gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 23, astelehena




Bertan > Korsarioak eta piratak > Versión en euskera: Baleatzaleak

BALEATZALEAK

Baleen atzetik

Baleen arrantza korsariekin oso lotura estua du. Iharduera hau korsaritza baino lehendik burutu zen, beranduago, azken hau bertatik eratorri zelarik.

Euskal Herriko lehen korsariak baleen harrapaketa korsaritzarako baimenaz babesturik Ternuako arrain-sardetan etsaien erasoekin tartekatzen zuten baleatzaleak ziren. Harrapatutako makailaoa, esaterako, luxuzko zeta, urrea edo merkatarien ardorik onenak bezain harrapakin preziatuak ziren.

Lehen baleatzaleak euskaldunak eta kantabriarrak izan omen ziren, balea-industriaren asmatzaileak, eta, asmatzaile gisa antolaturik bizi izan ziren VII. mendeaz geroztik.

Hasera batean, baleak Kantabriako kostaldean harrapatzen zituzten urritik martxora burutzen ziren kanpainetan, ipar itsaso izoztuetatik honantz etortzen zirenean. Balea baten salmentari buruzko lehen aipamena Baionako 1059ko agiri batean ageri da. Eta, beranduago, konponketetan erabiltzeko baleen hezurren bilketa eta balearen olioa gordetzeko tinen agerkundea ere.
Uliako baleatzalearen harria
59. Uliako baleatzalearen harria. Donostia, Kostaldeko talaietatik baleak ikusi eta herriari dei egiten zitzaion haien atzetik irten zitezen.
© Joseba Urretabizkaia
Txalupa baten marrazkia.
60. Zumarragan 1526an bataiatutakoen liburu batean, bost arraunlariz, lemaren gidaritza duen ontzijabeaz eta arponariaz osatutako txalupa baten marrazkia ageri zaigu, balea bat harrapatu dutelarik. © Joseba Urretabizkaia
Halere, XIV. menderako, euskal kostaldean balearen urritasuna nabaritu zen eta euskaldunek hauen bila Irlanda eta Ternuara joan behar izan zuten.

Kanadan egindako azken aurkikuntzak, leku hartako ohizko toponimiaren ingurukoak, indiarrek erabiltzen zituzten euskal hitzak eta baleak arpontzeko erak euskaldunak iritsi ziren lehenak izan zirela eta bertakoekiko harreman onak izan zituztela adierazten dute. Eta horrela, XVI. mendeko hogeiko hamarkadan Ternuan baleak harrapatzen hasi ziren, lurralde horietan euskaldunak lehenago izan zirela azaltzen duen lekukotasuna ere badagoen arren.

Itsasontziak Ternua eta Labradorren artean, berrogeita hamar kilometrora dagoen leku batean biltzen ziren, eta bertan geratzen ziren urtarrilaren amaiera arte, orduan, tenperatura hotzak marea etetzera bultzatzen zituen garaian. Kanpaina hauek zortzi hilabetekoak izan ohi ziren, udaberritik udazkenera arte, eta zenbait baleaontzi etxera itzultzen zen upelategiak bete gabe, eta, beste zenbait, ez zen itzultzen, edo zama, piratek lapurtzen zieten.
Balearen ehiza eta harrapaketa
61. Balearen ehiza eta harrapaketa.
© Joseba Urretabizkaia
Zarauzko Azara kaleko etxe baten atalarria
62. Zarauzko Azara kaleko etxe baten atalarria. © Joseba Urretabizkaia
XVI. mendearen erdialdean, 1570 eta 1580ko hamarkadetan bereziki, hainbat euskaldun joan zen Ternuarantz, eta, ondorioz, Euskal Herriko bizitza ekonomikoa zeharo aldatu zen.

1585etik aurrera, euskal baleatzaleen beherakada hasi zen. Urte honetan, Britainia Handiko gerraren haseran, hain zuzen ere, Espainiako Armadarako ontzi asko bahitzen hasi ziren, honek ez baitzuen ontzitza handi bat osatzeko adinako ontzirik. Hiru urte beranduago, Espainiako Armadaren porrotaren ondorioz, Ternuako arrantzara zuzendu zirenak gutxi batzuk besterik ez ziren izan.
XVI-XVII. mendetako gurpil-pistola
64. XVI-XVII. mendetako gurpil-pistola.
© Joseba Urretabizkaia
Arpoiak
65. Arpoiak. © Joseba Urretabizkaia
Horri gehitu behar zaio 1598an Espainia eta Frantziaren arteko bake hitzarmena. Ingalaterra, Frantzia eta Danimarka lurralde horien eta Ipar Ameriketako itsasoen jabe bihurtu ziren politikoki. Egoera hori ez zen XVIII. mendera arte konpondu, 1713an, eta Utrechteko itunearen ondorioz, Felipe V.ak Ternuako arrantza libreari buruzko adotasuna lortu zuen euskaldunen mesedetan, han ia balearik ez zegoen arren.

Euskaldunek, orduan, korsaritza maizago praktikatzen zuten. Zenbait urte lehenago Felipe II.arengandik piratak erasotzeko baimena lortu zuten.
Iparraldeko kostaldea
66. Iparraldeko kostaldea. © Joseba Urretabizkaia
XVI. mendeko harresi-mosketea
67. XVI. mendeko harresi-mosketea
© Joseba Urretabizkaia


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net