gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 23, astelehena




Bertan > Korsarioak eta piratak > Versión en euskera: Sineskeriak

SINESKERIAK

Euskal Herriko itsas mundua ez da mito eta sineskeriatan barrualdeko eremuak bezain aberatsa. Itsasoko euskal tradizio mitologikoa beste kostaldeko eremuen antzekoa izan da betidanik. Eta euskal korsariek gure kostaldeko gainontzeko itsaslarien sinesmen berak zituzten.

Euskal Herri osoan sorginei buruzko tradizio handia izan ohi da, sorginen mundu amarrugabea, satankeriarekin zerikusi handirik ez zuena. Sinesmen hauek guztiz errotuta zeuden, landa-eremuko barrualdeko Euskal Herrian ez ezik, bai eta kostaldean ere.

Zarautzen, Getarian... sorginek indar handia izan ohi zuten, eta bertako tradizio, kondaira eta historiak eguneroko bizitzarekin eta itsasoko gizartearen berezko dinamikarekin lotua estua zuten. Askotan, sorgin, lamina edo gaizkinekiko beldurrak erdi estalitako mundu bat zen. “Direnik ez da sinistu bear; ez direla ez da esan bear”. Kostaldeko arrantzaleek sorginak ez zituzten inoiz aipatzen, eta emakumeek gizonak lanean zeudenean haietaz mintzo baziren, hauek ez zuten ezer harrapatzen. Tradizio hauetan sorginak arrantzale eta marinelen atzetik ageri zaizkigu, olatu bihurturik. Donibane Lohizunen sorginak euren herritik Ternuaraino hegan joan, bertako ontzietako mastatara igo eta marinelak sorgindu zituztela zioten: "las brujas se vanagloriaban de haber ido volando (desde aquel su pueblo) hasta Terranova; subían a los mástiles de los navíos y con sus polvos endemoniados maleficiaban a marinos y pescadores". Ekaitzak ere sorrarazten omen zituzten, Ziburuko "Marticot" itsasontziaren urperatzea kasu. Pierre de Lancre epaile frantziarrari hori aitortu zioten behintzat honek hasitako prozesuan .
Itziarko Ama
54. Marinelek Itziarko Amari zioten debozioa antzinakoa da. Juan de Esnaolak dioenez, XIII. mendean bere deboziorako "Itsaslarien Kofradia" sortu zen. Juan Sebastian Elcanok, hil zenean, Ama Birjin honi utzi zizkion bere ondasunetako batzuk eta, Garibayek dioenez, ontziek, Itziarko kostaldetik igarotzerakoan, artileria-salbak bota ohi zituzten bere omenez.
© Joseba Urretabizkaia
Itsasneska
55. Itsasneska. XVI. mendearen erdialdeko zurezko grabatua.
© Joseba Urretabizkaia
Brandan fraide irlandarra 484aren inguruan itsasoratu zen beste hamazazpi erlijiosorekin batera "Uharte Deliziosoa"ren bila.
56. Brandan fraide irlandarra 484aren inguruan itsasoratu zen beste hamazazpi erlijiosorekin batera "Uharte Deliziosoa"ren bila. Pazko-eguna iritsi zenean, eta ospakizun grinez, meza emateko uharte bat aurkitu zuten. Amaieran, uhartea Jaungoikoak erritua ospatzeko bidalitako balea bat zela ikusi zuten. (Clonfert-eko katedraleko San Brandánen irudia eta 1621eko grabatua).
© Joseba Urretabizkaia
Kostaldean izan ohi zituzten beste sinesmen batzuk itsasnesken eta "traganarru"ren ingurukoak ziren. Azken hau, zurrunbiloak sortzen zituen jeinu ikaragarria zen, eta guztiak honen beldur ziren Barandiaranek dioenez, "causaba pavor a los hombres del mar en tiempos antiguos y aun a no pocos de este siglo".

Itsasneskei zegokienez, 1673an –Resurrección Mª de Azkuek Feijoo aitak esan zuela dioenez- Lierganeseko biztanle bat Bilboko itsasarradera joan omen zen beste mutil batzuekin igeri egitera. Itsasoan sartu baina... ez zen berriro agertu eta itotakotzat hartu zuten. Halere, sei urteren buruan, Kadizeko zenbait arrantzalek olatu artean giza irudi bat ikusi omen zuten igerian, bai eta harrapatu ere: "una figura humana de persona racional que nadaba con gran destreza. Picados por la curiosidad, procuraron capturar a aquel sorprendente ser, lo cual consiguieron, tras muchos esfuerzos". Orduan, Francisco bera zela jakin zuten, sei urte lehenago Bilbon desagertutakoa. Bere lurrera itzuli, eta bederatzi urtetan oso era harrigarrian bizi izan zela diote, eta, azkenik, arrastorik ere utzi gabe desagertu zela.

Donostiako hondartzan jolasean ibili ohi zen itsasneska baten aipamena ere aurkitu dut, eguzkia orrazten zuenarena. Baina ingelesak Loretopera etorri zirenean, desgertu egin omen zen.

Azkenik, "iraunsugue" delakoa, gure arbasoen herensugea izan ohi zen, eta dontzeila bat sakrifikatu behar omen zitzaion, berak, gizakiak bere hatsez erakarri eta jaten zituen bitartean. Herensuge bat izan zen, hain zuzen ere, Aralarren San Migel arkaingerua hil zuena.
Tritoia.
57. Tritoia. XVI. mendeko zurezko grabatua
© Joseba Urretabizkaia
Euskal korsarien "iraunsuge"ek
58. Euskal korsarien "iraunsuge"ek (herensugeek) Hans Baldung-ek 1515ean marraztutako Leviatán honen antzekoak.
© Joseba Urretabizkaia


Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net