gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

lunes 23 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro Versión en euskera: Burdinola hidraulikoak

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Burdinola hidraulikoak

Burdinola hidraulikoen agerpena eta hedapena

23. Aiako Agorregiko burdinolako mazoaren zutikako gurpil hidraulikoa.
23. Aiako Agorregiko burdinolako mazoaren zutikako gurpil hidraulikoa.
Burdinaren lanketan eta manipulazioan uraren indarra aplikatzea izan da industria honek ekin dion lehenbiziko iraultza tekniko handia, Erdi Aroaren eta Aro Modernoaren arteko denboran. Lehen unetako ekarpen nagusia gurpil hidrauliko bertikalaren erabilera izan zen; hura ardatz bati behar bezala doitzen zitzaion, burdinari ezpurutasunak kentzeko eta fintzeko erabiltzen zen gabiari eragitearren.

26. Oiartzungo Arditurriko meatze-ahoa.
26. Oiartzungo Arditurriko meatze-ahoa.
Seguruenik kanpotik heldutako aplikazio tekniko bat izango zen, baina oraindik ezezagunak zaizkigu jatorrizko hedabideak eta bilakaeraren nondik norakoak. Sistema hidraulikoa hainbat eginkizunetan aplikatzeko prozesua XI. eta XII. mendeen artean garatu zen Europako Mendebaldean. Lehendik ere alea ehotzen erabilia zuten, baina aipatu bi mende horietan beste gauza batzuetan erabiltzen hasi ziren, hala nola karea eta azukre-kanabera ehotzeko eta boletan lan egiteko, besteak beste; ostean, badirudi sistema honen hedapenaren oinarrian erlijio ordenak eta komentuak daudela. Gipuzkoaren kasuan, baliteke sistemaren hedapena lotuta egotea Nafarroako Erresumarekin, hots, franko eta fraideen bizileku zen harekin Santiago bidean zehar zituen harremanei (DIEZ DE SALAZAR, 1983).

25. Legazpiko Mirandaolako  burdinaren leuntze eta mehetze lanen berregitea.
25. Legazpiko Mirandaolako burdinaren leuntze eta mehetze lanen berregitea.
Batzuen ustez, Antso IV.a erregeak Segurako hiribilduari 1290ean emandako pribilejioak dagoeneko aipatzen du burdinola hidraulikoak badirela, baina hala eta guztiz ere, aipamenik argien eta egiazkoena 1355ekoa da, ze hiri horrexetako ordenantza batzuetan hurrena jaso zuten:
“…por razón e manera que habemos ferrería masuqueras e otras de maço de agua e de omes nos e otros en Necaburu e en Legazpia e en otros lugares…”
. Urte batzuk lehenago Alfontso XI.a erregeak Fuero de Ferrerías (1328) agiria izenpetu zuen, Oiartzun eta inguruko zonetan ziren burdinolentzako ordenamendu berezi hura. Agiriak ongi erakusten digu orduan burdinola hidraulikoak bazirela, eta lehenagotik ere bai seguruenik, honakoa baitio:
“…los dichos ferreros, para façer las casas e ferrerías e molinos o ruedas […] se aprovechen […] en las devisas y en las aguas […] según usaron de lo façer en tiempo de los reyes onde nos venimos”.

24. Segurako bista, burdin gune bat, atzean Txindoki ikusten delarik.
24. Segurako bista, burdin gune bat, atzean Txindoki ikusten delarik.
Beraz, XIII. mendearen amaiera aldetik XIV.aren hasiera bitartean, sistema berria sartu eta esperimentatu zuten Gipuzkoan, lurraldeko bi muturretan, biak baitziren meatoki onekin lotuak -Zerain, Zegama eta Mutiloarekin lehena eta Arditurri eta Aiako Harriarekin bigarrena-. Gainera, Nafarroaren eraginaren hedapen-bideetatik oso hurreko tokiak dira, bide horiek San Adriango tunela eta Bidasoa harana baitziren, hurrenez hurren.

27. Villarreal de Berriz-en araberako gurpil hidraulikoak (1730, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen Batzordeetako Metalurgia Tratatuaren Bigarren Liburua).
27. Villarreal de Berriz-en araberako gurpil hidraulikoak (1730, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen Batzordeetako Metalurgia Tratatuaren Bigarren Liburua).
Leku horietatik abiatuta, aplikazio hidraulikoa lurraldeko beste haran batzuetara hedatuko zen nonbait, pitinka-pitinka baztertuz sistema zaharra, nahiz eta, Garibaik dioen bezala, inguru batzuk ez ziren prozesu honetarako erabat irekiak izan, eta bazter batzuetan (Zerain, Zegaman) edo prozesu batzuetan (Arrasateko altzairuarenean), “fuerça de braços” hura erabiltzen segitu zuten. Agorrolak baztertzeko prozesua progresiboa izango zen, eta ibai ertzetara jotzeko prozesua motela eta pixkanaka burutua, XVI. mende inguruan lortuz maila gorena. Izan ere, instalazioaren baldintza berriek eta esperientzia eta ezaguera tekniko berrien aplikazioak eraikin konplexu eta garestiak eskatzen zituzten, ez beti partikularrek aurrera ateratzeko modukoak. Halatan, badirudi instalazio horiek lotuta daudela oinetxeetako titularren interesei, merkataritzan aberastutako jendeei, edota udal kontzejuei; hau da, eraikuntza lanaren hasierako gastua ordaintzeko lain baliabide bazuten gizarte-taldeei.

Burdinola hidraulikoa osatzen duten elementuak

28. Erreka bazterretan ageri diren Azpeitiko Barrenola Behekoa burdinola bezalako burdinola ugariak lurraldean burdingintzaren garrantzi nabarmenaren lekuko dira.
28. Erreka bazterretan ageri diren Azpeitiko Barrenola Behekoa burdinola bezalako burdinola ugariak lurraldean burdingintzaren garrantzi nabarmenaren lekuko dira.
Funtsean burdinolaren osagarriak hurrenak dira: presa bat ura hartzeko, naza bat ura bideratzeko, antepara edo ur-biltegia, tunel hidraulikoa -honetan daude gurpilak- eta burdingintzako tailerra bera. Oinarrizko instalazio hura osatzeko, baziren labea edo mea aurrez xigortu eta kaltzinatzeko ingurua, zelaigunea, beharbada teilapetxo batzuk bertan mea bildu eta zatitzeko, etab.
30. Oiartzungo Arditurriko meatze barrutiko instalazioen aztarnak.
30. Oiartzungo Arditurriko meatze barrutiko instalazioen aztarnak.

29. Zeraingo meazuloa.
29. Zeraingo meazuloa.


Burdinolaren barnealdean espazioaren antolaketa bitxia da. Han gabia eta sua aurrez aurre daude. Sua, labe baxu bat, eta normalean inolako tirorik ez duena, haize-harriari erantsirik dago. Harri edo pareta honek bitan bereizten du tailerra, eta aukera ematen du bere atzean airea emateko mekanismoak kokatzeko, bide batez sua hauspoetara hel dadin galaraziz. Ikaztegiak eta biltegiak tailerrarekin lotuta daude, bizpahiru sarbidez.
31. Gipuzkoan burdin mineralaren betak gehienbat karbonato itxuran ageri dira.
31. Gipuzkoan burdin mineralaren betak gehienbat karbonato itxuran ageri dira.
Horiek, sarri askotan, kanpoaldearekiko komunikazioa ere badute, atexka eta bao garaien bidez, eta mendi-mazelaz baliatuz edota pasagune sinple batzuen bidez, materiala goiko aldetik deskargatzeko aukera izaten da.

32. Pikatxoia eta aitzu-rra, De Re Metallica liburuko irudiak, Georgius Agricola 1556.
32. Pikatxoia eta aitzu-rra, De Re Metallica liburuko irudiak, Georgius Agricola 1556.


33. Legazpiko haizeolako burdin zepa.
33. Legazpiko haizeolako burdin zepa.


Burdinola hidrauliko bateko lana

34. Hernaniko Fagollagako Aingura Errege Fabrikaren planoa. Jose Lizardiren planoei jarraiki burututako instalazioak (1750).
34. Hernaniko Fagollagako Aingura Errege Fabrikaren planoa. Jose Lizardiren planoei jarraiki burututako instalazioak (1750).

Lan-prozesua hainbat azterlanen gaia izan da, eta historialari eta bidaiaren lekukotasunak ere baditugu, XVI. eta XVIII. mendeen artean jaso baitzituzten meatik burdina ateratzeko oinarrizko praktikak eta eginkizunak. Lekukotasun horiek alderaturik ikusten denaren arabera, aldaketa txikiak izango ziren nonbait prozeduran, ze ia-ia ez zen batere aldatu burdinolen garapen, loraldi eta gainbeheran zehar.

35. Arkeolanek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Agorregiko burdinolan garatutako ikerketa esperimentalaren proiektua, burdina eskuratzeko moduari buruz, XIX. mendera arte iraun zuen olen prozedurari jarraiki.
35. Arkeolanek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Agorregiko burdinolan garatutako ikerketa esperimentalaren proiektua, burdina eskuratzeko moduari buruz, XIX. mendera arte iraun zuen olen prozedurari jarraiki.
Oinarrizko lehengaiak egur-ikatza eta burdin mea dira. Lehena erraz ateratzen da mendietan, bere produkzioa nagusiki burdinoletara bideratzen duten pertsonen lanari esker, izan ere, olak dituzte bezero behinenak. Ostean, esan behar burdin meak mota askotakoak direla, baina ugarienak karbonatoak dira. Horregatik, eta seguruenik Bizkaian baino proportzio handiagoan -han Gipuzkoan baino hematite gorri gehiago izaten baitzen-, aurretik xigortu edo kaltzinatu behar izaten zen mea, zuzenean labe-zoruan edo karobi antzeko upel-labeetan sarturik

36. Ikerketa proiektuaren entseiu zientifikoa.
36. Ikerketa proiektuaren entseiu zientifikoa.
-Oiartzungo Olaberria burdinolak baditu oraindik ere horrelako labe baten hondarrak-. Errekuntza horrek, mearen kalitatea hobetzeaz gain, bigarren zatiketa bat errazten zuen, eta galdatze lanean erabiliko ziren masak behar bezala txikiagotu zitezkeen.

Burdinolako barne-labea ikatz eta xehekatutako mea geruzez kargatzen zuten, geruzak txandaka jarriz, eta su emanik hauspoetatik airea sartzen zioten. Burdin mea ore itxura hartzen hasten zenean, eragin eta, behar izanez gero, zulo batetik zehar kentzen zizkioten ezpurutasunak edo zepak, izerdia aterako baliote bezala. Haga luze batzuez masa hori atera eta gabipean jartzen zuten, eta honek ingudearen kontra ematen zituen kolpeez burdin eta ikatz partikulak trinkotu egiten ziren, aldi berean ezpurutasunak sakabanatu eta erauziz.

Lan horien guztien emaitza burdin metal gordina izaten zen, "totxo" esaten zioten horixe hain zuzen. Honetatik abiatuta erdi landutako elementuak egiten zituzten, hala nola hagak, zumitzak etab. Ondoren, produktu hauek errementariek erabiltzen zituzten, beren lanak egiteko.

37. Mirandaolako burdinola.
37. Mirandaolako burdinola.

Burdinoletako lan-prozesua ikerkuntza esperimental batzuen gai izaten ari da azken urteotan, eta Euskal Herrian aipatzeko modukoak dira Arkeolan taldeak egin dituenak, dagoeneko lehenbiziko arrakastak lortu baitituzte, Aiako Agorregiko burdinola berreraikiko instalazioetan, hain zuzen.

Sektore edo arlo honetan gertatutako lehen zatiketa nagusiaren oinarrian prozesuaren espezializazioa egon zen, nonbait. Burdinola batzuk batez ere orain azaldu dugun lan motan murgildu ziren, hots, meatik abiatuta metala lortzeko eginkizunean, eta Zeharrola deitzen hasi zitzaizkien, eta horietatik ateratako produktua manipulatu eta elementuak fintzen zituztenei, hau da, iltzeak, aitzurrak, golde-buru edo nabarrak, laiak eta abar egiten zituztenei Tiradera esaten zieten.

39. Agorregin burututako entseiu zientifikoko ur eta minerala.
39. Agorregin burututako entseiu zientifikoko ur eta minerala.
Burdinolako lanaldiak ere kontu garrantzitsua dira. Energia hidraulikoaren mendean egonik, aldi baterako ustiapen sistema bat ezarri behar izan zuten, betiere erreketako emariaren eta urte-sasoi euritsuen arabera. Normalean, urritik ekaina bitartean egiten zuten lan, urteko udazken edo udaberriaren lehor mailaren araberako aldaketez. Edonola ere, lanik egin gabe pasatu beharreko hilabeteak presa, hagun edo ziri, eraikin edo makinerian behar ziren konponketetarako erabiltzen zituzten, eta bide batez tratu onak lortzeko eta instalazioaren aldamenean lehengaiak biltzeko.
40. Urrestillako Makubarreko burdinolako tunela.
40. Urrestillako Makubarreko burdinolako tunela.

41. Burdinoletako manufaktura-ekoizpenaren ondorio nabarmenak iltzeak bezalako behar-beharrezko tresnak izan ziren.
41. Burdinoletako manufaktura-ekoizpenaren ondorio nabarmenak iltzeak bezalako behar-beharrezko tresnak izan ziren.
Lanbideak eta langileak.- Burdinoletan aritzen zen langile kopuruan ez datoz autore guztiak bat, eta bospasei aipatzetik hogeita hamar edo ehuneraino ere heltzen dira batzuk. Alde izugarri honek badu bere azalpena, ze batzuek bakarrik zuzen-zuzenean galdaketa lanean sartutakoak kontatzen dituzten bitartean, beste batzuek lan horiei zeharka lotutakoak ere kontatzen dituzte. Gogoan izan burdinoletako lanak lan-espezializazio handia eragin zuela, eta olagizonenaz berenaz gain, beste hainbat lanbide ere garatu zela, lehengaien hornikuntzan aritzen zirenetatik -ikazkinak, meatzariak, gurtzainak- produktuen manufakturan -armagileen gremioak, aiztogileak, galdaragileak, errementariak, etab.- eta merkaturatze lanetan -errentariak, kontulariak, lehor zein itsas garraiokoak, merkatariak, etab.- aritzen zirenetaraino helduz.

42. Gipuzkoako Foru Aldundiak Aiako Pagoetako parke naturalean berreraikitako Agorregiko burdinolaren aurretiko bistak. Dorrearen eta nabearen ebakidura.
42. Gipuzkoako Foru Aldundiak Aiako Pagoetako parke naturalean berreraikitako Agorregiko burdinolaren aurretiko bistak. Dorrearen eta nabearen ebakidura.
Oro har, hiru dira burdinoletan egiten ziren lan nagusiak, eta bakoitzak bere langileak zituen: olagizon nagusia eta ijelea, galdaketa arduraduna (askotan bi izaten ziren, txandatu ahal izatearren), eta ola-mutila, besteei lagunduz pitinka-pitinka lanak ikasten zituena. Halaz, nahiz eta oinarrizko kopurua lauzpabost langilekoa izan, tokiaren, burdinolaren eta honen gaitasunaren arabera (esaterako zeharroletako lanak eta tiraderetakoak egiten baditu), nahi adina areago daiteke langile kopurua, oinarrizko eredu honi jarraiki.

43. Agorregiko burdinola. Beheko antepararen ebakidura.
43. Agorregiko burdinola. Beheko antepararen ebakidura.
Lana urte-sasoi batzuetakoa izatean, hasiera batean aukera egongo zen halako plurienplegu moduko batean aritzeko, baina denborak aurrera egin ahala desagertu egin zen fenomeno hura, eginkizunak espezialdu eta instalazioen produktibitatea areagotzearekin batera. Poliki-poliki lokalak errentan emateko sistema erregular bat garatuz joan zen, izan ere, noble sektorerik aberatsenak beretzat jasoa zuen ibilgetu edo pasibo hori, industria mota honen instalazioaren lehen faseetan zehar. Administratzaileen bidez eta, geroago, partikular interesatuekin hitzarmen edo kontratuak eginez, burdinoletako ustiapenak benetako burdin enpresak sortarazi zituen, maisu ijezle bati loturik, hauxe baitzen ustiapen burua, bere negozioa bi edota hiru burdinoletara hedatzeko aukera zuena.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net