gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko abenduak 23, astelehena

Bertan > Baserria > Euskara bertsioa: Apaingarriak

Apaingarriak

Zura

Kontuan izanik Gipuzkoako baserririk gehienak eraikuntza alorrean bertute handiko lanak izan direla –plastika alorrean eta apaingarrieta oso urriak izan arren-, baita hemengo euskal etxeekin alderatuta ere, onartu beharra dago, halere, apaingarriak eta dekorazioak tailatzeko gehien erabili zen euskarria zura izan zela.

Gipuzkoako zurgintzaren unerik bikainena XVI eta XVII mendearen bitartean izan zen, eta bertako artisauek beren irudien bilduma propioa izateaz gain, ondoko lurraldeetan –hasi Frantziako Hegoaldetik eta Dueroraino- gehien zabalduta zeuden apaingarrien zaletasunen eta gaien berri ere ondo zekiten.

132.	 XVI mendeko mentsula geometrikoak, argilunaren efektuak indartzen dituen tailatzeko teknikarekin.
132. XVI mendeko mentsula geometrikoak, argilunaren efektuak indartzen dituen tailatzeko teknikarekin. © Xabi Otero
133.	 Otabardi (Asteasu). Teilatuko habeetako harburuak izan ziren XVIII mendeko zurginen lekurik gogokoenak taila ornamentalak egiteko.
133. Otabardi (Asteasu). Teilatuko habeetako harburuak izan ziren XVIII mendeko zurginen lekurik gogokoenak taila ornamentalak egiteko. © Xabi Otero

XVI mendeko erdiko hamarkadetan zuraren lanketak loraldi uneak bizi izan zituen, eta baserriek aktiboki parte hartu zuten. Garai horretan dekorazioa batipat zurezko eta bilbadurazko fatxaden karelean bildu zen eta teilatuko mentsula eta jabaloietan. Opaitzurrea eta trintxan landutako irudi geometrikoen bilduma zabala erabiltzen zen, planoen kontrastea aurkituz eta argilunaren ondorioak zehaztuz. Irudirik ohizkoenak soka, mozketa, iltze-buruak, diamante puntak, zartailuak, maklak, ildaskak eta batzutan eguzki-helizeak eta arroseta lakatuak izan ziren; bilduma horrek, azken finean, Zumarragako “La Antigua” koruan dauka bere adierazpenik osatuena.

134.	 Ierobi Haundiren (Oiartzun) leihoetako barlasaietako bat estilo klasizistarekin dolatua izan zen, XVII mendean.
134. Ierobi Haundiren (Oiartzun) leihoetako barlasaietako bat estilo klasizistarekin dolatua izan zen, XVII mendean. © Xabi Otero
135.	 Harrillaga Haundi (Usurbil). XVII eta XVIII mendeetan zehar, buruz behera jarritako haritzaren urkula naturalak euskarri gisa erabiltzeko moda zabaldu zen Oria ibaiaren arroan.
135. Harrillaga Haundi (Usurbil). XVII eta XVIII mendeetan zehar, buruz behera jarritako haritzaren urkula naturalak euskarri gisa erabiltzeko moda zabaldu zen Oria ibaiaren arroan. © Xabi Otero

Bilbadurazko etxeetan, eta batez ere hegalkinen bat dutenetan ere ohizkoa izaten zen XVI mendeko lehen erdialdean zeharkako haberen bat tailatzea hondoratutako arkutxo konopialen zirrinda batez, Oiartzungo Txulaene Goikoan edo Alkizako Aritzeta Erdin ikus daitekeen bezala, Ipar Euskalherriko jatorria duen gai bat erabiliz.

Berpizkunde garaiko zurginek arreta berezia eskaini zieten gainera, etxeko habeen zapata eta eskileretako zankabeei. Bi kasu horietan baliabide hau erabili zen gehien: egurraren ertza gozatzea, ezpalak kenduta.

136.	 Habeburu tailatuak. Kontragoihabeen muturrak kiribildura eta kordeltxo-motiboekin apaintzen dira.
136. Habeburu tailatuak. Kontragoihabeen muturrak kiribildura eta kordeltxo-motiboekin apaintzen dira. © Xabi Otero
137.	 Kargaderoan arku konopialak tailatuta dituzten leihoen galeria, Aritzeta Erdin (Alkiza), XVI mendea.
137. Kargaderoan arku konopialak tailatuta dituzten leihoen galeria, Aritzeta Erdin (Alkiza), XVI mendea. © Xabi Otero

Gipuzkoako XVII mendeko zurgintzaren helburua, beste zenbait puntu interesgarri azpimarratzea da. Teilatuko ubel muturrak tailatzean oinarritu da, landare-kiribildurekin apaintzen direnak; estetika barrokoa zenbat eta gehiago nagusitu orduan eta mamitsuagoak. Kiribildurak erdian gehienetan kordeltxo bat edo perlen txirikorda bat darama tailaturik, Asteasilp Otabardin argi eta garbi ikus daitekeen bezala. Garai horretan ugariak dira zurezko barroteak edalontzi itxuran torneaturik eta balkoi eta eskilara barandetan sarri agertzen ziren.

Gizakien figura oso gutxi adierazita dago, baina badaude salbuespen interesgarriak, hala nola, Usurbilgo Harrillaga Haundin eta Alkizako Zumitzan landutako mozorroak.

Leiho-karela, XVI mendeko taila tipikoekin
Leiho-karela, XVI mendeko taila tipikoekin © Xabi Otero

Harria

Harria apaingarri gisa Gipuzkoako baserririk aberatsenetan bakarrik erabiltzen zen, baina horietan ere gehienetan kopuru txikietan erabiltzen zen. Garai bakoitzean oso ondo zehazturik zeuden lehentasunak, ia beti bat zetozenak gari bakoitzeko hizkuntz artistikoarekin. Horrela, XVI mendearen lehenengo zatian, harginak zizelari gisa bere talentua ate nagusian jartzen ziren medailoi babestuetan bakarrik erakus zezakeen, ezaugarri gotikoetan idatzitako jaungoikoaren monogrametan eta leihoetan markua jartzeko ehoetan; horrela bada, kontuan hartzekoa da Oiartzungo Makutsoko dintelean profildutako ainguren figura, guztiz ez-ohizkoa den adierazgarritsunaren modura.

139.	 Antzuolako eskaratz bateko zuntoi toskanarra (XVII mendea).
139. Antzuolako eskaratz bateko zuntoi toskanarra (XVII mendea). © Xabi Otero
140.	 Elkoro Barrutiatarren armarria (Bergara), XVII mendea.
140. Elkoro Barrutiatarren armarria (Bergara), XVII mendea. © Xabi Otero

XVII mendean landutako piezak ugaritu egin ziren piska bat. Leihorik handienetako markuak zaindu egin ziren, orain klasizismo garaian bezala jarritako moldurekin, Asteasuko Elorrieta baserrikoak bezala, eta gainera, asko zabaldu dira taila heraldikoak, askotan familiaren abizena eta etxea egin zeneko urtea darametenak. Kasu batzuetan, Antzuolako Iriarte Bekoan bezala, ezkaratzeko habearen hegalkina zutik egoten laguntzen duten eta toskanar ordenakoak diren zutoi bihurguntsuak agertzen dira, baina oso gutxi dira Bizkaiko ekialdean normalean agertzen direnekin alderatuz.

141.	 Oiartzungo hiru gingileko leihoa (XVI mendea).
141. Oiartzungo hiru gingileko leihoa (XVI mendea). © Xabi Otero
142.	 Alkiza Letetarren armarria (Alkiza) eta eguzki-orratza, XVIII mendearen hasierakoak.
142. Alkiza Letetarren armarria (Alkiza) eta eguzki-orratza, XVIII mendearen hasierakoak. © Xabi Otero

XVIII mendean blasoi armazainak dira harrian landutako elementu artistikorik zainduenak, goarnizio, maskaroi eta arrokaian errekargatuz. Garai horretan baserririk handienek, Berastegiko Azpikoetxe itzelgarria esaterako, aurreko mendean hasitako ohiturarekin jarraitu zuten: fatxada nagusiko leiho guztiak plaka leuneko moldurekin istea –ertzetan belarri bereizgarriak osatzen dituzte, argi eta garbi bereizten direnak Iparraldeko barrokoaren estetika urriarekin-.

XIX mendeko baserriek ia ez dute harrian egindako apaingarririk, taila argi eta zorrotzeko harmarri berriak izan ezik, edota eraikina inauguratu zeneko data eta sustatzailearen izena gogorarazten duten plaka handi batzuk, Bergarako Orbe Haundin bezala.

143.	 Kristoren anagrama (IHS), letra gotikoekin, baserri bipuzkoarretan harriz egindako dekorazio motarik zaharrena da.
143. Kristoren anagrama (IHS), letra gotikoekin, baserri bipuzkoarretan harriz egindako dekorazio motarik zaharrena da. © Xabi Otero
144.	 Asteasuko leihoa, moldura klasizistekin (XVII mendea).
144. Asteasuko leihoa, moldura klasizistekin (XVII mendea). © Xabi Otero

 

145.	 Alkizako leihoa, plaka barrokodun moldurekin (XVIII mendea).
145. Alkizako leihoa, plaka barrokodun moldurekin (XVIII mendea). © Xabi Otero

Burdina

Neurri handi batean burdinlantzeari eta burdinaren esportazioari esker aurrera atera ahal izan den herrian, harrigarria da zein gutxi erabili den metal hori baserriak apaintzerakoan.

146. Aldaba barrokoa (XVIII mendea).
146. Aldaba barrokoa (XVIII mendea). © Xabi Otero
147.	 Forja-atea (XVI mendea).
147. Forja-atea (XVI mendea). © Xabi Otero

XVI mendean, euskaldunek burdingintzan Europan ia lehiakiderik ez zutenean, Gipuzkoako nekazarien etxeetan burdinez nolabaiteko xarmaz egindako elementu apaingarri bakarra, kontrasuzko murruen metalezko ateak ziren, zintzilikatutako eraztunekin eta murriloan zenbait ebakiune geometriko errazekin apaintzen zirenak.

148.	 Minderan dekorazio zistatuak eta lore burilduak dituen morroiloa (XVI mendea).
148. Minderan dekorazio zistatuak eta lore burilduak dituen morroiloa (XVI mendea). © Xabi Otero
149.	 Atetarako iltze ornamentalen buruak. Denak XVII mendekoak dira: zaharrenak erronboideak dira eta berrienak lis-loretuak edo izar itxurakoak.
149. Atetarako iltze ornamentalen buruak. Denak XVII mendekoak dira: zaharrenak erronboideak dira eta berrienak lis-loretuak edo izar itxurakoak. © Xabi Otero

XVII mendean perfil lanak kanpora atera ziren eta ateen burdinerian pilatu ziren: buru erronboidaleko iltzeak edo izar itxurakoak, bihurriko giltzaburuko txapak eta zenbait kasutan ate-burdinak. Bestalde, mende honetan eta hurrengoan gipuzkoarrek burdin-saregile oso trebeak ziren ospea hartu zuten, eta beraien ekoizkinak ia ez ziren baserrietara heldu, prezio altuengatik elizetan eta jauregietan erabiltzeko modukoak baitziren. Baserrietako beheko solairuetako leihoetan dauden burdinsareak normalen XIX mendean jarritako burdinezko barrote karratuak dira, eta oso gutxitan ikusten dira profil koniko erakargarriak edo aurreko garaietakoak ziren landare kukuluak.

150.	 Zamariak lotzeko estuna, zistadurekin dekoratua (XVI mendea).
150. Zamariak lotzeko estuna, zistadurekin dekoratua (XVI mendea). © Xabi Otero
151.	 Giltza.
151. Giltza. © Xabi Otero

Baserrietako osagarri eta apaingarri artistikoen panorama zuhurra da, historia osoan baserriko gizon eta emakumeen bizitza gogorra eramangarriago egiten baino ahalegindu ez den etxebizitzari dagokiona, hain zuzen ere. Hala ere, baserriaren edertasuna ez dago bakarrik apaingarrien eremu errazean. Harridura sortarazten du laino artetik agertzen denean, bere bolumen biribilarekin eta forma sendo, antzinako eta iraunkorrekin. Hor dago baserria: haranetako antzinako jauna.

152.	Bisagra.
152. Bisagra. © Xabi Otero
153.	 Baserri gutxik zeukaten forja artistikoko burdineria edukitzeko aukera.
153. Baserri gutxik zeukaten forja artistikoko burdineria edukitzeko aukera. © Xabi Otero

 

154.	 Beizamako baserriak ilunabarrean.
154. Beizamako baserriak ilunabarrean. © Xabi Otero
155.	 Elurrak adunako baserri bakarti bat zuriz jazten du.
155. Elurrak adunako baserri bakarti bat zuriz jazten du. © Xabi Otero
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net