gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

domingo 22 diciembre 2024





Bertan > Bertan 16 La Industria del Hierro > Versión en euskera: Mendiko burdinolak

PDF Bertsioa inprimitzeko [12,18 Mb]Ikono Acrobat

Mendiko burdinolak

16. Ikatzaren garraioa burdinaren eskuzko langintzan funtsezko eginkizuna izan zen.
16. Ikatzaren garraioa burdinaren eskuzko langintzan funtsezko eginkizuna izan zen.
Erdi Aroan zehar burdin mea eraldatzeko Euskal Herrian erabili zituzten lantegiak haize-olak edo agorrolak ziren. ‘Mendiko burdinolak’ ere esan izan diete, zeren eta normalean mendi inguruetan egoten ziren, behar zituzten lehengaiak (egur-ikatza eta mea) esku-eskuan izanik, ustiategiaren errentagarritasuna hobea izaten zelako horrelakoetan.

13. Legazpiko Mirandaolako burdinolako sutondoa.
13. Legazpiko Mirandaolako burdinolako sutondoa.

Lehen une horiei buruzko ikerkuntza lana, Euskal Herriari dagokionez, oso gutxi garatu da oraingoz. Antzina-antzinatik ezagunak dira mendi eta bazter-inguru zenbaitetan dauden eskoria-tokiak, zepadi edo zepategiak alegia, ustez eraldaketa prozesu horien ondorioz sortuak. Garibaik berak, eta Isastik geroago, adierazi zuten metodo hidraulikoaren aurrekarien hondarrak direla zepadiak:

“En algún tiempo huvo herrerias en las montañas de Guipuzcoa, en que se labraba el hierro con las manos sin el ingenio del agua”.

15. Gure mendietan badira zepategien aztarna ugari, eta aintzinako mendiko olen berri ematen digute. Salobietako haizeolaren zepak (Legazpi).
15. Gure mendietan badira zepategien aztarna ugari, eta aintzinako mendiko olen berri ematen digute. Salobietako haizeolaren zepak (Legazpi).

14. Bertako basoa ikazkinarentzat lehengai iturria izan da.
14. Bertako basoa ikazkinarentzat lehengai iturria izan da.

19. Egurrezko presa baten aztarnak, antzinako presa txikien ohiko egituraduna. Artikutzako Goltzaringo burdinola.
19. Egurrezko presa baten aztarnak, antzinako presa txikien ohiko egituraduna. Artikutzako Goltzaringo burdinola.

Alabaina, instalazio horien izaerari buruz ditugun datu argi eta fidagarriak oso gutxi dira. Beste batzuetan azaldu den bezala (IBARRA, 1989), funtsezko elementuen deskripzioa oso antzekoa da beti -beheko labeak, airez eskuz hornituak-, baina itxura orokorra aldatu egiten da -eraikitako labeak dira batzuk, neurri eta itxura desberdinekoak, eta lurrean zabaldutako zulo hutsak beste batzuk, behar bezala itxita betiere-. Gutxi batzuetan azterketa arkeologikoak egin dira, esaterako Bizkaiko Trapagaraneko Oiolako zepadietan, eta horrelakoetan labe, lan sistema eta lortutako metalei buruzko interpretazio-ildo interesgarriak atera dira.

20. Mendiko burdinola edo haizeolako labea, Manuel Laborderen Legazpiko burdinolak izeneko liburutik hartua.
20. Mendiko burdinola edo haizeolako labea, Manuel Laborderen Legazpiko burdinolak izeneko liburutik hartua.

Edonola ere, ditugun datu guztien argitan badirudi oso maila tekniko txikikoak zirela, labearen kokapen eta neurrietan alde handiak zeudela -beharbada zortzi edo bederatzi mendetan zehar garatutako lan mota bat aztertzen ari garelako-, forjaketa lan nekezen ondoren lortutako produktuaren kalitatea ere hala moduzkoa zela, eta lan-unitateen produktibitatea bera ere eskasa zela.
Gaur egungo terminoetan neurtuz gero sistemaren errentagarritasuna baxua izan arren, toki horietako produkzioak garrantzitsu eta baliabide egokia izaten segitu zuen, burdinaren tratamendu eta fabrikaziorako mekanismo hidraulikoak pitinka-pitinka hedatu artean.

18. Zepak. Legazpiko Zaralaingo burdinola.
18. Zepak. Legazpiko Zaralaingo burdinola.

22. Zeraingo Aizpeako barrutiko mineral betaren xehetasuna.
22. Zeraingo Aizpeako barrutiko mineral betaren xehetasuna.

17. Aiako Agorregiko burdinolaren aurretiko bista.
17. Aiako Agorregiko burdinolaren aurretiko bista.
21. Burdin minerala.
21. Burdin minerala.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net