gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko martxoak 19, asteartea





Bertan > Bertan 20 Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan > Euskara bertsioa: Hildakoen mundua

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Hildakoen mundua

181. Kausoko Lepoko harrespila. Oiartzun.© Luis Millán
181. Kausoko Lepoko harrespila. Oiartzun.© Luis Millán

Protohistorian, Euskal Herrian hilobi-monumentu mota bat baino gehiago ezagutzen dugu, baina, guzti-guztietan, hildakoen errautsak gordetzen dira barnealdean. Garai haietan, ehorzketaren ordez errausketa erabiltzen zen, eta hilobi-tokietan errekuntza horren hondar guztiak edo parte bat lagatzen zuten. Alabaina, oraingoz ez dakigu zein zen gipuzkoar herrixken nekropolien kokapena, ezta nolako ezaugarriak zituzten ere. Hala eta guztiz, gure lurraldetik hurbileko esparru harresitu batzuek hainbat informazio eman digute gorpu erraustu horien hondarrak lagatzen zituzten tokiei buruz; izan ere, lurrean eginiko zista itxurako egiturak erabiltzen zituzten, Biasteriko La Hoyan esate baterako, edo Atabaka-Zelai gisako nekropoliak bestela, hala nola Balterrako La Torrazan edo Kortesko La Atalayan besteak beste.

182. Mulisko Gaineko multzo megalitikoa, Hernani-Urnieta.© Lamia
182. Mulisko Gaineko multzo megalitikoa, Hernani-Urnieta.© Lamia

Gaur egun egiten ari garen prospekzio lanak bizilekuetatik hurbileko inguruan kokatu ohi diren nekropoli horiek aurkitzera zuzenduta daude, horietan egongo baitira, oraindik ere, ezagutzen ditugun herrietako biztanleen gorpuzkinak.

"Pirinioetako harrespilen" hilobi-fenomenoak, habitat gotortu hauen garai berekoa izan arren, ez digu inondik inora argitzen herrietako nekropolien arazoa. "Baratza" edo "mairubaratza" deitutako zirkulu horiek, milatik gora badira, ez daude herrietatik hurbil, ezen Pirinioetan zehar hedatzen dira, oso ongi definitutako espazio geografiko baten baitan; zirkuluon eraikitzaileak, gainera, seguruenik Leitzaran ibaitik Andorrako Printzerrirainoko lurraldeetan biziko ziren, eta ez soilik zirkulu horiek ageri diren mendi ingururik garaienetan, baizik eta baita bizigarritasun baldintza egokiagoko Pirinio-aurreko eremuetan ere.

183. Mulisko Gaineko 1 zenbakidun harrespilaren oinplanoa.© Xabi Otero
183. Mulisko Gaineko 1 zenbakidun harrespilaren oinplanoa.© Xabi Otero
184. Tximistako Egiako harrespila, Onyi-Mandoegi estazio megalitikoan.© Luis Millán
184. Tximistako Egiako harrespila, Onyi-Mandoegi estazio megalitikoan.© Luis Millán
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net