gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

lunes 23 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro Versión en euskera: Arrasateko Union Cerrajera

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Arrasateko Union Cerrajera

144. Sarraila ponpatxoak.
144. Sarraila ponpatxoak.
Hirugarren gune siderometalurgiko handia Unión Cerrajera zen, industri alor honen elementu nagusia baitzen Debagoienean. Honen sorburua 1869an dago, Bergarajauregi eta Resusta familiek Monterrongo kondeari Zaldibar auzoko Olazarra burdinola erosi ondoren zabaldu zuten tailer txikian. Urte gutxiren buruan, ekimen honen arrakasta are sendoagotu zen, Aretxabaletako Hijos de Echeverría y Cía fabrika bere egin zuenean 1890ean eta, garrantzi itzelaz, Bergaran labe garai bat instalatu zutenean (1901).


142. Unión Cerrajera de Mondragóneko manufakturak (Arrasate). Butano bonbonak.
142. Unión Cerrajera de Mondragóneko manufakturak (Arrasate). Butano bonbonak.
Baina aipatutako 1901eko urte horretan bertan fundatu zuten La Cerrajera Guipuzcoana, hau ere Arrasaten, eta lehia bizian sartu zen berehala Vergarajauregui, Resusta y Cía-rekin burdineriaren esparruan. Berdinen arteko lehia egoera honek, produkzioa finkatzeko eta kostuak murrizteko elkarren osagarri gisa jarduteaz gain, enpresa bien bategitea eragin zuen, halaz sozietate bakarra sortuz, Unión Cerrajera hain zuzen, 1906an.

Batak zein besteak sailak eta instalazioak jarri zituzten Arrasate, Bergara eta Aretxabaletan. Gehiegi atomizatutako enpresa bat sortu zen horrenbestez, eta arrazionalizatu beharra izan zuten, bakar-bakarrik bi gune bultzatuz, Zaldibarkoa bata eta Altos Hornos de Bergara bestea.

143. Trenbideetarako torlojoak.
143. Trenbideetarako torlojoak.
Egur-ikatzez ziharduten lehen arragoen atzetik Siemens Martin motako hiru labe etorri ziren -1906, 1912 eta 1914an-, lingoteak altzairu bihurtzeko eginkizunaz; altzairu honekin, ondoren, Arrasateko eta Aretxabaletako tailerrek egiten zuten lana.

Orduaz geroztik Deba bailarak enpresa integral bat izan zuen ze, meatik abiatuta, fabrikazio prozesu osoa burutzen zuen, produktu sorta zabala eskainiz gainera, burdineriako produktuetatik hasita berogailu, lisaburdina edo euskarri galvanizatuetara helduz, burdinbideetarako gabila eta torloju, golde-pieza eta abarrez batera.

145. Sarrailagintza produktua.
145. Sarrailagintza produktua.
Lingote produkzioaren kostu handiek eta Bizkaiko siderurgietan fabrikatutakoen lehiakortasun handiagoak berehala erakutsi zizkieten Cerrajeraren arduradunei prozesu honekin segitzeko oztopoak, azken batean abantailak askoz gutxiago ziren eta arazoak baino. Gauzak horrela, 1928tik aurrera Altos Hornos de Vizcayatik ekarri zituzten lingoteak.

Lingotearen fabrikazioa bazterturik, lehenbiziko labe garaiak desagertu egin ziren, eta 1962tik aurrera baita Siemensak ere, horien ordez labe elektrikoak jarri baitzituzten. Produkzio-gune zaharra, Madril-Irun errepidearen aldamenean kokatua, bere bulego, kapera, eskola eta langileentzako etxe eta guzti, bakar-bakarrik ijezte prozesurako erabili zuten.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net