gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

lunes 23 diciembre 2024





Bertan > Bertan 19 Cerámica popular en Gipuzkoa > Versión en euskera: Azkoitia-Azpeitia

PDF Bertsioa inprimitzeko [10,8 Mb]Ikono Acrobat

Azkoitia-Azpeitia

93. Oliontzia.© Jose López
93. Oliontzia.© Jose López
94. Zegamako Agapito Azurmendi ontzigileak egindako gantz ontzia.© Jose López
94. Zegamako Agapito Azurmendi ontzigileak egindako gantz ontzia.© Jose López
96. Pitxerra.© Jose López
96. Pitxerra.© Jose López
95. Potoak.© Jose López
95. Potoak.© Jose López
97. Erreklamoko arrautza, oilo erruleen lekuetan jartzen zirenak, arrautzak jar zitzaten. © Xabi Otero
97. Erreklamoko arrautza, oilo erruleen lekuetan jartzen zirenak, arrautzak jar zitzaten. © Xabi Otero

Lan honen hasieran aipatu dut Juan Kuende Azkoitira etorri zela, baina berarekin batera bere emazte Maria Laminario eta bere seme Xabier ere etorri ziren. Xabier semea Nafarroako Urantzian jaio zen eta han ere bazeuden ontzi lantegiak. Lizarrako Josepa Aranbendiarekin (beste dokumentu batzuetan Aramendia, Aramendi) zegoen ezkonduta. Xabier Azkoitian hil zen 1814an, 86 urte zituela. Ezin dugu zehatz-mehatz jakin Kuende hori ontzigilea zen edo ez, ez eta bere seme Jose Antonio Kuende Aranbedia ere bazen. Jose Antonio Kuende Azkoitian jaio zen 1769n eta Josepa Manuela Larrañaga azkoitiarrarekin ezkondu zen. Guk baiez uste dugu, aurreko bi horien semeak, Joan Jose eta Diego Kuende Larrañaga, han bertan 1805 eta 1807. urtean, hurrenez hurren, jaio zirenak, ontzigileak izan zirelako. Azkoitian agertu zen lehen Kuende haren birbilobak ziren, beraz.

Juan Jose Kuende Larrañaga Fernanda Larrañaga azkoitiarrarekin ezkondu zen eta 1844. urtea baino lehen Azpeitira joan zen, han ontzigile gisa azaltzen baita. Ba ote zegoen ontzigintzako lantegirik Azpeitian? Haren ondorengoek lanbide hori egiten jarraitu zuten edo ez dakigu.

98. Edozertarako azpilak.© Jose López
98. Edozertarako azpilak.© Jose López

Diego Kuende Larrañaga, esan bezala Juan Joseren anaia, Azkoitian bizi izan zen eta han ezkondu zen Josepa Antonia Artetxe andrearekin. Haren ondorengoren bat ontzigile izan zen edo ez dakigu. Diegoren alaba Inazia Kuende Artetxe Juan Maria Etxaniz organo jolearekin ezkondu zen.

1877ko otsailaren 25ean goian aipaturiko Inazia eta Juan Mariren alaba Maria Rosario Etxaniz andrearen aitabitxi izan zen haien ezkontzan Jose Agustin Kuende izena zuen bat, lanbidez ontzigile zena, baina ez dakigu zein ahaidetasun gradu zuen goian aipaturiko Kuendetarrekin. Garbi geratu dena da ia XIX. mendearen amaiera arte buztina landu zela Azkoitian.

99. Potoak.© Jose López
99. Potoak.© Jose López
100. Morteirua.© Jose López
100. Morteirua.© Jose López
102. Txantxila.© Jose López
102. Txantxila.© Jose López
101. Neurtzeko ontziak.© Jose López
101. Neurtzeko ontziak.© Jose López
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net