete batzuk geroago, lantegi-multzo itzel baten eraikuntzari ekin zion sozietateak San Martin lantegi zaharraren orubea erabiliz. Fábrica de Vagones de Beasain izena eman zioten, eta honek 1905eko otsailaren 1ean entregatu zuen eskatutako lehenbiziko lana, eta hiru urte eskas igarota jada ia-ia 900 langile zituen plantillan. (LEGORBURU FAUS, 1996).

138. Gurpil tailerra.
138. Gurpil tailerra.
Patrizo Etxeberriarekin gertatu zen bezala, Lehen Mundu Gerran neutral agerturik etorri ziren urterik onenak. Sozietatearen produktuen eskaria hain zen handia, ezen arazoak sortu baitzitzaizkion, hartutako konpromisoak bete ezinik, eta zehapenak ere etor zekizkiokeen ez-betetze horien ondorioz. Estualdi honetatik ateratzeko, 1917an bagoi-fabrika errentan eman zioten Compañía Auxiliar de Ferrocarriles, S.A.ri, urte horrexetako martxoaren 4an eratutako erakundea berau, 3.000.000 pezetako hasierako kapitalaz. Eta trantsizio epe horrek 1925 arte iraun zuen, harik eta Fábrica de Vagones de Beasain zaharraren jabetza C.A.F.ek eskuratu zuen arte alegia. Enpresa berriaren xedea, berak adierazi bezala, bagoiak eta garraio eta burdinbide eta tranbien ustiapenerako balio dezaketen bestelako material guztiak eraikitzea, erostea, saltzea eta alokatzea; zen.

139. Gurpilen mekanizazioa.
139. Gurpilen mekanizazioa.
C.A.F. sortu berriak hartu zituen instalazioak zaharkituta zeuden, eta dagoeneko gaindituta zeuden bertako ekipamendu mekanikoak. Produktibitatea areagotu beharra zegoen, kostuak ahalik eta gehien murriztuz bide batez. Lehen-lehenik galdategia modernizatu zuen, erregai kontsumoa murriztu, Siemens Martin labe bat jarri, eta azkenik, plantilla doiketa bat burutu zuen.

Hogeiko hamarraldian hazkunde handia izan zen ezaugarri nagusia, batez ere barne-merkatuaren zein kanpokoaren eskari hazkorraren eraginez. Beasainen era guztietako material mugikorra fabrikatzen zuten, lokomotora elektrikoak, automotoreak eta tranbiak, estatuko trenbide-sarea hornituz, betiere neurri protekzionista handien babesean. Hazkunde mantendu honek tren-gurpiletarako hagun-fabrikazioan zeuden instalazioak hobetzea ahalbidetu zuen, eta forja eta mono-bloc gurpilak ijezteko tailer berriak ere eraiki zituzten.

140. Gurpiletarako lingotearen suberaketa.
140. Gurpiletarako lingotearen suberaketa.
Baina 1931 eta 1936 bitartean bagoi eskaria nabarmen jaitsi zen. Merkatuko bolada txar honen aurrean, irtenbide bakarra produkzioa handitzea, hobeto esanda, aniztea zen. Eta horrela abian jarri zuten nekazaritzako makineria eta automobilen osagarriak fabrikatzeko linea bat. Gainera, eta merkatu nazionala erabat beteta zegoela, Hegoamerika (Argentina eta Uruguay) eta Ekialde Hurbilerako esportazioen aldia hasi zen, Belgikako eta Frantziako hainbat tokitan ere ahaleginak burutuz.

Gerra Zibilak ekarritako nazioarteko isolamenduaren atzetik, gerraosteko berreraikuntzaren zailtasunak heldu ziren. 50eko

141. Beasaingo CAFen monoblock gurpilen fabrikazio prozesua.
141. Beasaingo CAFen monoblock gurpilen fabrikazio prozesua.
hamarraldiarekin batera liberalizazio eta garapen aldia etorri zen, 60 eta 70eko urteetan segituz, Beasaingo plantaren erabateko modernizazioa ekarriz berekin. 1971n Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles firma sortu zuten, hau da, enpresa-kontzentrazio prozesu bati amaiera eman zioten. C.A.F. anagramaren pean, 1917az geroztik orain arte iraun baitu, kotxeak, bagoiak eta lokomotorak ikus ditzakegu mundu osoko burdinbideetan zehar.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net