gipuzkoakultura.net

Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo gipuzkoakultura

gipuzkoakultura.net

2024ko azaroak 22, ostirala




Bertan > Baserria > Euskara bertsioa: Baserriaren historia

Baserriaren historia



Behin batean, udararen erdialdera “San Martintxiki” izena zuen heroi adoretsu batek mendiko jaunei –basajaun erraldoiak- eskukada gari-hazi lapurtzea lortu zuela kontatu ohi dute, eta geroxeago hitzegiten ari ziren bitartean haiei zelata egitea lortu eta zein urtarotan aldatzea komeni zen jakin zuela.

Etxeberria (Altzo Muño). Mendezmende jakinduriaz modelatutako harri eta haritzarekin egituratzen da Gipuzkoako baserrien gorputz monumentala
Etxeberria (Altzo Muño). Mendezmende jakinduriaz modelatutako harri eta haritzarekin egituratzen da Gipuzkoako baserrien gorputz monumentala. © Xabi Otero

Jose Migel Barandiaranek gazte denboran Ataunen entzundako antzinako ele honek, euskaldunei nekazaritzako sekretuak aurkitzea ahalbidetu zien fantasiazko mentura baten gorabeherak kontatzen ditu –lehen basoko izaki eta jainkokiek bakarrik zekizkiten sekretuak-.

Antzinako jainkoei sekretuak lapurtuz bihurtu ziren nekazari Gipuskoako artzain eta uztabiltzaile gosetiak, eta Industri Iraultza arte hedatuko zen kultur zikloari eman zioten hasiera.

Nekazaritza zibilizazioaren prezesua oso luzea izan zen eta lurraldearen paisaia ekologikoa baserriko lanen erritmo geldoarekin batera taiutu zen ahaleginaren poderioz, beren etxeak piskanaka-piskanaka lan tresna sofistikatu eta beren nortasun kulturalaren adierazle nagusi bihurtu zituzten nekazarien komunitateak itxuratuz.

11.	Baserritarra eta bere idiak, Gipuzkoan zazpi mendetik gorako indarraldia duen ohizko irudia.
11. Baserritarra eta bere idiak, Gipuzkoan zazpi mendetik gorako indarraldia duen ohizko irudia. "El Boyero Guipuzcoano" Vazquez Diaz (1925.urtea). © Xabi Otero

San Martintxiki eta basajaunak bizi ziren garai mitikoharen atea aspaldi itxi zen betirako. Zoritxarrez ezin dugu zirrikitutik begiratu, Gipuzkoako antzinako nekazariak beren haranetako lur landatugabeak ustiatzeko nola moldatu ziren jakiteko, eta horregatik asko kostatzen zaigu nola antolatu ziren edo zein baldintzetan bizi ziren pentsatzea: nolakoak ziren beraien etxeak, non zeuden eta non hasi ziren lehen uztabilketak pilatzen.

Arazoa handia dela uste izan arren, benetan ez da hainbestekoa baserriaren historia zorrotz aztertu nahi badugu, eta elearen sasibide magikoetan galdu nahi ez badugu. Gauza bat da baserriaren jatorri mitikoa eta beste bat Europako etxe erregional berezi gisa duen benetako historia, eta –zorionez- egiazko lehen aztarnak usmatzeko ez dago antzina joan beharrik, ezta Harri-aroko garaira itzuli beharrik ere; nahikoa da Erdi Aroko azken mendeetan bilatzea. Gaur egun ditugun informazio baliabideak, zoritxarrez mugatuak izan arren, Gipuzkoako baserriaren bizitzako etapa guztiak hartzen ditu. Egia da bere ibilbidearen lehen urratsak nahiko ilun daudela eta beharrezkoa dela hobeto aztertzea, baina halere, baserriaren historian funtsezko bi une daudela baiezta daiteke, bere biografiaren benetako abiapuntutzat har daitezkeenak, hain zuzen ere. Horietako bakoitzak baserri terminoaren balizko definizioaren aipamena egiten du; izen horrek esanahi anbiguoa du, ekonomi erakundea eta exebizitza bera izendatzeko erabiltzen baita.

12. Ereintzaren ondoren area pasatuz zokorrak desegin eta hazia ildoan lurperatzen da. Itxarote aldia hasten da.
12. Ereintzaren ondoren area pasatuz zokorrak desegin eta hazia ildoan lurperatzen da. Itxarote aldia hasten da. © Xabi Otero
13.	Dagoeneko desagertu den Aginaga baserri zaharra (Eibar) haritz-egurrez eraikia izan zen XVI eta XVII mendeen artean.
13. Dagoeneko desagertu den Aginaga baserri zaharra (Eibar) haritz-egurrez eraikia izan zen XVI eta XVII mendeen artean. © Xabi Otero

Baserria zentzu ekonomiko zabalenean interpretatzen bada, hau da, famili ekoizpeneko oinarrizko zelula gisa mendiko lurganadutzako gizarte batean, orduan esan daiteke jatorria Erdi Aroan duen eta XII. eta XIII. Mendeak bitartean itxuratu zen erakundea dela.

14. Alkorta landetxearen mugarriztatzea, Juan Fernando de Aguirre jaunarena, Gabriel de Capelastegui maisuak egina 1767an. Lurgintzarako etxea bere lur, zuhaitz, iturri eta bideek inguratzen dute. Familiaren bizitza eta lanerako unitatea da, autoaskitasun joerarekin.
14. Alkorta landetxearen mugarriztatzea, Juan Fernando de Aguirre jaunarena, Gabriel de Capelastegui maisuak egina 1767an. Lurgintzarako etxea bere lur, zuhaitz, iturri eta bideek inguratzen dute. Familiaren bizitza eta lanerako unitatea da, autoaskitasun joerarekin. © Xabi Otero

Baserria, aldiz, eraikin mota jakin bat dela ulertzen bada, hau da, nortasun berezia duen arkitekturazko eredua, gehienez bostehun bat urte izango dituen lurgintzarako etxe modernoaren formula erregionalaz hitzegiten ariko gara; Gipuzkoako gaur egungo baserri bakar batek berak ere gainditzen ez duen aintzinatasuna.

15. 15.	Euskal istorio zaharrek San Martintxikik mendiko Basajaunei nekazaritzaren sekretuak lapurtu zizkiela kontatu ohi dute.
15. Euskal istorio zaharrek San Martintxikik mendiko Basajaunei nekazaritzaren sekretuak lapurtu zizkiela kontatu ohi dute. © Xabi Otero

Euskal baserriaren ezaugarria da guztiek izen berezia edukitzea, agintariek eta bizilagunek aitortua eta historian zehar aldatzen ez dena. Horrek erraz identifikatzea ahalbidetzen du, baina batzuetan nahasketak sortzen ditu: ia gehienetan orubearen gainean lehenagotik ezerritako unitate ekonomikoaren izenaren antzinatasun bera eman nahi izatea adibidez. Izena eta orubea ez dira aldatzen, baina etxeal aldatu egiten du bere itxurakera denbora aurrera joan ahala. Hala ere, nekazari bati bere baserriak zenbat urte dituen galdetzean, orubea sortu zen garaira joko du, eta ez dio kasurik egingo eraikinaren arkitekturaren zahartasun edo modernotasunari.

Nekazariak eta baserriak erdi eroan.

Behe Erdi Aroan Gipuzkoan nekazariak ziren klase sozialik ugariena, baina jauntxoak eta aberatsak ez bezala bigarren kategoriakotzat jotzen ziren. Baserriko errentarien mehatxupean beldurturik bizi ziren familia multzo handia osatzen zuten. Gizalege txikiko baina beren zerbitzupean gizon batzuk edukitzeko eta indarraren bidez errespetarazteko nahiko baliabide basuten herriko aristokraten gehiegikerien menpe zeuden.

16. Abenduan lurrak lo hartzen du, eta baserria laino eta isiltasunez estaltzen da.
16. Abenduan lurrak lo hartzen du, eta baserria laino eta isiltasunez estaltzen da. © Xabi Otero

Nekazariak ez ziren talde homogeneoa, mailakatutako hiru kategoritan banatzen ziren. Aitonen-semeak edo jabe horro-ak ziren onuradunenak, landatzen zuten lurraren gainean eskubide osoa zuten eta erregerekiko edo beste edozein jauntzorekiko ez zuten zerga obligaziorik.

Horien azpian zegoen gehiengoaren azpitaldea –eskualde askotan nekazarien bi laurdenak ziren- nekazari asteak edo erregeren petxariak ziren, orohar gizon askeak, beren baserriak autonomiaz kudeatzen zituzten, baina baserria ezin zuten utzi ustiakuntzan senideren bat jarri gabe, lantzen zuten lurra erregerena zelako eta ateratako fruituekin zenbait inpostu edo zergei aurre egitea eskatzen zitzaielako, -San Martini ordaindu beharrekoa, solairuagatikoa, gerrarakoa eta zerbitzuengatiko zergak-. Erregea urruti egoteak menpekotasun egoera gero eta eramangarriagoa egin zuen, baina bertako jauntxoen erasoen aurrean babesgabe zeuden.

17.	XIV eta XV mendeko baserri zaharrek mendi-hegalaren erdialdean kokaturiko auzo txikitan biltzea nahiago zutela gogorarazten du oraindik Abaltzisketako paisaiak.
17. 17. XIV eta XV mendeko baserri zaharrek mendi-hegalaren erdialdean kokaturiko auzo txikitan biltzea nahiago zutela gogorarazten du oraindik Abaltzisketako paisaiak. © Xabi Otero
18.	XVI mendeko luxuzko balezta. Erdi Aroko taldeen borroketan erabilitako arma pertsonalik hilgarriena izan zen balezta.
18. 18. XVI mendeko luxuzko balezta. Erdi Aroko taldeen borroketan erabilitako arma pertsonalik hilgarriena izan zen balezta. © Xabi Otero

Behe Erdi Aroko krisi handiaren unerik sumingarrienean, XIV. Mendearen amaiera aldera, askok hiribilduen babes jurisdikzionala aurkitu zuten jauntxoen indarkeriaren aurrean, eta babes horregatik ondaintzeko ere prest agertu ziren. Horrela egin zuten Uzarragako biztanleek, Bergarako zegaemale bihurtuz (1391), Ataun, Beasain, Zaldibia, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Altzaga, Arama eta Lazkaokoak Ordizian (1399) eta Udala, Garagarza, Gesalibar eta Uribarrikoak Arrasaten (145), hala ere, XVI. Mendean, Gipuzkoako landetan bakea iritsi zenean, antzinako petxariek gora egin zuten beren baserrien antzinatasuna, “beren etxeko eta orubeko jauntxoen” titulu arranditsua eskuratuz.

19.	1290 urtean eskualdeko gizon askeak eta Antso Iva erregeren nekazari horro-ak Segurako hiribildua jendeztatzera joan ziren, bakoitzak bere lehenagoko obligazioak mantentzen zituelarik. Honela, landako desberdintasun sozialak hiri berrira transferitu ziren.
19. 1290 urtean eskualdeko gizon askeak eta Antso Iva erregeren nekazari horro-ak Segurako hiribildua jendeztatzera joan ziren, bakoitzak bere lehenagoko obligazioak mantentzen zituelarik. Honela, landako desberdintasun sozialak hiri berrira transferitu ziren. © Xabi Otero

Erdi Aroko gizarte piramideko behe mailan zeuden nekazari-morroiak edo etxondoko menpekoak: askatasun pertsonalik ez cuten nekazariak, beste murrizketa askoren artean, ezin zuten baserria berreraiki, ez eta zerbitzatzen zuten jauntxoaren baimenik gabe ezkondu ere.

Nekazari aitonen-semeak edo petxariak oso beldur ziren noble edo Ahaide Nagusien ez ote zituzten oinperatu eta manupekoen antzera tratatuko, Lazcanotarrek egin zuten antzera Areriako biztanleekin 1461 urtera arte. Hala ere, gehienetan egi bihurtzen zen arrisku nagusia ez zen hori, baserriek jasaten zituzten erasoaldi armatuak baino, sarritan nahiko aparte zeudenaz baliatuz edo sakabanaturik, Mendaroko biztanleek zioten bezala 1346an. Urte batzuk lehenago, 132an, Oiartzungo Kontzejuak argi azaldu zion egoera Alfonso XI ari, eta honakoa adierazi zion:

20. Lazcanotarren armarria (1638), bi gudarik defendatzen dutelarik, Printzerriko Dukearen jauregiaren (Lazkao) sarreran. Jauregiak Erdi Aroko dorre zaharrak ordezkatzen ditu, nondik Lazcanotarrek Areriako alkatetzako nekazariak zorroztasun handiz menderatzen baitzituzten.
20. Lazcanotarren armarria (1638), bi gudarik defendatzen dutelarik, Printzerriko Dukearen jauregiaren (Lazkao) sarreran. Jauregiak Erdi Aroko dorre zaharrak ordezkatzen ditu, nondik Lazcanotarrek Areriako alkatetzako nekazariak zorroztasun handiz menderatzen baitzituzten. © Xabi Otero
21.	Zuaznabar Haundi baserria (Altzo). Erdi Aroan zehar sakabanaturik eta urrun zeuden baserriek sarritan noble txiki armatuen taldeen lapurreta eta erasoaldiak jasaten zituzten.
21. Zuaznabar Haundi baserria (Altzo). Erdi Aroan zehar sakabanaturik eta urrun zeuden baserriek sarritan noble txiki armatuen taldeen lapurreta eta erasoaldiak jasaten zituzten. © Xabi Otero

 “sus casas de morada eran apartadas las unas de las otras e non eran poblados de so uno (...) e tan aina no se podian acorrer los unos a los otros para se defender de ellos de los males, e tuertos, e robos que les facian”.

22.	Infante eta arkabuzdun gipuzkoarrek XVII mendearen hasieran erabiltzen zuten kasko militarra.
22. Infante eta arkabuzdun gipuzkoarrek XVII mendearen hasieran erabiltzen zuten kasko militarra. © Xabi Otero
23.	Erdi Aroko egurrezko txabola zaharrak eraikitzeari XV mendearen amaieran utzi zioten eta bakar batek ere ez du iraun gaurdaino. Hauen ordez, eta orubearen izen berari eutsiz, gaur egun oraindik kopuru handi batean aurki ditzakegun harrizko baserri sendoak eraiki ziren.
23. Erdi Aroko egurrezko txabola zaharrak eraikitzeari XV mendearen amaieran utzi zioten eta bakar batek ere ez du iraun gaurdaino. Hauen ordez, eta orubearen izen berari eutsiz, gaur egun oraindik kopuru handi batean aurki ditzakegun harrizko baserri sendoak eraiki ziren. © Xabi Otero

Sakabanaketari buruz antzeko argudioak eman zituzten Zumaiako nekazarien (1347) eta Usurbilgoek (1409), lurralde osoko egitura orokorra hori zela adieraziz. Hala ere, gehiegizkoa dirudi oharpen horrek, orduko segurtasunik ezak sorturiko urduritasunaren eta pribilegioak babestuta hiribilduak sortzeko nahiaren ondorioz egina. XIV mendeko nekazari populaketaren mapa berreraiki ahal izan den tokietan –Antzuola, Bergara eta Goiherriko zenbait herri- agerian geratu da aldapa ertain eta txikietan nekazariak erruz pilatu zirela, eta probetxamendu oneko lurzatiak jendez gainezka geratu zirela. Era berean frogatu ahal izan da bakarrik eta oso goian zeuden baserriak oso bakanak zirela eta, aldiz, bailarak edo auzoak ondo itxuratuta zeudela, nekazarien gizarte antolaketako oinarrizko zirkulu gisa.

Oholezko txabolatik karez eta harrikozkorrez egindako etxea.

24.	Maisu teilariaren behatz arrastoak inprimaturik dituzten artisautza-teilak. Gutxienez XIV mendetik aurrera Gipuzkoako baserriak eskuz lantzen ziren buztin gorrizko hodi-teilekin estaltzen ziren.
24. Maisu teilariaren behatz arrastoak inprimaturik dituzten artisautza-teilak. Gutxienez XIV mendetik aurrera Gipuzkoako baserriak eskuz lantzen ziren buztin gorrizko hodi-teilekin estaltzen ziren. © Xabi Otero
25.	XI mendetik aurrera sagarrondoak Gipuzkoako baserrien aberastasun nagusienetako bat izan ziren.
25. XI mendetik aurrera sagarrondoak Gipuzkoako baserrien aberastasun nagusienetako bat izan ziren. © Xabi Otero

Erdi Aroko Gipuzkoako nekazarien etxebizitzek ez zuten XV mendean egiten hasi ziren baserrien tankerarik. Horietako bat bera ere geratu ez den arren, badakigu oso txabola hauskorrak zirela eta ez erosoak, gainera. Oholezko txabolak ziren, baina ez ziren enborrekin egiten, habeekin egindakoa zuten barneko eskeletoa eta kanpoko lau paretak goitik beherako oholekin jarriak.

26.	Legarre baserria (Altzo), XVI mendearen hasieran eraikia. Gipuzkoako baserri zaharrenek harlanduzko ojiba-arkudun sarbide-ate handiak dituzte.
26. Legarre baserria (Altzo), XVI mendearen hasieran eraikia. Gipuzkoako baserri zaharrenek harlanduzko ojiba-arkudun sarbide-ate handiak dituzte. © Xabi Otero

Erdi Aroko txabolak gaur egungo baserriak baino askoz txikiagoak ziren, baina bazegoen tokia animalientzat eta lastoa pilatzeko, eta baita familia bizitzeko ere. Hala ere, dolarea, bihitegiak, txerritegia eta borda etxebizitzatik aparte zeuden. Teilatu kanalatua zuten eraikin hauek, etxebizitza nagusiak behintzat.

Gipuzkoan harrizko lehen baserriak XV mendean hasi ziren egiten eta mirespen eta inbidia sortarazi zuten auzokide guztien artean. Nekazari aberatsenek bakarrik egin zezaketen etxea “karez eta harrikozkorrez”, harria atera eta landu behar zuten hargin taldeei soldata bat ondainduz. Haritz-egurra, aldiz, merkea zen eta nekazari pobreenek ere lor zezaketen, etxebizitza egiteko behar zituten zuhaitzak dohain moztu zitzaketelako kontzejuarenak ziren basoetan.

Harri hormekin egindako etxe berriei buruzko albisteak XV mendeko azken hamarkadan gero eta ugariagoak ziren arren, gaur egun ezagutzen dugun baserri gipuzkoarraren jaiotza XVI mendearen lehen erdialdean izan zen. Orduan landetan zabaldu zen segurtasun eta oparotasun giroak eta Errege Katolikoen erregetzaren ondoren, bai Ameriketan eta bai Andaluzian, aberasteko aukera berriek, nekazarie lasaigo bizitzeko eta etorkizunerako plan baikorrak egiteko aukera eskaini zieten. Ez zegoen nobleen erasoaldi edo lapurreten arriskurik, eta nekazari familien bihotzetan ordura arte bizitu ziren txabola zaharkituak alde batera utzi eta etxebizitza duin eta iraunkor batean bizitzeko nahia nagusitu zen.

27.	Aranburu Zahar (Aia). Dimentsio handiek erosotasun itxura engainagarria eskaintzen dute. Hala eta guztiz ere, familia eraikinaren ezker-saihetsean pilaturik bizi zen eta barneko espazioaren zatirik handiena ikuilu eta lastotegi gisa erabiltzen zen.
27. Aranburu Zahar (Aia). Dimentsio handiek erosotasun itxura engainagarria eskaintzen dute. Hala eta guztiz ere, familia eraikinaren ezker-saihetsean pilaturik bizi zen eta barneko espazioaren zatirik handiena ikuilu eta lastotegi gisa erabiltzen zen. © Xabi Otero
28.	Gorba. Gipuzkoan liñoaren ohizko elaborazioan erabilitako tresna; lantare-zuntzak estaltzen dituen lastosko azala mozteko balio zuen. Etxean nekez eihotutako liñoarekin egiten ziren ohe-ostilamendua eta Gipuzkoako nekazarien alkandorak .
28. Gorba. Gipuzkoan liñoaren ohizko elaborazioan erabilitako tresna; lantare-zuntzak estaltzen dituen lastosko azala mozteko balio zuen. Etxean nekez eihotutako liñoarekin egiten ziren ohe-ostilamendua eta Gipuzkoako nekazarien alkandorak . © Xabi Otero

Baserri pila bat egin ziren bapatean harriz eta egurrez gehienetan bi materialak ezin hobeto nahasten zituzten teknikak erabiliz.

Oraindik ere zutik diraute XVI mendean eraikitako ehundaka baserrik eta oso zaharrak izateaz gain, zurgintza eta harrilanagatik bereizten dira; ehundaka urte geroago egindako etxeak baino askoz kalitate hobeaz. Pentsaera moderno eta zorrotzarekin egindako baserriak dira. Egitekoak ondo bereizita dituzte eta barruan toki asko dute. Baserri mota asko dauden arren, guztiek bi solairu dituzte: behekoa, familiarentzat eta etxabereentzat eta goikoa, uzta pilatzeko.

29.	XVII mendeko bihitegia. Bihitegiak kutxatzar desmuntagarriak ziren, bertan familiaren gari-erreserbak biltzen zirelarik. Baserriko ganbaran edo sotoan gordetzen ziren.
29. XVII mendeko bihitegia. Bihitegiak kutxatzar desmuntagarriak ziren, bertan familiaren gari-erreserbak biltzen zirelarik. Baserriko ganbaran edo sotoan gordetzen ziren. © Xabi Otero

Gipuzkoako haranek XVI mendean sagarrak eta garia eman zuten batipat, eta berezitasun hori argi eta garbi azaltzen zen etxebizitzaren arkitekturan. Etxebizitzaren luzera osoa hartzen zuen zurezko dolare izugarri baten armazoia inguratzen zutela egin ziren orduko baserri asko, eta hor zapatzen ziren udararen amaieran bildutako fruituak. Orduko etxe buztiek sagardoa jasotzeko upelak bazituzten arren, lurraren berezko desnibelaz baliatuz upategi bat ere egiten zuten erdi lurrazpian.

Sotoetan, gainera, egindako garia ere jasotzen zen, bihitegi deitutako zurezko kutxatzar batzuetan. Aberastasuna neurtzeko unitatea garia zen, eta horregatik lurraldearen mendebaldean –Deba haranean- ekonomi baliabide gehien zutenek, etxe aurrean zurezko bihitegi handiak jartzea pentsatu zuten, taila eta figura geometriko ederrekin apainduz. Bazekiten zenbat eta bihitegi handiagoa eta ederragoa eduki, orduan eta errespetu handiago gordeko zietela eskualdean. Gaur egun Agarre baserriko bihitegi bikaina bakarrik geratzen da, Bergaran, baina beste asko XVII mendetik aurrera desagertu ziren susmo handiak daude.

30.	XVI eta XVII mendeetako baserrien eraikuntzak herribasoetako ehun urteko milaka haritz botatzea ekarri zuen. Ia udal guztiek beren etxeak berregin behar zituzten auzokideei egurra dohainik lagatzen zieten.
30. XVI eta XVII mendeetako baserrien eraikuntzak herribasoetako ehun urteko milaka haritz botatzea ekarri zuen. Ia udal guztiek beren etxeak berregin behar zituzten auzokideei egurra dohainik lagatzen zieten. © Xabi Otero
31.	Georgio Housnagliok 1567 urtean grabatutako eszenak garai hartako euskal nekazariak nola jazten ziren adierazten dute. Ezkerraldean bi andere ezkondu eta gizon bat Gasteiz aldera doaz; andereek merkatuan saltzeko artile iruna edo xerlo gisa daramate eta burua zoronga handi batekin estaltzen dute. Gizasemeak, zeina zikai eta baleztarekin armaturik doan, prakak, alkandora eta mauka zuzpilduko jipoia jantzirik doa. Bidea gurutzatzen duten bi gazteak ibaitik datoz, beren buruen gainean saski semiesferiko batean liñozko arropa zuri garbia eta urez betetako pedarra zahar bat daramate; biak neska birjinak dira eta horregatik daramate ilea begibistan.
31. Georgio Housnagliok 1567 urtean grabatutako eszenak garai hartako euskal nekazariak nola jazten ziren adierazten dute. Ezkerraldean bi andere ezkondu eta gizon bat Gasteiz aldera doaz; andereek merkatuan saltzeko artile iruna edo xerlo gisa daramate eta burua zoronga handi batekin estaltzen dute. Gizasemeak, zeina zikai eta baleztarekin armaturik doan, prakak, alkandora eta mauka zuzpilduko jipoia jantzirik doa. Bidea gurutzatzen duten bi gazteak ibaitik datoz, beren buruen gainean saski semiesferiko batean liñozko arropa zuri garbia eta urez betetako pedarra zahar bat daramate; biak neska birjinak dira eta horregatik daramate ilea begibistan. © Xabi Otero
32.	Igitaien burdina gaur egun baserrietako ganbaretan erdoiltzen ari da. Hirurogeiko hamarkadan Gipuzkoako zelaietan garia landatzeari utzi zitzaion.
32. Igitaien burdina gaur egun baserrietako ganbaretan erdoiltzen ari da. Hirurogeiko hamarkadan Gipuzkoako zelaietan garia landatzeari utzi zitzaion. © Xabi Otero

XVI mendea izan zen seguruenik Gipuzkoako baserrien bizitzako unerik zoriontsuena. Lurraren jabegotza modu onargarrian zegoen banatuta eta nekazariek beren lanaren fruituak ekonomi giro hedakor eta baikorrean goza zitzaketen. Egia da klima, lur mota eta lurraldeko orografia zaila ez zirela egokienak laboreak landatzeko, baina familiaren ahalegin etengabeak lortzen zion lurrari bizitzeko adina janari kentzea. Sagardoa, gaztaina, haragia, behi adarrak eta larrua saltzeak gutxieneko sarrerak osatzea ahalbidetzen zuen eta inguruko herrietako merkatuak Nafarroako eta Gaztelako gariaz ondo horniturik zeuden, lurraldeko berezko defizita osatzeko.

Mende bat igaro baino lehen Erdi Aroko panorama goitik behera aldatu zen: lehen oholezko txaboletan gaizki bizi ziren nakazari beldurtiak zeuden eta, orain, berriz baserririk handiena –arkurik ederrenekin eta egurrezko tailarik artistikoenekin- egiteko lehian harro zebiltzan nekazariak. Berpizkundeko haizeak indarrez jotzen zuen Gipuzkoako haran meharretan.

Baserriak artoaren garaian

33.Orioko dintel batean landutako harrizko banderatxoa, XVI mendearen bukaerako euskal untzi bat errepresentatzen duelarik. Gipuzkoako itsas-iharduera tradizionala garai hartan krisialdian sartu zen eta populazioa bapatean landa mundura atzeratzea ekarri zuen.
33. Orioko dintel batean landutako harrizko banderatxoa, XVI mendearen bukaerako euskal untzi bat errepresentatzen duelarik. Gipuzkoako itsas-iharduera tradizionala garai hartan krisialdian sartu zen eta populazioa bapatean landa mundura atzeratzea ekarri zuen. © Xabi Otero

XVI mendearen amaieran Gipuzkoako ekonomiako sektorerik aktoboenak krisi handian sartu ziren. Itsasertzeko kaietan Gaztelako gariaren eta artilearen nazioarteko merkataritzak une txarrak bizi izan zituen eta Ternuako arrantza blokeatuta egon zen, eta hori dela eta untzigintza gainbehera joan zen, ordura arte puntakoa izan zena Europan. Barruko arroetan hiribilduetan lan egiten zuten zrtisauen gremioak desagertu egin ziren eta olagizonek zailtasun handiak izan zituzten beren ekoizkinak aurrerantzean era Andaluziako eta Atlantikoko itsasertzeko merkatu tradizionaletan jarri ahal izateko. Gipuzkoako untzi eta itsasgizon asko desagertu zireneko “Armada Invencible”ren porrotak (1587) eta 1598an izurrite pozointsu bat hedatzeak, jadanik gainditutzat jotako Erdi Aroko sasoi ilunetara itzularaziko zituen beldurra sartuarazi zion jen de askori.

Konpon ezin zitzakeen hainbat eta hainbat arazoz inguraturik Gipuzkoako gizartea berehala baserritartu zen. Baserriari begira jarri zituzten aberatsek begiak, hon bakarrik inberti baitzezaketen porrot arriskurik gabe beren kapitala, eta pobreak ere baserriari begira jarri ziren, bertan lana eta bizirauteko bitartekoak bilatuz, beste tokietan ukatzen zitzaizkienak.

34.	Ikazkin, olagizon, artzain eta mandazainak nekazariekin batera bizi ziren Gipuzkoako mendietan, lurraren aberastasun natural urriak eskuratzeko lehian.
34. Ikazkin, olagizon, artzain eta mandazainak nekazariekin batera bizi ziren Gipuzkoako mendietan, lurraren aberastasun natural urriak eskuratzeko lehian. © Xabi Otero

Baina laborantza tradizionalak ez ziren nahiko  Probintziako buru guztiak elikatzeko eta laborantzarako prest zeuden lurrak hain zeuden jendez gainezka, ezin zutela familia gehiagorik hartu. Estuasuna zabaltzen hasi zenean, mirariak agertzen diren antzera, euskal laborarien bizitza eta ohiturak guztiz aldatuko zituen landare amerikarra agertu zen: artoa.

Ale berri hau azkar ohitzen zen leku berrira eta gariak ematen zuen bolumena halako hiru ematen zuen, gainera ezin hobekiago egokitzen zen lehen Mediterraneoko galburuak aldatzea debekaturik egon zireneko lur hezeetan eta maldetan.

Jabe handiek lurgintza exotiko hori beraien lur bazter askotan landatu eta etekin onak ateratzeko aukera ikusi zuten, eta lurzati horietan baserri gehiago egin zituzten alogeran eskaintzeko, eta beren aldetik, bigarren mailako nekazariek, lehen emigraziora kondenaturik zeudela ziruditenek, hortz handiko laiak besoetan hartu zituzten ordura harte baso, zelai eta otadiak izan ziren lurrak barbitu eta bertan landatu ahal izateko. Larrediak desagertzeak ganaduari sortarazi zion kaltea konpontzeko, arbi soroak egin ziren eta behiak eta idiak ikuilu barruan loturik edukitzen zituzten hilabeteak gehitu egin ziren.

35.	Artoaren hedapenak lurzati txiki edo malda handiko ugari lantzea galdatu zuen, bertan laia goldea baino erabilgarriagoa zelarik. Emakumezkoek nahiz gizonezkoek hartzen zuten parte laborantzaren ahalegin neketsuan.
35. Artoaren hedapenak lurzati txiki edo malda handiko ugari lantzea galdatu zuen, bertan laia goldea baino erabilgarriagoa zelarik. Emakumezkoek nahiz gizonezkoek hartzen zuten parte laborantzaren ahalegin neketsuan. © Xabi Otero
36.	Artoa XVII mendeko lehenengo urteetan hedatu zen Gipuzkoan. Inor ez zen aberastu artoa landatuz, baina familia umil ugari baldintza duinagoetan bizi zedin ahalbidetu zuen.
36. Artoa XVII mendeko lehenengo urteetan hedatu zen Gipuzkoan. Inor ez zen aberastu artoa landatuz, baina familia umil ugari baldintza duinagoetan bizi zedin ahalbidetu zuen. © Xabi Otero

Inor ez zen aberastu artoa landatuta, baina indiatik ekarritako hazi berriak, ordurarte Gipuzkoako baserriak babestu zituen askoz familia gehiagori ahalbidetu zion lehen baino baldintza duinagoetan bizitzea. Herrialdeko gainontzeko ekonomia gainbehera joan zen bitartean, baserriak krisitik ateratzeaz gain, ugaritu egin ziren kopuruan, populazioan eta ekoizpen ahalmenean. Hala ere, epe erdira, ezin zioten ihes egin merkatuen ahultze orokorrari eta eskari estimulagarririk ez egoteak, probintziako baserriak euren artean biltzea ekarri zuen, oso kontserbadoreak ziren familia ustiakuntza txikien sare gisa tinkotuz, biziraute soilerako asmoz.

37.	Laia Erdi Arotik aurrera Euskalerrian ongi ezagutzen zen tresna da, gutxi gora behera 1950 urtera arte erabilia izan dena. Gipuzkoako laia berezia ezten luze eta kirten motzekoa da.
37. Laia Erdi Arotik aurrera Euskalerrian ongi ezagutzen zen tresna da, gutxi gora behera 1950 urtera arte erabilia izan dena. Gipuzkoako laia berezia ezten luze eta kirten motzekoa da. © Xabi Otero
38. Negurako egurrez hornitzen
38. Negurako egurrez hornitzen © Xabi Otero

Artoaren hedapen zikloa XVIII mendearen erdialdera arte luzatu zen. Denboraldi horretan Gipuzkoako familiarik dirudunenen ahalik eta baserri gehien bereganatzeko nahi etengabea erakutsi zuten, gero maiorazko loturaren bidez ondorengoei kateaturik utziz.

39.	Balanzategi Haundi baserria (Zarautz) arte handi baten itzalpean babesten da.
39. Balanzategi Haundi baserria (Zarautz) arte handi baten itzalpean babesten da. © Xabi Otero
40.	XIX mendearen amaieran, kristalezko leihoen hedapenaren ondorioz, argia baserri zaharren barnera sartu zen.
40. XIX mendearen amaieran, kristalezko leihoen hedapenaren ondorioz, argia baserri zaharren barnera sartu zen. © Xabi Otero

Ordura arte zorrotz bete zen etxe batean familia bakarra bizitzearen printzipioa, baina orubeli etekin handiagoa ateratzea ahalbidetuko zieten formuletan pentsatuz, etxebizitza bakoitza familia maizter bati baino gehiagori alokatzea errentagarriagoa  zela ikusi zuten jabe handiek. Baserrien eskarian hainbesteko lehia zegoen, non beti zegoen ezkondu eta bere kontura jarri nahi zuen norbait, denak nolabait elkarren pilan jarri arren.

41.	Olaberriako segalaria mende hasieran. Segarako belazeek eta baso birpopulaketek soroak ordezkatu dituzte Gipuzkoako haranetan.
41. Olaberriako segalaria mende hasieran. Segarako belazeek eta baso birpopulaketek soroak ordezkatu dituzte Gipuzkoako haranetan. © Xabi Otero

Garia ez zen oraindik desagertu. Gari-irina zen artean preziatuena eta erraz bihurtzen zen merkatuan dukat edo diru jakina. Horregatik, jabeek errenta gari-anegekin ordaintzea eskatzen zuten beti. Horrela Gipuzkoako lurraldean dieta bikoiztura zentzugabea ezarri zen. Nekazariek bi uzta erein behar zituzten era berean: bata taloa eta beraiek jaten zuten arto-ogia oreztatzeko artoa, eta bestea elizak eta maiztegoak ezarritako zergei aurre egiteko garia. XX mendearen erdi aldera utzi zen azkenean alde batera, Elizaren opariak desagertu zirenean, eta nekazariak orohar lurren jabe egin zirenean, Kantauriko itsasertzean garia biltzen ahalegintzeko ahalegin zentzugabea.

Baserri modernoaren hadakuntza eta gainbehera.

XVIII mendeko Gipuzkoako baserrietan gizon eta emakumeek berdin egiten zuten lan baserriko zeregin astunenetan, eta bi familiako landetxetan hamarna beso zeuden laiarako eta segarako prest. Nekazal ustiakuntzako unitate bakoitzak lortutako ekoizonena handia zen, baina, pertsona bakoitzeko errendimendua, aldiz, oso txikia, eta lurra agortu arte behartzen zen. Uztak ugariagoak izateko, artisautzako labeetan egositako kare-harria bota ohi zitzaien baina askotan gehiegi eta neurriz kanpo botatzeagatik lurzati onenak erre egin ziren eta denboraldi baterako lehortu.

42. Gipuzkoako baserriaren erronka modernizazioa da, baina orografia zailak eta lurzatien neurri txikiek landaren erabateko mekanizazioa eragozten dute.
42. Gipuzkoako baserriaren erronka modernizazioa da, baina orografia zailak eta lurzatien neurri txikiek landaren erabateko mekanizazioa eragozten dute. © Xabi Otero

Mendearen azken hamarkadan Gipuzkoan ez zegoen inor lurrak urtetik urtera fruitu gutxiago ematen zuela ez zekienik. Hala ere, gero eta buru gehiago elikatu beharra zegoen. Elikagaien urritasuna erintzeko XIX mendean hartutako konponbidea baserri gehiago sortzea izan zen, lur eskuragarri guztiak zotalduz, baita larrerako zeudenak eta herriarenak ziren mendiak ere, kalitate txarrekoak, noski.

1795ean Frantziako tropa errepublikarren inbasioak eta 1807an Napoleonen armadarenak, gauzak erraztu egin zituzten, Gipuzkoako udalei gastu handiak sortu zizkietelako, horiek herriaren ondarearen zati bat saldu behar izan zutelarik zorrei aurre egiteko. Bide horretatik eskuratu zituzten jabe handiek baso eta zelai berriak, eta baita antzinako zenbait ermita ere, baliabide gutxiko zenbait maizter bertan jartzeko erabili zituztelarik; askotan epe luzera arrakasta handirik eskaintzen ez zuten paraje urrun eta bakartietan.

43.	1795 eta 1807 urtetako inbasio frantziarrek eta XIX mendeko bi gudu karlistek Gipuzkoako landaren oreka tradizionalaren haustura ekarri zuten.
43. 1795 eta 1807 urtetako inbasio frantziarrek eta XIX mendeko bi gudu karlistek Gipuzkoako landaren oreka tradizionalaren haustura ekarri zuten. © Xabi Otero

Lur hedakuntza handi honek emaitza onak lortu zituen, lurrak gehitzeaz gain, aldatzen ziren labore motetan ere aldaketak egon zirelako. Orduan sartu ziren hemengo janariaren barruan babarrunak eta patata, eta hainbeste sustraitu ziren, ezen gaur egun bertakio sukaldaritzako oinarrizko bi osagaiak baitira. XIX mendeko lur goldaketa berriekin gariaren bolumena bikoiztu egin zen, artoa bere horretan geratu zen eta zekalea eta oloa bezalako aleak behin-betirako desagertu ziren

44.	Donostiako Bretxako azoka. Barazkien landaketa eta merkaturatzea emakumezkoen zeregina da euskal baserrietan.
44. Donostiako Bretxako azoka. Barazkien landaketa eta merkaturatzea emakumezkoen zeregina da euskal baserrietan. © Xabi Otero

XVII eta XVIII mendeetan artoaren lehen hedakuntzaren berotasunean eraiki ziren harrizko edo zutoizko baserri dotoreak ez bezala, XIX mendeko nekazaritza eraikuntza asko neurri txikikoak eta itxura kaskarrekoak ziren, askotan behin-behingorako etxebizitza bihurtu ziren ganadu-borda hutsak. Prozesu horretan bezain gipuzkoar nakazari tutxi ez da egon historia osoan. XX mendearen haseran hamar baserritik zortzi, maizter xumeen esku zeuden eta Donostia inguruko udalerrieta proportzioa askoz txikiagoa zen, nekazarien %10 bakarrik baitzen hainbeste kostata lantzen zuten lurraren jabe.

Industrialtzeak guztiz aldatu zituen joko arauak, Gipuzkoako lurren jabegotzaren eta ustiakuntzaren egituran. Metal, ehun, porlan eta paper fabriken loratzeak eta Debako arma lantegien berrindartzeak nekazaritzan soberan zeuden lagunak erakarri zituen eta gainera, ekoizpen kaskarreneko baserrien hustutzea ekarri zuen. Jabe handiak lehen aldiz ondorengoa aukeratu beharrean aurkitu ziren: edo errenta lehengoan eutsi, edo lurrak landatuko zizkioten nekazaririk gabe geratzen zirela ikusi; hainbeste belaunalditan pilatutako nekazaritza ondarearekiko interesa berehala galdu zuten. Maizterrek modu onean erosi ahal izan zituzten orduan baserriak –gaun egun Gipuzkoako 11.000 baserritatik 1.500 familia baino ez dira maizterrak- eta bertako baserriak ezagutu duen azken norabide aldaketari eman zitzaion hasera: garia, sagarrak eta errantagarritasun txikiko beste zenbait soro-lan egiteari utzi eta horren ordez segarako belazeak jarri eta azkar hazten ziren konifera landaketak.

45.	Patata, gaur egun bertako sukaldaritzako oinarrizko osagai dena, ez zen XIX mendearen erdialdera arte hedatu.
45. Patata, gaur egun bertako sukaldaritzako oinarrizko osagai dena, ez zen XIX mendearen erdialdera arte hedatu. © Xabi Otero
46.	Hiriguneen hedapen nahasiak ehundaka urte dituzten baserri asko irentsi egin ditu, adibidez Agerre Bekoa (Zarautz).
46. Hiriguneen hedapen nahasiak ehundaka urte dituzten baserri asko irentsi egin ditu, adibidez Agerre Bekoa (Zarautz). © Xabi Otero

XX mendean ez da baserri berririk sortu. Hala ere, lehengo eraikin asko berritu egin dituzte eta gehienak bizigarritasun modernoko baldintzetara egokitzen ari dira, askotan –alferrik izanda ere- baserriaren elementuren bat sakrifikatuz, Europan nekazaritza munduko etxebizitzen kalitate onena izatea lortu zuen baserriarena, hain zuzen ere. Gaur egun 2.000 baserri betirako desagertzeko zorian daude.

47.	XX mendean gertatu den Gipuzkoaren industrializazioak ondorio kontrajarriak sorrarazi ditu baserrian. Alde batetik maizter zahar asko etxearen jabe egin daitzezen ahalbidetu du, baina bestalde nekazaritza ustiapenak bertan behera uztea eragin du.
47. XX mendean gertatu den Gipuzkoaren industrializazioak ondorio kontrajarriak sorrarazi ditu baserrian. Alde batetik maizter zahar asko etxearen jabe egin daitzezen ahalbidetu du, baina bestalde nekazaritza ustiapenak bertan behera uztea eragin du. © Xabi Otero
48.	Gipuzkoan ehundaka baserri betirako desagertzeko zorian daude. Asko dagoeneko hutsik daude eta beste batzutan ondorengorik ez duten gizon zahar ezkongabeak bakarrik bizi dira.
48. Gipuzkoan ehundaka baserri betirako desagertzeko zorian daude. Asko dagoeneko hutsik daude eta beste batzutan ondorengorik ez duten gizon zahar ezkongabeak bakarrik bizi dira. © Xabi Otero

 

49.	Babarruna XIX mendean zabaldu zen artoaren kide ezinhobe gisa.
49. Babarruna XIX mendean zabaldu zen artoaren kide ezinhobe gisa. © Xabi Otero
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2024 Kultura Zuzendaritza Nagusia - Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net