gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

lunes 23 diciembre 2024





Bertan > Bertan 18 Fortificaciones en Gipuzkoa: siglos XVI-XIX > Versión en euskera: Oiartzungo lubaki-eremua

PDF Bertsioa inprimitzeko [11,8 Mb]Ikono Acrobat

Oiartzungo lubaki-eremua

Agintari militarrek Frantziarekiko mugako defentsak, Donostiakoak eta Pasaiako portukoak berrantolatzeko ahalegina egin zuten, III. Karlistaldia amaitu bezain pronto. Eta ahalegin horretan kontuan izan zuten lurraldearen gaineko domeinu militarra ziurtatzeko ere balio beharko zutela, karlisten beste ahalegin belikoren bat izango ote zen beldurrez.

145. San Markoseko gotorlekuko golako lubanarro-babesa. Matakan bakoitzak hiru gezi-leiho bertikal ditu gainean.© Juan Antonio Sáez
145. San Markoseko gotorlekuko golako lubanarro-babesa. Matakan bakoitzak hiru gezi-leiho bertikal ditu gainean.© Juan Antonio Sáez
146. San Markoseko gotorlekuko sarrera. Ezkerrean, golako lubanarro-babesa, eta goian zubirako tunela (zubia gaur egun finkoa da, baina hasieran zati altxagarri bat zeukan).© Juan Antonio Sáez
146. San Markoseko gotorlekuko sarrera. Ezkerrean, golako lubanarro-babesa, eta goian zubirako tunela (zubia gaur egun finkoa da, baina hasieran zati altxagarri bat zeukan).© Juan Antonio Sáez

Kontu hauek eta beste batzuk aztertzeko, 1876 eta 1884 bitartean hainbat batzar eta batzorde militar eratu zituzten. 1876an Ingeniarien Gorputzak eratutakoaren eginkizuna mugaldeko defentsa aztertzea izan zen, eta 1877an erabaki zuen forteak eraikitzea Gipuzkoako San Markos, Txoritokieta eta Arkale mendietan; aurreproiektuen agindua Donostiako Ingeniarien Komandantziari eman zioten. Lanaren emaitza ez zen, ordea, Goi Agintarien gustukoa izan. San Markosekoa altxatzeko agindua, orain, Juan Rocari eman zioten eta, azkenean, 1879an eman zioten onespena.

Bitartean, eta estrategi organo gorenetan eztabaida luze ugariren ondoren, Antonio Rojí koronelak eta Francisco Roldán teniente koronelak ordezkari izendatu zituzten 1884 eta 1885ean, Pirinioen defentsa Gipuzkoan izeneko azterketaren nondik norakoak egiaztatzeko. Bi hauen lana gotorleku-multzo konplexu baten diseinuan gauzatu zen; multzo honek hiru defentsa-lerro zituen, baina gero egiaz gauzatutakoa zortzi forte1 besterik ez zen izan. Forte hauetako bostek arku bat eratzen zuten Irun inguruan (Guadalupe, S. Enrike, Arkale, Belitz, Erlaitz eta San Martzialek), eta beste bi (San Markos eta Txoritokieta), atzeraxeago egonik, Donostiaren eta Pasaiako portuaren defentsan erabili ahal izango ziren. Dena den, bakar-bakarrik San Markos (1888), Txoritokieta (1890) eta Guadalupekoa (1900) eraiki zituzten, eta Erlaizkoaren lanak abiatu bazituzten ere, hasierako fasean lanak bertan behera utzi zituzten, 1892an.

147. Oiartzungo lubaki-eremua: 1- Eraikitako forteak; 2- Proiektatutako forteak.© Juan Antonio Sáez
147. Oiartzungo lubaki-eremua:
1- Eraikitako forteak;
2- Proiektatutako forteak.© Juan Antonio Sáez

Oiartzungo Lubaki Eremuko gotorlekuen egiturak antz handia du Séré de Rivièresen sistemaren lehen garaikoekin. Labur azal-tzearren, esan dezakegu gotorleku poligonalak direla, lubanarroz eta hau, bide batez, lubanarro-babesez hornituak. Sarrerarako zubi altxagarria daukate; barne-komunikazioak lurpetik gauzatzen dira neurri batean, eta artilleriako piezak aire librean kokatuta dauzkate, parapeto eta babeski edo lubanez babestuta edo gotorlekuko beste elementuetatik gora irteten diren kasamatez bestela. Dependentzia gehienak, hala nola kasamatak, kuartelak eta bolborategiak, harlangaitz eta hormigoi ez armatuz eraikita daude, eta 1-2 m inguruko lodiera dute; trinkotutako lurrezko hainbat metro lodiko estaldura bat ere badute, teorian etsaien artilleriako jaurtigaien aurkako babesa izatearren.

148. San Markos eta Txoritokietako gotorlekuetako babes-konplexuaren kokapen-planoa: 1- San Markoseko errepide militarra;2- Kutarroko bateria osagarria (San Markoseko gotorlekua);3- Kutarroko bateriarako sarbide-adarra;4- Donostiako eta Errenteriako udalbarrutien mugak;5- Txoritokietako gotorlekurako sarbide-adarra;6- San Markoseko gotorlekua;7- Barrakoietako bateria (San Markoseko gotorlekua);8- Makina Etxea;9- Errenteriako udalbarrutia;10- Txoritokietako gotorlekua;11- Txoritokietako bateria osagarria;12- Astigarragako udalbarrutia;13- Astigarrako eta Errenteriako udalbarrutien mugak;14- Donostiako udalbarrutia.© Juan Antonio Sáez
148. San Markos eta Txoritokietako gotorlekuetako babes-konplexuaren kokapen-planoa:
1- San Markoseko errepide militarra;
2- Kutarroko bateria osagarria (San Markoseko gotorlekua);
3- Kutarroko bateriarako sarbide-adarra;
4- Donostiako eta Errenteriako udalbarrutien mugak;
5- Txoritokietako gotorlekurako sarbide-adarra;
6- San Markoseko gotorlekua;
7- Barrakoietako bateria (San Markoseko gotorlekua);
8- Makina Etxea;
9- Errenteriako udalbarrutia;
10- Txoritokietako gotorlekua;
11- Txoritokietako bateria osagarria;
12- Astigarragako udalbarrutia;
13- Astigarrako eta Errenteriako udalbarrutien mugak;
14- Donostiako udalbarrutia.© Juan Antonio Sáez

Forteen eraikuntzarako prozesuan, lehen-lehenik aurreproiektua erredaktatzen zuten, eta gero obra osagarriei buruzko proiektuak prestatzen zituzten; obra hauek, normalean, hiru izaten ziren, hala nola kokagune horretarako bidea, ur-kondukzioa eta behin-behineko kanpalekua. Azkenean, behin betiko proiektua erredaktatzen zuten.

Forteak normalean bertaratzeko zailak ziren tokietan altxatzen zituzten, eta herrietatik urrun; horixe, hain zuzen ere, bertaratzeko bidea eraikitzearen garrantziaren arrazoia. Erlaitzen kasuan, nahikoa izan zen aurrez zegoen herri-bideen sarea egokitzea; Guadalupen 200 m-ko adar motz bat egitea nahikoa izan zen, Hondarribiko bidea hur zegoen eta. San Markosek, ordea, lan gehiago eskatu zuen, zeren eta 6,6 km luzeko bide militar bat ebaki behar izan zuten, Frantziako errepidearekin lotzearren; Txoritokietakoak 1,3 km luzeko adar bat behar izan zuen, aipatutako San Markoseko bidetik ateratzen zena.

149. San Markoseko gotorlekuko golako malkarraren zati bat, lubanarrotik ikusita. Eskuinean kontramalkarra. Goiko bi baoak golako kanoi-zuloenak dira. Ikusi ez daukala lurrezko blindajerik, bateria kasamatadunaren beste inguruetan baden bitartean.© Juan Antonio Sáez
149. San Markoseko gotorlekuko golako malkarraren zati bat, lubanarrotik ikusita. Eskuinean kontramalkarra. Goiko bi baoak golako kanoi-zuloenak dira. Ikusi ez daukala lurrezko blindajerik, bateria kasamatadunaren beste inguruetan baden bitartean.© Juan Antonio Sáez

Lanetan zehar, ura igotzeko prozedura mekanikoak erabiltzen zituzten, eta gero andel batean bildu. Lanak amaitutakoan, berriz, patinak gai ziren fortearen barruan erortzen zen euri-ura biltzeko, eta lurrezko blindajeek iragazle lana egiten zuten.

Behin-behineko kanpalekuak barrakoiak izan ohi ziren, eta horrelakoetan bulegoak, biltegiak, sukaldea, komunak, zaintzako erretena eta hainbat tailer (errementaldegiak, aroztegiak, hargintzakoak, ...) kokatzen zituzten, besteak beste.

Aurreproiektuetan bazen lanak abiatzeko adina zehaztapen. Kontu egizue, San Markoseko gotorlekuak ez zuen behin-betiko proiekturik izan (Luis Nievak sinatu zuen) 1888ra arte, hau da, inauguratu eta egun batzuk igaro arte. Gauzak horrela, garrantzitsuak izan ziren Pedro Lorente (1878), Juan Roca (1879 eta 1881) eta Jose Brandis-ek (1884) sinatutako behin-behiko proiektuak edo aurreproiektuak, hainbat akats zela eta edo estrategi planaren aldaketak zirela eta baztertu zituzten arren.

150. San Markoseko gotorlekua. Beheko oina: 1- Burualdeko lubanarro-babesa;2- Lubanarroa;3- Burualdeko lubanarro-babesarekiko komunikazioa; 4- Malkarraren estalki-murrua;5- Su kurboen bateriatik barbetako bateriara igarotzeko arrapala;6- Su kurboen bateria, 3 obus hartzeko ahalmena duena;7- Su kurboen bateriaren munizio-hornia; 8- Bolbora-igogailua;9- Jaurtigai-igogailua;10- Bolbora-biltegia;11- Jaurtigai-biltegia;12- Artilleriako biltegia;13- Jakitokia;14- 3 ofizialentzako pabilioia; 15- Komunikazio pasabidea (zati batean patiorako arku-multzo bat duena);16- 4 ofizialentzako pabilioia;17- Golako lubanarro-babesa;18- Gobernadorearen pabilioia;19- Zubia, hasieran tarte finko bat eta tarte altxagarri bat zituena;20- Ofizialaren goardia-atala;21- Sarjentuaren goardia-atala;22- Troparen goardia-atala;23- Patioa;24- Patioaren eta bateria kasamatadunaren arteko komunikazio-arrapalaren sektore bat;25- Atzeko atea, patioaren eta su kurboen bateriaren arteko eskailera-arrapalan;26- Lubanarro-babeserdia;27- Lubanarro-babeserdiko gerrako atea, malkar-eskailerari zerbitzua ematen diona;28- Babes-aurreko lubanarroa;29- Zubi eta aterako tunel bidezko sarbidea;30- Zortzi gezi-leihoz babestutako sarrerako ataria;31- Lubanarro-babeseko patio txikia;32- Berezko haitza edo betelana.© Juan Antonio Sáez
150. San Markoseko gotorlekua. Beheko oina:
1- Burualdeko lubanarro-babesa;
2- Lubanarroa;
3- Burualdeko lubanarro-babesarekiko komunikazioa;
4- Malkarraren estalki-murrua;
5- Su kurboen bateriatik barbetako bateriara igarotzeko arrapala;
6- Su kurboen bateria, 3 obus hartzeko ahalmena duena;
7- Su kurboen bateriaren munizio-hornia;
8- Bolbora-igogailua;
9- Jaurtigai-igogailua;
10- Bolbora-biltegia;
11- Jaurtigai-biltegia;
12- Artilleriako biltegia;
13- Jakitokia;
14- 3 ofizialentzako pabilioia;
15- Komunikazio pasabidea (zati batean patiorako arku-multzo bat duena);
16- 4 ofizialentzako pabilioia;
17- Golako lubanarro-babesa;
18- Gobernadorearen pabilioia;
19- Zubia, hasieran tarte finko bat eta tarte altxagarri bat zituena;
20- Ofizialaren goardia-atala;
21- Sarjentuaren goardia-atala;
22- Troparen goardia-atala;
23- Patioa;
24- Patioaren eta bateria kasamatadunaren arteko komunikazio-arrapalaren sektore bat;
25- Atzeko atea, patioaren eta su kurboen bateriaren arteko eskailera-arrapalan;
26- Lubanarro-babeserdia;
27- Lubanarro-babeserdiko gerrako atea, malkar-eskailerari zerbitzua ematen diona;
28- Babes-aurreko lubanarroa;
29- Zubi eta aterako tunel bidezko sarbidea;
30- Zortzi gezi-leihoz babestutako sarrerako ataria;
31- Lubanarro-babeseko patio txikia;
32- Berezko haitza edo betelana.© Juan Antonio Sáez
151. San Markoseko gotorlekua. Goiko oina: 1- Lubanarroa; 2- Barbetako bateria (257 m-ko kotan), bost kanoirako, lau munizio-horniz osatua; 3- Bateria kasamatadunaren lurrezko blindajea; 4- Su kurboen eta barbetako bateriaren arteko komunikazio arrapala; 5- Lubanarro-babeserdia; 6- Babes-aurreko lubanarroa; 7- Fusileriako parapetoa golako kuartelaren estalduraren gainean; 8- Bateria kasamataduna (266 m-ko kotan), 15 gangaz osatua; 9- Bateria kasamataduneko lurrezko blindajean zabaldutako kanoi-zuloak (7 guztira); 10- Burualdeko lubanarro-babesa; 11- Bide estalia; 12- Zubia, hasieran tarte finko bat eta tarte mugikor bat zituena; 13- Su kurboen bateria (250 m-ko kotan), 3 obus hartzeko ahalmena zuena; 14- Patioa; 15- Patioaren eta bateria kasamatadunaren arteko komunikazio arrapala; 16- Golako lubanarro-babesa; 17- Burualdeko lubanarro-babeseko patioa.© Juan Antonio Sáez
151. San Markoseko gotorlekua. Goiko oina:
1- Lubanarroa;
2- Barbetako bateria (257 m-ko kotan), bost kanoirako, lau munizio-horniz osatua;
3- Bateria kasamatadunaren lurrezko blindajea;
4- Su kurboen eta barbetako bateriaren arteko komunikazio arrapala;
5- Lubanarro-babeserdia;
6- Babes-aurreko lubanarroa;
7- Fusileriako parapetoa golako kuartelaren estalduraren gainean;
8- Bateria kasamataduna (266 m-ko kotan), 15 gangaz osatua;
9- Bateria kasamataduneko lurrezko blindajean zabaldutako kanoi-zuloak (7 guztira);
10- Burualdeko lubanarro-babesa;
11- Bide estalia;
12- Zubia, hasieran tarte finko bat eta tarte mugikor bat zituena;
13- Su kurboen bateria (250 m-ko kotan), 3 obus hartzeko ahalmena zuena;
14- Patioa;
15- Patioaren eta bateria kasamatadunaren arteko komunikazio arrapala;
16- Golako lubanarro-babesa;
17- Burualdeko lubanarro-babeseko patioa.© Juan Antonio Sáez

Erlaizko lanak ere Rojí eta Roldánen aurreproiektuan oinarriturik abiatu ziren, baina bertan behera utzi zituzten gero, Luis Nievak aurkeztutako proiektua oso garestia zelako, eta kontuan hartzen ez zituelako aurreproiektuaren onespenetik Artilleriak egindako aurrerapausoak.

152. San Markoseko gotorlekuaren profila: 1- Golako lubanarro-babesaren blindajea;2- Golako kuarteleko gangak;3- Fusileriarako parapetoa, golako kuartelaren blindajean eratua;4- Golako kuarteleko fusileriako parapetoen eta bateria kasamatadunaren arteko lotura-eskailera;5- Bateria kasamatadunetik golako kuarteleko fusileriarako parapetorako sarbidea;6- Fusileriarako parapetoa, bateria kasamataduneko blindajean eratua;7- Kasamata;8- Hormigoi ez armatuzko ganga;9- Harlangaitz arruntezko xaflak;10- Kasamatetako aireztapen-hodiak;11- Harriak lehorrean;12- Gangako maskara-murruan zabaldutako kanoi-zuloa;13- Maskara-murruaren lurrezko kanpo-blindajean zabaldutako kanoi-zuloa;14- Barbetako bateriaren horni-elementu handi baten lurrezko blindajea;15- Idem;16- Barbetako bateriaren horni-elementu txiki baten lurrezko blindajea;17- 15 cm-ko 'Ordóñez' kanoia, Hodi Burdinazkoa, goi-markoan muntatua;18- Parapetoa, kanpo-ezpondatik beherea doana malkarrerantz;19- Bide estalia;20- Kontramalkarraren estaldura;21- Burualdeko lubanarro-babeseko kanoi-zuloa;22- Burualdeko kanoi-zuloa;23- Malkarraren estaldura;24- Barbetako bateriaren parapetoaren estaldura;25- Su kurboen bateriaren eta barbetako bateriaren arteko komunikazio arrapala;26- Idemen arteko ezponda;27- Arrapala-eskaileraren eta barbetako bateriarekiko komunikazio-arrapalaren arteko komunikazioa; 28- Su kurboen bateriako kasamatetarako komunikazioa;29- Arrapala-eskailera patioaren eta su kurboen bateriaren artean; 30- 15 cm-ko 'Ordóñez' kanoia, Hodi Burdinazkoa, behe-markoan muntatua;31- Kasamaten arteko komunikazioa;32- Patioaren eta bateria kasamataduneko sarbidearen arteko arrapala;33- Sarrera nagusia;34- Patioa;35- Golako kuarteleko ganga;36- Golako kuarteleko hormigoizko gangaren harlangaitzezko horma-bularra;37- Malkarra;38- Golako lubanarro-babeseko gezi-leihoa; 39- Golako lubanarro-babeseko matakana; 40- Kontramalkarraren estaldura.© Juan Antonio Sáez
152. San Markoseko gotorlekuaren profila:
1- Golako lubanarro-babesaren blindajea;
2- Golako kuarteleko gangak;
3- Fusileriarako parapetoa, golako kuartelaren blindajean eratua;
4- Golako kuarteleko fusileriako parapetoen eta bateria kasamatadunaren arteko lotura-eskailera;
5- Bateria kasamatadunetik golako kuarteleko fusileriarako parapetorako sarbidea;
6- Fusileriarako parapetoa, bateria kasamataduneko blindajean eratua;
7- Kasamata;
8- Hormigoi ez armatuzko ganga;
9- Harlangaitz arruntezko xaflak;
10- Kasamatetako aireztapen-hodiak;
11- Harriak lehorrean;
12- Gangako maskara-murruan zabaldutako kanoi-zuloa;
13- Maskara-murruaren lurrezko kanpo-blindajean zabaldutako kanoi-zuloa;
14- Barbetako bateriaren horni-elementu handi baten lurrezko blindajea;
15- Idem;
16- Barbetako bateriaren horni-elementu txiki baten lurrezko blindajea;
17- 15 cm-ko 'Ordóñez' kanoia, Hodi Burdinazkoa, goi-markoan muntatua;
18- Parapetoa, kanpo-ezpondatik beherea doana malkarrerantz;
19- Bide estalia;
20- Kontramalkarraren estaldura;
21- Burualdeko lubanarro-babeseko kanoi-zuloa;
22- Burualdeko kanoi-zuloa;
23- Malkarraren estaldura;
24- Barbetako bateriaren parapetoaren estaldura;
25- Su kurboen bateriaren eta barbetako bateriaren arteko komunikazio arrapala;
26- Idemen arteko ezponda;
27- Arrapala-eskaileraren eta barbetako bateriarekiko komunikazio-arrapalaren arteko komunikazioa;
28- Su kurboen bateriako kasamatetarako komunikazioa;
29- Arrapala-eskailera patioaren eta su kurboen bateriaren artean;
30- 15 cm-ko 'Ordóñez' kanoia, Hodi Burdinazkoa, behe-markoan muntatua;
31- Kasamaten arteko komunikazioa;
32- Patioaren eta bateria kasamataduneko sarbidearen arteko arrapala;
33- Sarrera nagusia;
34- Patioa;
35- Golako kuarteleko ganga;
36- Golako kuarteleko hormigoizko gangaren harlangaitzezko horma-bularra;
37- Malkarra;
38- Golako lubanarro-babeseko gezi-leihoa;
39- Golako lubanarro-babeseko matakana;
40- Kontramalkarraren estaldura.© Juan Antonio Sáez

Gotorleku honetan egindako lanek -hasierako indusketa lanera mugatu ziren- argi eta garbi erakusten digute eraikuntzarako teknikaren nondik norakoa. Geletako askok (kuartelek, biltegiek, ...) lurpean geratu behar zuten. Horregatik hainbat kubeta indusi behar izan zuten tokian bertan (geletarako), zenbait lubakirekin batera (komunikazioetarako hauek). Horma-bular edo ostikoak harlangaitzezkoak ziren, eta gangak, berriz, harlangaitz, harri lehor, lur eta abarrez osaturiko hainbat geruzaz estalitako armatu gabeko hormigoizkoak.

153. San Markoseko gotorlekua. Ekialdeko ikuspegia.© Juan Antonio Sáez
153. San Markoseko gotorlekua. Ekialdeko ikuspegia.© Juan Antonio Sáez

Artilleriako bateriak kasamatadunak edo babesgabeak izan zitezkeen. Lehenak eraikin gangadunak ziren, gotorlekuaren batez besteko altueratik gora egiten zuten, eta kanoi-zuloak maskara-murruetan zabaltzen ziren, gangetako albo-itxituretan alegia. Jaurtigaien inpaktua arintzeko, eraikina lurrez estaltzen zuten (6 eta 14 m bitarteko lodieraz), eta honetan ere hainbat kanoi-zulo paratzen.

San Markoseko bateria kasamataduneko elementu nagusia armatu gabeko hormigoizko eraikin bat da, gutxi gorabehera U formako oinplanoa duena, eta golako kuartelak ixten zuen erdiko patio bat mugatzen duena (golakoa esaten zitzaion babesen zegoen gotorlekuaren alderdiari). Bi oin ditu. Goikoan hamabost kasamata gangadun daude, 14 x 5 m-koak, eta elkarrekin komunikatzeko 4 m-ko argiko pasabideak dituzte ostikoen artean. Maskara-murruetan 19 kanoi-zulo daude, nahiz kanpoaldeko lurrezko blindajeak horietatik zortzi itxi dituen. Guztira 15 cm-ko zazpi kanoi har zitzaketen, behe-markoan muntatuta. Golako bi kasamatetan zabaldutako lau kanoi-zuloek aukera ematen zuten beste lau kanoi jartzeko. Beheko oinak zortzi gela2 ditu.

154. San Markoseko gotorlekua. Aireko ikuspegia.© Paisajes Españoles S.A.
154. San Markoseko gotorlekua. Aireko ikuspegia.© Paisajes Españoles S.A.

Bateria kasamataduna oinplano angeluzuzenekoa da Guadalupen. Hiru oin ditu. Behekoa (beste zatiarekiko aurreratuta dago) malkar-galeriaren jarraipena da. Tarteko oinak bederatzi ganga ditu, eta kuartel eginkizuna, guztira 276 soldadu har ditzake eta. Honen ekialdeko muturrean, ganga osagarri batek hartzen du munizio-banaketarako biltegia. Goiko oinean dago bateria kasamataduna bera, hamar gangaz osatua, hauek alde banatan kanoi-zuloak3 dituztela. Hego-ekialdeko partean, kuartel/baterien aurretik lurrezko maskara bat dago, patio estu batek bereizten duena kasamatetatik; honetan tuneleko kanoi-zuloak egokitu zitezkeen, bateria kasamataduneko kanoiekin tiro egin ahal izateko. >

Babesgabeko bateriak barbetak dira (parapetoak, kanoi-zulorik gabe), eta eskema orokor bati jarraiki itxuratuta daude, hau da, 8-10 m lodiko parapeto bat da, lubanarroranzko ezponda duena. Gotorlekuaren barnealdean parapetoak estalki-murru bat dauka, 1,4-1,8 m altuerakoa, instalatutako artilleria motaren arabera betiere. Parapetoan bertan, behar denean, sartune erdi-zilindrikoak prestatzen dira, artilleriako piezaren mugimenduak errazteko.

155. San Markoseko gotorlekuko kasamata. Goiko baoa kanoi-zulo batena da; beheko baoa, berriz, Hodi Burdinazko 15 cm-ko 'Ordóñez' kanoiaren behe-markoa biratzeko berno-enborra krokatzen zen tokiarena; kanoi honek zelaigunean enbutituta zuen harroina. Lurreko jangunea 1890ean egin zuten, gotorlekuaren proiektuan jasotako Burdina Uztaiduneko 15 cm-ko kanoi zaharren zelaiguneak armamentu berrirako egokitzearren.© Juan Antonio Sáez
155. San Markoseko gotorlekuko kasamata. Goiko baoa kanoi-zulo batena da;
beheko baoa, berriz, Hodi Burdinazko 15 cm-ko 'Ordóñez' kanoiaren behe-markoa biratzeko berno-enborra krokatzen zen tokiarena;
kanoi honek zelaigunean enbutituta zuen harroina. Lurreko jangunea 1890ean egin zuten, gotorlekuaren proiektuan jasotako Burdina Uztaiduneko 15 cm-ko kanoi zaharren zelaiguneak armamentu berrirako egokitzearren.© Juan Antonio Sáez
156. San Markoseko gotorlekua. Golaren ikuspegia, Txoritokietatik.© Juan Antonio Sáez
156. San Markoseko gotorlekua. Golaren ikuspegia, Txoritokietatik.© Juan Antonio Sáez

Borrokako lubetaren (edo adarbearen) gainean prestatzen dira su-ahoak muntatzeko zelaiguneak, aurrealdea parapetoaz eta alboak lubanez babesturik betiere. Azken hauen barnealdean, batzuetan, pasabide estu bat izaten da, eta honetatik posible da lubanak berak zeharka igarotzea. Gainera, puntu honetatik posible da pieza bakoitzaren munizio-hornietara iristea.

157. San Markoseko gotorlekua. Burualdeko lubanarro-babesaren barnealdea. Eskuinean, bi kanoi-zuloetako bat. Ezkerrean matakanak, bertikalean tiro egin ahal izateko banketa eta guzti.© Gorka Agirre
157. San Markoseko gotorlekua. Burualdeko lubanarro-babesaren barnealdea. Eskuinean, bi kanoi-zuloetako bat. Ezkerrean matakanak, bertikalean tiro egin ahal izateko banketa eta guzti.© Gorka Agirre

Beheragoko kota batean jeneralean, zirkulazio-lubeta edo zerbitzu-bidea egoten da, hau ere gotorlekuko komunikazio-sareko elementua baita. Hainbat arrapalaren bidez lotzen zaio borrokako lubetari, eta bertara zabaltzen dira, gainera, piezetako hornitzaileen babeserako lubetek eratzen dituzten gangak; hauek, bake garaian, artilleriako piezen kokaleku izan daitezke (pieza hauek mugikorrak direnean). Elementu hau Guadalupeko sektore batzuetan soilik ikusten dugu.

158. San Markoseko gotorlekua. Patio nagusiaren eta obus-bateriaren arteko eskailera-arrapala.© Gorka Agirre
158. San Markoseko gotorlekua. Patio nagusiaren eta obus-bateriaren arteko eskailera-arrapala.© Gorka Agirre

Munizioekin lotutako alderdi guztiak bereziki zainduta daude. Normalean bolbora-biltegi bat (edo batzuk) edukitzen dituzte, eta kasu batzuetan (Txoritokietan eta baita Erlaizko proiektuan ere) baita perimetroko pasabide estu bat ere; honetara iristen ziren aireztapen-hodiak eta argiztapenerako leihoak. Hauek hermetikoki itxita zeuden, biltegi aldean kristal bat zeukaten-eta, hain zuzen lanparako txinpartarik igaro ez zedin.

159. San Markoseko gotorlekuko bateria kasamataduneko kanoi-zuloa, kanpoaldetik ikusita. Kasamataren goiko zein aurrealdeko blindajeen gainean belarra hazten da, eta kanoi-zuloaren gainean kasamata aireztatzeko tximinietako bat ikus dezakegu.© Gorka Agirre
159. San Markoseko gotorlekuko bateria kasamataduneko kanoi-zuloa, kanpoaldetik ikusita. Kasamataren goiko zein aurrealdeko blindajeen gainean belarra hazten da, eta kanoi-zuloaren gainean kasamata aireztatzeko tximinietako bat ikus dezakegu.© Gorka Agirre

Bolbora-biltegiek hormigoizko zorua zeukaten, eta honen gainean, halako altura bat hartuz, tarima bat; bi elementuon artean aire-kamara bat zegoen, behar beste aireztatua inolaz ere, hezetasun kaltegarria saihestearren. Bolbora-biltegietako paretak zurez forratuta zeuden, zorutik bertatik gangen abiapunturaino.

Gotorlekuetan hainbat biltegi egoten zen (jaurtigaiena, artilleriako tresnena, jaki, egur eta abarrena), eta karga-gelak ere bai. Hauetan egiten zuten jaurtigaien barnealdea bolboraz edo indar handiagoko beste leherkari batzuez betetzeko lana. Munizio-biltegietatik hurbil karga-jasogailuak zeuden, bolbora eta dagoeneko kargatutako jaurtigaiak pieza bakoitzarentzako hornidura-tokietara hurbiltzeko.

160. San Markoseko gotorlekua. Bateria kasamataduna, patioa eta fusileriako parapetoa golako kuartelaren gainean.© Gorka Agirre
160. San Markoseko gotorlekua. Bateria kasamataduna, patioa eta fusileriako parapetoa golako kuartelaren gainean.© Gorka Agirre

Guadalupeko gotorlekuaren goarnizioan4 500 soldadu ziren Infanterian, eta 100 Artillerian; San Markosekoan 200 soldadu Infanterian, eta 50 Artillerian; eta Txoritokietan 60 soldadu inguru ziren (nahiz aurreproiektuan 200 aipatzen dituzten). Hala eta guztiz ere, gotorleku guztietan hainbat gela egoten zen aparteko lojamendu gisa erabili ahal izateko, horrelakoen beharra fortunatzen zenerako noski, eta halaz kopuru arrunta %50 igo zitekeen, gutxienez.

Artilleriaren eginkizun nagusia urrutiko lana zen, eta hurbileko defentsa lana, hau da, etsaiaren infanteriak gotorlekua hartzeko ahalegin orori aurre egitea, fusileriaren kontua zen. Hau bide estali batean egokitzen zen, honetan baitzen zelaigune estu bat, eta glazisean oinarritutako fusileriarentzako parapeto bat. Honek aukera ematen zuen gotorlekutik hurbileko inguruko edozein punturen kontra tiro egiteko, gotorleku modernoetan5 bezalaxe.

161. Txoritokietako gotorlekua. Proiektuetako batean sartutako perspektiba. Egitura, oro har, bat dator gotorlekuak hasieran zuenarekin, xehetasun txiki batzuetan izan ezik. Ezkerrean ikusten dugu aurreikusitako zortzi lubaki osagarrietatik gotorlekutik hurren zegoena (egileak koloreztatua).© Juan Antonio Sáez
161. Txoritokietako gotorlekua. Proiektuetako batean sartutako perspektiba. Egitura, oro har, bat dator gotorlekuak hasieran zuenarekin, xehetasun txiki batzuetan izan ezik. Ezkerrean ikusten dugu aurreikusitako zortzi lubaki osagarrietatik gotorlekutik hurren zegoena (egileak koloreztatua).© Juan Antonio Sáez

San Markosen fusileriako bigarren lerro bat ere bazen, golako kuarteleko eta bateria kasamataduneko goi-blindajeetan prestatutako parapetoaz moldatua. Mendi malkartsu batean kokatuta zegoela eta, Txoritokietako gotorlekuan fusileriako zortzi lubaki moldatzeari egoki iritzi zioten; hauek 50 m luzekoak izango ziren, eta kontramalkarretik 12 eta 200 m bitarteko tartera egongo ziren.

162. Txoritokietako gotorlekuaren planoa: 1- Sukaldea; 2- Komandantearen pabilioia;3- Ofizialen pabilioia;4- Barne-lubanarrotik kanpo-lubanarrorako sarbidea, 8 maila eta ate baten bidezkoa;5- Saihets-babeseko bateria, 3 gezi-leiho dituena fusileriarako;6- Lubanarroa (297 m-ko kota);7- Kanpo-ezponda;8- Ipar-ekialdeko bateria (304 m-ko kota);9- Parapetoa;10- Parapetoaren estaldura;11- Profil hautsiko atzeko atea, arrapaladuna;12- Lubanarroa (296 m-ko kota);13- Ezponda pixka bat duen malkarra, 0,5 m lodiko murru batez estalia;14- Tarteko bateria (303 m-ko kota);15- Ezponda pixka bat duen kontramalkarra, 0,5 m lodiko murru batez estalia;16- Hego-mendebaldeko eta tarteko baterien arteko komunikaziorako atzeko atea;17- Sartune erdi-zilindrikoak;18- Lubanarroa;19- Hego-mendebaldeko bateria (303 m-ko kota);20- Berezko haitza edo lurrezko lubeta;21- Burdinsare batez itxitako sarbidea;22- Baskula-zubi altxagarria;23- Barne-lubanarroa (298,5 m-ko kota);24- Kuartela;25- Gezi-leihoa;26- Patioa. Honen azpian patina dago;27- Komunak;28- Sarrera 5 gezi-leihotatik babesten duen goardia-atala;29- Jaurtigaiak kargatzeko gela;30- Bolbora-biltegiaren aireztapen eta argiztapen korridorea;31- Bolbora-biltegia;32- Munizio-hornia;33- Atzeko atea (302 m-ko kota); 34- Munizio-hornia;35- Zerbitzu-bidea, ipar-ekialdeko bateriarako azken arrapala duena;36- Eskailera bikoitza, zerbitzu-bidearen (302 m-ko kota) eta barne-lubanarroaren (298,5 m-ko kota) artean.© Juan Antonio Sáez
162. Txoritokietako gotorlekuaren planoa:
1- Sukaldea;
2- Komandantearen pabilioia;
3- Ofizialen pabilioia;
4- Barne-lubanarrotik kanpo-lubanarrorako sarbidea, 8 maila eta ate baten bidezkoa;
5- Saihets-babeseko bateria, 3 gezi-leiho dituena fusileriarako;
6- Lubanarroa (297 m-ko kota);
7- Kanpo-ezponda;
8- Ipar-ekialdeko bateria (304 m-ko kota);
9- Parapetoa;
10- Parapetoaren estaldura;
11- Profil hautsiko atzeko atea, arrapaladuna;
12- Lubanarroa (296 m-ko kota);
13- Ezponda pixka bat duen malkarra, 0,5 m lodiko murru batez estalia;
14- Tarteko bateria (303 m-ko kota);
15- Ezponda pixka bat duen kontramalkarra, 0,5 m lodiko murru batez estalia;
16- Hego-mendebaldeko eta tarteko baterien arteko komunikaziorako atzeko atea;
17- Sartune erdi-zilindrikoak;
18- Lubanarroa;
19- Hego-mendebaldeko bateria (303 m-ko kota);
20- Berezko haitza edo lurrezko lubeta;
21- Burdinsare batez itxitako sarbidea;
22- Baskula-zubi altxagarria;
23- Barne-lubanarroa (298,5 m-ko kota);
24- Kuartela;
25- Gezi-leihoa;
26- Patioa. Honen azpian patina dago;
27- Komunak;
28- Sarrera 5 gezi-leihotatik babesten duen goardia-atala;
29- Jaurtigaiak kargatzeko gela;
30- Bolbora-biltegiaren aireztapen eta argiztapen korridorea;
31- Bolbora-biltegia;
32- Munizio-hornia;
33- Atzeko atea (302 m-ko kota);
34- Munizio-hornia;
35- Zerbitzu-bidea, ipar-ekialdeko bateriarako azken arrapala duena;
36- Eskailera bikoitza, zerbitzu-bidearen (302 m-ko kota) eta barne-lubanarroaren (298,5 m-ko kota) artean.© Juan Antonio Sáez

Gotorlekuko elementuak erabat inguratuz lubanarroa dago. Honek 6 eta 8 metro bitarteko zabalera du, baina ez du malda eta sakonera uniformerik. Alboetako mugatzat malkarrak eta kontramalkarrak ditu (kontramalkarra malkarra bera baino altuagoa zen), etsaiaren jaurtigaiak desbideratzeko hain zuzen. Elementu hauek harlanduskoz edo harlangaitz poligonalez estalita zeuden (kasuen arabera).

164. Txoritokietako gotorlekua. Oinplano pentagonaleko kuartela. Erdiko patio txikia ikus daiteke, eta azotea gezi-leihoduna ere bai.© Gorka Agirre
164. Txoritokietako gotorlekua. Oinplano pentagonaleko kuartela. Erdiko patio txikia ikus daiteke, eta azotea gezi-leihoduna ere bai.© Gorka Agirre
165. Txoritokietako gotorlekuko lubanarroa. Eskuinean bi gezi-leiho maila. Behekoa kuartelari berari dagokio, eta bestea azotea gezi-leihodunari.© Juan Antonio Sáez
165. Txoritokietako gotorlekuko lubanarroa. Eskuinean bi gezi-leiho maila. Behekoa kuartelari berari dagokio, eta bestea azotea gezi-leihodunari.© Juan Antonio Sáez

Guadalupeko gotorlekuan malkarra estaltzen duen murruaren ordez ezponda sinple bat dago, 1,4 m garaiko murreta edo hormatxo batean oinarritua bera; ezponda honen gainean, berriz, 3,5 m garaiko metalezko sare bat altxatzen zen. Itxuraketa honek bazuen, jakina, eginkizun garbi bat, torpedo-granaden inpaktuen eragina ahultzea hain justu, ezen sareak nahikoa ondo eusten zion jaurtigai berri haien kolpeari. Malkarreko beste ingurua malkar-galeria batek hartzen zuen -elkarrekiko komunikazioa zuen ganga-multzo bat zen, lubanarroaren perpendikularrean jarria-; honen maskara-murruan hainbat gezi-leiho zabaltzen ziren, modua izatearren lubanarrorantz zeharka tiro egiteko.

Lubanarroaren defentsarako elementu nagusiak angeluetan kokatutako albo-babeseko bateriak ziren. Lubanarro-babesek bi lubanarro-sektore hartzen zituzten, eta lubanarro-babeserdiek, berriz, bat. Fusileriarako gezi-leiho eta matakanak eta metrailadore edo kalibre txiki (5,7 cm) eta tiro bizkorreko (30 tiro minutuko) kanoietarako kanoi-zuloak zeuzkaten; kanoi txiki hauek metraila-poteak jaurti zitzaketen, eta lubanarrora heldutako edozein etsai erabat suntsi zezaketen.

Bide estalian kokatutako infanteria lubanarroraino jaits zitekeen kontramalkarreko eskaileretan behera, saihets-babeseko bateria batzuetatik hurbil baitziren horrelakoak, eta lubanarrora iritsita bateria horiexetara joan zitezkeen, gerra-ateak zeuden eta horretarako. Ate hauek babes-aurreko lubanarroaren gainean zubi altxagarri edo lerragarriak zeuzkaten. Babes-aurreko lubanarro hauek lubanarro-babes eta lubanarro-babeserdien aurrean egoten ziren, batzuetan, eta bere eginkizuna etsaia kanoi-zulo eta gezi-leihoetara heltzea galaraztea zen batetik, eta bestetik defentsa-elementu hauek lurpean ez geratzea, borrokan zehar eror zitezkeen materialen azpian.

166. Txoritokietako gotorlekua. Kuartela. Terraza gezi-leihodunera igotzeko eskailera. Honen atzean ofizialen gelak zeuden.© Gorka Agirre
166. Txoritokietako gotorlekua. Kuartela. Terraza gezi-leihodunera igotzeko eskailera. Honen atzean ofizialen gelak zeuden.© Gorka Agirre

Guadalupeko lubanarroan hiru lubanarro-babes eta bi babes-erdi daude; San Markosekoan bi lubanarro-babes eta babes-erdi bat; eta Txoritokietakoak, berriz, ez du saihets-babeseko inolako bateriarik, lubanarroa ere txikiagoa da, eta honetako paretek ezponda bat egiten dute (3 metro hondoan eta 4 metro goiko aldean).

167. Txoritokietako gotorlekuaren profila: 1- Azotea gezi-leihoduna (303 m-ko kota);2- Goardia-ataleko leihoa;3- Goardia-ataleko gezi-leihoa, sarrerako atea babesten duena (5 gezi-leiho guztira);4- Erdiko lubana. Honen azpian horniak eta goardia-atala daude;5- Lubanaren estaldura, lurrezkoa (315 m-ko kota);6- Hego-mendebaldeko bateriaren zerbitzu-bideko atzeko atea (302 m-ko kota); 7- Portland hormigoizko ganga, harlangaitzezko 'xafla' batez estalia;8- Parapetoaren estaldura;9- Parapetoa; 10- Glazisa;11- Kontramalkarraren estaldura (0,5 m lodi);12- Lubanarroa (3 m zabal hondoan eta 4 m goiko zatian). 297 m-ko kota;13- Malkarraren estaldura (0,5 m lodi);14- Hego-mendebaldeko bateriaren eta tartekoaren arteko komunikaz ioko atzeko atea;15- Hego-mendebaldeko bateria (303 m-ko kota);16- Bolbora-biltegirako sarbidea;17- Goardia-atalerako sarbidea;18- Barne-lubanarroa (298,5 m-ko kota);19- Kuartelaren barnealdea;20- Patina;21- Patioa (298,5 m-ko kota);22- Sukaldea;23- Lubanarroa (297 m-ko kota);24- Saihets-babeseko bateria;25- Kontramalkarraren estaldura.© Juan Antonio Sáez
167. Txoritokietako gotorlekuaren profila:
1- Azotea gezi-leihoduna (303 m-ko kota);
2- Goardia-ataleko leihoa;
3- Goardia-ataleko gezi-leihoa, sarrerako atea babesten duena (5 gezi-leiho guztira);
4- Erdiko lubana. Honen azpian horniak eta goardia-atala daude;
5- Lubanaren estaldura, lurrezkoa (315 m-ko kota);
6- Hego-mendebaldeko bateriaren zerbitzu-bideko atzeko atea (302 m-ko kota);
7- Portland hormigoizko ganga, harlangaitzezko 'xafla' batez estalia;
8- Parapetoaren estaldura;
9- Parapetoa;
10- Glazisa;
11- Kontramalkarraren estaldura (0,5 m lodi);
12- Lubanarroa (3 m zabal hondoan eta 4 m goiko zatian). 297 m-ko kota;
13- Malkarraren estaldura (0,5 m lodi);
14- Hego-mendebaldeko bateriaren eta tartekoaren arteko komunikaz ioko atzeko atea;
15- Hego-mendebaldeko bateria (303 m-ko kota);
16- Bolbora-biltegirako sarbidea;
17- Goardia-atalerako sarbidea;
18- Barne-lubanarroa (298,5 m-ko kota);
19- Kuartelaren barnealdea;
20- Patina;
21- Patioa (298,5 m-ko kota);
22- Sukaldea;
23- Lubanarroa (297 m-ko kota);
24- Saihets-babeseko bateria;
25- Kontramalkarraren estaldura.© Juan Antonio Sáez

Hiru gotorlekuok kanpo-bateria osagarriak eduki zituzten. Gotorgune hauek, gerra garaian, Lubaki Eremuan borrokan ari zen gudarosteak (40.000 soldadu inguru) hartzen zituen. Bere eginkizuna gotorlekuetako artilleriaren osagarria izatea zen, eta inguru hurbilaren defentsa ere bai; izan ere, inguru batzuk batzuetan barne-artilleriaren tiro-esparrutik at geratzen ziren. Gotorgune hauek itxuratzeko, parapeto baxu bat izaten zen (kanpainako artilleria-piezetarako egokia), eta horregatik askotan babes-lubakiak edukitzen zituzten, piezetako hornitzaileentzat. Guadalupeko gotorlekuaren proiektuan lau bateria osagarri eraikitzea jasota zegoen, baina hauetatik bakarra egin zuten, Kalbariokoa deitua alegia. San Markosek bi ditu (Barrakoietakoa eta Kutarrokoa), eta Txoritokietak bakarra. Jeneralean toki txiki bat edukitzen dute, soldaduentzat eta munizio-hornietarako.

163. Txoritokietako gotorlekuko lubaki osagarriak: 1etik 8ra: Lubaki osagarriak; 9 Bateria osagarria.© Juan Antonio Sáez
163. Txoritokietako gotorlekuko lubaki osagarriak:
1etik 8ra:
Lubaki osagarriak;
9 Bateria osagarria.© Juan Antonio Sáez

Gotorlekuak hornitzeko erabiltzen zuten armamentua aldatuz joan zen urteetan zehar. San Markosekoak, hasieran, Burdinazko Kanoi Uztaidunak eduki zituen, 15 cm-koak, eta 21 cm-ko burdinazko obusak. Artilleria honen ordez, 1890ean, Hodi Burdinazko Kanoiak (HBK) jarri zituzten, 15 cm-koak, eta 21 cm-ko brontzezko obusak. Txoritokietako gotorlekuan, hasieran, 15 cm-ko 6 HBK jarri zituzten.

1898an Kubako liskarrak eta Gerra hispano-amerikanoaren gorabeherak gertatu zirela, gotorleku bietako artilleria kendu egin zuten neurri batean, eta une horretatik aurrera muntaia mugikorren gaineko, hots, gurpilen gaineko pieza batzuk erabili zituzten, kostako defentsarako zirenen kasuan izan ezik, hauek finkoak izaten segitu baitzuten.

Txoritokietako gotorlekua izan zen zerbitzu militarrerako balioa galdu zuen lehena, eta 1953an saltzeko ahalegina egin zuten. Beste biek 1970eko hamarkadan utzi zioten zerbitzu aktiboa6 emateari, eta urte batzuk geroago, udal jabetzara igaro ziren.

168. Guadalupeko gotorlekuaren inguruko ikuspegia. Ezkerrean gotorlekua bera; honen eskuinean Gualalupeko santutegia, eta eskuineko muturrean Hondarribia eta Hendaia.© Gorka Agirre
168. Guadalupeko gotorlekuaren inguruko ikuspegia. Ezkerrean gotorlekua bera;
honen eskuinean Gualalupeko santutegia, eta eskuineko muturrean Hondarribia eta Hendaia.© Gorka Agirre
169. Guadalupeko gotorlekuaren airetiko argazkia.© Paisajes Españoles S.A.
169. Guadalupeko gotorlekuaren airetiko argazkia.© Paisajes Españoles S.A.
170. Guadalupeko Andre Mariaren gotorlekua. Goiko oina: 1- Bateria kasamataduneko blindajean zabaldutako kanoi-zuloa (5 guztira); 2- Bateria kasamataduna; 3- Patioa; 4- Bateria kasamataduna babesteko lurrezko maskara; 5- Parapetoa; 6- Artilleriako piezak kokatzeko zelaiguneak prestatzen diren borroka-lubeta; 7- Zirkulazio-lubeta; 8- Lubana; 9- Kokagune zirkularrak; 10 Lubanarro-babesa (3 guztira); 11- Lubanarro-babeserdia (2 guztira); 12- Lubanarroa; 13- Babes-aurreko lubanarroa; 14- Kontramalkarreko eskailerak; 15- Karel eta burdinsare batez mugatutako kanpo-ezponda; 16- Artilleriako kuarteleko goiko blindajea; 17- Malkarreko burdinsarea; 18- Bide estalia eta fusileriarako parapetoa; 19- Arrapala-sarbide ukondotua; 20- Lehen atea; 21- Zati-kontrako babesa; V) Kalbarioko bateria; X) Ezkerreko Obra; Y) Erdiko Obra; Z) Eskuineko Obra.© Juan Antonio Sáez
170. Guadalupeko Andre Mariaren gotorlekua. Goiko oina:
1- Bateria kasamataduneko blindajean zabaldutako kanoi-zuloa (5 guztira);
2- Bateria kasamataduna;
3- Patioa;
4- Bateria kasamataduna babesteko lurrezko maskara;
5- Parapetoa;
6- Artilleriako piezak kokatzeko zelaiguneak prestatzen diren borroka-lubeta;
7- Zirkulazio-lubeta;
8- Lubana;
9- Kokagune zirkularrak;
10 Lubanarro-babesa (3 guztira);
11- Lubanarro-babeserdia (2 guztira);
12- Lubanarroa;
13- Babes-aurreko lubanarroa;
14- Kontramalkarreko eskailerak;
15- Karel eta burdinsare batez mugatutako kanpo-ezponda;
16- Artilleriako kuarteleko goiko blindajea;
17- Malkarreko burdinsarea;
18- Bide estalia eta fusileriarako parapetoa;
19- Arrapala-sarbide ukondotua;
20- Lehen atea;
21- Zati-kontrako babesa;
V) Kalbarioko bateria;
X) Ezkerreko Obra;
Y) Erdiko Obra;
Z) Eskuineko Obra.© Juan Antonio Sáez
171. Guadalupeko Andre Mariaren gotorlekua. Beheko oina: 1- Lubanarroa; 2- Patioa; 3- Infanteriako kuartela (beheko oina) eta bateria kasamataduna (goiko oina); 4- Malkar-galeriako sektorea, egituraz kuartel eta bateria kasamatadunarekin lotua dagoena; 5- Munizio-banaketarako biltegia; 6- Su kurboen bateriako bolbora eta jaurtigaien biltegia; 7- Su kurboen bateria; 8- Lubanarro-babesa (3 guztira); 9- Lubanarro-babeserdia (2 guztira); 10- Artilleriako kuartela; 11- Artilleriako ofizialen pabilioiak; 12- Barbetako bateriarako sarrera-arrapala; 13- Zirkulazio-lubetatik erdiko Obrako patiorako eskailera; 14- Malkar-galeria, malkarraren perpendikularrean dauden gangez eratua; 15- Eskailera bikoitza, malkar-galeria Infanteriako kuartelarekin lotzen duena; 16- Patio nagusiaren eta Erdiko Obraren arteko komunikaziorako atzeko atea; 17- Goardia-atala sarrerako atzeko atearen alde banatan; 18- Ezkerreko Obrako patio nagusira arrapala bidez sartzeko atzeko atea; 19- Kontramalkarreko eskailera, bide estalia gerrako ateekin lotzeko; 20- Babes-aurreko lubanarroa; 21- Glazisa erasotzeko bide estalia; 22- Komunak; 23- Biltegiak; 24- Gobernadorearen pabilioia; 25- Infanteriako ofizialen pabilioiak; 26- Sukaldeak, komunak eta biltegiak; 27- Zubi lerragarria; V) Obren kokagunea; X) Ezkerreko obra; Y) Erdiko obra; Z) Eskuineko obra.© Juan Antonio Sáez
171. Guadalupeko Andre Mariaren gotorlekua. Beheko oina:
1- Lubanarroa;
2- Patioa;
3- Infanteriako kuartela (beheko oina) eta bateria kasamataduna (goiko oina);
4- Malkar-galeriako sektorea, egituraz kuartel eta bateria kasamatadunarekin lotua dagoena;
5- Munizio-banaketarako biltegia;
6- Su kurboen bateriako bolbora eta jaurtigaien biltegia;
7- Su kurboen bateria;
8- Lubanarro-babesa (3 guztira);
9- Lubanarro-babeserdia (2 guztira);
10- Artilleriako kuartela;
11- Artilleriako ofizialen pabilioiak;
12- Barbetako bateriarako sarrera-arrapala;
13- Zirkulazio-lubetatik erdiko Obrako patiorako eskailera;
14- Malkar-galeria, malkarraren perpendikularrean dauden gangez eratua;
15- Eskailera bikoitza, malkar-galeria Infanteriako kuartelarekin lotzen duena;
16- Patio nagusiaren eta Erdiko Obraren arteko komunikaziorako atzeko atea;
17- Goardia-atala sarrerako atzeko atearen alde banatan;
18- Ezkerreko Obrako patio nagusira arrapala bidez sartzeko atzeko atea;
19- Kontramalkarreko eskailera, bide estalia gerrako ateekin lotzeko;
20- Babes-aurreko lubanarroa;
21- Glazisa erasotzeko bide estalia;
22- Komunak;
23- Biltegiak;
24- Gobernadorearen pabilioia;
25- Infanteriako ofizialen pabilioiak;
26- Sukaldeak, komunak eta biltegiak;
27- Zubi lerragarria;
V) Obren kokagunea;
X) Ezkerreko obra;
Y) Erdiko obra;
Z) Eskuineko obra.© Juan Antonio Sáez
172. Guadalupeko Andre Mariaren gotorlekuko ezkerreko obraren sekzioa: 1- Glazisa; 2- Bide estaliko fusileriarako parapetoa; 3- Bide estalia; 4- Kontramalkarra; 5- Iparreko lubanarro-babesa; 6- Malkar-galeriako gezi-leihoa; 7- Malkarra, malkar-galeriako gangen maskara-murruak eratua; 8- Malkar-galeria; 9- Arku arbotantea; 10- Erdi eraztun-erako ganga, kuarteleko gangak muturretako batean lotzen dituena; 11- Bateria kasamataduneko blindajean zabaldutako kanoi-zuloa; 12- Infanteriako kuarteleko ganga; 13- Kasamata; 14- Kasamaten aireztapen-hodia; 15- Patioa; 16- Patioa beste obra batzuekin komunikatzeko atzeko atea; 17- Estolda; 18- Zerbitzuetako gangak (sukaldea, komunak, biltegiak); 19- Kanoi-hodi/tunela (proiektuaren arabera lurrez betea erabiltzen ez den bitartean).© Juan Antonio Sáez
172. Guadalupeko Andre Mariaren gotorlekuko ezkerreko obraren sekzioa:
1- Glazisa;
2- Bide estaliko fusileriarako parapetoa;
3- Bide estalia;
4- Kontramalkarra;
5- Iparreko lubanarro-babesa;
6- Malkar-galeriako gezi-leihoa;
7- Malkarra, malkar-galeriako gangen maskara-murruak eratua;
8- Malkar-galeria;
9- Arku arbotantea;
10- Erdi eraztun-erako ganga, kuarteleko gangak muturretako batean lotzen dituena;
11- Bateria kasamataduneko blindajean zabaldutako kanoi-zuloa;
12- Infanteriako kuarteleko ganga;
13- Kasamata;
14- Kasamaten aireztapen-hodia;
15- Patioa;
16- Patioa beste obra batzuekin komunikatzeko atzeko atea;
17- Estolda;
18- Zerbitzuetako gangak (sukaldea, komunak, biltegiak);
19- Kanoi-hodi/tunela (proiektuaren arabera lurrez betea erabiltzen ez den bitartean).© Juan Antonio Sáez
175. Guadalupeko gotorlekuko lubanarroa. Lubanarro-babeserdia.© Gorka Agirre
175. Guadalupeko gotorlekuko lubanarroa. Lubanarro-babeserdia.© Gorka Agirre
173. Guadalupeko gotorlekuko eskuineko obra. Barbetako bateriako sarbide-arrapala.© Juan Antonio Sáez
173. Guadalupeko gotorlekuko eskuineko obra. Barbetako bateriako sarbide-arrapala.© Juan Antonio Sáez
174. Guadalupeko gotorlekuko eskuineko obra. Ezkerretik eskuinera: lubanarroa, barbetako bateria luban batez, su kurboen bateria (erdi lurperatua). Honen parean, patio kurbo estu batez bereizia, Artilleriako kuartela eta, hondoan, barbetako bateria.© Gorka Agirre
174. Guadalupeko gotorlekuko eskuineko obra. Ezkerretik eskuinera:
lubanarroa, barbetako bateria luban batez, su kurboen bateria (erdi lurperatua). Honen parean, patio kurbo estu batez bereizia, Artilleriako kuartela eta, hondoan, barbetako bateria.© Gorka Agirre
176. Guadalupeko gotorlekuko eskuineko obrako lubana. Bake garaian artilleriako pieza batzuk gorde eta zaintzeko gangak.© Gorka Agirre
176. Guadalupeko gotorlekuko eskuineko obrako lubana. Bake garaian artilleriako pieza batzuk gorde eta zaintzeko gangak.© Gorka Agirre
177. Guadalupeko gotorlekua. Ezkerreko obrako patioa. Oso diseinu bitxiko bi leihoren artean, gotorlekura sartzeko atzeko atearen ahoa.© Juan Antonio Sáez
177. Guadalupeko gotorlekua. Ezkerreko obrako patioa. Oso diseinu bitxiko bi leihoren artean, gotorlekura sartzeko atzeko atearen ahoa.© Juan Antonio Sáez
178. Guadalupeko gotorlekuko Erdiko obra. Lau kokagune, babes, horni eta artilleriako piezak gordetzeko gangaz hornitutako hiru lubanez bereizita.© Gorka Agirre
178. Guadalupeko gotorlekuko Erdiko obra. Lau kokagune, babes, horni eta artilleriako piezak gordetzeko gangaz hornitutako hiru lubanez bereizita.© Gorka Agirre
179. San Markoseko gotorlekuko beheko obrako barbetako bateria. Lau horni-lubanak ikus daitezke.© Gorka Agirre
179. San Markoseko gotorlekuko beheko obrako barbetako bateria. Lau horni-lubanak ikus daitezke.© Gorka Agirre
180. San Markoseko gotorlekua. Kutarroko bateria osagarria: 1- Parapetoaren estaldura;2- Babes-lubakia (4 guztira);3- Barne-plataforma (207 m-ko kota);4- Arrapala eta lubaki bidezko sarbidea beheko plataformara;5- Munizio-hornia;6- Kuartela;7- Kuartela isolatzeko pasagunea (1,5 m zabal);8- Goiko plataforma (210 m-ko kota);9- Parapetoa;10- Kanpo-ezponda;11- Arrapala;12- Tarteko plataforma (208,5 m-ko kota).© Juan Antonio Sáez
180. San Markoseko gotorlekua. Kutarroko bateria osagarria:
1- Parapetoaren estaldura;
2- Babes-lubakia (4 guztira);
3- Barne-plataforma (207 m-ko kota);
4- Arrapala eta lubaki bidezko sarbidea beheko plataformara;
5- Munizio-hornia;
6- Kuartela;
7- Kuartela isolatzeko pasagunea (1,5 m zabal);
8- Goiko plataforma (210 m-ko kota);
9- Parapetoa;
10- Kanpo-ezponda;
11- Arrapala;
12- Tarteko plataforma (208,5 m-ko kota).© Juan Antonio Sáez
181. San Markoseko gotorlekua. Barrakoietako bateria osagarria: 1- Donostia eta Errenteriako udalbarrutien muga;2- San Markoseko gotorlekurako sarbidea;3- San Markoseko gotorlekuko lubanarroa;4- Parapetoa;5- Parapetoaren estaldura;6- Munizio-hornia;7- San Markoseko bide militarra Pasai Antxotik; 8- Adarbea eta zerbitzuko bidea;9- Kanpo-ezponda;10- Babes-lubakia;11- Arrapala;12- Barne-ezponda (bateria hondoratuta dago).© Juan Antonio Sáez
181. San Markoseko gotorlekua. Barrakoietako bateria osagarria:
1- Donostia eta Errenteriako udalbarrutien muga;
2- San Markoseko gotorlekurako sarbidea;
3- San Markoseko gotorlekuko lubanarroa;
4- Parapetoa;
5- Parapetoaren estaldura;
6- Munizio-hornia;
7- San Markoseko bide militarra Pasai Antxotik;
8- Adarbea eta zerbitzuko bidea;
9- Kanpo-ezponda;
10- Babes-lubakia;
11- Arrapala;
12- Barne-ezponda (bateria hondoratuta dago).© Juan Antonio Sáez
182. Txoritokietako gotorlekua. Bateria osagarria: 1- Goardia-atalaren alboko lurrezko blindajea (293 m-ko kota);2- Goardia-atala;3- Ezpondak;4- Jaurtigai-biltegia;5- Bolbora-biltegia;6- Zerbitzu-ganga;7- Lubanaren barnealderako sarbidea;8- Parapetoaren barne-estaldura;9- Parapetoa (290,8 m-ko kota);10- Babes-lubakia;11- Ezponda;12- Adarbea (290 m-ko kota);13- Segurtasuneko argiztapen-leihoa.© Juan Antonio Sáez
182. Txoritokietako gotorlekua. Bateria osagarria:
1- Goardia-atalaren alboko lurrezko blindajea (293 m-ko kota);
2- Goardia-atala;
3- Ezpondak;
4- Jaurtigai-biltegia;
5- Bolbora-biltegia;
6- Zerbitzu-ganga;
7- Lubanaren barnealderako sarbidea;
8- Parapetoaren barne-estaldura;
9- Parapetoa (290,8 m-ko kota);
10- Babes-lubakia;
11- Ezponda;
12- Adarbea (290 m-ko kota);
13- Segurtasuneko argiztapen-leihoa.© Juan Antonio Sáez
183. Gerra Zibilean zehar (1936) erabili zituzten zerbitzutik kendutako hainbat artilleria pieza. Horien artean Brontzezko Obus hau dago, 21 cm-koa. Miliziano errepublikano talde bat kargatzen ari da obusa, San Markoseko gotorlekuko Barrakoietako bateria osagarrian.
183. Gerra Zibilean zehar (1936) erabili zituzten zerbitzutik kendutako hainbat artilleria pieza. Horien artean Brontzezko Obus hau dago, 21 cm-koa. Miliziano errepublikano talde bat kargatzen ari da obusa, San Markoseko gotorlekuko Barrakoietako bateria osagarrian.
184. Guadalupeko gotorlekua. Lubanarroaren eta ezkerreko obrako patio nagusiaren arteko komunikazio-ahoa. Gainean Guadalupeko Andre Mariaren irudi txiki bat.© Gorka Agirre
184. Guadalupeko gotorlekua. Lubanarroaren eta ezkerreko obrako patio nagusiaren arteko komunikazio-ahoa. Gainean Guadalupeko Andre Mariaren irudi txiki bat.© Gorka Agirre
185. Guadalupeko gotorlekuko iparreko lubanarro-babeseko bi kanoi-zulo/tuneletako baten barrualdea.© Juan Antonio Sáez
185. Guadalupeko gotorlekuko iparreko lubanarro-babeseko bi kanoi-zulo/tuneletako baten barrualdea.© Juan Antonio Sáez
186. Guadalupeko gotorlekuko iparreko lubanarro-babesa. Ikusten den kanoi-zuloa, egiaz, kanoi-zulo/tunela da, bere barnean (185 zk.ko ir.) tiro bizkorreko kanoirako kanoi-zulo bat eta bi gezi-leiho ezkutuan dituena.© Gorka Agirre
186. Guadalupeko gotorlekuko iparreko lubanarro-babesa. Ikusten den kanoi-zuloa, egiaz, kanoi-zulo/tunela da, bere barnean (185 zk.ko ir.) tiro bizkorreko kanoirako kanoi-zulo bat eta bi gezi-leiho ezkutuan dituena.© Gorka Agirre
187. Guadalupeko gotorlekuko eskuineko obrako artilleriako kuartelaren barnealdea. Metalezko euskarriak soldaduek lo egiteko zeuzkaten kamainen gaineko apalarenak dira.© Gorka Agirre
187. Guadalupeko gotorlekuko eskuineko obrako artilleriako kuartelaren barnealdea. Metalezko euskarriak soldaduek lo egiteko zeuzkaten kamainen gaineko apalarenak dira.© Gorka Agirre

1.- Oiartzungo lubaki-eremuko forteak

Artilleriako pieza kopurua*

Fortea Kota Maximoa Segurtasunekoa Goarnizioa Oharrak
San Markos 271 27 19 250 1888an amaitua
Txoritokieta 310 7 6 60 1890ean amaitua
Guadalupe 210 60 35 600 1900en amaitua
Erlaitz 508 20 16 311 1892an gerarazia
Belitz 500 20 11 300 Aurreproiektua
Arkale 268 38 14 200 Aurreproiektua
S. Enrike 547 6 6 60 Aurreproiektua (?)
San Martzial 218 39 12 200 Aurreproiektua
Guztira 217 119 1.981    
1go oharraren loturara itzuli

*.- Ez da kontuan hartu bateria osagarrietan koka zitekeen artilleria, ezta lubanarroak saihetsetik babesteko edota hurbileko defentsarako erabil zitekeen kalibre txikiko artilleria eta metrailadoreak ere. Asteriskora itzuli

2.- Lehenbiziko biak (gotorlekuan sartu eta lehenak alegia) guardia-atalentzat erabiltzen ziren, agintarientzat bata eta soldaduentzat bestea. Hirugarrenean obus-bateriarako sarbidea zegoen (eskailera-arrapala baten bidezkoa zen sarrera hau), eta hurrenak bolbora-biltegia, jaurtigai-biltegia (igogailu banaz), artilleriako tresnena eta jakitokia ziren. 2. oharraren testura itzuli

3.- Itsasora begira daude bost kanoi-zulo (besteak lurrezko blindajeak estalita ditu), eta hegoalderantz tiro kurboko bateria bat osatzen du, erreserbako hiru mortero eta hiru kanoi-zulorentzat. Munizioak bagonetatan eraman ahal izatearren, karga-jasogailutik abiatzen zen 60 cm-ko errail-bide bat paratu zuten. 3. oharraren loturara itzuli

4.- Kuartelek bakar-bakarrik goarnizioaren heren bat har zezaketen, zeren eta jotzen zuten borroka-unean heren batek artilleriako txandak betetzen zituela, beste heren batek munizio-horniketaren ardura zuela, eta heren bakarra zela atsedena hartzen zuena. Bake garaian, gotorlekua zaintzeko eta mantentzeko izaten zen destakamendu txikia erraz egokitzen zen kuarteletan. Ofizialek eta gotorlekuko gobernadoreak berentzat propio gordetako pabilioiak zeuzkaten. 4. oharraren loturara itzuli

5.- Glazisa oztoporik gabe mantentzeko, eta etsaiak parapeto gisa erabil zezakeen inolako elementurik ez izateko, zona liskartsuak izenekoak mugatzen zituzten; guztira hiru izan zitezkeen. Hauetako bakoitzari buruzko hainbat arau ematen zuten, gotorlekuaren inguruko eraikinei eta are zuhaitz-landaketei ere zenbait muga ezarriz. 5. oharraren loturara itzuli

6.- Garai batzuetan zehar kartzela militar gisa erabili zituzten, eta bakar-bakarrik Gerra Zibileko lehen hilabeteetan zehar (1936) sartu ziren borroketan. 6. oharraren loturara itzuli

Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Departamento de Cultura y Euskera- Diputación Foral de Gipuzkoa.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net