gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

lunes 23 diciembre 2024





Bertan > Bertan 18 Fortificaciones en Gipuzkoa: siglos XVI-XIX > Versión en euskera: Gotortzea

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Gotortzea

Gotortzea eraikin bat, hirigune bat edo lurralde bat hainbat defentsa-obraz hornitzea da, etsaiaren erasoei aurre egin ahal izatearren. Mendeetan zehar, gotorlekuetarako kokaguneak eta formak aldatuz joan dira, oreka geopolitikoen, teknologiaren eta baliabide eskuragarrien arabera.

Gipuzkoan dauden eremu gotortu zaharrenak Bigarren Burdin Aroko kastroak dira (K.a. IV.-III. mendeetakoak gutxi gorabehera). Gaur egun zazpi ezagutzen ditugu: Intxurre (Albiztur), Buruntza (Andoain), Basagain (Anoeta), Murumendi (Beasain), Munoaundi (Azkoitia), Moru (Elgoibar) eta Murugain (Arrasate).

16. Dorretxea.
16. Dorretxea.

Erdi Aroak ere hainbat emaitza eskaini zituen gotortze kontuetan, hala nola dorretxeak dozenaka, hiribilduetako barruti harresituak eta Hondarribia, Donostia, Mendikute (Albiztur), Beloaga (Oiartzun), Ausa-Gaztelu (Zaldibia), Jentilbaratza (Ataun), Aitzorrotz (Eskoriatza), Goikobalu (Arrasate) eta Elosuko (Bergara) gazteluak.

Erdi Aroko arkitektura militarraren ezaugarri nagusia, oro har, 2 edo 2,5 m lodiko eta altuera handiko harrizko murruak erabiltzea izan zen; erregaitzak ziren, noski, nahikoa sendoak geziei eta katapulta-jaurtigaiei bidea eragozteko, eta bide batez zailak eskalatzen. Tartean-tartean harresia baino garaiagoko dorreak zeuzkaten, harresiarekiko aurreratuak gainera. Adarbe estu batek, almenaz hornitu parapeto batek kanporantz mugatzen zuenak, aukera ematen zien babesleei harresiaren goreneko alderdian kokatzeko, defentsa lanetan laguntzearren. Sarrerako ateak babesteko barbakana izan ohi zen (sarrera kanpoaldetik inguratzen zuen barruti gotortua), lubanarro baten gaineko zubi altxagarria ere bai, eta matakanak (hauek hegal txiki bat zeukaten, eta zorua saietera itxuran moldatua).

Erdi Aroko hiribilduetako barruti harresituen eginkizuna ez zen soilik militarra, izan ere eremu juridiko desberdinak ere mugatzen zituzten. Ildo beretik, dorretxeek ere bere eginkizuna izan zuten landa-inguruaren artikulazioan, dorretxeetako asko inguru horrexetan baitzegoen, eta bide batez goratu egin zuten beren jabeen gizarte zein ekonomi mailako ospea.

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net