gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2019ko urriak 23, asteazkena





Bertan > Bertan 20 Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan > Euskara bertsioa: Aztarnategiak

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Aztarnategiak

46. Akutuko herri inguruaren airetiko argazkia eta kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
46. Akutuko herri inguruaren airetiko argazkia eta kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
47. Akutuko herriaren planoa.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
47. Akutuko herriaren planoa.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
49. Murugaingo herriaren planoa.© MAIH, Xabi Otero, Grafismo
49. Murugaingo herriaren planoa.© MAIH, Xabi Otero, Grafismo
48. Murugaingo herriaren airetiko argazkia eta kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Pello Lopez, Xabi Otero, Grafismo
48. Murugaingo herriaren airetiko argazkia eta kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Pello Lopez, Xabi Otero, Grafismo

Lan hau sinatu dugunok eta C. Olaetxeak egindako ikerketa lanei esker badakigu, Protohistorian, Gipuzkoako lurraldean herrixka ugari izango zela, eta horietako bakoitzak eremu geografiko zabala hartuko zuela. Seguruenik jende-bilgune edo herri horiekin batera etxalde edo baserri gisako bizileku sakabanatuak ere izango ziren.

50. Buruntzako herriaren ikuspegia eta kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Lamia, Xabi Otero, Grafismo
50. Buruntzako herriaren ikuspegia eta kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Lamia, Xabi Otero, Grafismo

Gaur egun ezagutzen ditugu geografian zehar modu erregularrean banatuta dauden eta, oro har, ibai haran handiak kontrolatzen dituzten herri hauetako batzuk; bizileku edo habitat sakabanatuei buruzko informaziorik ez dugu, ordea.

Orain artean zortzi dira aurkitutako bizilekuak: Buruntza (Andoain), Basagain (Anoeta), Intxur (Albiztur-Tolosa) eta Murumendi (Beasain) Oriaren haranean; Munoaundi (Azpeitia-Azkoitia) Urolarenean; Moru (Elgoibar) eta Murugain (Arrasate-Aretxabaleta-Aramaio) Debarenean; eta Akutu (Bidegoian-Errezil) Ernioko mendigunearen inguruan.

51. Buruntzako herriaren planoa.© Xabi Otero, Telca S.L.
51. Buruntzako herriaren planoa.© Xabi Otero, Telca S.L.

Hartzen dituzten azaleren artean alde nabarmenak daude, Intxurrekoak duen 17 hektareako azaleratik Buruntzakoaren 0,7 hektareakora bitartean daude guztiak (Munoaundik 7 ha, Murugainek 4,7 ha, Akutuk 3 ha, Basagainek 2,8 ha, Murumendik 1,9 ha eta Moruk 1,1 ha). Kasu guzti-guztiotan bertako erliebearen ezaugarriez baliatu ziren defentsarako bertako biztanleak, horien osagarri harresiak egin zituzten, eta zenbaitetan lubanarroez osaturik gainera. Oinplanoetan ere forma asko hartzen dituzte, neurri handi batean kokapenaren eraginagatik, nahiz taldearen ezaugarriekin eta beronen jarduerekin ere halako lotura bat baduten: forma kurbatu askotarikoak dira nagusi, obalak ere ageri dira kasu batzuetan, eta lerro zuzenak ere ikusten ditugu, esparruetako trazatu handienak mugatuz.

52. Basagaingo herriaren airetiko argazkia.© Foat
52. Basagaingo herriaren airetiko argazkia.© Foat
53. Basagaingo herriaren kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
53. Basagaingo herriaren kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
54. Basagaingo herriaren planoa.© Mugarri S.L., Xabi Otero, Grafismo
54. Basagaingo herriaren planoa.© Mugarri S.L., Xabi Otero, Grafismo

Barnealdeko espazioaren antolamenduak ez dio modu bakar bati segitzen, hain zuzen aukeratutako erliebearen eta bertakoen behar kolektiboen araberakoa delako. Zona lau eta terraza itxurakoak edukitzeak erraztu egin zezakeen, hasiera batean, bizileku-egiturak zein beste mota batzuetakoak finkatzea, nahiz kasu batzuetan itxura batean hain egokiak ez diren tokietan ere kokatu zituzten. Honela, Intxurreko etxeak bertako haitzean egokituta daude, herriaren hegal leun batean, hegoaldean, tontorretik hurbil. Edonola ere terraza itxurako azalerak, naturalak zein bestelakoak, oso maiz ikusten dira esparru hauetako gehienetan, eta badirudi, gainera, nagusiki bertan biltzen zirela biztanleen jarduera gehienak.

55. Intxurreko herria, Oria bailaratik.© Lamia
55. Intxurreko herria, Oria bailaratik.© Lamia
56. Intxurreko herriaren planoa.© Mugarri S.L., Xabi Otero, Grafismo
56. Intxurreko herriaren planoa.© Mugarri S.L., Xabi Otero, Grafismo
57. Intxurreko herriaren kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
57. Intxurreko herriaren kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
58. Murumendiko herriaren kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
58. Murumendiko herriaren kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
60. Murumendiko herriaren planoa.© Xabi Otero
60. Murumendiko herriaren planoa.© Xabi Otero
59. Murumendiko herriaren ikuspegia airetik.© Pello Lopez
59. Murumendiko herriaren ikuspegia airetik.© Pello Lopez

Baina barnealdeko espazioaren planifikazioak aldaketak jasan ditzake denbora igaro ahala. Izan ere, kontuan hartu behar da oso gutxi direla eraikinez trinko betetako esparruak; seguruenik, azalera handi samarra hartzen zuten herri haietako harresiaz barneko zona zabalak landaketa, larre eta abereak jasotzeko barrutietarako erabiliko zituzten, eta horien guztien banaketa unean uneko beharren arabera aldatuko zen. Euskal Herriko toki batzuetan, milurtekoaren bigarren erdialdean dagoeneko bazen hiri-antolamendurik, Biasteriko La Hoya adibidez harresi barneko azalera oso-osorik hartuz ongi antolatutako etxe-sailak mugatzen dituzten espaloidun kaleez trazatuta dago argi eta garbi. Baina hiri-antolamendu horren aztarrenik ez da agertu, oraingoz, Gipuzkoan indusitako aztarnategietan, Intxurrekoan aurkitutako etxebizitza guztiak zona berean lerrokatuta dauden arren. Herri honetako etxeen kokaguneen ezaugarriek gehiago gogorazten dizkigute beste habitat batzuk, esate baterako Europa erdialdeko Heuneburgekoa, hiru bat hektareakoa, Danubio ibaiaren gaineko tontortxo batean eraikia. Bizileku-egiturak elkarren ondoan altxatuta daude, eta modu irregularrean banatuta harresiaren trazatuaren eta eraikitzaileen beharren arabera; kasu guztietan, dena den, exentu daude, hau da, tarteetatik igarotzeko espazioak dauzkate, aldrebes samarrak eduki ere; drainatze-sistemak argi eta garbi ageri dira hala ere. Eginiko kalkuluen arabera, bertako biztanleak ez ziren berrehun baino gehiago izango.

61. Moruko herriaren airetiko argazkia eta kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
61. Moruko herriaren airetiko argazkia eta kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
62. Moruko herriaren planoa.© Xabi Otero
62. Moruko herriaren planoa.© Xabi Otero
63. Munoaundiko herriaren ikuspegia.© Lamia
63. Munoaundiko herriaren ikuspegia.© Lamia
64. Munoaundiko herriaren kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
64. Munoaundiko herriaren kokalekua.© Gipuzkoako Foru Aldundia: Lurralde Informazioko Zerbitzua, Xabi Otero, Grafismo
65. Munoaundiko herriaren planoa.© Mugarri S.L., Xabi Otero, Grafismo
65. Munoaundiko herriaren planoa.© Mugarri S.L., Xabi Otero, Grafismo

Esparru hauek okupatuta egon ziren datak aldatu egiten dira batetik bestera; Karbono 14ren bidez egindako datazioetan oinarriturik, eta tipologi elementuak ere baliatuta, jakin badakigu lehen milurteko bizilekuak direla, gehienak bigarren erdikoak. Hala, orain artean Gipuzkoako herri baterako dugun datarik zaharrena orain dela 3.000 urtekoa da, Buruntzan zehaztua, eta berriena, berriz, orain dela 2.030 urtekoa, Intxurren lortua. Azken aztarnategi honetan, dena den, badugu 2.720±80-ko datazio bat, beharbada mendi honen lehen okupazio bati egoki diezaiokeguna, harresi handiak itxuratutako babes-sistemaren aurretiko sistema batena izan daitekeen zur zati baten bidez ezagutua. Alabaina, biztanle-dentsitate handieneko tokiek, etxebizitzek eta horien inguruek alegia, ematen dituzten datak hurbilagokoak dira: orain dela 2.270 eta 2.030 urte bitartekoak.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2019 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net